Zestoa, Urola-kostako hitza http://www.urola-kostakohitza.info Hitzako albiste zerrenda zestoa eu Sat, 17 May 2008 00:04:46 +0200 60 Zestoa, Urola-kostako hitza http://www.urola-kostakohitza.info/rss/logo.gif urola-kostakohitza.info Arroa Beheko eta Zestoako Haur Eskoletan izena emateko epea irekiko da http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-17/p00005006/Arroa_Beheko_eta_Zestoako_Haur_Eskoletan_izena_emateko_epea_irekiko_da.htm Hurrengo ikasturterako Arroa Beheko eta Zestoako Haur Eskoletan izena emateko epea maiatzaren 19an irekiko da eta maiatzaren 30a arte egongo da zabalik. Baldintzak Haur eskolan izena ematerakoan hurrengo agiriak aurkezu behar dira. Familia unitatearen erroldaren ziurtagiria aurkeztu behar da eta, bertan, noiztik dagoen erroldatua adierazi. Agiria hori bakoitza erroldatuta dagoen Udalean eskatu behar da. Bestetik, haurra elbarria balitz, umearen elbarritasun zihurtagiria beharrezkoa da. Horretaz gain, familia liburua eta azken errenta- aitorpena ere aurkeztu behar ditu familiak. Gurasoek edo legezko ordezkariek lan egiten duten enpresek emandako lan egoerari buruzko ziurtagaria ere behar da; ez dute lan kontraturik onartuko horren ordez. Autonomoen kasuan, kuota ordainketaren azken ordainagiriaren kopia aukeztu beharko dute. Langabezian egonez gero , Espainiako Enplegu Institutuko txartela. Legezko ordezkarien NANa eta unitate bakarreko familien agiria ere aurkeztu behar dira. ... Sat, 17 May 2008 01:00:00 +0200 ZESTOA Pilota txapelketan parte hartzeko epea zabalik dago Zestoako pilotariek Txokoko Pilota Txapelketan parte hartu nahi badute maiatzaren 21a baino lehen eman beharko dute izena herriko kiroldegian. Bertan parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa da zestoarra izatea edo bertan bizitzea. Bi kategoriatan banatuko da txapelketa. Batetik 40 urtetik beherakoen kategoria, eta bestetik, 40 urtetik gorakoena. Normalean, partidak astegun arratsaldetan izango dira eta euriagatik atzeratu daitezkeenak asteburuan jokatu beharko dira. Epaile moduan txapelketan parte hartu nahi izanez gero, Pilota Taldekoekin jarri beharko du harremanetan. http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-17/p00005007/Pilota_txapelketan_parte_hartzeko_epea_zabalik_dago_Zestoako_pilotariek_Txokoko_Pilota_Txapelketan_parte_hartu_nahi_badute_maiatzaren_21a_baino_lehen_eman_beharko_dute_izena_herriko_kiroldegian._Bertan_parte_hartu_ahal_izateko_ezinbestekoa_da_zestoarra_izatea_edo_bertan_bizitzea._Bi_kategoriatan_banatuko_da_txapelketa._Batetik_40_urtetik_beherakoen_kategoria_eta_bestetik_40_urtetik_gorakoena._Normalean_partidak_astegun_arratsaldetan_izango_dira_eta_euriagatik_atzeratu_daitezkeenak_asteburuan_jokatu_beharko_dira._Epaile_moduan_txapelketan_parte_hartu_nahi_izanez_gero_Pilota_Taldekoekin_jarri_beharko_du_harremanetan..htm Sat, 17 May 2008 01:00:00 +0200 ZESTOA Mahaiko tenisean nagusi http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-15/p00005007/Mahaiko_tenisean_nagusi.htm Thu, 15 May 2008 01:00:00 +0200 ZESTOA Musika Eskolan izena emateko aukera http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-14/p00005001/Musika_Eskolan_izena_emateko_aukera.htm Wed, 14 May 2008 01:00:00 +0200 ZESTOA Zestoako Herri Eskolakoek bertso saioa egingo dute, ahozkotasuna lantzeko http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-14/p00005007/Zestoako_Herri_Eskolakoek_bertso_saioa_egingo_dute_ahozkotasuna_lantzeko.htm Zestoako Herri Ikastetxeko 5. mailako ikasleek bertso emanaldia eskainiko dute gaur. Saioa Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak orain dela zortzi urte sortu zuen Bertsolaritza eta Ahoskotasuna proiektuaren baitan antolatu du Zestoako Eskolak. Bertara hurbiltzen direnek urte osoan zehar ikasleek bertsolaritzaren inguruan egindako lanaz gozatu ahal izango dute. Zestoako Herri Ikastexeko 5. mailako irakasle Lurdes Unanuek jaialdiari buruz hitz egin du: «Ez da ekitaldi luzea izango, ikasle bakoitzak bi bertso botako ditu eta Zestoako Bertso Eskolako kide batek ere parte hartuko du. Honi gaiak proposatuko dizkiogu eta berak bat-batean bertsotan erantzun beharko du». Hitzordua garu bertan izango da, 18:30etan, udaletxe azpian. Eskualdeko parte-hartzaileak Badira zortzi urte Bertsolaritza eta Ahoskotasuna proiektuari hasiera eman zitzaiola eta urtez urte egitasmoa Gipuzkoako hainbat herritan hedatzen joan da. Gaur egun, 36 herritako 86 ikastetxek parte hartzen dute; denera 6.000 mila ikaslek. «Hurrengo urtean kopurua 7.000 mila ikasletara handituko dela uste dugu», adierazi dute Gipuzkoako Bertsozale Elkartekoek. ... Wed, 14 May 2008 01:00:00 +0200 ZESTOA Zestoarrak Getariako Trikitixa Txapelketan http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-14/p00005901/Zestoarrak_Getariako_Trikitixa_Txapelketan.htm Wed, 14 May 2008 01:00:00 +0200 ZESTOA Natur Taldea Altzolaraz bailarara joango da http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-14/p00005902/Natur_Taldea_Altzolaraz_bailarara_joango_da.htm Wed, 14 May 2008 01:00:00 +0200 ZESTOA Giza Probako erronka ekainaren 13an izango da, herriko plazan http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-09/p00005006/Giza_Probako_erronka_ekainaren_13an_izango_da_herriko_plazan.htm Apirilaren 7an elkartu ziren Zestoako eta Akuako taldeak afari legea egin eta Giza Probako baldintzak zehazteko. Izan ere, apirilaren 25ean egin zen Giza Probako emaitzarekin gustura geratu ez, eta Zestoako koadrila batek egun horretako irabazleei, Akuakoei, erronka bota zien. Hori dela eta, asteazkenean bildu ziren bi koadrilak Lizarritz baserrian, txanberrenian. Gauzak horrela, Giza Proba ekainaren 13an egingo da Zestoako plazan. 20 minutuko tiraldiak izango dira, 800 kiloko harriarekin. Ekainaren 12an, bezperan, tiratzaileak pisatuko dituzte Zestoako kiroldegian, 20:30ean. Pisuan bi taldeek izan dezaketen aldea konpontzeko, gehien pisatzen duen taldeari harriaren gainean batak besteari kentzen dion pisu hori bera erantsiko diote. Ikuskizuna ikusteko sarrerak 5 eurotan salduko dira. ... Fri, 09 May 2008 01:00:00 +0200 ZESTOA 11. Ibilaldi Neurtua ekainaren 15ean izango da http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-09/p00005901/11._Ibilaldi_Neurtua_ekainaren_15ean_izango_da.htm Fri, 09 May 2008 01:00:00 +0200 ZESTOA Ingurumena zaintzeko eskaintza http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-07/p00005007/Ingurumena_zaintzeko_eskaintza.htm Wed, 07 May 2008 01:00:00 +0200 ZESTOA Aerobic taldean parte hartzeko deia egin dute http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-06/p00005006/Aerobic_taldean_parte_hartzeko_deia_egin_dute.htm Tue, 06 May 2008 01:00:00 +0200 ZESTOA Udalaren esanetan, santakutzetan «ederki joan da dena» http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-06/p00005007/Udalaren_esanetan_santakutzetan_ederki_joan_da_dena.htm Festak agurtu eta bi egunera, Zestoako alkate Alazne Olaizolak santakutzen balorazio positiboa egin du. «Ederki joan dira jaiak aurtengoan ere. Gainera, zubia tokatu denez, ekitaldi gehiago antolatzeko aukera ere izan dugu. Beste herrietatik jende ugari hurbildu da eta festa giro aparta izann da egun hauetan Zestoan. Hasiera 'berezia' Olaizolak alkate moduan bizi dituen lehen santakutzak izan dira. «Niretzat esperientzia berria izan da. Zirrara sentitu nuen udaletxeko balkoitik abanderatuekin batera danborrada eta plaza gainezka ikusi nituenean». Gainera, pasadizo xelebre bat ere gertatu da. «Aurtengo honetan udaltzainak eman dio hasiera herriko jaiei. Niri beldur handia ematen didate suziriek, eta pizteko itxura egin banuen ere, udaltzaina izan zen piztu zuena». ... Tue, 06 May 2008 01:00:00 +0200 ZESTOA Uema egunerako herri kirol taldea osatu nahi da http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-06/p00005902/Uema_egunerako_herri_kirol_taldea_osatu_nahi_da.htm Tue, 06 May 2008 01:00:00 +0200 ZESTOA Herri Urratsera joateko autobusa antolatu da Maiatzaren 11n Beratik eta Herri Urratsera oinez joateko ibilaldia antolatu du Agiro Mendi Taldeak. Autobuseko txartelak udal bulegoetan eta liburutegian lor daitezke. http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-06/p00005903/Herri_Urratsera_joateko_autobusa_antolatu_da_Maiatzaren_11n_Beratik_eta_Herri_Urratsera_oinez_joateko_ibilaldia_antolatu_du_Agiro_Mendi_Taldeak._Autobuseko_txartelak_udal_bulegoetan_eta_liburutegian_lor_daitezke..htm Tue, 06 May 2008 01:00:00 +0200 ZESTOA Agur santa kutz jaiei http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-04/p00006007/Agur_santa_kutz_jaiei.htm Santakutzek eman dute eman beharrekoa Zestoan. Herenegun hasitako jaia atzo gauean bukatu zen. Festa hauetako ekitaldi nagusienak danborradak izan dira. Eguraldi ona ere izan da protagonista, eta giro ederra sortu da. Herenegun gauen helduek egin zuten danborrada. Azken urteetan ohi bezala, sei taldek parte hartu zuten Danborrada Nagusian: Aldrebesak, Atabalak, Lau Iturri, Ipintza, Gure Txokoa eta Gaztetxekoak. Elkarteetan, tabernetan edota Gaztetxean afaldu ondoren, danborradarako prestatu eta kalera irten ziren, talde bakoitza bere txokotik. Gero, talde guztiak Gurutzean elkartu ziren eta Musika Bandaren doinuan pieza batzuk jo zituzten. Gurutzetik, elkarrekin, herriko plazara joan ziren danbor-jotzaileen taldeak. Gauerdia jo orduko, bandera guztiak udaletxeko balkoira igota zeuden eta plazan bilduta zeudenek danborradako pieza guztiak jo zituzten. ... Sun, 04 May 2008 01:00:00 +0200 ZESTOA Zestoarrek udaletxetik suziria botata ekin diote santakutzei http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-03/p00005007/Zestoarrek_udaletxetik_suziria_botata_ekin_diote_santakutzei.htm 24 ordu inguruko jaiari hasiera eman aurretik, giroa berotzeko haurrentzako Kanpanolue ikuskizuna izan zen atzo arrtsaldean Laranjadin. Handik lasterrera, 19:00etan, udaletxetik suziria botata Santa Kutz festak hasi zituzten zestoarrek. Jaia hasi bezain laster iritsi ekitaldi nagusia. Azken prestaketak egin, afaldu eta helduen danborradak zeharkatu zituen herriko kaleak. Helduen santakutzetako danborradan sei taldek hartzen dute parte: Aldrebesak, Atabalak, Lau Iturri, Ipintza, Gure Txokoa eta Gaztetxekoak.Urte gehien egin dituen taldea Gure Txokoa da. Bestalde, jaietako egitarauaren baitan hainbat elizkizun egingo dute Zestoan gaur goizean: aurrena prozesioa egingo dute gurutzera eta ondoren meza. Danborradari dagokionez, gaur txikien txanda izango da. Haurren danborrada 18:00etan aterako da, karroza eta guzti. ... Sat, 03 May 2008 01:00:00 +0200 ZESTOA Endoian Asentzioak ospatzen http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-02/p00004005/Endoian_Asentzioak_ospatzen.htm Fri, 02 May 2008 01:00:00 +0200 ZESTOA Haurren eta erretiratuen txanda http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-02/p00004006/Haurren_eta_erretiratuen_txanda.htm Gaur 19:00etan botako dute santakutzei hasiera emango dien suziria. Ordu arte ez dira herriko festak hasiko, baina atzokoan ere jai giroa izan zen hainbat herritarrentzat Zestoan. Izan ere, Gurutze Erretiratuen Elkarteak bere eguna ospatu zuen, alde batetik, eta 12:00etan meza nagusia entzun ondoren, Zestoako Bainuetxean elkartu ziren herriko erretiratuak, euren eguna bazkari oparo batekin merezi bezala ospatzeko. Ehundik gora erretiratu bildu ziren bainuetxean egindako jatorduan eta giro ederra sortu zuten. Horretaz gain, ordea, bestelako ospakizunak ere izan ziren herrian, Zipristin Aisialdi Elkartearen eguna ere bai baitzen. Horiek eurek hobekien dakiten bezala ospatu zuten: herriko haurrei ondo pasaraziz. Argazkiak eta hitz jolasak Goizean Argazki Rallya antolatu zuten, eta hamar haurrek eman zuten izena. Haurrei lau gai eman zizkieten, eta horiekin zerikusia zuten argazkiak atera behar zituzten. Berdea, ura, monumentu historikoak eta handia naizenean zer? ziren Zipristinekoek jarritako gaiak, eta argazki sorta ederra atera zuten haurrek; atsedena hartuz hamaiketakoa egiteko aukera ere izan zuten. Arratsaldean eman zioten argazki rallyko irabazleari ezusteko saria. ... Fri, 02 May 2008 01:00:00 +0200 ZESTOA Apustua ez, baina errebantxa onartu dute Akuakoek http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-02/p00005006/Apustua_ez_baina_errebantxa_onartu_dute_Akuakoek.htm Iragarri bezala, Zestoako koadrila Coyote tabernan zegoen atzo 12:00etan , eurek botatako desafioari erantzun eta Akuako koadrila agertuko zain. Eta Akuakoak baita azaldu ere. Hala ere, ez zioten baietz esan zestoarrek botatako desafiori, edo ez osorik behintzat. Akuakoak prest daude zestoarrekin indarrak neurtzeko, baina ez apustua egin eta dirua jokatzeko. Hori baino nahiago dute errebantxa jokatzea, eta beste Giza Proba saio batean indartsuena nor den ikustea. Hori bai, horretarako ere aurrez baldintza batzuek adostu nahi dituzte. Pisuaren gaia, adibidez; izan ere, uste dute apirilaren 25eko saioan zestoarrek eurek baino 100 kilo gehiago osatzen zituztela guztien artean. Horretarako, baldintza horiek zehazteko, hitzordu berri bat jarri dute asteazkenerako, maiatzaren 7rako. Parte-hartzaileetako baten etxean elkartuko dira egun horretan, eta orduan zehaztuko dituzte xehetasun guztiak. Hori bai, proba hila amaitu aurretik jokatu nahi dutela iragarri dute. ... Fri, 02 May 2008 01:00:00 +0200 ZESTOA EuskoTreneko autobusek geltokia aldatuko dute http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-02/p00006902/EuskoTreneko_autobusek_geltokia_aldatuko_dute.htm Fri, 02 May 2008 01:00:00 +0200 ZESTOA Maiatzaren 5ean irekiko dute udaleku irekietan izena emateko epea http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-30/p00005007/Maiatzaren_5ean_irekiko_dute_udaleku_irekietan_izena_emateko_epea.htm Zestoako Udalak udaleku irekiak antolatu ditu 3 urtetik 12 urtera bitarteko haurrentzat, 1996 eta 2004 urteetan jaiotakoak barne. Udalekuak ekainaren 30ean hasiko dira eta uztailaren 24a arte iraungo dute. Saioak 10:00etatik 13:00era iraungo dute. Herriguneko udalekuez gain, umeek auzoetan egingo diren udaleku irekietara joateko aukera izango dute. Izan ere, Arroa Behean, Arroa Goian eta Aizarnan udaleku irekiak izango dira. Hala ere, zortzi umek eman beharko dute izena, gutxienez, taldeak osatu ahal izateko. Izena emateko epea maiatzaren 5etik 16ra egongo da zabalik. Zestoako eskolan edota Udaleko bulegoetan izango da horretarako aukera. Izen-emate orria, osasun txartelaren kopia, ordainagiria eta, familia ugarien kasuan, familia liburuaren kopia aurkeztu beharko dira. Zerbitzuaren prezioa 50 eurokoa da; familia ugarietako haurren kasuan, ordea, 40 eurotako kuota ordaindu beharko dute. Ordainketa egiterakoan 2101 0033 21 0000470062 kontu zenbakian dirua sartu eta udalekuak eta haurraren izen-abizenak ipini beharko dira agirian, seinale gisa. ... Wed, 30 Apr 2008 01:00:00 +0200 ZESTOA Herriko koadrilak Giza Probarako desafioa bota dio Akuako koadrilari http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-29/p00005001/Herriko_koadrilak_Giza_Probarako_desafioa_bota_dio_Akuako_koadrilari.htm Zestoako koadrila batek Giza Probarako erronka bota dio Akuako koadrilari. Desafioa onartzeko Akuakoek maiatzaren 1ean 12:00etan Zestoako Koiote tabernara azladu beharko dute, bertan izango baitira herrikoak euren zain. Zestoako taldea 1.000 eurotik gora jokatzeko prest dago. Hala ere, ostegun arte itxaron beharko da Akukoen erantzuna edota proposamena jakiteko. Horiek ostiralean egin zuten marka ikusita, 35 plaza eta 8 zinta, erronka onartuko dutela uste dute zestoarrek. Azken hauek entrenamendu gabe 29 plaza egitera iritsi zirenez, prestakuntza egokiarekin Akuako taldeari irabazteko aukera daukatela uste dute. Ohitura berreskuratzen Zestoan betidanik izan dute probetarako ohitura handia. Aspalditik galdua zen tradizioa, baina ostiral gauean egin zen Giza Probak garai zaharrak gogorarazi zituen herrian. Jendetza bildu zen herriko plazan eta ikuskizun polita izan zela adierazi dute zestoarrek. Xanti Ugarte Merkatari Elkarteko lehendakariaren hitzetan, «aspaldian herriko plazan ez zen horrenbeste jende bildu». ... Tue, 29 Apr 2008 01:00:00 +0200 ZESTOA Musika ardatz Danbolinen VIII. urteurrena ospatzeko http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-29/p00005007/Musika_ardatz_Danbolinen_VIII._urteurrena_ospatzeko.htm Danbolin Zulo Elkatearen zortzigarren urteurrena ospatzeko helburuarekin, Piano bat Bertsotan emanaldia izango da udaletxe azpiko arkupeetan, bihar 22:30ean. Bertsolarien pare Piano Bat Bertsotan emanaldia Jagoba Astiazaran musikari zestoarrak eta Ainhoa Ansak sortutako proiektua da. Astiazaranek pianoa joaz eta Ansak abestuz, musikarekin inprobisatu daitekeela erakutsiko dute, bertsotan egiten den bezala. Ekitaldian biltzen den jendeari bi euskal kanta proposatzeko eskatuko diete. Ondoren, inprobisatuz joko eta abestuko dituzte. Horretaz gain, agertokian proiektore bat ere egongo da abestien letrekin, abestiak ez dakizkitenek arazorik gabe horiek abesteko aukera izan dezaten. Astiazaranek azaldu duenez, «leku gehienetan ohiko kantak eskatzen dizkiguten arre , zenbait emanalditan gertatu izan da ez genekien abestiren bat eskatzea». Ekimen hau Zestoan bertan eskainiko duten lehen aldia da. Dena dela, eskualdean egin dituzte emanaldietan arrakasta izan dute. ... Tue, 29 Apr 2008 01:00:00 +0200 ZESTOA Izerdia, nekea eta giro aparta http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-27/p00003009/Izerdia_nekea_eta_giro_aparta.htm Ostiral gaueko hitzordura ez zuen inork huts egin Zestoan. Eguraldi onaz gain, plazara hurbildu ziren laurehun pertsona inguruk festa giro ikaragarria jarri zuten. Zestoan Merkatari Elkarteko lehendakari Xanti Ugarte gustura mintzatu da: «Guk uste genuena baino jende gehigo bildu zen. Aspaldian nik ez zuen gure herriko plazan horrenbesteko jendetza ikusi. Gainera, giroa paregabea izan zen: txalo zaparradak, animo oihuak... denetik izan zen. Parte-hartzaileak ere ezin hobeto portatu ziren. Hogei minutuko egundoko tiradak egin zituzten eta ahal zuten guztia eman zutela nabaritzen zen». Parte hartzen, hiru talde Hasiera batean, hiru taldek eman zuten izena, baina talde batek huts egin zuen. Eta azken momentuan, hirugarren talde hori ordezkatzeko, herriko boluntario koadrila bat bildu zen. Hogei minutu jardun ez baziren ere lan ona egin zutela aipatu du Ugartek. «Harria tiratzea zer zen mementoan ezagutu zuten, ez zeuden prestatuta eta horregatik hogei minutu baino lehen pott egin zuten». ... Sun, 27 Apr 2008 01:00:00 +0200 ZESTOA Ekainberriko aparkalekua handitzeko proiektua onartu du Udalbatzak http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-26/p00005007/Ekainberriko_aparkalekua_handitzeko_proiektua_onartu_du_Udalbatzak.htm Apirilaren 24ean 20:00etan ohiko udalbatzarra egin zen udaletxean. Gai zerrendan zeuden gaiek ez zuten eztabaidarik sortu eta alderdi guztien aldetik baiezko botoa izan zen nagusi. Hala ere, EAJk aurkezteko asmoa duen mozio «etikoak» zeresana eman zuen. Enkainberrirako aparkalekua 2008ko udal aurrekontu atzeratuen kreditua aldatzeko proposatu zuen Alazne Olaizolak eta: «2008ko udal aurrekontuak ez daude onartuta eta urtarrilaren 1etik atzerapen egoeran gaude. Horregatik, kredituak aldatzeko prozedura martxan jartzea proposatzen dugu. Ekainberriren zerbitzurako izango diren aparkalekuak egokitzeko partida ekonomikoa lortzeko handituko dira gastuak. Denera 240.000 euroko aurrekontua izango genuke, beraz. Izatez 221.000 euop kostatuko dira lanak». Ekainberri Fundazioak ezinbestekotzat jotzen ditu aparkalekuak. Baina Sastarrain babesteko plan bereziak aparkalekuak bertan egin beharrean herrigunean egitera behartzen du. «Ekainberri Fundazioak aparkalekuen proiektua dela eta presa handia sartu du, horien iritziz Ekainberri laster irekiko baita. Hori dela eta, TS Fundiciones enpresarekin akordio batera iritsi da Udala . Enpresak tren geltoki atzeko lurrak utzi dizkio Udalari 70 aparkaleku gehiago egin eta autoek bira eman dezaten biribilgune bat egiteko». Alderdi guztiak ados agertu ziren proposamenarekin eta baiezko botoa eman zuten. Hemendik aurrera hori gauzatzeko egin behar den prozesua martxan jarri beharko du Udalak. ... Sat, 26 Apr 2008 01:00:00 +0200 ZESTOA Gaur gauean ospatuko dute zestoako koadrilek Giza Proba http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-25/p00005004/Gaur_gauean_ospatuko_dute_zestoako_koadrilek_Giza_Proba.htm Gaur Zestoan Merkatari Elkarteak antolatutako ekitaldiak ospatuko dira herriko plazan. 20:30etan udaletxeko arkupeetan, Zestoa bizirik gaiaren inguruan antolatutako argazki lehiaketako sariak banatuko dituzte. Argazkiak ikusi nahi dituztenek, horretarako aukera dute Elortza-zaharreko erakusleihoan. 23:00etan, berriz, Giza Proba izango da plazan. Parte hartuko duten koadrilak zortzi eta hamabi lagunekoak izango dira. Harria zorztiehun kilokoa izango da eta parte-hartzaileek hogei minutuko tiraldietan plazaren alde batetik bestera mugitu beharko dute. Herrikoak ez diren taldeek parte hartzeko aukera izango dute, baina saria zestoarren artean jokatuko da. Fri, 25 Apr 2008 01:00:00 +0200 ZESTOA Gaur gauean ospatuko dute zestoako koadrilek Giza Proba http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-25/p00005006/Gaur_gauean_ospatuko_dute_zestoako_koadrilek_Giza_Proba.htm Fri, 25 Apr 2008 01:00:00 +0200 ZESTOA Anaiarteko eguna ospatuko da http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-23/p00005004/Anaiarteko_eguna_ospatuko_da.htm Zestoako erretiratuentzat eta pentsiodunentzat bazkaria antolatu du Gurutze Jubilatu eta Pentsiodunen Elkarteak. Hitzordua maiatzaren 1ean izango da, Zestoako Bainuetxean, eta Anaiarteko Eguna ospatuko dute bertan. Bazkariko txartelak 27 eurotan salduko dituzten erretiratuen egoitzan, eta izena eman nahi dutenek epea apirilaren 25a arte zabalik izango dute. Wed, 23 Apr 2008 01:00:00 +0200 ZESTOA Mendi Elkarteak 'Mendi Astea' antolatu du http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-23/p00005005/Mendi_Elkarteak_Mendi_Astea_antolatu_du.htm Wed, 23 Apr 2008 01:00:00 +0200 ZESTOA Zipristin Eguna antolatu du elkarteak maiatzaren 1erako http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-23/p00005006/Zipristin_Eguna_antolatu_du_elkarteak_maiatzaren_1erako.htm Zipristin Aisialdi Taldeak umeentzako hainbat ekitaldi antolatu du datozen egunetarako. Dena dela, ekitaldi nagusia II. Zipristin eguna izango da, maiatzaren 1ean. Lehenengo eta behin, etzi, ostiralean, Zipristin Karaokea antolatu dute Kultur Etxean. Bi aste inguru daramate herriko gazteenek ostiral honetako ekitaldirako prestatzen. Izan ere, haurrek parte hartuko dute abestiak kantatuz eta dantzatuz; beraz, guraso, lagun eta herritar oro dago gonbidatu dute. Elkartearen eguna Maiatzaren 1ean ospatuko dute bigarren urtez Zipristin Eguna. Herriko haur guztientzat antolatutako festa da eta aurtengoan, gainera, goizean nahiz arratsaldean izango dute ekitaldiez gozatzeko aukera. Festa 11:00etan hasiko da udaletxeko arkupeetan. Argazki Rallya egingo dute, eta nork bere argazki kamera digitalarekin azaldu beharko du; ez daukatenek beste batzuen taldean aurkeztu ahal izango dute. Lau gairen inguruan herrian zehar argazkiak ateratzen jardungo dira haurrak goiz partean. Gainera, parte-hartzaileei hamaiketakoa ere banatuko diete. Irabazleek sariak izango dituzte. ... Wed, 23 Apr 2008 01:00:00 +0200 ZESTOA 'Zestoa konektatuz' ikastaroa antolatu dute http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-23/p00005901/Zestoa_konektatuz_ikastaroa_antolatu_dute.htm Wed, 23 Apr 2008 01:00:00 +0200 ZESTOA Hasi dira santakutzetako danborradako entseguak http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-23/p00005902/Hasi_dira_santakutzetako_danborradako_entseguak.htm Wed, 23 Apr 2008 01:00:00 +0200 ZESTOA Atxilotuak askatzeko eskatu dute http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-22/p00006004/Atxilotuak_askatzeko_eskatu_dute.htm Tue, 22 Apr 2008 01:00:00 +0200 ZESTOA Txuma Murugarren Iraetan izan da http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-22/p00006005/Txuma_Murugarren_Iraetan_izan_da.htm Tue, 22 Apr 2008 01:00:00 +0200 ZESTOA Lili jauregian museoa egiteko plangintza gelditu du Foru Aldundiak http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-22/p00007007/Lili_jauregian_museoa_egiteko_plangintza_gelditu_du_Foru_Aldundiak.htm Gipuzkoako Foru Aldundiak museoei dagokien plangintza berrantolatzeko asmoa azaldu du. Plan berriaren arabera, Lili jauregian egitekoak ziren historiaurre museoaren egitasmoa bertan behera gelditu da. Horrekin batera, eraikina zaharberritzeko Europako Area Ekonomikotik etorri behar zuen diru laguntza ere izoztuta geratuko da. Zestoako Udalak iazko irailean izan zuen Aldundiaren asmoen berri, Ekain Fundazioaren bileretan. «Gure haserrea azaldu genien orduan», adierazi du Zestoako alkate eta Ekain Fundazioko kide Alazne Olaizolak. «Ez dugu ulertzen zergatik aurkeztu zuten egitasmoa ekainean eta bi hilabete geroago, irailean, bertan behera utzi zuten», erantsi du EAE-ANV alderdiko alkateak. Olaizolaren iritziz, Ekaingo proiektua «herren» geldituko da aurrehistoria museorik gabe. Europak bideratu zuen 1,8 milioi euroko diru laguntza arloka zatituta zegoenez, «zerbaitetarako aprobetxatzeko aukera izatea» espero du Alazne Olaizolak. Bestalde, «ez dakit zergatik eman duten albistea jakitera une honetan», dio alkateak; «agian, testuingurua ikusi beharra dago». ... Tue, 22 Apr 2008 01:00:00 +0200 ZESTOA Merkatari Elkarteak Gizon Proba batekin desafiatu ditu herritarrak http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-18/p00005004/Merkatari_Elkarteak_Gizon_Proba_batekin_desafiatu_ditu_herritarrak.htm Apirilaren 25ean, 23:00etan, Gizon Probaz gozatzeko aukera izango dute Zestoara hurbiltzen diren guztiek. Dena dela, ezohiko Gizon Proba izango da, emakumeek ere parte hartu ahal izango baitute. Erronka Zestoan Merkatari Elkarteak antolatu du eta herriko koadrilen artean izango da. «Ea hogei minututan 800 kilotako harriarekin plaza gehien zein taldek egiten dituen»; desafioa hori bota du Merkatari Elkarteko lehendakari Santi Ugartek. Desafioan gizonezkoen nahiz emakumezkoen koadrilek hartuko dute parte. Gizonezkoen kasuan, taldeak zortzi lagunetakoak izango dira eta emakueenak, berriz, hamabi lagunetakoak. Izena eman nahi dutenek Santirekin jar daitezke harremanetan, 620 676 191 telefonora deituta; baita Anselmorekin ere, 685 758149 telefonora deituta. Horretaz gain, koadrilek harria probatzeko aukera ere izango dute egun hauetan zehar. «Lehen jendeak bazekien harria tiratzea zer zen. Oraingo gazteek, berriz, ez, ez dutelako horretarako aukerarik eduki; beraz, nahi dutenek giltza eskatu eta zenbait plaza egiteko aukera izango dute», aipatu du Ugartek. « Antolatzen dugun lehen aldia da eta ez dakigu jendearen erantzuna nolakoa izango den. Horregatik, oraingoan herri mailakoa izango da lehiaketa. Egunean bertan beste herriren bateko talderen batek harritik tira egin nahi badu, plazaren bat egiteko aukera ere izango du. Aurtengoa ongi ateratzen bada, hurrengo urteetan beste herrietako taldeek erronkan parte hartu ahal izango dutelakoan gaude». ... Fri, 18 Apr 2008 01:00:00 +0200 ZESTOA Gorka Olaizola Euskadiko Selekziorako deitu dute http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-18/p00005006/Gorka_Olaizola_Euskadiko_Selekziorako_deitu_dute.htm Gorka Olaizola txirrindulari zestoarra Euskadiko Selekzioara deitu dute, gazte mailako Donostiako Klasikoan parte har dezan. Lasterketa maila horretan egiten den garrantzitsuenetarikoa da. Donosti Berri elkarteak antolatu du eta datorren larunbat arratsaldean leihatuko da. Espainiako gazte mailako txirrindulari talde ugarik hartuko dute parte bertan eta, horien artean, kategoria horretako onenak izango dira. Denboraldi paregabea Gorka Olaizola Viveros San Anton Zumaiko Txirrindulari elkarteko kide gaztea azken hilabeteetan kirol denboraldi ona ari da egiten. Martxoaren 8an Eibarren parte hartu zuen lasterketa batean eta bigarren postua lortu zuen. Hil horren 29an Antzuolan jokatu zuen Uzarragako igoeran, berriz, hirugarren geratu zen. Apirilaren 6ean Gipuzkoa-Moyua selekzioarekin Tour de haute Benaugen parte hartu zuen. Goizean jokatu zen hamaika kilometroko erlojupekoan garaipena lortu zuen. Baina arratsaldeko karreran ihes eginda zihoala arazo fisikoengatik lasterketa utzi behar izan zuen. ... Fri, 18 Apr 2008 01:00:00 +0200 ZESTOA Harrobiaren proiektua abian da http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-17/p00005765/Harrobiaren_proiektua_abian_da.htm Asteartean egin zen ezohiko udalbatzarrean, udal taldeek aho batez erabaki zuten Osinbeltz Harrobia berreskuratzeko proiektua lantzeko zein enpresa kontratatu. Hala, Herritik harrira-Harritik harrira proiektuarekin ideia lehiaketa irabazi zuen lan taldea kontratatzea erabaki zuten. Zestoako alkate Alazne Olaizolaren hitzetan, «urtarrilaren 31n onartu genituen administrazio baldintzak eta orri tekniko pleguak. Ideia lehiaketaren irabazleei zenbait agiri eskatu genizkien. Bistan dago prozesua luzatu egin dela, aukeratutako taldeak zenbait arazo izan baitu merkataritza erregistroan izena ematerakoan. Bitartean, ingurumen teknikariarekin eta beraiekin bilera ugari izan ditugu». Esleipenaren baldintzak Iaz deitu zuen Udalak harrobia berreskuratzeko ideia lehiaketa, eta irabazleek Azule Paisaia Eraketa, S.C.P. sozietatea eratu dute orain; bertako burua Celia Resano da. ... Thu, 17 Apr 2008 01:00:00 +0200 ZESTOA 14-17 urte artekoentzat, udako oporraldirako eskaintza osatu dute http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-16/p00005002/14-17_urte_artekoentzat_udako_oporraldirako_eskaintza_osatu_dute.htm Urtero bezala, Gipuzkoako Foru Aldundiak 14-17 urte bitartekoentzat Gazte Oporraldiak ekimena antolatu du eta udalekuak izango dira Espainiako eta Frantziako hainbat lekutan. Udaleku hauetan parte hartu nahi duten nerabeek apirilaren 17tik 25era bitartean izango dute izena emateko aukera, udaletxeko bigarren solairuan dagoen Gazteria Sailean edota www. gipuzkoa.net/oporraldi webgunean. Informazio gehiago eskuratu nahi duena Udaleko Haur eta Gazteria dinamizatzaile Leire Otaegirekin jar daiteke harremanetan; horretarako 943 147010 telefono zenbakira deitu behar du. Gazte Oporraldiak Udaleku berezi hauen helburua nerabeen autonomia pertsonala garatzea da. Euskarazko nahiz gaztelaniazko eredua aukeratu daiteke oporraldia pasatzeko; azken honen kasuan, gazteek beste erkidego autonomoetako lagunekin elkarbizi beharko dute. ... Wed, 16 Apr 2008 01:00:00 +0200 ZESTOA Bertsotxotxongiloen umeentzako ikuskizuna izango da larunbatean http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-16/p00005003/Bertsotxotxongiloen_umeentzako_ikuskizuna_izango_da_larunbatean.htm Bertsotxotxongiloek Hitzen lapurra ikuskizuna antzeztuko dute larunbatean 17:30ean, udaletxe azpian.Ekitaldia Ekain Guraso Elkarteak antolatu du eta 3-8 urte bitarteko umeei zuzendua dago. Gaztetxoenei hitzak duen garrantzia erakusteko, hiru ordu laurdenetan hitzarekin ibiliko dira jolasean txotxongiloak, baita antzezleak eta zortzi urte bitarteko ikus-entzuleak ere. Guztien artean koplak asmatu eta kantatuko dituzte hitzak erabiliz. Gainera, musika instrumentuek ere izango dute beren tartea ikuskizunean. Wed, 16 Apr 2008 01:00:00 +0200 ZESTOA Arroa Beheko haur eskolan izena eman daiteke http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-15/p00004901/Arroa_Beheko_haur_eskolan_izena_eman_daiteke.htm Tue, 15 Apr 2008 01:00:00 +0200 ZESTOA Haurrak, elkartasuna lantzen http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-15/p00005001/Haurrak_elkartasuna_lantzen.htm Tue, 15 Apr 2008 01:00:00 +0200 ZESTOA Txuma Murugarren Iraetan, hilaren 19an http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-13/p00007001/Txuma_Murugarren_Iraetan_hilaren_19an.htm Sun, 13 Apr 2008 01:00:00 +0200 ZESTOA Euskarazko film laburren birak ikusmina piztu du http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-12/p00005006/Euskarazko_film_laburren_birak_ikusmina_piztu_du.htm Ostegunean igaro zen Zestoatik Euskarazko Film Laburren Zirkuitua. Ekimena Topaguneak antolatu du, eta Danbolin Zulo elkarteak kudeatu du Zestoako emanaldia. 20:30ean hasi zen emanaldia, kultur etxean. Eguraldi oso txarra egin arren, hogeita hamar pertsona inguru bildu ziren filmak ikustera, eta antolatzaileak oso gustura geratu ziren ekitaldiak emandakoarekin. Aurtengoa zirkuituaren V. edizioa da, eta euskarazko hamar film labur ikusteko aukera izango dute Euskal Herriko 38 herritan. Gainera, lehen aldiz Euskal Herriko Ikus-entzuneko Rallyan saritutako hiru film izango dira horien artean. Eskualdeko lagunek ere parte hartu dute film labur horietako batzutan. Esaterako, Lide Aranburu aktore azpeitiarra Azken Trena lanean agertzen da. Bestalde, Asier Mendoza zarauztarraren Momorro lana ere izan zen ikusgai. ... Sat, 12 Apr 2008 01:00:00 +0200 ZESTOA Organoaren doinuak gozatuz http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-11/p00005006/Organoaren_doinuak_gozatuz.htm Fri, 11 Apr 2008 01:00:00 +0200 ZESTOA Kiroldegiko begiraleen behin betiko zerrenda aurkeztu dute http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-11/p00005007/Kiroldegiko_begiraleen_behin_betiko_zerrenda_aurkeztu_dute.htm Kiroldegiko begiraleen lan poltsa osatzeko aukeratuen behin betiko zerrenda aurkeztu du Zestoako Udalak. Zazpi izan dira onartutakoak, eta apirilaren 18an aukeraketa frogak egingo beharko dituzte. Apirilaren 18an, 08:00etan, udaletxean, 2. hizkuntza eskakizunaren pareko hizkuntza gaitasuna egiaztatzeko ariketa egingo dute. 10:00etan, Kiroldegian, garbitasunarekin eta mantenuarekin erlazionaturiko froga praktikoa izango da. Eta 11:00etan, berriz, kirol begilare postuarekin erlazionaturiko froga praktikoa egin beharko dute aukeratuek. Eginkizunak Deialdi hau udal kirol instalazioetan denboraldi baterako sor daitezkeen pertsonal beharrak erantzuteko egin da. Lan poltsa honek lau urte arteko iraupena izango du. Lan postuak lortzen dituztenek hurrengo eginkizunak beteko dituzte: mantenu gimnasiako begirale izan; kiroletako laguntzailea; kirol instalazioetako mantenuaz eta garbitasunaz arduratu; bazkideen kontrol lanak egin; eta, horretaz gain, arduradunek eskatutako beste hainbat lan egin beharko dute. ... Fri, 11 Apr 2008 01:00:00 +0200 ZESTOA Bertso afaria Olaberri baserriaren alde http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-11/p00005008/Bertso_afaria_Olaberri_baserriaren_alde.htm Fri, 11 Apr 2008 01:00:00 +0200 ZESTOA Umeentzako Karaokea antolatu du Zispristinek http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-11/p00005901/Umeentzako_Karaokea_antolatu_du_Zispristinek.htm Fri, 11 Apr 2008 01:00:00 +0200 ZESTOA Familia ugariek hobariak eskatzeko aukera dute http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-11/p00005902/Familia_ugariek_hobariak_eskatzeko_aukera_dute.htm Fri, 11 Apr 2008 01:00:00 +0200 ZESTOA Euskara ikasten ari direnentzat egonaldiak antolatu dituzte http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-10/p00005001/Euskara_ikasten_ari_direnentzat_egonaldiak_antolatu_dituzte.htm Aurten ere, familia euskaldunek euskara ikasleak etxean har ditzaten dei egin dute Ulibarri eta Urrats euskaltegiek. Hilabeteko egonaldi bakoitzeko 650 euroko dirusaria emango zaio familia bakoitzari. Izena emateko epea apirilaren 25ean amaitzen da. Interesa dutenek posta arruntez bidali beharko dituzte eskaera orriak Ulibarri Euskaltegira zehaztutako eguna baino lehen. Familiak onartuak izan badira, erabakia postaz jakinaraziko diete antolatzaileek, maiatzaren 9a baino lehen. Baldintzak Euskara ikasleak etxean hartzeko ezinbestekoa da familiek zenbait baldintza betetzea. Onarpen prozesua baldintza horien arabera egingo da. Baldintza horiek ezagutu edo informazio gehiago nahi duenak www. egonaldiak. net helbidean du eskuragarri. Thu, 10 Apr 2008 01:00:00 +0200 ZESTOA