Urola-kostako hitza http://www.urola-kostakohitza.info Hitzako albiste zerrenda urola-kostako eu Sat, 17 May 2008 00:05:48 +0200 60 Urola-kostako hitza http://www.urola-kostakohitza.info/rss/logo.gif urola-kostakohitza.info Surf Elkartearen lehen hazia duela 20 urte jarri zutela ospatuko dute egunotan http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-17/p00002002/Surf_Elkartearen_lehen_hazia_duela_20_urte_jarri_zutela_ospatuko_dute_egunotan.htm Jose Antonio Sansegundoren, Alberto de la Mazaren eta Joseba Iriondoren ekimenez 1988an sortu zen Zarauzko Surf Taldea. 1991n, berriz, Mikel Troitiñok eta Aitor Frantzesenak Zarauzko Surf Eskola eratu zuten. Bi proiektu hauek bakar batean uztartu ziren 1997an eta orduantxe jaio zen Zarauzko Surf Elkartea. Gaur egun duten lokala, berriz, 1998an utzi zien Udalak. Beraz, nahiz eta Elkarteak 10 urte dituen, lehen hazia duela 20 urte jarri zutela ospatuko dute datozen egunotan. Adin guztietako surflari eta surfzaleentzat antolatu dituzte ekitaldiak eta egitarauaren aurkezpena atzo egin zuten elkarteko kudeatzaile Ivan San Martinek, Udaleko zinegotzi Imanol Lasak eta elkarteko lehendakari Mikel Landak. Lasaren hitzetan, «turismo ikuspuntutik kanpora ematen den irudian surfa da bereizgarri handienetako bat». ... Sat, 17 May 2008 01:00:00 +0200 ZARAUTZ Landa eremuko energia hizpide http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-17/p00002004/Landa_eremuko_energia_hizpide.htm Sat, 17 May 2008 01:00:00 +0200 ZARAUTZ Gaur, Ziri kofradiak XI. kapitulua egingo du http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-17/p00002005/Gaur_Ziri_kofradiak_XI._kapitulua_egingo_du.htm Urteroko moduan, Ziri kofradiakoei iritsi zaie ohiko kapitulua egiteko eguna. Gaur, XI.a izango da eta ekitaldi nagusia Lege Zaharren enparantzan egingo dute. 12:45ean hasiko da kofradiako kide berezien tronuraketa. Aurten, Zarauzko Surf elkartea, Pello Garcia Amiano gastronomoa eta Luis Mari Uranga Orioko Xixario jatetxeko parrilleroa omenduko dituzte. Ondoren, Izeta jatetxean egingo dute guztiek bazkaria. Sat, 17 May 2008 01:00:00 +0200 ZARAUTZ Lehioak eta Errotaundi taldeek lauko finala jokatuko dute http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-17/p00002007/Lehioak_eta_Errotaundi_taldeek_lauko_finala_jokatuko_dute.htm Zarauzko Lehioak eta Azpeitiko Errotaundi ISB saskibaloi taldeek Gipuzkoako lauko finala jokatuko dute gaur eta bihar Aritzbatalde kiroldegian; gaur finalaurrekoak izango dira. Zarauztarrek Coaatag taldea izango dute aurrez aurre 17:30ean eta azpeitiarrek, berriz, La Salle 20:00etan. Gaur saskibaloi partidak irabazten dituzten bi taldeek, Gipuzkoa mailako azken finala jokatuko dute bihar 12:00etan. Eta finala irabazten duena mailaz igoko da, autonomien arteko ligara pasatuz. Ikusteko dago eskualdeko bi taldeek zer-nolako lana egiten duten. Sat, 17 May 2008 01:00:00 +0200 UROLA-KOSTA Santamarinak, puri-purian http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-17/p00002008/Santamarinak_puri-purian.htm Egitaraua prest, banderatxoak zintzilik eta egutegiko zenbakiak gorriz biribilduta. Iritsi dira Santa Marina jaiak eta datozen egunetan auzoa aztoratuta ibiliko da. Aurten, Santa Marina Eguna asteazkenean egokitu da eta jaietako ekitaldi nagusiak orduantxe izango dira. Aste egun buruzuriak festarako aprobetxatuta, adin guztiek izango dute tartea Santa Marinan. ############ egitaraua Maiatzak 17, gaur 10:30. XIX. Santa Marina Pilota Txapelketa. 16:30. Santa Marinako XXVII. Mus txapelketa. Maiatzak 18, bihar 10:00. Gazteentzat, XXXI. Marrazki eta Pintura Lehiaketa kalean. 11:30. Iratzarri dantza taldea. 12:30. VIII. Patata Tortilla lehiaketa, auzoko tabernan. Jarraian. Bertso saioa Hamaika Bertuteren eskutik. 17:30. Potxin eta Patxin pailazoak. Ondoren, moto-karrera. Amaieran, txokolatea. ... Sat, 17 May 2008 01:00:00 +0200 ZARAUTZ III. Kukuarri Gaztetxe Eguna egingo dute OKK-ko gazteek arratsaldean http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-17/p00003002/III._Kukuarri_Gaztetxe_Eguna_egingo_dute_OKK-ko_gazteek_arratsaldean.htm III. Kukuarri Gaztetxe Eguna ospatuko du OKK Orioko gazte batzordeak gaur. Arratsalde eta gau parterako egitaraua prest dute batzordekoek, eta eguraldiak laguntzen badie, giro ederrean ospatuko dute eguna. Lehendabizi herriko plazan elkartuko dira, baina ekimen gehienak mendian, Kukuarrin, egingo dituzte aurten ere. Kukuarri eguna maiatzaren azken igandean ospatzen dute oriotarrek, baina gazteek astebete aurreratzen dute eta larunbatean ospatu izan dute, azken urteetan behintzat. Gazteak 17:30ean elkartuko dira herriko plazan III. Gaztetxe Eguna ospatzeko, eta gaua Kukuarrin pasatuko dute. ############ egitaraua 17:30ean. Antzerkia eta merienda izango dira herriko plazan, doan. 19:00etan. Kukuarrira igotzen hasiko dira. 21:00etan. Otartekoak egongo dira afaltzeko. 22:00etan. Kantu herrikoiak abestuko dituzte. ... Sat, 17 May 2008 01:00:00 +0200 ORIO «Oraindik ere gizon batzuei ez zaie gustatzen emakume batek eurei irabaztea» http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-17/p00003004/Oraindik_ere_gizon_batzuei_ez_zaie_gustatzen_emakume_batek_eurei_irabaztea.htm Denboraldi bikaina ari da egiten mendi lasterketetan espezialista den Nerea Amilibia (Aia, 1971) atleta. Atzo, HITZAko erredakzioan izan zen eta internet bidez herritarren galderei erantzun zien; azkenaldiko emaitzez, entrenamenduez, atletismoaren egoeraz eta abarretaz aritu zen ordubete pasatxoan. Astebeteko epean Pagoetako Mendi Lasterketa eta Izarraizkoa irabazi dituzu; horiek irabaztera atera al zinen, ala zure helburua Aizkorriko Mendi Lasterketa prestatzea izan al da? Itziar. Nire helburua ez zen Aizkorrirako prestatzea. Urtero mendian ibiltzen gara eta bi lasterketa horietara joan naiz. Beharbada kasualitatea izan da biak irabaztea. Zegama-Aizkorriko maratoian parte ez hartzeko arrazoi bereziren bat ba al daukazu? Xaxi. Bai. Duela lau urte ez nengoen federatuta eta ez zidaten podiumera igotzen utzi. Hurrengo urtean federatuta joan nintzen eta esan zidaten aurreneko euskaldunarentzat ez zegoela ezer. Halako proba bat egin eta gero lehenengo euskaldunarentzat ezer ez egotea tristea dela uste dut. ... Sat, 17 May 2008 01:00:00 +0200 AIA Alkohola pozoi bihurtzen denean http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-17/p00004006/Alkohola_pozoi_bihurtzen_denean.htm Alkoholismoa gaixotasun bat da. Estigma bat balitz bezala, bizitza osorako izaten da; izan ere, «alergia moduko zerbait da eta kalte egiten digu». Horrenbestez, gaixoek tratamendu bat jarraitu behar izaten dute alkoholari aurre egiteko: lehenik eta behin, ez edatea; eta bestetik, Alkoholiko Anonimoen bileretara joatea. «Bileretara etortzen gara, botila itxita eduki behar dugula konturatzeko eta edanari ematera zerk bultzatu gaituen jakiteko», azaldu dute Zumaiako Arritokieta Alkoholiko Anonimoetako kideek. Alkoholiko Anonimoetan barneratzeko baldintza bakarra, alkohola utzi nahi izatea da. Bileretan alkoholari buruz, kide bakoitzaren egoerari buruz eta aurre egiteko neurriei buruz hitz egiten dute. Horretarako literatura deitzen dioten gida bat jarraitzen dute, «gure helburu nagusia edan gabe egotea eta gaixoari edan ez dezan laguntzea da eta». ... Sat, 17 May 2008 01:00:00 +0200 UROLA-KOSTA Baserritarrak euren eguna ospatzeko elkartu dira http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-17/p00005001/Baserritarrak_euren_eguna_ospatzeko_elkartu_dira.htm Baserritarrek euren eguna zuten herenegun, San Isidro zaindariaren egunez. Hori ospatzeko bazkariak eta beste hainbat ekitaldi izan ziren eskualdeko toki askotan. Beizaman, esate baterako, aspalditik ospatzen da Baserritarren Eguna. Egun berezia izan dadin, urtero Udalak etxe edo baserri bakoitzeko pertsona bat gonbidatzen du bazkaltzera. Errezilen, berriz, Errezilgo Azoka Taldeak afaria antolatu zuen Letea Jatetxean. Horretaz gain, Erdoizta auzoan sanisidroak ospatzen dituzte, eta inguruko auzoetako baserritar ugari hurbildu zen bertara. Udalak antolatutako bazkaria Aurtengoan ere beizamarrek ez zuten hutsik egin Baserritarren Egunerako Udalak antolatutako bazkarira, 14:00etan herriko ostatuan elkartu baitziren. Hiru zinegotzi ere izan ziren bertan udal ordezkari gisa, alkateak eta beste zinegotziek ezin izan baitzuten hitzorduan egon. Beizamako zinegotzi Igone Arruti bertan izan zen eta, dioenez, «giro ederra izan zen bazkarian. Aurtengoa azken urteetako jendetsuena izan da; denera 28 lagun inguru izango ginen. Bapo bazkaldu eta ondorengo tertulia ederra izan genuen, herriko eta baserriko kontuetaz aritu ginen lagun artean». Batzuk arratsalde erdian amaitu zuten festa, baina «izan ziren iluntzea arte jai giroan jarraitu zutenak ere». ... Sat, 17 May 2008 01:00:00 +0200 UROLA-KOSTA Arroa Beheko eta Zestoako Haur Eskoletan izena emateko epea irekiko da http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-17/p00005006/Arroa_Beheko_eta_Zestoako_Haur_Eskoletan_izena_emateko_epea_irekiko_da.htm Hurrengo ikasturterako Arroa Beheko eta Zestoako Haur Eskoletan izena emateko epea maiatzaren 19an irekiko da eta maiatzaren 30a arte egongo da zabalik. Baldintzak Haur eskolan izena ematerakoan hurrengo agiriak aurkezu behar dira. Familia unitatearen erroldaren ziurtagiria aurkeztu behar da eta, bertan, noiztik dagoen erroldatua adierazi. Agiria hori bakoitza erroldatuta dagoen Udalean eskatu behar da. Bestetik, haurra elbarria balitz, umearen elbarritasun zihurtagiria beharrezkoa da. Horretaz gain, familia liburua eta azken errenta- aitorpena ere aurkeztu behar ditu familiak. Gurasoek edo legezko ordezkariek lan egiten duten enpresek emandako lan egoerari buruzko ziurtagaria ere behar da; ez dute lan kontraturik onartuko horren ordez. Autonomoen kasuan, kuota ordainketaren azken ordainagiriaren kopia aukeztu beharko dute. Langabezian egonez gero , Espainiako Enplegu Institutuko txartela. Legezko ordezkarien NANa eta unitate bakarreko familien agiria ere aurkeztu behar dira. ... Sat, 17 May 2008 01:00:00 +0200 ZESTOA Pilota txapelketan parte hartzeko epea zabalik dago Zestoako pilotariek Txokoko Pilota Txapelketan parte hartu nahi badute maiatzaren 21a baino lehen eman beharko dute izena herriko kiroldegian. Bertan parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa da zestoarra izatea edo bertan bizitzea. Bi kategoriatan banatuko da txapelketa. Batetik 40 urtetik beherakoen kategoria, eta bestetik, 40 urtetik gorakoena. Normalean, partidak astegun arratsaldetan izango dira eta euriagatik atzeratu daitezkeenak asteburuan jokatu beharko dira. Epaile moduan txapelketan parte hartu nahi izanez gero, Pilota Taldekoekin jarri beharko du harremanetan. http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-17/p00005007/Pilota_txapelketan_parte_hartzeko_epea_zabalik_dago_Zestoako_pilotariek_Txokoko_Pilota_Txapelketan_parte_hartu_nahi_badute_maiatzaren_21a_baino_lehen_eman_beharko_dute_izena_herriko_kiroldegian._Bertan_parte_hartu_ahal_izateko_ezinbestekoa_da_zestoarra_izatea_edo_bertan_bizitzea._Bi_kategoriatan_banatuko_da_txapelketa._Batetik_40_urtetik_beherakoen_kategoria_eta_bestetik_40_urtetik_gorakoena._Normalean_partidak_astegun_arratsaldetan_izango_dira_eta_euriagatik_atzeratu_daitezkeenak_asteburuan_jokatu_beharko_dira._Epaile_moduan_txapelketan_parte_hartu_nahi_izanez_gero_Pilota_Taldekoekin_jarri_beharko_du_harremanetan..htm Sat, 17 May 2008 01:00:00 +0200 ZESTOA Helduen Eskola Publikoko aurrematrikula zabalik http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-17/p00005901/Helduen_Eskola_Publikoko_aurrematrikula_zabalik.htm Sat, 17 May 2008 01:00:00 +0200 AZKOITIA Gaur hasiko dira Nuarben Trinitate jaiak http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-17/p00006002/Gaur_hasiko_dira_Nuarben_Trinitate_jaiak.htm Nuarben gaur arratsaldean hasiko dira trinidadeak. Aurten, gainera, jaiei hasiera modu berezian emango diete: Bizikleta Free Style Manga Ramp taldeak bizikletekin egindako ikuskizunarekin. Ondoren, urteroko legez nuarbetarren afaria egingo dute, eta jai giroa goizaldera arte luzatuko dute, baratxuri zopa eta guzti. Bihar arratsaldean herri kirolaren txanda izango da, aizkolari eta harri-jasotzaileen erakustaldiarekin. Astelehenean, berriz, haurrentzako jaia antolatu dute. ############ egitaraua Maiatzak 17, gaur 19:00etan. Bizikleta Free Style Manga Ramp taldearekin, kale akrobaziak. 20:30ean. Herri afaria, Zimitarioan. Ondoren, Kupela taldearekin dantzaldia. Eta goizaldean, baratxuri zopa. Maiatzak 18, bihar 12:00. Meza. 13:00. Azpeitiko Musika Banda Gaztearen kontzertua, plazan. Herritarrentzako luntxa. ... Sat, 17 May 2008 01:00:00 +0200 AZPEITIA Lapatx handitzea aztertzen ari direla prentsaren bidez jakin duela salatu du Udalak http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-17/p00006003/Lapatx_handitzea_aztertzen_ari_direla_prentsaren_bidez_jakin_duela_salatu_du_Udalak.htm Azpeitiko alkate Iñaki Errazkinek salatu duenez, Lapatx zabortegia handitzea aztertzen ari direla prentsa bidez jakin dute Azpeitiko Udalean: «Kontu horren inguruan Azpeitiko Udalak ez du ofizialki ezer jaso. Dakiguna prentsa bidez jakin dugu». Gipuzkoako ahaldun nagusi Markel Olanok maiatzaren 8an jakinarazi zuen, Urteta eta Lapatx zabortegiak handitzeko aukera aztertzen hastekotan direla. Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko lehendakari Carlos Ormazabalek, berriz, maiatzaren 9an El Diario Vasco egunkariari emandako elkarrizketa batean hori baieztatzen zuen: «Zabortegiek zenbat metro kubiko gehiago hartu ditzaketen aztertzen ari gara». Berez, Europako legearen arabera, Azpeitiko Lapatx eta Zarauzko Urteta zabortegien bizitza datorren urtean bukatuko litzateke eta itxi egin beharko lituzkete. Baina, Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoaren bidez, Urola Kosta eta Urola Erdiko udal elkarteek sortzeko asmoa duten errauste planta datorren urterako eraiki gabe egongo litzateke, eta sortzen den zaborra nonbait pilatu beharko dute. Errauste planta 2003an irekiko dutela aurreikusten dute, eta ordura arte Gipuzkoako zaborrak jasotzen jarraitu beharko lukete Urtetak eta Lapatxek. ... Sat, 17 May 2008 01:00:00 +0200 AZPEITIA Bigarren eskuko materialen trukea http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-17/p00006004/Bigarren_eskuko_materialen_trukea.htm Sat, 17 May 2008 01:00:00 +0200 AZPEITIA Palestinari elkartasuna adieraziz http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-17/p00006005/Palestinari_elkartasuna_adieraziz.htm Sat, 17 May 2008 01:00:00 +0200 AZPEITIA Migel Indurain Floreagan izango da hilaren 28an http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-17/p00007001/Migel_Indurain_Floreagan_izango_da_hilaren_28an.htm Sat, 17 May 2008 01:00:00 +0200 AZKOITIA 'Arume'-ren aldeko bilkura egin da http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-17/p00007007/Arume-ren_aldeko_bilkura_egin_da.htm Sat, 17 May 2008 01:00:00 +0200 AZKOITIA Ekainean hasiko dira estali gabeko igerilekuak egiten http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-17/p00007008/Ekainean_hasiko_dira_estali_gabeko_igerilekuak_egiten.htm Altuna y Uria enpresak ekaineko lehen hamabostaldian ekingo dio Ugarte-Igarako estali gabeko igerilekuak eraikitzeko lanei. Martxoaren 14an esleitu zen egitasmoaren exekuzioa. 2.414.233,36 euroko aurrekontua izango du proiektuak, eta horietatik 500.000 euro Gipuzkoako Foru Aldundiak jarriko ditu. Gainontzeko 1.914.233,06 euroak Azkoitiko Udalaren kontura izango dira. Hamar hilabete iraungo dute lanek, beraz, 2009ko udan zabalik izango dira igerileku berriak. «Apirilerako amaituta egongo dira estali gabeko igerilekuak eta azkoitiarrek datorren udan ekipamendu berri hau erabili ahal izango dute», adierazi du Azkoitiko Udaleko Hirigintza Sailak. Obra honen parte dira ibai ertzeko berdegunea, igerilekuak eta zerbitzuen eraikina; eta, honen barne, harrera gela, bulegoak eta aldagelak egongo dira. ... Sat, 17 May 2008 01:00:00 +0200 AZKOITIA Herri Jaiak izango dira asteburuko jaun eta jabe http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-17/p00007009/Herri_Jaiak_izango_dira_asteburuko_jaun_eta_jabe.htm Goitibehera erakustaldiarekin hasiko dira, gaur, Herri Jaiak. Jai giroa nagusi izango da bi egunez, kirola, kultura eta gastronomiarekin lotutako ekimenei esker. Plazan bilduko dira asteburuko ekimen gehienak. Gaur gauean, Nancys Rubias madrildarren kontzertua entzuteko aukera izango da eta, bihar, azoka, dastaketa eta musikaren txanda etorriko da. ############ egitaraua Bi eguneko egitaraua prestatu du Udalak 2007ko Herri Jaietarako. Maiatzak 17, gaur 11:00etatik 13:30era. Aitzan, Goitibeherak, bikoteka. 16:00etatik 19:30era. Jesus Dohatsuaren Plazan (eliz atarian), 3x3 areto futbol txapelketa. 18:00etan. Trenbidearen Zumardiko belardian, 680 kiloko Sokatira Txapelketa: Getxo-Gaztedi-Goierri-Areso eta Mutriku . 23:00etan. Herriko Enparantzan, Nancys Rubias taldearen kontzertua. ... Sat, 17 May 2008 01:00:00 +0200 AZKOITIA Epi Perez margolariaren olioak, Torre Zurin ikusgai http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-17/p00007901/Epi_Perez_margolariaren_olioak_Torre_Zurin_ikusgai.htm Sat, 17 May 2008 01:00:00 +0200 AZKOITIA Imanol Murua saritu du Hetel-ek http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-17/p00008778/Imanol_Murua_saritu_du_Hetel-ek.htm Gizarte ekimeneko lanbide heziketako ikastetxeen elkarte Hetel-ek Gipuzkoako ahaldun nagusi ohi eta urte luzetan Zarauzko alkate izandako Imanol Murua saritu du. Hala, Lanbide Heziketarekiko konpromisoa erakusten duen Paco Martinez Contrastaren Oroimenezko I. Hetel Saria eman diote. Gasteizko Artium museoan egin zen sari banaketa ekitaldia, herenegun eta manol Muruaren alabak, Anne Muruak, jaso zuen saria bere aitaren izenean. Izan ere, epaimahaiaren iritziz, Muruak lanbide heziketaren aldeko lan handia egin zuen Gipuzkoan, ahaldun nagusi zenean. Imanol Murua zarauztarrarekin batera omendu zituzten Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako sailburuorde ohi Jorge Arevalo eta Miguel Carrera enpresa (Betico konpresoreak), lanbide heziketarekin izan duten konpromisoagatik eta egindako lanagatik. ... Sat, 17 May 2008 01:00:00 +0200 ZARAUTZ Errugbikoak Espainiako Nazional mailarako bidean http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-16/p00002001/Errugbikoak_Espainiako_Nazional_mailarako_bidean.htm Fri, 16 May 2008 01:00:00 +0200 ZARAUTZ Zazpi udaltzain postu atera dituzte eta aurkezteko epea irekita dago http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-16/p00002002/Zazpi_udaltzain_postu_atera_dituzte_eta_aurkezteko_epea_irekita_dago.htm Zarauzko Udaltzaingoaren lan taldean hutsik dauden zazpi lanpostu oposizio bidez aukeratutako langileekin beteko dituzte. Horretarako, ordea, azterketa batzuk gainditu beharko dituzte hautagaiek. Lehenbizi eta behin, izena eman beharko dute interesa duten herritarrek. Horretarako epea jadanik irekita dago eta paperak udaletxeko bulegoan eskura daitezke. Onartuen eta ez onartuen zerrenda kaleratzen dutenean jarriko dute lehen azterketaren data. Fri, 16 May 2008 01:00:00 +0200 ZARAUTZ Txakurrak «aske ibiltzeko» 300 m2-ko gunea prestatu dute http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-16/p00002004/Txakurrak_aske_ibiltzeko_300_m2-ko_gunea_prestatu_dute.htm Atzo zabaldu zuen Udalak txakurrak «aske ibiltzeko» gunea, Salbideko etxeen eta trenbidearen artean dagoen berdegune batean. Alejandro Vazquez zinegotziak adierazitakoaren arabera, 300 metro koadro inguru ditu hesitutako guneak eta «ondo funtzionatzen baldin badu» gehiago ireki ditzakete. Udal araudiaren arabera, txakurrak lotuta eraman behar dira kalean eta zenbait jabe kexatu egin izan da txakurrak aske ibiltzeko aukerarik ez dutela esanez. «Kexa horiei erantzun nahi die» gune honek, zioen Vazquezek. Ez da kaka eta pixa egiteko Atzo egin zuen aurkezpenean, Vazquezek argi utzi nahi izan zuen hesitutako gune hori ez dela txakurrek kaka eta pixa egin dezaten. «Hona etortzen diren txakurren jabeek kakak jasotzeaz arduratu behar dute, bestela denbora gutxian zikinkeria bat bihurtuko da». ... Fri, 16 May 2008 01:00:00 +0200 ZARAUTZ III. Aste Solidarioan haurrak izango dira ardatz nagusi http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-16/p00002009/III._Aste_Solidarioan_haurrak_izango_dira_ardatz_nagusi.htm Gobernuz kanpoko 14 erakunde elkartu, eta aurten ere Aste Solidarioa antolatu dute. Aste osoa iraungo duen ekimen hau antolatzen duten hirugarren urtea da eta herenegun aurkeztu zuten Antoniano aretoan. Bertan izan ziren elkarteetako ordezkariak eta aurten indar bereziz haurren eskubideak landuko dituztela adierazi zuten. Behar larria duten haurrei elkartasuna erakusteko Zarauztar 1 euro 1 kanpaina jarriko dute abian eta bildutako diru guztia Rabaten (Maroko) dagoen Layamerien izeneko umezurtzen egoitzara bideratuko dute. Herritarrei eskerrak emateko Zarauzko herriari «bere laguntza estimagarriagatik eskerrak emateko asmoz» antolatu dute elkarteek Aste Solidarioa. Era berean, elkarteetako kideek lurralde pobretuetan egiten dituzten proiektuak emango dituzte ezagutzera. Gisa askotako ekitaldiak izango dira aste guztian zehar eta datorren larunbatean izango dute jaialdi nagusia. Dena den, ostiraleko afari solidarioan ere jende ugari biltzea espero dute. Afaritarako izena eman nahi duenak Nafarroa kaleko Kutxako bulegora joan beharko du izena ematera, trukean sei euro ordaindu beharko ditu. Afari solidarioetan ohikoa den menua izango da: patata tortilla letxuarekin eta kafea pastekin. ... Fri, 16 May 2008 01:00:00 +0200 ZARAUTZ Arkamurkaren txangoan, Guria tabernatik irteera http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-16/p00002901/Arkamurkaren_txangoan_Guria_tabernatik_irteera.htm Fri, 16 May 2008 01:00:00 +0200 ZARAUTZ Larunbatean Bilboko manifestaziora joateko autobusak jarri dituzte http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-16/p00003001/Larunbatean_Bilboko_manifestaziora_joateko_autobusak_jarri_dituzte.htm Amnistiaren aldeko mugimenduak Euskal Herri mailako manifestazioa egingo du bihar Bilbon Euskal Herriak Askatasuna behar du lelopean. Aita Donostia plazatik hasiko da 17:30ean eta bertara joateko autobusak jarri dituzte herrietan. Urola Kostako amnistiaren aldeko mugimendutik adierazi dutenez, autobuserako izena ohiko tokietan eman behar da. Beraien ustetan, «amnistiaren aldeko mugimendua desagerrarazteko asmoarekin» ari da Espainiako Audientzia Nazionala Askatasunaren eta Amnistiaren Batzordeen aurka. Fri, 16 May 2008 01:00:00 +0200 UROLA-KOSTA Udako lanpostuetarako langileak aukeratu dituzte http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-16/p00003002/Udako_lanpostuetarako_langileak_aukeratu_dituzte.htm Fri, 16 May 2008 01:00:00 +0200 ORIO Gaur Orion eta bihar Aizarnan jarraituko du GR-16 bertso bideak http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-16/p00003006/Gaur_Orion_eta_bihar_Aizarnan_jarraituko_du_GR-16_bertso_bideak.htm Aurrera doa GR-16 bertso bidea. Gaur, Orio eta Errenteria ariko dira aurrez aurre eta nor baino nor, eta bihar, berriz, Aizarnaren eta Zarautzen txanda izango da. Gaurko saioa Orioko Kalakari tabernan izango da 22:30ean hasita, eta oriotarren aldetik Iñaki Gurrutxaga, Egoitz Eizagirre eta Unai Manterola ariko dira bertso kantari. Bertso derbia, bazkari eta guzti Bihar, berriz, Aizarnan izango da Aizarnaren eta Zarautzen arteko bertso desafioa. Etxeko taldea Oskar Alberdik, Garikoitz Lopetegik eta Mikel Aiertzak osatuko dute, eta zarauztarrena Aitor Urbietak, Hodei Iruretagoienak eta Ainhoa Agirreazaldegik. 12:30ean hasita tabernaz taberna egingo den triki-poteoan izango da saioa eta 14:00etan bazkaria egingo dute Aranburu landetxean. Fri, 16 May 2008 01:00:00 +0200 UROLA-KOSTA Iturriaga berrituz, alde zaharra «indartu» nahi dute http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-16/p00003007/Iturriaga_berrituz_alde_zaharra_indartu_nahi_dute.htm Britenea izenez ere ezaguna den Iturriaga Jauregia eraberritzen ari da Udala apirilaren erditik. Kale Nagusian dagoen eraikin horretan Turismo bulegoa eta Done Jakue Bideko interpretazio zentroa egingo dituzte, eta hamar hilabetetan eraberritzeko lanak amaitzea espero dute. Kostaldeko Done Jakue Bidea Kale Nagusitik pasatzen da eta herriko «parte zaharra indartzeko ahalegin bat» izan nahi du proiektu honek. Udalak duela hiru urte erosi zuen Iturriaga Jauregia. Udaleko Turismo teknikari Idoia San Sebastianek adierazi duenez, Udalak erosi aurretik jauregia urte askoan hutsik egon zen eta azken hiru urteetan, berriz, Goiko Kale Festa Batzordeak erabiltzen zuen taberna gisa festetan eta zenbait ekimenetan. San Sebastianen esanetan, «Udalak herriko alde zaharra, Goiko Kale, alegia, indartzeko helburuaren barruan kokatu zuen jauregia». Bertan, Turismo Bulegoa eta Done Jakue Bideko interpretazio zentroa egin eta «turistak herriko parte horretara bideratu nahi dira», zehaztu du San Sebastianek. ... Fri, 16 May 2008 01:00:00 +0200 ORIO 'Hor al zaude' antzezlana ikusgai, gaur eta bihar http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-16/p00003901/Hor_al_zaude_antzezlana_ikusgai_gaur_eta_bihar.htm Fri, 16 May 2008 01:00:00 +0200 ZUMAIA Keta Futbol Taldeak doako autobusa jarri du biharko http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-16/p00003902/Keta_Futbol_Taldeak_doako_autobusa_jarri_du_biharko.htm Fri, 16 May 2008 01:00:00 +0200 GETARIA Auzo txikiak handi bihurtu dira San Isidro Eguneko ospakizunetan http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-16/p00004007/Auzo_txikiak_handi_bihurtu_dira_San_Isidro_Eguneko_ospakizunetan.htm Azkoitiko Madariaga, Azpeitiko Aratz Erreka, Errezilgo Erdoizta eta Getariako Meaga auzoetan San Isidro Eguna ospatu zuten atzo. Aipatutako auzoak txikiak izanagatik, jendetza ekartu zen horietan, jai giro ederrean. Santuaren omenezko meza egin zuten goizean; Aratz Errekako mezan, esaterako, Azpeitiko parrokiako abesbatzak parte hartu zuen eta Meagakoan, Getariako abesbatzak. Jarraian, herri-kirolak, erromeriak, lagunarteko otorduak eta makina bat jarduerez gozatu zuten tokian tokiko jaietara gerturatu zirenek. Txakolin Festa eta omenaldia Elizkizuna bukatu eta Meagako bizilagunak elizatik atera bezain pronto, Alaitz eta Olatz trikitilariek egun handia animatzeari ekin zioten. Trikiti doinuari jarraiki, jendeak jateko eta edateko parada izan zuen, Jai Batzordeak antolatutako Txakolin Festan. Edalontzi zabala 3 euroren truke erosita, nahi adina txakolin dastatzeko aukera izan zuten, baita txerri haragiz egindako pintxoak jatekoa ere. ... Fri, 16 May 2008 01:00:00 +0200 UROLA-KOSTA Auzo txikiak handi bihurtu dira San Isidro Eguneko ospakizunetan http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-16/p00006002/Auzo_txikiak_handi_bihurtu_dira_San_Isidro_Eguneko_ospakizunetan.htm Errezilgo Udalak onartu du kirol eta kultur jarduerak egiteko pertsonei eta taldeei emango zaizkien diru laguntzen araudia. Hauek borondatez emango ditu Udalak. Eskaerak horretarako antolatutako deialdiaren bitartez egingo dira. Fri, 16 May 2008 01:00:00 +0200 ERREZIL Gaur musika eskolen topaguneko lehen ekitaldia egingo dute http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-16/p00006003/Gaur_musika_eskolen_topaguneko_lehen_ekitaldia_egingo_dute.htm Zumaiako, Azpeitiko eta Zestoako musika eskolen arteko topagunea egingo da aurten lehen aldiz Zumaiko Maria eta Jose Ikastetxeko aretoan. Ekitaldia 19:00etan hasiko da eta estilo guztietako musikaz eta dantzez gozatzeko aukera izango dute bertara hurbiltzen direnek. Ekimena Zumaiako Txori Txiki Musika Eskolak, Zestoako Ertxiña Musika Eskolak eta Azpeitiko Juan Antxieta musika eskolek antolatu dute. Emanaldiak herrietan Azpeitian Izarraitz Pilota Lekuan izango da emanaldia, larunbatean 19:00etan. Hau Asteburu Musikalaren egitarauaren baitan antolatu du Juan Antxieta Musika Eskolak eta hemen ere trikitixa, saxofoia, perkusioa, orkestra ... entzuteko aukera izango da. Horretaz gain, euskal dantzak ere prestatu dituzte ikasleek. Maiatzaren 23an, ostirala, zestoarrek izango dute musika eskolen topagunean gozatzeko aukera, Laranjadi enparantzan egingo baita, 19:00etan. ... Fri, 16 May 2008 01:00:00 +0200 UROLA-KOSTA Alberto Iñurrategik emango dio hasiera Mendi Asteari http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-16/p00006008/Alberto_Iñurrategik_emango_dio_hasiera_Mendi_Asteari.htm Urtero bezala, aurtengoa ere Xoxoteko Egunaren bezperetan Mendi Astea antolatu du Lagun Onak Mendi Bazkunak. Gaur hasi eta hilaren 22a arte hainbat espedizioren eta bidaiaren testigantza emango dute sona handiko mendizaleek. Alberto Iñurrategik izango da Mendi Asteari hasiera emango diona. Emanaldi guztiak Enparan dorretxean izango dira. Egitarauarekin jarraituz, maiatzaren 20an 2007ko Joxe Takolo Beka jaso zuen Kepa Eskribanok Mendi Bira aurkeztuko du. Asteazkenean, hainbat mendizalek Lehoinabarren ondarea diapositiba emanaldia izango da ikusgai.Maiatzaren 22an, Mendi Asteari bukaera emateko, Jose Ramon Agirrek Airean airean diapositiba emanaldia aurkeztuko du. Goi mailako mendizaleak Gaur, 22.00etan, Alberto Iñurrategik Begiz begi DVD emanaldia aurkeztuz emango dio hasiera Mendi Asteari. Azkena argitaratu duen film honetan, mendizaleak egin dituen bidaiak azalduko ditu ordubetez: urrutiko gailurretako eta lurraldeetako panoramikak, herrialde eta kultura arrotzen irudiak... ikusteko aukera izango dute bertara hurbiltzen direnek. Horretaz gain, bukaeran ikusleek Iñurrategiri galderak egiteko aukera izango dute. Lagun Onak Mendi Bazkuneko Haritz Odriozolak aurtengo ekitaldiekin «oso gustura» daudela azaldu du: «Maila handiko egitaraua prestatu dugu. Antolatu ditugun lau emanaldietara goi mailako mendizaleak etorriko dira. Gainera, lorpen handia izan da Alberto Iñurrategi bere azken lana aurkeztera etortzea. Leku gutxitan aurkeztu du aurretik lana eta arrakasta handia izango duela iruditzen zaigu». ... Fri, 16 May 2008 01:00:00 +0200 AZPEITIA Atentatua salatzeko bilkurak http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-16/p00007002/Atentatua_salatzeko_bilkurak.htm Fri, 16 May 2008 01:00:00 +0200 UROLA-KOSTA Soka Laukoteak saioa egingo du, Santa Kutzen http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-16/p00007006/Soka_Laukoteak_saioa_egingo_du_Santa_Kutzen.htm Fri, 16 May 2008 01:00:00 +0200 AZKOITIA Ezagutza Guneak 2007ko memoria aurkeztu du http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-16/p00007007/Ezagutza_Guneak_2007ko_memoria_aurkeztu_du.htm Ezagutza Gunearen Kudeaketa Kontseiluak 2007ko memoria aurkeztu zuen, herenegun, Azkoitiko Inasusti Jauregian. Azpeitiko alkate Iñaki Errazkinek, Azkoitiko alkateorde Iosu Bastidak, Ezagutza Guneako lehendakari Kontxi Azpiazuk eta ordezkari Maria Dominguezek eta Iraurgi Lantzeneko zuzendari Jesus Agirrek azaldu zieten txostena eskualdeko hainbat enpresetako ordezkariei. Ezagutza Guneak 2007rako jarri zituen helburu nagusiak bete direla adierazi zuten aurkezpen ekitaldian. «Proiektuaren barnean lan-taldeen topaketak sendotu dira, enpresa kudeaketari buruzko hausnarketekin eta prestakuntza jardunaldiekin», azaldu zuten. Horretarako, urtean bizpahirutan bildu dira enpresetako gerenteak eta pertsonal nahiz produkzio arduradunak. Bestalde, Enpresa Txikien Lan-taldea osatu zuten iaz, «errealitatea baten baieztapen» gisa. «2007an, elkarlanerako lan arloen aukerak ireki dira, eta taldearen hurrengo topaketen oinarriak finkatu», jakinarazi dute. ... Fri, 16 May 2008 01:00:00 +0200 UROLA-KOSTA AAMri buruzko bideoa eta hitzaldia, gaur, 21:00etan http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-16/p00007901/AAMri_buruzko_bideoa_eta_hitzaldia_gaur_2100etan.htm Fri, 16 May 2008 01:00:00 +0200 AZKOITIA Asteburupasa belaontzian http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-16/p00008632/Asteburupasa_belaontzian.htm Eskualdeko belazaleak zorteko daude, maiatzaren 17 eta 18an izango baita Zumaian Itsas Bidaietako Belaontzien III. Txapelketa. Kirol proba Zumaiko Bela Elkarteak antolatu du, Zumaiko Udalaren, Kirol Portuaren eta Gipuzkoako nahiz Euskadiko Federazioen laguntzarekin. Baldintzak Zumaiko Bela Elkarteko kide Mikel Mate asteburuko txapelketari buruz jardun da. «Bi egunetan zehar egingo dugu txapelketa eta bi motatako probak egingo ditugu. Larunbatean barlo-sota vento izeneko proba egingo da; haizearen alde nahiz aurka egiten da eta oso proba teknikoa da. Igandean, berriz, itsas bidaia egingo du 15-20 milia artekoa». Debatik Oriora bitarteko itsas eremuan jokatuko dira asteburuko jardunaldi guztiak. Belauntzi txapelketan 20-25 ontzi inguruk hartuko dute parte. «Denak 9-12 metro bitarteko luzera izango dute eta 5-9 pertsona joango dira belaontzi bakoitzean», azaldu du Matek. ... Fri, 16 May 2008 01:00:00 +0200 ZUMAIA Etxebizitza sozialen zerrendak ikusgai daude http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-15/p00002001/Etxebizitza_sozialen_zerrendak_ikusgai_daude.htm Thu, 15 May 2008 01:00:00 +0200 ZARAUTZ Hitzaldia eta kontzertuak ostiral honetan Putzuzulo Gaztetxean http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-15/p00002007/Hitzaldia_eta_kontzertuak_ostiral_honetan_Putzuzulo_Gaztetxean.htm Zarauzko Gazte Asanbladaren eskutik eta Zaratazarautz irratsaioaren eskutik hitzaldia eta kontzertuak izango dira Zarauzko Gaztetxean, maiatzaren 16an. Ostiral interesgarria antolatu da Putzuzulon. Hasteko, 20:00etan, hitzaldia izango dugu Espekulazio basatia Valentziako El Cabanyal auzoan izenburupean. Ondoren, berriz, 22:00etatik aurrera, Punk Rock Gaua izango dugu bi talderen eskutik. Lehenik Beasaingo Dune Buggy izango da (http://www.myspace.com/dunebuggyreparaciones). Eta gauari amaiera emateko, Valentziako DSM-5 taldea ariko da, emakume ahotsez lagunduriko bere punk rock doinu zakarrak jendaurrean astintzen. Thu, 15 May 2008 01:00:00 +0200 ZARAUTZ Lehen aldiz Literatur Astea antolatu du Azken Portuko Jai Batzordeak http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-15/p00002008/Lehen_aldiz_Literatur_Astea_antolatu_du_Azken_Portuko_Jai_Batzordeak.htm Festa giroko ekitaldiak albo batera utzi gabe, kulturari estu-estu lotutako jardunaldiak antolatu nahi izan ditu oraingoan Azken Portuko Jai Batzordeak. Datorren astelehenean hasi eta lau egunez, Literatur Asteaz gozatzeko aukera izango da Azken Portun. Gisa honetako ekimen bat antolatzen duten lehen aldia da, baina ez da horregatik maila eskasekoa izango. Izan ere, maiatzaren 22a bitartean, euskal literaturako izen ezagunak ariko dira beraien esperientziatik hizketan: Anjel Lertxundi, Hasier Etxeberria, Harkaitz Cano, Koldo Izagirre eta Jose Luis Otamendi. Sasoi batean Vladimir Brigadetan ibilitako zenbait literatura zale dabiltza gaur egun Azken Portuko Jai Batzordean, eta Gari Berasaluze taldekideak adierazi duenez, «herriari literaturarekin lotutako zerbait eskaintzea egokia iruditu zaigu». ... Thu, 15 May 2008 01:00:00 +0200 ZARAUTZ Aranburuk parte hartu du Tahitin, eta 2. errondara iristea lortu du http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-15/p00002010/Aranburuk_parte_hartu_du_Tahitin_eta_2._errondara_iristea_lortu_du.htm Min hartuta egon ondoren, Tahitiko (Polinesia Frantsesa) surf proban parte hartzea erabaki zuen atzo Ariz Aranburu surflariak. Bigarren errondara iritsi zen Aranburu, baina Taylor Knox surflariaren maila ezin izan zuen garaitu eta kalera joan zen. Thu, 15 May 2008 01:00:00 +0200 ZARAUTZ Motoen azterketa teknikoa egiteko aukera bihar http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-15/p00002901/Motoen_azterketa_teknikoa_egiteko_aukera_bihar.htm Thu, 15 May 2008 01:00:00 +0200 ZARAUTZ Landa eremuko energia sistemak hizpide, gaur http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-15/p00002902/Landa_eremuko_energia_sistemak_hizpide_gaur.htm Thu, 15 May 2008 01:00:00 +0200 ZARAUTZ Mitxelena kalekoek bilera gaur, gaueko trenari buruz http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-15/p00002903/Mitxelena_kalekoek_bilera_gaur_gaueko_trenari_buruz.htm Thu, 15 May 2008 01:00:00 +0200 ZARAUTZ Xabier Lizasok kontzertua eskainiko du gaur 18:30ean http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-15/p00003001/Xabier_Lizasok_kontzertua_eskainiko_du_gaur_1830ean.htm Thu, 15 May 2008 01:00:00 +0200 ORIO