Zarautz, Urola-kostako hitza http://www.urola-kostakohitza.info Hitzako albiste zerrenda zarautz eu Sat, 17 May 2008 00:04:21 +0200 60 Zarautz, Urola-kostako hitza http://www.urola-kostakohitza.info/rss/logo.gif urola-kostakohitza.info Surf Elkartearen lehen hazia duela 20 urte jarri zutela ospatuko dute egunotan http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-17/p00002002/Surf_Elkartearen_lehen_hazia_duela_20_urte_jarri_zutela_ospatuko_dute_egunotan.htm Jose Antonio Sansegundoren, Alberto de la Mazaren eta Joseba Iriondoren ekimenez 1988an sortu zen Zarauzko Surf Taldea. 1991n, berriz, Mikel Troitińok eta Aitor Frantzesenak Zarauzko Surf Eskola eratu zuten. Bi proiektu hauek bakar batean uztartu ziren 1997an eta orduantxe jaio zen Zarauzko Surf Elkartea. Gaur egun duten lokala, berriz, 1998an utzi zien Udalak. Beraz, nahiz eta Elkarteak 10 urte dituen, lehen hazia duela 20 urte jarri zutela ospatuko dute datozen egunotan. Adin guztietako surflari eta surfzaleentzat antolatu dituzte ekitaldiak eta egitarauaren aurkezpena atzo egin zuten elkarteko kudeatzaile Ivan San Martinek, Udaleko zinegotzi Imanol Lasak eta elkarteko lehendakari Mikel Landak. Lasaren hitzetan, «turismo ikuspuntutik kanpora ematen den irudian surfa da bereizgarri handienetako bat». ... Sat, 17 May 2008 01:00:00 +0200 ZARAUTZ Landa eremuko energia hizpide http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-17/p00002004/Landa_eremuko_energia_hizpide.htm Sat, 17 May 2008 01:00:00 +0200 ZARAUTZ Gaur, Ziri kofradiak XI. kapitulua egingo du http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-17/p00002005/Gaur_Ziri_kofradiak_XI._kapitulua_egingo_du.htm Urteroko moduan, Ziri kofradiakoei iritsi zaie ohiko kapitulua egiteko eguna. Gaur, XI.a izango da eta ekitaldi nagusia Lege Zaharren enparantzan egingo dute. 12:45ean hasiko da kofradiako kide berezien tronuraketa. Aurten, Zarauzko Surf elkartea, Pello Garcia Amiano gastronomoa eta Luis Mari Uranga Orioko Xixario jatetxeko parrilleroa omenduko dituzte. Ondoren, Izeta jatetxean egingo dute guztiek bazkaria. Sat, 17 May 2008 01:00:00 +0200 ZARAUTZ Santamarinak, puri-purian http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-17/p00002008/Santamarinak_puri-purian.htm Egitaraua prest, banderatxoak zintzilik eta egutegiko zenbakiak gorriz biribilduta. Iritsi dira Santa Marina jaiak eta datozen egunetan auzoa aztoratuta ibiliko da. Aurten, Santa Marina Eguna asteazkenean egokitu da eta jaietako ekitaldi nagusiak orduantxe izango dira. Aste egun buruzuriak festarako aprobetxatuta, adin guztiek izango dute tartea Santa Marinan. ############ egitaraua Maiatzak 17, gaur 10:30. XIX. Santa Marina Pilota Txapelketa. 16:30. Santa Marinako XXVII. Mus txapelketa. Maiatzak 18, bihar 10:00. Gazteentzat, XXXI. Marrazki eta Pintura Lehiaketa kalean. 11:30. Iratzarri dantza taldea. 12:30. VIII. Patata Tortilla lehiaketa, auzoko tabernan. Jarraian. Bertso saioa Hamaika Bertuteren eskutik. 17:30. Potxin eta Patxin pailazoak. Ondoren, moto-karrera. Amaieran, txokolatea. ... Sat, 17 May 2008 01:00:00 +0200 ZARAUTZ Imanol Murua saritu du Hetel-ek http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-17/p00008778/Imanol_Murua_saritu_du_Hetel-ek.htm Gizarte ekimeneko lanbide heziketako ikastetxeen elkarte Hetel-ek Gipuzkoako ahaldun nagusi ohi eta urte luzetan Zarauzko alkate izandako Imanol Murua saritu du. Hala, Lanbide Heziketarekiko konpromisoa erakusten duen Paco Martinez Contrastaren Oroimenezko I. Hetel Saria eman diote. Gasteizko Artium museoan egin zen sari banaketa ekitaldia, herenegun eta manol Muruaren alabak, Anne Muruak, jaso zuen saria bere aitaren izenean. Izan ere, epaimahaiaren iritziz, Muruak lanbide heziketaren aldeko lan handia egin zuen Gipuzkoan, ahaldun nagusi zenean. Imanol Murua zarauztarrarekin batera omendu zituzten Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako sailburuorde ohi Jorge Arevalo eta Miguel Carrera enpresa (Betico konpresoreak), lanbide heziketarekin izan duten konpromisoagatik eta egindako lanagatik. ... Sat, 17 May 2008 01:00:00 +0200 ZARAUTZ Errugbikoak Espainiako Nazional mailarako bidean http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-16/p00002001/Errugbikoak_Espainiako_Nazional_mailarako_bidean.htm Fri, 16 May 2008 01:00:00 +0200 ZARAUTZ Zazpi udaltzain postu atera dituzte eta aurkezteko epea irekita dago http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-16/p00002002/Zazpi_udaltzain_postu_atera_dituzte_eta_aurkezteko_epea_irekita_dago.htm Zarauzko Udaltzaingoaren lan taldean hutsik dauden zazpi lanpostu oposizio bidez aukeratutako langileekin beteko dituzte. Horretarako, ordea, azterketa batzuk gainditu beharko dituzte hautagaiek. Lehenbizi eta behin, izena eman beharko dute interesa duten herritarrek. Horretarako epea jadanik irekita dago eta paperak udaletxeko bulegoan eskura daitezke. Onartuen eta ez onartuen zerrenda kaleratzen dutenean jarriko dute lehen azterketaren data. Fri, 16 May 2008 01:00:00 +0200 ZARAUTZ Txakurrak «aske ibiltzeko» 300 m2-ko gunea prestatu dute http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-16/p00002004/Txakurrak_aske_ibiltzeko_300_m2-ko_gunea_prestatu_dute.htm Atzo zabaldu zuen Udalak txakurrak «aske ibiltzeko» gunea, Salbideko etxeen eta trenbidearen artean dagoen berdegune batean. Alejandro Vazquez zinegotziak adierazitakoaren arabera, 300 metro koadro inguru ditu hesitutako guneak eta «ondo funtzionatzen baldin badu» gehiago ireki ditzakete. Udal araudiaren arabera, txakurrak lotuta eraman behar dira kalean eta zenbait jabe kexatu egin izan da txakurrak aske ibiltzeko aukerarik ez dutela esanez. «Kexa horiei erantzun nahi die» gune honek, zioen Vazquezek. Ez da kaka eta pixa egiteko Atzo egin zuen aurkezpenean, Vazquezek argi utzi nahi izan zuen hesitutako gune hori ez dela txakurrek kaka eta pixa egin dezaten. «Hona etortzen diren txakurren jabeek kakak jasotzeaz arduratu behar dute, bestela denbora gutxian zikinkeria bat bihurtuko da». ... Fri, 16 May 2008 01:00:00 +0200 ZARAUTZ III. Aste Solidarioan haurrak izango dira ardatz nagusi http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-16/p00002009/III._Aste_Solidarioan_haurrak_izango_dira_ardatz_nagusi.htm Gobernuz kanpoko 14 erakunde elkartu, eta aurten ere Aste Solidarioa antolatu dute. Aste osoa iraungo duen ekimen hau antolatzen duten hirugarren urtea da eta herenegun aurkeztu zuten Antoniano aretoan. Bertan izan ziren elkarteetako ordezkariak eta aurten indar bereziz haurren eskubideak landuko dituztela adierazi zuten. Behar larria duten haurrei elkartasuna erakusteko Zarauztar 1 euro 1 kanpaina jarriko dute abian eta bildutako diru guztia Rabaten (Maroko) dagoen Layamerien izeneko umezurtzen egoitzara bideratuko dute. Herritarrei eskerrak emateko Zarauzko herriari «bere laguntza estimagarriagatik eskerrak emateko asmoz» antolatu dute elkarteek Aste Solidarioa. Era berean, elkarteetako kideek lurralde pobretuetan egiten dituzten proiektuak emango dituzte ezagutzera. Gisa askotako ekitaldiak izango dira aste guztian zehar eta datorren larunbatean izango dute jaialdi nagusia. Dena den, ostiraleko afari solidarioan ere jende ugari biltzea espero dute. Afaritarako izena eman nahi duenak Nafarroa kaleko Kutxako bulegora joan beharko du izena ematera, trukean sei euro ordaindu beharko ditu. Afari solidarioetan ohikoa den menua izango da: patata tortilla letxuarekin eta kafea pastekin. ... Fri, 16 May 2008 01:00:00 +0200 ZARAUTZ Arkamurkaren txangoan, Guria tabernatik irteera http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-16/p00002901/Arkamurkaren_txangoan_Guria_tabernatik_irteera.htm Fri, 16 May 2008 01:00:00 +0200 ZARAUTZ Etxebizitza sozialen zerrendak ikusgai daude http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-15/p00002001/Etxebizitza_sozialen_zerrendak_ikusgai_daude.htm Thu, 15 May 2008 01:00:00 +0200 ZARAUTZ Hitzaldia eta kontzertuak ostiral honetan Putzuzulo Gaztetxean http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-15/p00002007/Hitzaldia_eta_kontzertuak_ostiral_honetan_Putzuzulo_Gaztetxean.htm Zarauzko Gazte Asanbladaren eskutik eta Zaratazarautz irratsaioaren eskutik hitzaldia eta kontzertuak izango dira Zarauzko Gaztetxean, maiatzaren 16an. Ostiral interesgarria antolatu da Putzuzulon. Hasteko, 20:00etan, hitzaldia izango dugu Espekulazio basatia Valentziako El Cabanyal auzoan izenburupean. Ondoren, berriz, 22:00etatik aurrera, Punk Rock Gaua izango dugu bi talderen eskutik. Lehenik Beasaingo Dune Buggy izango da (http://www.myspace.com/dunebuggyreparaciones). Eta gauari amaiera emateko, Valentziako DSM-5 taldea ariko da, emakume ahotsez lagunduriko bere punk rock doinu zakarrak jendaurrean astintzen. Thu, 15 May 2008 01:00:00 +0200 ZARAUTZ Lehen aldiz Literatur Astea antolatu du Azken Portuko Jai Batzordeak http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-15/p00002008/Lehen_aldiz_Literatur_Astea_antolatu_du_Azken_Portuko_Jai_Batzordeak.htm Festa giroko ekitaldiak albo batera utzi gabe, kulturari estu-estu lotutako jardunaldiak antolatu nahi izan ditu oraingoan Azken Portuko Jai Batzordeak. Datorren astelehenean hasi eta lau egunez, Literatur Asteaz gozatzeko aukera izango da Azken Portun. Gisa honetako ekimen bat antolatzen duten lehen aldia da, baina ez da horregatik maila eskasekoa izango. Izan ere, maiatzaren 22a bitartean, euskal literaturako izen ezagunak ariko dira beraien esperientziatik hizketan: Anjel Lertxundi, Hasier Etxeberria, Harkaitz Cano, Koldo Izagirre eta Jose Luis Otamendi. Sasoi batean Vladimir Brigadetan ibilitako zenbait literatura zale dabiltza gaur egun Azken Portuko Jai Batzordean, eta Gari Berasaluze taldekideak adierazi duenez, «herriari literaturarekin lotutako zerbait eskaintzea egokia iruditu zaigu». ... Thu, 15 May 2008 01:00:00 +0200 ZARAUTZ Aranburuk parte hartu du Tahitin, eta 2. errondara iristea lortu du http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-15/p00002010/Aranburuk_parte_hartu_du_Tahitin_eta_2._errondara_iristea_lortu_du.htm Min hartuta egon ondoren, Tahitiko (Polinesia Frantsesa) surf proban parte hartzea erabaki zuen atzo Ariz Aranburu surflariak. Bigarren errondara iritsi zen Aranburu, baina Taylor Knox surflariaren maila ezin izan zuen garaitu eta kalera joan zen. Thu, 15 May 2008 01:00:00 +0200 ZARAUTZ Motoen azterketa teknikoa egiteko aukera bihar http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-15/p00002901/Motoen_azterketa_teknikoa_egiteko_aukera_bihar.htm Thu, 15 May 2008 01:00:00 +0200 ZARAUTZ Landa eremuko energia sistemak hizpide, gaur http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-15/p00002902/Landa_eremuko_energia_sistemak_hizpide_gaur.htm Thu, 15 May 2008 01:00:00 +0200 ZARAUTZ Mitxelena kalekoek bilera gaur, gaueko trenari buruz http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-15/p00002903/Mitxelena_kalekoek_bilera_gaur_gaueko_trenari_buruz.htm Thu, 15 May 2008 01:00:00 +0200 ZARAUTZ ETAk Amenabarren makinak erasotu ditu http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-14/p00002005/ETAk_Amenabarren_makinak_erasotu_ditu.htm Zarauzko Amenabar eraikuntza enpresaren bi hondeamakina erasotu zituen herenegun ETAk. Urnietako saihesbideko lanak egiten ari diren bi makinetan lehergailu bana zartarazi zuen, Hernaniko Santa Barbara auzoan. Herenegun arratsaldean Bizkaiko DYAra deitu zuen pertsona batek jakinarazi zuen atentatua ETAk egin zuela, erakunde armatuaren izenean hitz eginez. Leherketak herenegun goizaldean gertatu ziren, hondeamakinak aparkatuta zeudela. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, bi makinak kaltetuta gelditu ziren arren, ez ziren erabat hondatu. Bestalde, eztandek kalte materialak soilik eragin zituzten, inor ez baitzuten zauritu. Goizaldean, eztandaren zarata entzun zutenean deitu zioten Ertzaintzari bizilagunek. Ertzainak bertara joan ziren baina ez zuten leherketaren arrastorik atzeman eta, azkenean, herenegun 08:00etan langileak ohartu ziren gertatutakoaz. ... Wed, 14 May 2008 01:00:00 +0200 ZARAUTZ Gonzalez Txabarrik EAJko auzitegira eraman du Egibar http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-14/p00002006/Gonzalez_Txabarrik_EAJko_auzitegira_eraman_du_Egibar.htm Gipuzkoako ahaldun nagusi izandako Joxe Joan Gonzalez Txabarrik Gipuzku Buru Batzarreko lehendakari Joseba Egibarren kontrako salaketa jarri du EAJko auzitegi nazionalean. Alderdi barruko epaitegian jarritako salaketa hau joan den ostiralean jarri zuen Txabarrik, baina atzo jakin zen albistea. Salaketa hau, Gipuzkoako EAJk Txabarriri alderdia uzteko eskatu ondoren etorri da. Hain zuzen ere, Jon Jauregiren auzian «alderdiaren aurka aritzea» egotzi zion Gipuzkoako EAJk Txabarriri. Politikaririk ezagunena Txabarri baldin bada ere, bera ahaldun nagusi izan zen garaian Fiskalitaterako eta Finantzetarako diputatu izan zen Juan Jose Mujika zumaiarrari ere eskatu zion Gipuzkoako EAJk alderdia uzteko; baita, Zerga Politikako zuzendari nagusi ohi Olatz Imazi eta Ogasuneko zuzendari nagusi ohi Ińaki Ricari ere. ... Wed, 14 May 2008 01:00:00 +0200 ZARAUTZ Irekita mantendu dadin, Modelo zinemarekin ari da negoziatzen Udala http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-14/p00002007/Irekita_mantendu_dadin_Modelo_zinemarekin_ari_da_negoziatzen_Udala.htm Inguruko herrietako beste zenbait zinema aretorekin gertatu den bezala, Modelo zinemaren etorkizuna ere kinkan egon daiteke. Izan ere, Modelo zinema kudeatzen duen J.M. Zubillaga Hijos S.A. enpresa eta Udala negoziaziotan ari dira, aretoa zabalik mantentzeko helburuarekin. Oraindik, ordea, tratu finko batera ez dira iritsi eta ikusi egin beharko da zer emaitza ematen duten bien arteko elkarrizketek. Lehenbiziko bilerak Izatez Modelo zinemako programazioa Zubillaga enpresa pribatuak kudeatzen du eta eraikina ere berea da. Beraz, orain arte, Udalak ez du hartu parte zinemaren kudeaketan. Baina orain dela hiruzpalau hilabete, zinema itxi egingo zutela zabaldu zenean, Udalak eta Zubillagak lehen bilera egin zuten. Elkarrizketa hartan, jabeak zinema ixteko asmoa zuela jakinarazi zien Udaleko ordezkariei, «errentagarria ez delako». ... Wed, 14 May 2008 01:00:00 +0200 ZARAUTZ Ea azpian zer dagoen oraindik http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-14/p00008667/Ea_azpian_zer_dagoen_oraindik.htm Azken urteetan egindako lanarekin jarraituz, Santa Maria la Real arkeologia multzoan indusketa kanpaina berria hasiko dute egunotan. Orain arte bilatutakoaz gain, beste zerbait ba ote dagoen jakin nahi dute arkeologoek, eta horregatik ekingo diote VI. kanpainari. Parrokia atzeko lorategian ariko dira indusketak egiten eta, orain arte bezala, Aranzadi Zientzi Elkarteak gidatuko ditu lanak. Iaz, lorategiaren iparraldean kokatuta dauden harrizko egiturak aztertu zituzten, ea zertarako balio zuten argitu nahian. Bertako hondakinak «sendoak eta kalitatezkoak» direla zehaztu dute Arte eta Historia Museokoek eta harrizko eraikinekin osatutako eremuan, hainbat garaitako asentamentuen aztarnak ikus daitezke. Emandako datuen arabera, iaz metro bat inguruko sakonera aztertzea lortu zuten, eta horregatik, aurten zabaleran hedatzeari garrantzia gehiago emango diote. Egindako lan guztiak «erromanizazioarekin lotutako toki hau sakontasun gehiagoz aztertzeko eta okupazio protohistorikoarekin lotutako hondakinak neurtzeko» balio duela adierazi dute Arte eta Historia Museoko kideek. ... Wed, 14 May 2008 01:00:00 +0200 ZARAUTZ Gipuzkoako Surf Txapelketa, atzeratuta http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-13/p00002001/Gipuzkoako_Surf_Txapelketa_atzeratuta.htm Tue, 13 May 2008 01:00:00 +0200 ZARAUTZ Zarautz Kantuan ekimenak hasiera ona http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-13/p00002007/Zarautz_Kantuan_ekimenak_hasiera_ona.htm Tue, 13 May 2008 01:00:00 +0200 ZARAUTZ Futbolekoek irabazi egin behar, jaitsi nahi ez badute http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-13/p00002901/Futbolekoek_irabazi_egin_behar_jaitsi_nahi_ez_badute.htm Tue, 13 May 2008 01:00:00 +0200 ZARAUTZ HAPOri buruzko batzarra gaur ezker abertzaleak http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-13/p00002902/HAPOri_buruzko_batzarra_gaur_ezker_abertzaleak.htm Tue, 13 May 2008 01:00:00 +0200 ZARAUTZ Palacin margolariaren erakusketa Torre Luzean http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-13/p00002903/Palacin_margolariaren_erakusketa_Torre_Luzean.htm Tue, 13 May 2008 01:00:00 +0200 ZARAUTZ Landetako dunetara irteera Arkamurkarekin, 18an http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-13/p00002904/Landetako_dunetara_irteera_Arkamurkarekin_18an.htm Tue, 13 May 2008 01:00:00 +0200 ZARAUTZ Bizitza bera ospatzen http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-11/p00008472/Bizitza_bera_ospatzen.htm Santa Ana adinekoen egoitzak 25 urte bete ditu aurten. Hori ospatzeko asmoarekin astean zehar hainbat ekimen egin da egoitzan, eta bertako bizilagunek eta langileek ez ezik, herriko beste hainbat lagun taldek ere hartu du parte ekimen horietan. Bost egunetako ospakizuna Astelehenean, arratsaldez egin zuten aurreneko saio berezia; bingoan aritu ziren 16:30etik aurrera, eta 18:00etan Santa Ana abesbatzak kantaldia eskaini zuen. Abesbatza egoitzakoa bertakoa da, eta eurek ere parte hartu nahi izan zuten beraien egoitzaren 25. urteurrenean. Astearte goizean, berriz, hainbat belaunaldiren arteko topaketa egin zuten: Lizardi Institutuko ikasleek bisita egin zieten Santa Anako bizilagunei. Elkar hobeto ulertzeko eta ezagutzeko helburuarekin egin zuten topaketa hau. Arratsaldean, berriz, Udaberri erretiratuen elkarteko abesbatzak kontzertua eskaini zuen. ... Sun, 11 May 2008 01:00:00 +0200 ZARAUTZ 'Bidegileak' bilduman, Fernando Muniozguren http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-11/p00003902/Bidegileak_bilduman_Fernando_Muniozguren.htm Sun, 11 May 2008 01:00:00 +0200 ZARAUTZ Txakolinaren biribilgunea, upel eta guzti http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-11/p00003004/Txakolinaren_biribilgunea_upel_eta_guzti.htm Sun, 11 May 2008 01:00:00 +0200 ZARAUTZ Barbara Stammelen erakusketa Ispilu Arten http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-11/p00003001/Barbara_Stammelen_erakusketa_Ispilu_Arten.htm Sun, 11 May 2008 01:00:00 +0200 ZARAUTZ Hondatzarako, elkartasun liburuak http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-11/p00002008/Hondatzarako_elkartasun_liburuak.htm Sun, 11 May 2008 01:00:00 +0200 ZARAUTZ Maiatzaren 18an goizpasa egingo dute Irungo Oiasso Museora eta nekropolira http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-11/p00002003/Maiatzaren_18an_goizpasa_egingo_dute_Irungo_Oiasso_Museora_eta_nekropolira.htm Zarauzko Arte eta Historia Museoak irteera antolatu du maiatzaren 18rako. Museoen Nazioarteko Eguna dela eta, Irungo Oiasso Museora eta Ama Xantalen aztarnategi-nekropolira egingo dute bisita eta bertako gidarien laguntzarekin ikusiko dituzte bi leku interesgarri horiek. Hiri erromatarra Oiasso Museoak, antzinako Oiasson aurkitutako aro erromatarreko hondakinak biltzen ditu; Zarauzko Arte eta Historia Museoko arduradunen esanetan, Oiasson «ezerezetik hiri erromatar bat azaleratu da», eta hori da bisitan ikusiko dutena. Erromatarren garaiko idatzietan aipatzen zen Oiasso, eta Iruneko parte zaharrean kokatu dute adituek. Herritar guztientzat Irteera kultural honek hiru euro balioko du eta edozein herritarrek har dezake parte bertan. 09:00etan irtengo dute La Perlako autobus geltokitik, eta 13:30ak aldera hasiko da gutxi gorabehera itzulerako bidaia. ... Sun, 11 May 2008 01:00:00 +0200 ZARAUTZ Santa Marina jaiak pilota txapelketako finalerdiekin hasiko dira gaur http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-10/p00002001/Santa_Marina_jaiak_pilota_txapelketako_finalerdiekin_hasiko_dira_gaur.htm Santa Marina Eguna apirilaren 21ean ospatuko baldin badute ere, gaur ekingo diote santamarinetako egitarauari XIX. Sana Marina Pilota Txapelketako finalerdiak jokatuz. Villa Manuelako pilotalekuan izango da, 10:00etan; euria egiten badu, Gaztelekuan. Sat, 10 May 2008 01:00:00 +0200 ZARAUTZ Zarautz Kantuan ekimena gaur hasiko da, 12:00etan http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-10/p00002008/Zarautz_Kantuan_ekimena_gaur_hasiko_da_1200etan.htm Sat, 10 May 2008 01:00:00 +0200 ZARAUTZ Gipuzkoako Surf Txapelketa jokatzen hasiko dira gaur Zarauzko hondartzan http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-10/p00002009/Gipuzkoako_Surf_Txapelketa_jokatzen_hasiko_dira_gaur_Zarauzko_hondartzan.htm Surfzaleentzat hitzordu tentagarria izango da gaurtik aurrera Zarauzko hondartzan, Gipuzkoako Surf Txapelketa jokatuko baita bi asteburutan zehar. Joan den asteburuko eguraldi eguzkitsua aste erdirako lainotu egin zen, baina itsasoak bare-bare iraun du asteburura arte. Surflariek hondartza ertzeko olatu apurretan ibili behar izan dute egunotan, baina txapelketa jokatzeko zerbait gehiago ere beharko dute. Eguraldiaren aurreikuspenek olatu gehixeago izango dela diote eta horregatik gaztetxoenen mailekin hasiko dute Txapelketa. Asteburu honetan 16 urtez azpikoak ariko dira eta igandean maila hauetako txapelketak amaitzea aurreikusten du Gipuzkoako Surf Federazioko lehendakari Iulen Elkorok. Eta helduen mailetako surflariak, berriz, datorren astean lehiatuko dira, maitzaren 17an eta 18an, hain zuzen ere. ... Sat, 10 May 2008 01:00:00 +0200 ZARAUTZ Aukera berdintasunari buruzko diagnosia, abian http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-10/p00002902/Aukera_berdintasunari_buruzko_diagnosia_abian.htm Sat, 10 May 2008 01:00:00 +0200 ZARAUTZ Santa Barbarako plan berezia Paisaiak egingo du http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-10/p00002903/Santa_Barbarako_plan_berezia_Paisaiak_egingo_du.htm Sat, 10 May 2008 01:00:00 +0200 ZARAUTZ IGS teknologiarekin sistema garatuko dute http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-10/p00002904/IGS_teknologiarekin_sistema_garatuko_dute.htm Sat, 10 May 2008 01:00:00 +0200 ZARAUTZ Ziri kofradiakoek txakolina dastatuko dute gaur http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-10/p00003901/Ziri_kofradiakoek_txakolina_dastatuko_dute_gaur.htm Sat, 10 May 2008 01:00:00 +0200 ZARAUTZ Euromar Kafetegia igoera faseko finalerdietan dago http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-10/p00003903/Euromar_Kafetegia_igoera_faseko_finalerdietan_dago.htm Sat, 10 May 2008 01:00:00 +0200 ZARAUTZ IX. Jazz Mintegiko gonbidatu berezia Alexis Cuadradoren laukotea izango da http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-09/p00002005/IX._Jazz_Mintegiko_gonbidatu_berezia_Alexis_Cuadradoren_laukotea_izango_da.htm Begirada Hego Amerikan jarrita antolatu dute uztailaren 17tik 20ra egingo den Nazioarteko IX. Jazz Mintegia, «jazz bizia, erritmikoa eta kolorezalea» ekarri nahian. Halaxe azaldu zuen Jazz Mintegiko zuzendari pedagogiko Ińaki Salvadorrek atzo Koldo Mitxelenan egin zuten aurkezpenean. Mestizajea, jazzaren bidez lortzen den kultur aniztasuna eta Hego Amerikatik etorriko diren irakasleak izan zituen hizpide Salvadorrek, bere alboan Zarauzko Kultura zinegotzi Arantxa Iturria, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Kutxako ordezkari Haritz Sodupe eta Euskadiko Autore eta Argitaratzaileen Elkarteko Jose Lorenzo Urretabizkaia zituela. Bestalde, atzo jakinarazi zuten zein izango den aurtengo gonbidatu berezia: Alexis Cuadrado Puzzles Quartet. Herrialde Katalanetatik duela 10 urte inguru joan zen Alexis Cuadrado New York aldera, eta bere inguruan sortutako laukoteak protagonismo berezia hartuko du Zarauzko Mintegian. Bakarlari ospetsu bat ekarri beharrean, talde baten aldeko apustua egin dutela zehaztu zuen Salvadorrek: «Proposamen artistiko bat ekartzea pentsatu genuen, urteetan ondo ibili den talde batek bizi izandako esperientziara gerturatu nahian». ... Fri, 09 May 2008 01:00:00 +0200 ZARAUTZ Diru laguntzak emateko araudi berria onartu dute udalbatzarrean http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-09/p00002007/Diru_laguntzak_emateko_araudi_berria_onartu_dute_udalbatzarrean.htm Udaletik diru laguntzaren bat jasotzen duen talde ugari dago herrian eta aurrerantzean araudi berri baten arabera eskatu beharko dituzte laguntza horiek. Izan ere, herenegun arratsaldean egin zuten ezohiko udalbatzarrean EAren, EAJren, PSE-EEren, EB-Aralarren eta PPren aldeko botoekin onartu zuten diru laguntzen araudi berria. Jon Urien alkatearen arabera, nahiz eta araudia berritu, egin beharrekoa ez da askorik aldatuko herritarrentzat. Izatekotan, prozesua «errazagoa» izango dela adierazi zuen Urienek atzo prentsaurrean, eta ez dutela «iazko arazorik izango». Antza denez, diru laguntzak zuritzerako orduan arazo bat baino gehiago sortu zen iaz, eta talde batzuk oraindik ez dute jaso dagokien dirurik. Urienek emandako azalpenen arabera, diru laguntzak arautzen dituen Espainiako lege berria 2005ean onartu zuten; lege hori garatzeko araudia 2006an ezarri zuten eta herriko erakundean 2007an etorri ziren aldaketak. Prozesu hori izan zen arazoen eragile nagusia, Urienen hitzetan. ... Fri, 09 May 2008 01:00:00 +0200 ZARAUTZ Txumai Fernandez izango da ZKEko lehendakariorde http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-09/p00002901/Txumai_Fernandez_izango_da_ZKEko_lehendakariorde.htm Fri, 09 May 2008 01:00:00 +0200 ZARAUTZ San Isidrotako meza frantziskotarren elizan http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-09/p00002902/San_Isidrotako_meza_frantziskotarren_elizan.htm Fri, 09 May 2008 01:00:00 +0200 ZARAUTZ Eskolako Agenda 21ean egindako proposamenak aztertuko ditu Udalak http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-09/p00003002/Eskolako_Agenda_21ean_egindako_proposamenak_aztertuko_ditu_Udalak.htm Apirilaren 30ean eskolako Agenda 21eko udalbatzarra egin zen udaletxean. Bertan, herriko ikastetxe guztietako ordezkariek hartu zuten parte eta uraren gaia izan zuten hizpide. Atzo, gai horri buruz hitz egin zuen Udaleko Hezkuntza zinegotzi Gloria Vazquezek eta ikasleei zein irakasleei urtean zehar egindako «lan polita» eskertu zien. Vazquezek adierazi zuenez, Udaleko Agenda 21eko departamenduak ere gaiarekiko «konpromiso sendoa» du, eta zinegotzi guztiek «parte hartzeko eta inplikatzeko borondatea» dute. Ikasleen proposamenak Agenda 21eko batzordean aztertuko dituzte eta datorren ikasturte hasieran proposamen horiei «erantzuna emateko bilera» egingo dute ikastetxeetako ordezkariekin. Gainera, uraren inguruko kanpaina egingo du Udalak eta ikasleek egindako ekarpenak kontuan hartuko dituzte; iturrietan uraren kontsumoa murrizteko gomendioekin karteltxoak jarriko dituzte, esaterako. ... Fri, 09 May 2008 01:00:00 +0200 ZARAUTZ Maiatzean botanikako hiru irteera egingo ditu Arkamurkak http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-09/p00003003/Maiatzean_botanikako_hiru_irteera_egingo_ditu_Arkamurkak.htm Arkamurka Natur Taldeak botanikako irteerak antolatu ditu maiatzerako. Hiruretan lehena bihar izango da eta landare arrotz inbaditzaileak gaitzat hartuta egingo dute goiz buelta. Hurrengo ibilaldia Landetara (Frantzia) egingo dute, eta egun osokoa izango da. Bertan parte hartzeko aurrez eman beharko da izena Arkamurka Natur Taldearen egoitzan edota 943130497 telefonora deituta. Maiatzeko azken txangoa, berriz, Ińurritzako dunetara egingo dute. ############ maiatzeko irteerak Landare arrotz inbaditzaileak (goizpasa) Eguna: Bihar, maiatzak 10. Ordua: 09:00etan. Lekua: Arkamurka Natur Elkartearen egoitzan (Santa Marina 2). Landak (egunpasa) Eguna: Maiatzaren 18an, igandea. Ordua: 09:00etan. Lekua: Arkamurka Natur Elkartearen egoitzan (Santa Marina 2). Ińurritzako babestutako biotopoa: dunak (goizpasa) ... Fri, 09 May 2008 01:00:00 +0200 ZARAUTZ Mohamed Hamud ipuinak kontatzen bihar, 19:00etan http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-08/p00002002/Mohamed_Hamud_ipuinak_kontatzen_bihar_1900etan.htm Thu, 08 May 2008 01:00:00 +0200 ZARAUTZ Mohamed Hamud ipuinak kontatzen bihar, 19:00etan http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-08/p00002003/Mohamed_Hamud_ipuinak_kontatzen_bihar_1900etan.htm Thu, 08 May 2008 01:00:00 +0200 ZARAUTZ Brainstorming zaparradak erabat bustita itzuli gara Bizkaia aldera http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-08/p00002004/Brainstorming_zaparradak_erabat_bustita_itzuli_gara_Bizkaia_aldera.htm Ideien zaparradari deritzo braimstorming-a. Zarauzko gaztetxean zaparrada galanta izan da egunotan, maiatzaren 1ean hasi eta 4a arte. Etengabeko antzerki-zaparrada: arnasa, indarra, oreka, armonia, melodia, objetua, instrumentua, efektua, gorputza, energia... Horrez gain, sentipenen zaparradak ere busti ditu gure barruak: besarkada, kontaktua, hurbiltasuna, talde-giroa... Hori guztia Gaztetxearen teilatupean, gazteek eraikitako espazio bizi eta aktiboan. Zaparradak guztiz harrapatu gaitu eta erabat bustita eta hunkituta bueltatu gara Bizkaia alderantz. Bada, zorionak eta eskerrik asko denoi, Alprojako eta Gaztetxeko guztiei! Thu, 08 May 2008 01:00:00 +0200 ZARAUTZ