Zumaia, Urola-kostako hitza http://www.urola-kostakohitza.info Hitzako albiste zerrenda zumaia eu Sat, 17 May 2008 00:05:11 +0200 60 Zumaia, Urola-kostako hitza http://www.urola-kostakohitza.info/rss/logo.gif urola-kostakohitza.info 'Hor al zaude' antzezlana ikusgai, gaur eta bihar http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-16/p00003901/Hor_al_zaude_antzezlana_ikusgai_gaur_eta_bihar.htm Fri, 16 May 2008 01:00:00 +0200 ZUMAIA Asteburupasa belaontzian http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-16/p00008632/Asteburupasa_belaontzian.htm Eskualdeko belazaleak zorteko daude, maiatzaren 17 eta 18an izango baita Zumaian Itsas Bidaietako Belaontzien III. Txapelketa. Kirol proba Zumaiko Bela Elkarteak antolatu du, Zumaiko Udalaren, Kirol Portuaren eta Gipuzkoako nahiz Euskadiko Federazioen laguntzarekin. Baldintzak Zumaiko Bela Elkarteko kide Mikel Mate asteburuko txapelketari buruz jardun da. «Bi egunetan zehar egingo dugu txapelketa eta bi motatako probak egingo ditugu. Larunbatean barlo-sota vento izeneko proba egingo da; haizearen alde nahiz aurka egiten da eta oso proba teknikoa da. Igandean, berriz, itsas bidaia egingo du 15-20 milia artekoa». Debatik Oriora bitarteko itsas eremuan jokatuko dira asteburuko jardunaldi guztiak. Belauntzi txapelketan 20-25 ontzi inguruk hartuko dute parte. «Denak 9-12 metro bitarteko luzera izango dute eta 5-9 pertsona joango dira belaontzi bakoitzean», azaldu du Matek. ... Fri, 16 May 2008 01:00:00 +0200 ZUMAIA Maiatzaren 31n izango da aurten Zumaiako Argazki Rally lehiaketa http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-15/p00003003/Maiatzaren_31n_izango_da_aurten_Zumaiako_Argazki_Rally_lehiaketa.htm Maitzaren 31n egingo da Zumaiako Ingurumen Batzordeak antolatutako Zumaiako Argazki Rally lehiaketa. Aste Berdearen barruan antolatu du lehiaketa hau eta aurtengo gaia Zumaiako baserri eta landa inguruneak izango da. Rallyan bi kategoria izango dira; haurrena (12 urtera arte) eta helduena. Izena, egunean bertan Parte-hartzaileek egunean bertan eman behar dute izena 08:00etatik 09:00etara bitartean, Turismo Bulegoan; gehienez 50 argazki atera ahalko dituzte, eta horietatik sei aurkeztuko dituzte gero. Derrigorrezkoa izango da argazkiak kamera digitalekin ateratzea eta koloretako JPEG formatoan aurkeztea. Thu, 15 May 2008 01:00:00 +0200 ZUMAIA Irabazi asmorik gabeko elkarteek diru laguntzak eskatu ditzakete http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-15/p00003004/Irabazi_asmorik_gabeko_elkarteek_diru_laguntzak_eskatu_ditzakete.htm Gizarte zerbitzuen alorrean jarduten duten irabazi asmorik gabeko elkarteek euren ekimenak garatzeko diru laguntzak eskatu ahal izaten dituzte urtero. Zumaiako Udaleko Gizarte Zerbitzuen Sailak adierazi duenez, laguntza horiek eskatzeko epea zabalik dago ekainaren 2a arte. Gizarte Zerbitzuetako Sailetik jakinarazi dutenez, laguntza jasotzeko ezinbesteko baldintza izango da ekimen horiek Zumaian edo eskualdean garatzea. Informazioa eskuratzeko Laguntzak jasotzeko hainbat baldintza bete behar da. Argibideak eskatzeko Aizkorri kaleko Gizarte Zerbitzuen Sailera jo behar da, edo 943 862200 telefonora deitu. Thu, 15 May 2008 01:00:00 +0200 ZUMAIA Mendiko lehen sorospen ikastaroa, datorren astean http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-15/p00004005/Mendiko_lehen_sorospen_ikastaroa_datorren_astean.htm Thu, 15 May 2008 01:00:00 +0200 ZUMAIA Llavoriren bi argazki saritu dituzte Aqüeducte biurtekoan http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-15/p00004006/Llavoriren_bi_argazki_saritu_dituzte_Aqüeducte_biurtekoan.htm Juan Ramon Llavori argazkilari zumaiarraren bi argazki saritu dituzte Cerdanyola del Valles-eko (Herrialde Katalanak) Aqüeducte Nazioarteko X. Argazkilaritza Biurtekoan. Alde batetik, Photographic Society of America elkarteak urrezko domina eman dio Irulea lanagatik; bertan, emakume tibetar bat ageri da haria lantzen. Eta bestetik, Argazkilari Artisten Nazioarteko Federazioaren eskutik aipamen berezia jaso du, zuri-beltzeko Molly erretratu digitalagatik. Hilabete hasieratik Done Jakue Bidea egiten ari da Llavori eta aditzera eman duenez, ibilbidea egiten ari dela izan du sarien berri: «Internetera sartu nintzen mezurik ba ote nuen ikustera, eta lehiaketako antolatzaileek bidalitakoa topatu nuen. Horrelaxe jakin dut berria! Apurtxo bat jokoz kanpo harrapatu nau sariak. Egia esan, ez dakit noiz banatuko dituzten ere». ... Thu, 15 May 2008 01:00:00 +0200 ZUMAIA Bisita geologikoa eta ibilaldia txalupaz, etzi http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-15/p00004902/Bisita_geologikoa_eta_ibilaldia_txalupaz_etzi.htm Thu, 15 May 2008 01:00:00 +0200 ZUMAIA Udaltzainen lan-poltsa eratu nahi du Udalak http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-14/p00004001/Udaltzainen_lan-poltsa_eratu_nahi_du_Udalak.htm Udaltzaingoak uda partean, gaueko zerbitzuan, oporraldietan, bajetan edo antzeko egoeretan izaten dituen hutsuneei aurre egite aldera, Zumaiako Udalak udaltzainen lan-poltsa eratuko du. Hautaketa prozesuko oinarriak www.zumaia.net webgunean eta Udaleko idazkaritzan daude ikusgai. Interesa dutenek maiatzaren 21a bitartean aurkeztu ahal izango dituzte eskariak. Hiru udaltzain postu Zumaiako Udalak, era berean, 2008ko lan-eskaintza publikoaren baitan, hiru udaltzain postu aterako dituela azaldu du. Merezimenduen balorazioan, udaltzain moduan eginiko zerbitzuak kontuan hartuko dituzte, baita lan-poltsen ondorioz udaltzain moduan eginiko lanak ere. Wed, 14 May 2008 01:00:00 +0200 ZUMAIA Laukirol proban, kirolariek jada eman dezakete izena http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-13/p00003004/Laukirol_proban_kirolariek_jada_eman_dezakete_izena.htm Arrauna, piragua, surfa eta igeriketa. Lau kirol hauek biltzen dituen probak, ezinbestean, Laukirol izena behar zuen. Iaz egin zuten lehenbiziko aldiz Zumaian, eta aurten ere toki berean izango da, ekainaren 7an hain zuzen ere. Kirola eta euskara uztartu nahian, Urola Kostako Udal Elkarteak martxan jarritako Euskara Sasoian programaren baitan antolatutako proba da. Guztira, kosta bailarako 30 kirol elkarte daude Euskara Sasoian programan sartuta eta elkarte hauetan dabiltzan kirolariek izango dute Laukirolen parte hartzeko aukera. Izena emateko epea irekita dago jadanik eta ostiralera arte egongo da zabalik. Nahi duenak Zumaiako Turismo bulegoko 943 143396 telefonora, Getariako Kiroldegiko 943 140432 telefonora, Zarauzko kiroldegiko 943 005104 telefonora edo Orioko Kiroldegiko 943 894428 telefonora dei dezake. Bestela, leku horietara joan eta bertan ere eman daiteke izena. ... Tue, 13 May 2008 01:00:00 +0200 ZUMAIA Larunbatean GR1eko bigarren etapa egingo dute http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-13/p00004001/Larunbatean_GR1eko_bigarren_etapa_egingo_dute.htm Tue, 13 May 2008 01:00:00 +0200 ZUMAIA Aizpurua eta Busto 3. aldiz garaile Miñoko Jaitsieran http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-13/p00004002/Aizpurua_eta_Busto_3._aldiz_garaile_Miñoko_Jaitsieran.htm Hirugarren urtez jarraian, Galiziako Miño Ibaiaren Nazioarteko Piragua Jaitsierako bizkorrenak izan dira Manuel Busto asturiarra eta Oier Aizpurua zumaiarra. Garaipena lortzeko itxaropenarekin uretaratu zen bikotea, eta aldez aurretik ezarritako helburua betetzeaz gain, lasterketako marka hautsi zuten joan den larunbatean, 01:01:15 denbora eginez. Bigarren postuan, munduko txapeldunorde eta Sellako garaile diren Jorge Alonso eta Santiago Guerrero palentziarrak sailkatu ziren. Lasterketaren buruan Estropada osoan zehar aurretik joan zen bikote irabazlea, proba uneoro kontrolatuz. Lasterketak 18 kilometroko luzeera zuen, 5 urjauzirekin, eta nahiz eta hasieran arazo txiki bat izan zuten, ez zien askorik eragin: lehen urjauzian piragua zulatu zitzaien, baina ontzian zeramaten atxikatzeko tresnei esker ez zuten arazo handiegirik izan ura ontzitik atera eta lasterketan jarraitzeko. ... Tue, 13 May 2008 01:00:00 +0200 ZUMAIA Luiziak autobidea moztuarazi du http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-13/p00004004/Luiziak_autobidea_moztuarazi_du.htm Tue, 13 May 2008 01:00:00 +0200 ZUMAIA Kultur ekimenez gozatzeko sarrerak salgai daude http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-13/p00004901/Kultur_ekimenez_gozatzeko_sarrerak_salgai_daude.htm Tue, 13 May 2008 01:00:00 +0200 ZUMAIA 23 urteko mutil gazte bat hil da, autoan uretara erorita http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-11/p00003008/23_urteko_mutil_gazte_bat_hil_da_autoan_uretara_erorita.htm Zumaiako kirol portuaren eta ontziolaren artean dagoen aparkalekutik uretara auto bat erori zen larunbat goizaldean, 02:50ak inguruan. Auto barruan neska-mutil batzuk zeuden eta biak erori ziren uretara. Neskak auto barrutik irtetea lortu zuen, baina A.A.A. mutil gazte zumaiarrak ezin izan zuen atera bere kabuz, eta ondorioz, bertan hil zen. Ertzaintzak esandakoaren arabera, 23 urteko gaztearen gorpua autopsia egitera eraman zuten Patologia Insitutura. Ez Ertzaintzak ez Udaltzaingoak ez du argitu zein izan zen autoa uretara erortzearen arrazoia. Urpekariak gorpuaren bila Larunbat goizaldean, herritar batek deitu zuen larrialdietara gertakariaren berri emanez. Pasatu zenaren berri izan bezain laster, larrialdietako anbulantzia, Ertzaintza eta suhiltzaileak joan ziren aparkalekura. Ordurako, uretara eroritako autoa erabat urperatuta zegoen. ... Sun, 11 May 2008 01:00:00 +0200 ZUMAIA «Mikro-haria gero eta gehiago erabiltzen da eguneroko bizitzan» http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-10/p00006008/Mikro-haria_gero_eta_gehiago_erabiltzen_da_eguneroko_bizitzan.htm EHUko Magnetismo Sailak antolatuta, mikro-hari magnetikoei buruzko kongresua egiten ari dira herrian; gaur bukatuko da. Bertan, nazioarteko 50en bat zientzialari ari da parte-hartzen. Antolatzaileetako bat den Julian Gonzalezek (Lazkao, 1952) ekimenaren nondik norakoak azaldu ditu. Nolatan erabaki duzue horren zientifikoa den kongresu bat Zumaian egitea? Zalantzarik gabe, oso kongresu zehatza da: interes teknologiko handia duen gai jakin baten ingurukoa, alegia. Bertan, esparruko punta-puntako adituak bildu dira. Zumaia halako ekimen bat aurrera eramateko toki egokia izan zitekela pentsatu genuen, toki atsegina baita. Hain zuzen ere, Magnetismo Saileko kideetako bat, Alexander Chyzhyk ukrainarra, hemen bizi da eta berari esker ezagutu genuen herria. Ondorioz, Udalari proposatu genion eta ideia polita iruditu zitzaien. ... Sat, 10 May 2008 01:00:00 +0200 ZUMAIA BOEk ekainaren erdialdean zozkatzea aurreikusten dute http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-10/p00006009/BOEk_ekainaren_erdialdean_zozkatzea_aurreikusten_dute.htm Ardantzabideko eta Oikiako Babes Ofizialeko Etxebizitzak ekainaren erdialdean zozkatzeko asmoa duela jakinarazi du Udal Gobernuak, nahiz eta notarioarekin data jakina zein izango den oraindik ez duten zehaztu. Datorren astean onartuen nahiz baztertuen behin-behineko zerrendak, zozketen oinarriak eta zozketako loteak onartuko dituzte. Behin horiek onartuta, hilaren 16an jendaurrean jarriko dituzte zerrendak, 10 eguneko epean. Alegazioak hilaren 28a arte egin ahal izango dira; alegaziorik ez badago, zerrendak behin betiko bihurtuko lirateke. Alegazioak badaude, horien inguruan ekainaren hasieran hartuko da erabakia. Behin betiko zerrendak ekainaren 6an argitaratuko dituzte udaletxeko iragarki taulan, webgunean eta prentsan. Horietan zozketaren eguna eta lekua zehaztuko dute. ############ ... Sat, 10 May 2008 01:00:00 +0200 ZUMAIA Marrazki bizidunak entzungai, komentuan http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-10/p00006901/Marrazki_bizidunak_entzungai_komentuan.htm Sat, 10 May 2008 01:00:00 +0200 ZUMAIA Mikro-hari magnetikoei buruzko kongresua, gaur http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-09/p00004001/Mikro-hari_magnetikoei_buruzko_kongresua_gaur.htm Fri, 09 May 2008 01:00:00 +0200 ZUMAIA Mila ontzi banatuko dituzte herriko arraindegietan eta harategietan erabiltzeko http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-09/p00004002/Mila_ontzi_banatuko_dituzte_herriko_arraindegietan_eta_harategietan_erabiltzeko.htm Plastikozko poltsen erabilera murrizteko kanpainarekin jarraituz, Urola Kostako Udal Elkarteak bi ekimen berri jarriko ditu abian Zumaian, Zumaiako Udalarekin eta Merkatari Elkartearekin elkarlanean. Alde batetik, oihalezko poltsa berrerabilgarrien renove plana sustatuko dute; hau da, zaharkituta edo hondatuta dauden poltsak berriengatik ordezkatu ahal izango dira. Eta bestetik, arraindegietan eta harategietan erabiltzeko tupperware edo plastikozko ontzi berrebilgarriak banatuko dituzte. Gaur arratsaldetik hasita, guztira mila ontzi banatuko dituzte herrian eta familia bakoitzari ontzi bana emango zaio. Merkatariek txartel trukagarriak banatuko dituzte bezeroen artean, eta txartel horiek Amaia plazako informazio bulegoan trukatu ahal izango dira aipatutako ontziengatik. Trukeak maiatzean zehar egingo dira ostiraletan, 17:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan, 11:00etatik 13:30era. ... Fri, 09 May 2008 01:00:00 +0200 ZUMAIA Zumaia-Deba itsasertza biotopo bihurtzeko pausoa http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-09/p00004901/Zumaia-Deba_itsasertza_biotopo_bihurtzeko_pausoa.htm Fri, 09 May 2008 01:00:00 +0200 ZUMAIA Ekintzailetasunaren Eguna ospatuko dute Institutuan http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-09/p00004902/Ekintzailetasunaren_Eguna_ospatuko_dute_Institutuan.htm Fri, 09 May 2008 01:00:00 +0200 ZUMAIA Ikasleak udal ordezkariekin batera http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-08/p00004007/Ikasleak_udal_ordezkariekin_batera.htm Thu, 08 May 2008 01:00:00 +0200 ZUMAIA Astelehenean zabalduko dute Arrangoletako haur eskola berria http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-08/p00004008/Astelehenean_zabalduko_dute_Arrangoletako_haur_eskola_berria.htm Arrangoletako haur eskolako lanak bukatzear daude, azken xehetasunak baino ez baitira falta. Egunotan horretan ari dira buru-belarri langileak; izan ere, datorren astelehenean zabalduko dituzte bertako ateak. Horren harira, Zumaiako alkate Iñaki Agirrezabalagak eta Hezkuntza zinegotzi Nerea Epeldek eraikin berriaren inguruko azalpenak eman zituzten atzo goizean, haur eskolan bertan egindako agerraldian. Herritarren eskariak Lehendik zegoen Eskola Txikia haur eskola txiki gelditu zenez eta, nolabait, herritar askoren eskariari erantzunez, egoerari berehalako konpobide bat bilatzea erabaki zuten, alkatearen esanetan: «Jaurlaritzarekin hainbat bilera egin ondoren, halako moduluak jartzea haur eskola handitzeko modu azkarra eta egokia izan zitekela ondorioztatu genuen». ... Thu, 08 May 2008 01:00:00 +0200 ZUMAIA Panel bat jarri du Zumaiako Udalak Amaia plazan http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-08/p00004901/Panel_bat_jarri_du_Zumaiako_Udalak_Amaia_plazan.htm Thu, 08 May 2008 01:00:00 +0200 ZUMAIA Sanpedroak antolatzeko bilera egingo dute gaur http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-08/p00004902/Sanpedroak_antolatzeko_bilera_egingo_dute_gaur.htm Thu, 08 May 2008 01:00:00 +0200 ZUMAIA KZgunea itxita egongo da arratsaldez datorren astean http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-08/p00004903/KZgunea_itxita_egongo_da_arratsaldez_datorren_astean.htm Thu, 08 May 2008 01:00:00 +0200 ZUMAIA Adinekoak zaintzeko ikastaroak antolatu dituzte familientzat http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-07/p00004005/Adinekoak_zaintzeko_ikastaroak_antolatu_dituzte_familientzat.htm Mendekoak diren adineko pertsonak zaintzen dituzten familiei zuzendutako prestakuntza ikastaroak antolatu ditu Zumaiako Gizarte Zerbitzuen Sailak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamenturen Sendian programaren bidez. Ikastaroak maiatzaren 12tik 16ra bitartean izango dira, 15:00etatik 17:00etara, Branka aretoan, Zure nagusiak maite dituzunez hobeto zaintzen ikasi lelopean. Ikastaro horien helburua adinekoak zaintzen dituztenei laguntza ematea da, egiten duten lan hori modu egokiago batean egin dezaten. Ekimenean parte hartu nahi dutenak Udaleko Gizarte Zerbitzuarekin jar daitezke harremanetan: 943 862200 edo gizartelangilea@zumaiakoudala.net. Adituen eskutik Medikuntza, psikologia, lege eta gizarte arloetako gaiak eta laguntza teknikoei buruzko gaiak landuko dituzte ikastaroetan. Horietan adituek emango dituzte hitzaldiak. ... Wed, 07 May 2008 01:00:00 +0200 ZUMAIA Ikasleentzako ordutegi berezia liburutegian http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-07/p00004902/Ikasleentzako_ordutegi_berezia_liburutegian.htm Wed, 07 May 2008 01:00:00 +0200 ZUMAIA Eskolako Agenda 21aren udalbatzarra, 11:00etan http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-07/p00004903/Eskolako_Agenda_21aren_udalbatzarra_1100etan.htm Wed, 07 May 2008 01:00:00 +0200 ZUMAIA Arrangoletako haur eskola ezagutzeko ate irekiak, bihartik ostiralera http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-06/p00004008/Arrangoletako_haur_eskola_ezagutzeko_ate_irekiak_bihartik_ostiralera.htm Datorren astean Arrangoletako haur eskola berria zabalduko dutela eta, Zumaiako Udalak ate irekien jardunaldiak antolatu ditu biharko, etzirako eta ostiralerako, herritarrek eraikin berria ezagutu dezaten. Guztira lau txanda antolatu dituzte. Bihar eta etzi, 17:00etatik 19:00etara bisitatu ahal izango da; ostiralean, berriz, txanda bikoitza izango da: goizez, 11:00etatik 13:00etara eta arratsaldez, 17:00etatik 19:00etara. Tue, 06 May 2008 01:00:00 +0200 ZUMAIA 'Galerna'-ren 2. zenbakia eta jaia http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-06/p00004002/Galerna-ren_2._zenbakia_eta_jaia.htm Tue, 06 May 2008 01:00:00 +0200 ZUMAIA Inda Mendi Egunaz gozatu dute http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-06/p00004001/Inda_Mendi_Egunaz_gozatu_dute.htm Tue, 06 May 2008 01:00:00 +0200 ZUMAIA Helduen liburutegiak ordutegi berezia izango du http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-04/p00003005/Helduen_liburutegiak_ordutegi_berezia_izango_du.htm Sun, 04 May 2008 01:00:00 +0200 ZUMAIA Lacarra ikusteko sarrerak salgai daude Forondan http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-04/p00003901/Lacarra_ikusteko_sarrerak_salgai_daude_Forondan.htm Sun, 04 May 2008 01:00:00 +0200 ZUMAIA Afrikatik etorritako hegaztiak ikusteko aukera http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-04/p00006902/Afrikatik_etorritako_hegaztiak_ikusteko_aukera.htm Sun, 04 May 2008 01:00:00 +0200 ZUMAIA Inda Mendi Eguna ospatuko dute bihar http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-03/p00004002/Inda_Mendi_Eguna_ospatuko_dute_bihar.htm Bihar, igandea, Inda Mendi Eguna ospatuko dute mendizaleek eta, horretarako, nola ez, mendi buelta antolatu dute bertara. 09:00etan Beheko Plazatik abiatuko dira. Handik Inda Mendiren tontorreraino iristea izango dute helburu. Behin tontorrean, hamaiketakoa izango da, nekeak ahazteko. Saldaz gain, haragi egosia eta txorizoa banatuko dute. Gainera, aurten txistulariek lagunduta igoko dira gailurreraino. Bukatzeko, ikasturtean zehar mendi buelta gehien egin duten gaztetxoei sariak banatuko dizkiete. Zumaiara itzultzeko, Elkanon autobusa izango dute zain. ############ saridunak Estitxu Alvarez. Irene Armendariz. Ibane Astigarraga. Unai Azkune. . Ane Castro. Itziar Elso. Joseba Etxabe Nahia Etxabe. Libe Etxaniz. Jon Fernandez. Miren Fernandez. Joannes Gallastegi. ... Sat, 03 May 2008 01:00:00 +0200 ZUMAIA Udalak herrian ateratako argazkiak bildu nahi ditu http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-03/p00004008/Udalak_herrian_ateratako_argazkiak_bildu_nahi_ditu.htm Udaleko Kultur eta Turismo Batzordea herriarekin lotura duten argazkien bila dabil, eta herritarrei laguntza eskatu die. Izan ere, herriarekin zerikusia duten argazkiak jaso nahi ditu Udalak, ondoren euren argitalpenetan erabiltzeko eta udal fototeka eguneratzeko. Gauzak horrela, herritarrei etxean dituzten argazkiak Foronda Kultur Etxera eramateko eskatu diete; etzi, astelehenean, amaituko da horretarako epea. Udalak erabiliko ditu Beraz, herritarrek emandako argazkiekin udal fototeka eguneratuko dute, batetik. Baina, horretaz gain, Udalak kulturaren edo turismoaren alorrean argitaratzen dituen euskarrietan ere erabiliko dituzte argazkiok. Horregatik, «Zumaiak turismoa erakartzeko izan ditzakeen baliabideak, lekuak, ekitaldiak» jasotzen dituzten argazkiak bildu nahi dituzte, herrigunekoak nahiz auzoetakoak, pasaiak nahiz ekitaldiak. Gaia librea da, beraz, baina kontuan hartuko dute edukia «esanguratsua» izatea. Hori bai, irudiek gaur egungoak izan behar dute. ... Sat, 03 May 2008 01:00:00 +0200 ZUMAIA I. Galerna Eguna ospatuko dute, «aldizkariaren alde» http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-03/p00004902/I._Galerna_Eguna_ospatuko_dute_aldizkariaren_alde.htm Sat, 03 May 2008 01:00:00 +0200 ZUMAIA Musika eskolak matrikulazio epea ireki du http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-02/p00005901/Musika_eskolak_matrikulazio_epea_ireki_du.htm Fri, 02 May 2008 01:00:00 +0200 ZUMAIA Danborradan parte hartu nahi dutenentzat deia http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-01/p00003008/Danborradan_parte_hartu_nahi_dutenentzat_deia.htm Thu, 01 May 2008 01:00:00 +0200 ZUMAIA Komentua bisitatzeko aukera izango da bihar http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-01/p00003901/Komentua_bisitatzeko_aukera_izango_da_bihar.htm Thu, 01 May 2008 01:00:00 +0200 ZUMAIA 'Ehun kilo zorion dizugu eskaintzen!' http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-01/p00008874/Ehun_kilo_zorion_dizugu_eskaintzen.htm Thu, 01 May 2008 01:00:00 +0200 ZUMAIA Bizente eta Unanue, garaile http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-30/p00004007/Bizente_eta_Unanue_garaile.htm Wed, 30 Apr 2008 01:00:00 +0200 ZUMAIA Udalak eta HITZAk agintaldirako elkarlan hitzarmena sinatu dute http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-29/p00004007/Udalak_eta_HITZAk_agintaldirako_elkarlan_hitzarmena_sinatu_dute.htm UROLA KOSTAKO HITZA-k eta Zumaiako Udalak agintaldi osorako hitzarmena sinatu dute. Atzo sinatu zuten akordioa udaletxean Zumaiako alkate Iñaki Agirrezabalagak, Euskara zinegotzi Nerea Epeldek eta UROLA KOSTAKO HITZA--ren zuzendari Amaia Mendizabalek. Akordioaren arabera, Zumaiako Udalak biztanleko hiru euroko diru laguntza emango dio HITZA egunkariari, urtero. Trukean, HITZAk harpidetza sorta jarriko du Udalaren esku; 100 harpidetza inguru izango dira guztira. Harpidetza horiek Udalak egoki ikusten duen sektorera bideratuko ditu. Hori bai, harpidetza horiek Udalak euskararen normalizazioan eragiteko martxan jarrita dituen euskara planetan txertatzea da asmoa, beti ere. Aurtengoari dagokionez, Zumaiako Udala merkataritza euskalduntzeko planak garatzen ari da eta, bestelako ekintzen osagarri, euskarazko produktuekiko irakurzaletasuna bultzatzeko lan tresna gisa erabiliko du HITZA. Hala, merkatarien artean HITZAren harpidetzak banatuko dituzte: tabernarien artean, jatetxeetan, itxaron gela duten komertzioetan (dentista, ile-apaindegi....). Alegia, euskara hutseko produktua herritarren eskura jarriko dute, modu horretan irakurtzeko eta, batik bat, euskaraz irakurtzeko ohitura sustatu asmoz. ... Tue, 29 Apr 2008 01:00:00 +0200 ZUMAIA Merkatari Elkarteak bilera deitu du gaurko http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-29/p00004901/Merkatari_Elkarteak_bilera_deitu_du_gaurko.htm Tue, 29 Apr 2008 01:00:00 +0200 ZUMAIA Tibetarren banderak Larretxon http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-27/p00006003/Tibetarren_banderak_Larretxon.htm Sun, 27 Apr 2008 01:00:00 +0200 ZUMAIA 'Karabas' ikuskizuna ikusgai, gaur eguerdian http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-27/p00005004/Karabas_ikuskizuna_ikusgai_gaur_eguerdian.htm Sun, 27 Apr 2008 01:00:00 +0200 ZUMAIA Institutuaren zilarrezko ezteiak http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-27/p00005005/Institutuaren_zilarrezko_ezteiak.htm Saskibaloia, pilota, mahai-tenisa, aerobika... Zumaiako Institutuko 25. urteurreneko jaia ariketa fisikoa eginez ospatu zuten ikasleek herenegun goizean. Izerdia bota ostean, indarberritzeko otartekoak jan, freskagarriak edan, eta sariak jaso zituzten Institutuko aretoan. Bertan, gainera, garai bateko argazkien erakusketa zegoen. Gonbidatuen hitza Behin ikasleei zuzendutako jarduerak amaituta, urteurreneko ekitaldi ofiziala egin zuten Institutuko aretoan. Trikitilarien eta bertsolarien saio labur batek eman zion hasiera ekitaldiari, baita bukaera ere. Tartean, honako gonbidatuek hartu zuten hitza: Zumaiako Institutuko zuzendari Joxe Aldanondok, Institutuko zuzendari ohi Iñaki Kondek, Hezkuntza Saileko ordezkari Arantza Lakak, Zumaiako Udaleko alkate Iñaki Agirrezabalagak, Guraso Elkarteko kide Paki Telleriak eta Institutuko irakasleen eta ikasleen ordezkari banak, Antxon Garikanok eta Mikel Zubimendik, hurrenez hurren. ... Sun, 27 Apr 2008 01:00:00 +0200 ZUMAIA Labarretako ibilbidea aurkeztu dute http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-26/p00004002/Labarretako_ibilbidea_aurkeztu_dute.htm Sat, 26 Apr 2008 01:00:00 +0200 ZUMAIA Zenbait herritarrek ahotsa izango du udal batzordeetan http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-26/p00004009/Zenbait_herritarrek_ahotsa_izango_du_udal_batzordeetan.htm Udal batzordeetan herritarren parte-hartzea bultzatzeko ekimena onartu zuten herenegun egindako ohiko udalbatzarrean, Udaleko ia alderdi politiko guztien aldeko botoarekin; salbuespen bakarra EAJ izan zen, jeltzaleak abstenitu egin baitziren. Proposamena Udal Gobernuak aurkeztutakoa da eta horren arabera, Zumaiako Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko edo koalizioek bina aholkulari proposatzeko aukera izango dute Udalean eratuta dauden 9 batzorde berriemaileetan parte hartzeko. Aholkulari horiek batzordeko gaietan adituak diren edo ezagutza duten herritarrak izan beharko dute. Izendatuek ahotsa izango dute batzordeetan: jorratzen diren gaien inguruko iritziak edota ekarpenak egiteko aukera izango dute. Ahotsa izanagatik, botoa emateko aukerarik ez dute izango, ordea. «Komisario politikoak?» ... Sat, 26 Apr 2008 01:00:00 +0200 ZUMAIA