Orio, Urola-kostako hitza http://www.urola-kostakohitza.info Hitzako albiste zerrenda orio eu Sat, 04 Jul 2009 00:08:30 +0200 60 Orio, Urola-kostako hitza http://www.urola-kostakohitza.info/rss/logo.gif urola-kostakohitza.info Kontxako bandera eta liga buruan http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2009-07-04/p00003006/Kontxako_bandera_eta_liga_buruan.htm Gaur bertan jokatuko du Orioko Arraun Elkarteko traineru nagusiak San Migel Ligako lehen estropada eta herritarrak arraun denboraldian murgiltze aldera, ohitura den bezala, pasa den astean sanpedrotako egitarauaren baitan arraun elkarteak aurtengo bi traineruak aurkeztu zituen. Iaz bezala, traineru nagusiak TKE San Migel Ligan jokatuko du; bigarren traineruak, berriz, mailaz igotzea lortu zuen pasa zen denboraldian eta dagoeneko KAE A Ligako estropadak jokatzen ari da. Denera, 41 arraunlarik jokatuko dute oriotarren elastiko horia jantzita aurtengo traineru denboraldian. Gazteak indartsu Pasa den deboralditik aurtengora oinarrizko arraunlarien artean aldaketa garrantzitsuak izan dituzte oriotarrek. Ibon Gaztańazpik eta Ibon Etxeberriak, esaterako, ia 20 urte Orioko Arraun Elkartean arraunean jardun ondoren taldea utzi dute. Gaztańazpi KAE A Ligan jokatzen duen Santurtziko entrenatzailea eta arraunlaria da. Etxeberria, berriz, Hondarribiako traineruko entrenatzaile Mikel Orbańanosen laguntzaile eta arraunlari moduan ari da. Horretaz gain, Endika Uranga arraunlaria Santurtziko traineruan dabil aurten eta Mikel Arostegi, berriz, Astilleron. ... Sat, 04 Jul 2009 01:00:00 +0200 ORIO 2.266 zenbakiak irabazi du Formigalera bidaia http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2009-07-03/p00003902/2.266_zenbakiak_irabazi_du_Formigalera_bidaia.htm Fri, 03 Jul 2009 01:00:00 +0200 ORIO Bazkideentzat Arraun Elkarteko kamisetak http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2009-07-03/p00003901/Bazkideentzat_Arraun_Elkarteko_kamisetak.htm Fri, 03 Jul 2009 01:00:00 +0200 ORIO 1.000 lagunek bisigua 'Orio estilora' dastatzeko aukera izango dute aurten http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2009-07-03/p00003007/1.000_lagunek_bisigua_Orio_estilora_dastatzeko_aukera_izango_dute_aurten.htm Atzo eguerdi partean Donostiako badian barrena nabigatzen ari zirenak, Orio estilora prestatutako bisigua usainduta harrituta geratu ziren. Izan ere, ez da ohikoa itsas irteerak egiten dituen itsasontzi batean bi parrillero ezagun bisigua prestatzen aritzea, baina hori izan zen atzo gertatu zena. Bisigua Orio Estilora Festa aurkeztu zuten Donostiako badian Orioko alkate Jon Redondok, eta Katxińa jatetxeko Joxe Migel Zendoia eta Xixario jatetxeko Luis Mari Uranga parrilleroek. Bertan izan zen Eusko Jaurlaritzako Arrantza Garapeneko sailburuorde Jon Azkue ere. Aurtengoan, 1.000 lagunek izango dute bisigua Orio estilora dastatzeko aukera. Aurkezpen berezia Aurkezpeneko edukiaz gain, Bisiguaren festa aurkezteko moduak ere harrituta utzi zituen atzo bertaratu ziren asko eta asko. Donostiako badiaren erdian itsasontzi batean egin zuten Bisigu Egunaren aurkezpena eta, bertan, bi parrilleroek Bisigua Orio estilora prestatzeko sekretuak azaldu zituzten: «Berezitasuna bisiguak erretzeko moduan dago. Izan ere, Orion ez dugu besugerarik erabiltzen, bisiguak zabaldu eta parrillara botatzen ditugu» azaldu zuen Zendoiak. ... Fri, 03 Jul 2009 01:00:00 +0200 ORIO Koro Sarasolak irabazi du Dantza Suelto Txapelketa http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2009-07-03/p00003006/Koro_Sarasolak_irabazi_du_Dantza_Suelto_Txapelketa.htm Fri, 03 Jul 2009 01:00:00 +0200 ORIO Giranice talde oriotarrak kontzertua emango du gaur Kultur Etxean http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2009-07-03/p00003005/Giranice_talde_oriotarrak_kontzertua_emango_du_gaur_Kultur_Etxean.htm Orioko eta Aiako Karkara aldizkariak 20 urte bete ditu aurten, eta urteurrena ospatzeko hainbat ekimen antolatu dute bertako kideek. Gaur arratsaldean, esaterako, Giranice musika talde oriotarrak kontzertua emango du Kultur Etxean, 20:00etatik aurrera. Musika instrumentala Saudade taldean jardundako musikariek sortu dute Giranice proiektua, eta talde berriarekin batera estilo berriak lantzea da euren helburua. Abesti berean erritmo, melodia eta matiz aldaketa leunak eta bortitzak uztartzen dituztela azaldu dute, eta aldaketa horiek dira euren musikaren funtsa. Gainera, mezuak adierazi ordez egoerak helarazi nahi dituzte, eta helburu hori lortu ahal izateko nagusiki musika tresnak nagusi diren musika sortzen dute. Fri, 03 Jul 2009 01:00:00 +0200 ORIO Orioko I. Triatloiak harrera ona izan du herritarren artean http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2009-07-02/p00003008/Orioko_I._Triatloiak_harrera_ona_izan_du_herritarren_artean.htm Pasa den asteburuan sanpedroetako egitarauaren baitan Orioko I Triatloi Herrikoia jokatu zuten eta antolatzaileek uste zutena baino herritar gehiagok parte hartu zuen bertan. Gainera, goizean goizetik jende ugari hurbildu zen Ikastola ingurura proba ikusteko asmoz. Gazteenetatik hasi eta helduetaraino, maila ona erakutsi zuten denek, eta jai giroa izan zen nagusi. Datorren urteetan ere larunbatekoari jarraipena ematea espero dute antolatzaileek, harrera ona izan baiztuen triatloi herrikoiak. Thu, 02 Jul 2009 01:00:00 +0200 ORIO Jubenil mailako Espainiako Sofbol Txapelketa jokatuko da herrian asteburu honetan http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2009-07-02/p00003002/Jubenil_mailako_Espainiako_Sofbol_Txapelketa_jokatuko_da_herrian_asteburu_honetan.htm Bihartik hasi eta igandera arte, egun osoan zehar jubenil mailako Espainiako Sofbol Txapelketa jokatuko dute herrian. Eguzki-Orioko Bate Bizkorrak Taldeak antolatu du kirol hitzordua, eta Euskal Herritik eta Espainiatik iritsitako 7 taldek hartuko dute parte bertan. Proposamenari baiezkoa Espainiako Sofbol Federazioak proposatu zion Eguzki-OBB taldeari Espainiako Txapelketa Orion antolatzea. «Denboraldi hasieran Espaniako Federazioak lehiaketara ateratzen ditu txapelketa ofizialak antolatzeko eskumenak. Lan eta diru dezente kostatzen da horrelako txapelketa bat antolatzea, eta federazioak antolatutako lehiaketara inork ez zuen proposamenik aurkeztu. Hori dela-eta, guri proposatu ziguten Espainiako Txapelketa Orion antolatzea, eta guk onartu egin genuen», azaldu du taldeko ordezkari Elena Etxeberriak. ... Thu, 02 Jul 2009 01:00:00 +0200 ORIO Jubenilek Gipuzkoako Sofbol lehia irabazi dute http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2009-07-01/p00003901/Jubenilek_Gipuzkoako_Sofbol_lehia_irabazi_dute.htm Wed, 01 Jul 2009 01:00:00 +0200 ORIO Jubenilek Gipuzkoako Sofbol lehia irabazi dute http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2009-07-01/p00003901/Jubenilek_Gipuzkoako_Sofbol_lehia_irabazi_dute.htm Wed, 01 Jul 2009 01:00:00 +0200 ORIO OKKko kideen arabera, Gaztetxeko negoziazioetan «EAJk ez du bere hitza bete» http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2009-07-01/p00003008/OKKko_kideen_arabera_Gaztetxeko_negoziazioetan_«EAJk_ez_du_bere_hitza_bete».htm Pasa den irailean OKK Gazte Asanbladako kideek Gaztetxea ez okupatzea erabaki zutenetik, pixkanaka-pixkanaka Udalaren eta Gazte Asanbladaren arteko negozioazioek aurrera egin zutela zirudien. Dena den, gazteek salatu dutenez EAJk ez du haintzakotzat hartu euren eta Orioko Udalbatza osatzen duten gainontzeko alderdien nahia. «Okupazioaren bidetik saiatu ginen eta ezin, negoziatzen saiatu gara eta berdin. Zer gehiago egin behar dugu gazteok dagokiguna lortzeko? Herriaren babes zabala dugu, 1.115 sinadura, 1.115 arrazoi gaztetxearen alde lanean jarraitzeko», azaldu dute Gazte Asanbladako kideek. Alderdi gehienen babesa Gazteek adierazi dute, herrian 1.115 sinadura bildu ostean OKKko kideak herriko alderdi politiko guztiekin bildu zirela banan-banan, Gaztetxea sortzeko bidean aurrera pausoak emateko asmoz. «Bilera horietan alderdi guztiek Gaztetxea lortzeko konpromisoa azaldu zuten eta 15 egunetik behin batzordean biltzeko hitza ere eman zuten. Horretaz gain, Etxeluzearen egoera ikusita, Aste Santurako gaztetxea bertan sortzeko bideragarritasuna aztertzeko txosten juridikoa egingo zutela ere agindu ziguten. Hori bete ez zutenez, behingoz emandako hitza beteko zutela agindu ziguten EAJkoek bilera horietan». ... Wed, 01 Jul 2009 01:00:00 +0200 ORIO OKKko kideen arabera, Gaztetxeko negoziazioetan «EAJk ez du bere hitza bete» http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2009-07-01/p00003008/OKKko_kideen_arabera_Gaztetxeko_negoziazioetan_«EAJk_ez_du_bere_hitza_bete».htm Pasa den irailean OKK Gazte Asanbladako kideek Gaztetxea ez okupatzea erabaki zutenetik, pixkanaka-pixkanaka Udalaren eta Gazte Asanbladaren arteko negozioazioek aurrera egin zutela zirudien. Dena den, gazteek salatu dutenez EAJk ez du haintzakotzat hartu euren eta Orioko Udalbatza osatzen duten gainontzeko alderdien nahia. «Okupazioaren bidetik saiatu ginen eta ezin, negoziatzen saiatu gara eta berdin. Zer gehiago egin behar dugu gazteok dagokiguna lortzeko? Herriaren babes zabala dugu, 1.115 sinadura, 1.115 arrazoi gaztetxearen alde lanean jarraitzeko», azaldu dute Gazte Asanbladako kideek. Alderdi gehienen babesa Gazteek adierazi dute, herrian 1.115 sinadura bildu ostean OKKko kideak herriko alderdi politiko guztiekin bildu zirela banan-banan, Gaztetxea sortzeko bidean aurrera pausoak emateko asmoz. «Bilera horietan alderdi guztiek Gaztetxea lortzeko konpromisoa azaldu zuten eta 15 egunetik behin batzordean biltzeko hitza ere eman zuten. Horretaz gain, Etxeluzearen egoera ikusita, Aste Santurako gaztetxea bertan sortzeko bideragarritasuna aztertzeko txosten juridikoa egingo zutela ere agindu ziguten. Hori bete ez zutenez, behingoz emandako hitza beteko zutela agindu ziguten EAJkoek bilera horietan». ... Wed, 01 Jul 2009 01:00:00 +0200 ORIO Mahaster River taldeak joko du larunbatean http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2009-07-01/p00003007/Mahaster_River_taldeak_joko_du_larunbatean.htm Wed, 01 Jul 2009 01:00:00 +0200 ORIO Mahaster River taldeak joko du larunbatean http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2009-07-01/p00003007/Mahaster_River_taldeak_joko_du_larunbatean.htm Wed, 01 Jul 2009 01:00:00 +0200 ORIO Poliziaren eskutan tratu txarrak jaso dituela salatu du Urangak http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2009-06-30/p00004005/Poliziaren_eskutan_tratu_txarrak_jaso_dituela_salatu_du_Urangak.htm ETAko kide delakoan Espainiako Poliziak joan den asteartean atxilotutako Patxi Uranga oriotarrak inkomunikatuta pasatu zituen 5 egunetan tratu txarrak jaso izana salatu du; salaketa bera egin dute operazio berean atxilotutako Olatz Lasagabasterrek eta Ainara Vazquezek ere. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) adierazi duenez, inkomunikatuta egondako denbora tarte horretan «kolpeak, mehatxuak eta presioak» jasan zituzten hiru atxilotuek. Gaineratu duenez, «bereziki polizien autoetan eginiko bidaietan» jaso dituzte tratu txar horiek. Polizia-etxean egon diren egunetan, berriz, «presioak» jasan dituztela salatu dute. Torturaren aurkako protokoloa Polizia operazioa zuzendu duen Espainiako Audientzia Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak torturaren aurkako protokoloa ezarri zien atxilotuei inkomunikatuta egon ziren egunetan. Protokolo horrek hainbat neurri zehazten du: atxilotuta egondako denbora bideoz grabatzea; konfiantzako medikuek atxilotuak ikusteko aukera izatea; eta senideek atxilotuak non eta nola dauden jakitea, hain zuzen ere. AAMren ustez, ordea, atxilotuek egindako salaketek argi erakusten dute protokolo horrek ez duela torturak saihesteko balio: «Torturak ekiditeko bide bakarra inkomunikazioa amaitzea da». ... Tue, 30 Jun 2009 01:00:00 +0200 ORIO Baldintzarik gabe espetxeratu dute asteartean atxilotutako Patxi Uranga http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2009-06-28/p00003001/Baldintzarik_gabe_espetxeratu_dute_asteartean_atxilotutako_Patxi_Uranga.htm Espainiako Poliziaren esku bost egun inkomunikatuta egon ondoren, atzo goizean Espainiako Audientzia Nazionaleko epaile Baltasar Garzonen aurrean deklaratu zuen Patxi Uranga oriotarrak. Epaileak baldintzarik gabe espetxera bidaltzea erabaki zuen, «ETAko kide izatea eta lehergailuak edukitzea» egotzita. Asteartean atxilotu zuten Uranga Usurbilen. Operazio berean, Olatz Lasagabaster eta Ainara Vazquez ere atxilotu zituzten. Lasagabasterri gauza bera leporatzen dio Garzonek, eta Vazquezi, berriz, «ETAko kide edo kolaboratzailea» izatea. Uranga ez ezik, azken bi hauk ere espetxeratzeko agindua eman zuen operazioa zuzendu duen epaileak. Torturaren aurkako protokoloa Torturaren Aurkako Taldeak salatu duenez, «Garzonek torturaren aurkako protokoloa betetzea eragotzi» diete atxilotuen konfiantzako medikuei. Besteak beste torturatuak izateko arrisku hori salatzeko, azken egunetan elkarretaratzeak, manifestazioak eta batzar informatiboak egin dituzte atxilotuen herrietan, horien artean Orion. ... Sun, 28 Jun 2009 01:00:00 +0200 ORIO Estreinakoz triatloi herrikoia antolatu du Ikastolak http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2009-06-26/p00007002/Estreinakoz_triatloi_herrikoia_antolatu_du_Ikastolak.htm Jendea festa giroan sartzeko kirol ekimen herrikoiek asko balio dutela frogatu da. Hori dela-eta bihar goizerako Orioko I. Triatloi Herrikoia antolatu du Orioko Herri Ikastolak, sanpedrotako egitarauaren baitan. Euren helburua festa giroan herritarrek kirola eginez goiz ederra pasatzea da. Gainera, triatloietan parte hartzen hasi nahi dutenentzat ere aukera aparta izango da, ohiko triatloiak baino motzagoa izango baita. Triatloia Ikastolako hainbat gurasok eta irakaslek antolatu dute, eta eurek azaldu dutenez, sanpedrotako egitarauaren baitan egindako ekimena izateaz gain, DBHko eraikin berria inauguratzeko ekimenetako bat ere bada: «Guretzat oso garrantzitsua da eraikin berria lortu izana eta urriaren 25ean ospatuko dugun inauguraziorako herritarrak girotzeko asmoz hainbat ekimena antolatu dugu uda parterako». ... Fri, 26 Jun 2009 01:00:00 +0200 ORIO Tabernek edalontzi berrerabilgarriak jarriko dituzte http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2009-06-26/p00007001/Tabernek_edalontzi_berrerabilgarriak_jarriko_dituzte.htm Festak antolatzerakoan Udalak gaur iluntzerako ekimenik antolatu ez zuenez, Orioko hainbat tabernek eurak antolatzea erabaki zuten ostiraletik herritarrak festa giroan sartzen joan daitezen. Hori dela-eta gaur gauean Azkaiter Peloxen eta DJ Illarrasen kontzertua izango da. Bestalde, Herrio Natur Taldeak eta Udalak egindako proposamen baten harira tabernek edalontzi berrerabilgarriak izango dituzte. Izan ere, festetan kristalezko edalontzi asko puskatzen denez orain arte plastikozkoak jartzen zituzten tabernek. Hala ere, zabor ugari sortzen zen herrian eta hori saihesteko Aukera, garbia edan! egitasmoko plastiko gogorrez egindako edalontzi berrerabilgarrien aldeko apustua egin dute. Aterpe, Baraka, Errusta, Kalakari, Targoxka eta Unar tabernek erabiliko dituzte plastiko gogorreko edalontzi berrerabilgarriak. Edalontzi hauek erosteko, garbitzeko eta jasotzeko postua moilan izango da eta herritarrek 50 zentimo ordaindu beharko dute bakoitzagatik. ... Fri, 26 Jun 2009 01:00:00 +0200 ORIO Negu luzea atzean utzi ondoren, ate-joka iritsi dira sanpedroak http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2009-06-26/p00006005/Negu_luzea_atzean_utzi_ondoren_ate-joka_iritsi_dira_sanpedroak.htm Orion sanikolasak maiteak dituzten arren, sanpedroek beti izan dute xarma berezia. Agian, eguraldi ona eta oporrak iristear direla aditzera ematen dutelako izango da. Egun hauetan udari ongietorria emateko parrandan erabat murgiltzen dira oriotarrak eta aurtengoan ere ez da gutxiagorako izango.Izan ere, kontzertuek, kantu poteoak edota paella janak esaterako adin guztietako koadrilak eta herritarrak bilduko dituzte. Beraz, asteburu honetan Orion aspertzetzeko asti handirik ez dute izango. Herritarrentzat da festa Bestalde, aurtengo sanpedrotan ekitaldi berezi bat ere izango da. Urte askotan herriko pilotalekua egoera txarrean izan ondoren, frontoia berritu baitu Udalak eta festetan inauguratuko dute. Horretarako Euskal Herriko lurralde guztietako pilotarien arteko partidak jokatuko dituzte bertan. ... Fri, 26 Jun 2009 01:00:00 +0200 ORIO Uranga askatzeko eskatu dute http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2009-06-26/p00003002/Uranga_askatzeko_eskatu_dute.htm Atzo arratsalderako manifestazioa deitu zuen herritar talde batek, astezkenean Espainiako Poliziak ETAko kidea izatea leporatuta atxilotu zuten Patxi Uranga oriotarraren alde. Ehun lagun inguru elkartu eta herrian zehar euren aldarrikapenak zabaldu zituzten, Atxilotuak askatu! lelopean. Manifestazioaren amaieran, antolatzaileek adierazi zuten hiru atxilotuek Madrilen (Espainia) jarraitzen dutela inkomunikatuta. Atxilotuen konfidantzako medikuek salatu dutenez, berriz, ez diete utzi torturaren aurkako protokoloak zehazten dituen baldintzetan lan egiten. Izan ere, lege horren arabera, atxilotu eta zortzi ordutara medikuek atxilotuak ikusteko aukera izan behar dute; baina, kasu honetan, egun eta erdi arte ez dute horretarako aukerarik izan. Fri, 26 Jun 2009 01:00:00 +0200 ORIO Ikastola berria inauguratzeko ekimenak antolatu dituzte http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2009-06-26/p00003001/Ikastola_berria_inauguratzeko_ekimenak_antolatu_dituzte.htm Joan den astelehenean Orioko Ikastolaren DBHko eraikina inauguratzeko ekimenak aurkeztu zituzten jendaurrean, eta 38 urtetan zehar nahiz gaur egun Ikastolako kide izan diren eta diren ikasle, guraso eta irakasle ugari bildu zen bertan. Hainbat belaunalditako lagunek Ikastolaren inguruan izan dituzten bizipenak eta sentipenak azaldu zituzten; hasiera batean aurkezpen soila izan behar zuenak, Ikastolaren sustraiak gogoratzeko balio izan zion askori. Ikastolaren sortzaileak Aurkezpenean izan ziren, besteak beste, Ikastolaren sortzaile Felipe Arostegi eta Ińaki Agote, eta baita bertako lehendakari izandako Eugenio Garmendia edota Joseba Goiburu ere. Dena den, inori meriturik kendu nahi ez, eta hasiera hartan lan handia egin zuten herritar ugari aipatu zuten bertaratu zirenek, eta gogoan izan zuten, besteak beste, bere garaian Ikastolaren alde lan asko egin zuen Jose Manuel Egibar zena ere. ... Fri, 26 Jun 2009 01:00:00 +0200 ORIO Hondartzaren kalitatea hobetu nahi du Udalak http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2009-06-25/p00003002/Hondartzaren_kalitatea_hobetu_nahi_du_Udalak.htm Orioko Udalak Antilla hondartzako «ingurumena zaindu nahi du» eta horretarako inkesta bat betetzeko aukera eman die herritarrei. Bertan oriotarrek euren proposamenak egiteko aukera izango dute. Hondartzan eskuragai inkesta Inkestak hondartzako kabinetan dituzte eskuragarri oriotarrek eta bete ondoren bertan edota Turismo buleagoan entregatu ditzakete. Bestalde, www.oriora.com webgunean ere eskuratu dezakete galdetegia, baita turismoa@orioko udala.com welbidera mezu bat bidalita ere. Thu, 25 Jun 2009 01:00:00 +0200 ORIO Muntoko lur azpiko garajeen esleipenak onartu dituzte ezohiko udalbatzarrean http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2009-06-25/p00003008/Muntoko_lur_azpiko_garajeen_esleipenak_onartu_dituzte_ezohiko_udalbatzarrean.htm Muntoko lur azpiko garajeen jabeak izango diren herritarren zerrenda onartu zuten herenegun arratsaldean izan zen udalbatzarrean. Horrez gain, eremu horretan oraindik egitekoak diren lanei ere ireki zieten bidea, adierazpena onartuz. Zortzi lagunek garaje handiak jasoko dituzte, 29.063,28 euroren truke ), eta 40 lagunek garaje normalak, 23.200 euroren truke (bietan BEZ barne). Muntoko gaia EAJ eta PSE-EE alderdien aldeko 5 botoekin onartu zen. Ezker abertzaleko, EAko eta Aralarreko ordezkariak abstenitu egin ziren; guztira, 5 abstentzio. EB-Berdeak alderdiko Ińaki Garziak, berriz, kontrako botoa eman zuen. Arrazoiketak azaltzeko ordua EB-Berdeak lur azpiko garajeak pribatu bihurtzearen aurka dagoela berretsi zuen Garziak. Horrekin batera, 2007ko abenduaren 20ko udalbatzarrean onartutako Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Antolaketa Zerbitzuak Muntoko plan partzialari buruz egindako irakurketa ekarri zuen gogora, baita EB-Berdeek Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari helarazitako oharra ere. ... Thu, 25 Jun 2009 01:00:00 +0200 ORIO Audientzia Nazionalak aginduta Patxi Uranga oriotarra atxilotu dute http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2009-06-24/p00002003/Audientzia_Nazionalak_aginduta_Patxi_Uranga_oriotarra_atxilotu_dute.htm Patxi Uranga kazetari oriotarra ETArekin zerikusia duelakoan atxilotu zuten atzo, Usurbilgo Ugaldea industriagunean, bere etxebizitza egokituta zuen gunean. Honekin batera, bere bikotekide Olatz Lasagabaster eta Ainara Vazquez donostiarra ere atxilotu zituen Espainiako Poliziak. Audientzia Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak zuzendutako operazioa izan zen atzokoa eta ETAren komando bat osatzen zutela egotzi diete hiru lagunei. Polizia iturrien arabera, «fitxatu gabe zeuden oraindik eta ez zuten atentaturik egin». Antoni Camacho Espainiako Estatuaren Segurtasunerako idazkariak «jarduera terrorista hasi gabeko komandoa» zela, baina «atentatzen hasteko moduan» zegoela adierazi du. Hiru lagunek «beharrezko guztia» zutela esan du Camachok prentsaurrekoan; operazioa «izaera prebentibokoa» izan dela azpimarratu du gainera. ... Wed, 24 Jun 2009 01:00:00 +0200 ORIO Lertxundi Kursaalaren urteurren festan izango da http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2009-06-23/p00003901/Lertxundi_Kursaalaren_urteurren_festan_izango_da.htm Tue, 23 Jun 2009 01:00:00 +0200 ORIO Triatloi herrikoia antolatu du Ikastolak sanpedrotarako http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2009-06-23/p00003009/Triatloi_herrikoia_antolatu_du_Ikastolak_sanpedrotarako.htm Sanpedrotarako Orioko Herri Ikastolak bi ekimen antolatu ditu. Alde batetik, gaztetxoentzat, gazteentzat eta helduentzat triatloi herrikoia eta bestetik xake txapelketa. Triatloia ekainaren 27an goizean izango da eta parte-hartzaileek herrian barrena egingo dute ibilbidea. 1996-1998 bitartean jaiotakoek 100 metro igerian, 2 kilometro bizikletaz eta 800 metro korrika egingo dituzte. 1993-1995 bitartean jaiotakoek, berriz, 200 metro igerian, 3 kilometro bizikletaz eta kilometro bat korrika; 1993a baino lehen jaiotakoek 300 metro igerian, 6 kilometro bizikletan eta 1800 metro korrika. Bertan parte hartu nahi dutenek ekainaren 25a baino lehen eman beharko dute izena Ikastolan, Kultur Etxean eta kiroldegian. Dena den, parte-hartzaileek azaldu dute egunean bertan izena emateko aukera ere izango dela. ... Tue, 23 Jun 2009 01:00:00 +0200 ORIO Danbolin Musika Eskolan izena emateko epea zabaldu dute http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2009-06-23/p00003005/Danbolin_Musika_Eskolan_izena_emateko_epea_zabaldu_dute.htm Datorren ikasturtean Dabolin Musika Eskolan musika ikasketak egin nahi dituztenek, uztailaren 8a arte izango dute izena emateko aukera. Aukera zabala Danbolin Musika Eskolan lau urtetik aurrerako ikasleek dute musika ikasteko aukera. Txikienak musika tailerrera joaten dira eta 7 urtetik gora dituztenak, berriz, musika mintzairako eskoletara. Horretaz gain, tronpeta, pianoa, eskusoinua, tronboia, biolontxeloa, eta beste hainbat musika tresna ikasteko aukera ere izango dute ikasleek; baita, euskal dantzak ere. Helduentzat ikasketa osagarria ere ekaintzen dute musika eskolan, solfeo espezializatua eta helduen sofeoa, hain zuzene ere. Musika Eskolan izena eman nahi dutenek eta prezioei edota ordutegiei buruzko informazio gehiago nahi dutenek musika eskolan dute horretarako aukera ... Tue, 23 Jun 2009 01:00:00 +0200 ORIO Ezohiko udalbatzarrean Muntoko garajeei buruz eztabaidatuko dute http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2009-06-23/p00003004/Ezohiko_udalbatzarrean_Muntoko_garajeei_buruz_eztabaidatuko_dute.htm Orioko Udaletik jakinarazi dutenez, bihar 18:30ean Udalbatzak ezohiko udalbatzarra egingo du. Denera 7 puntu eztabaidatu eta erabakiko dituzte. Besteak beste, Orioko Arraun Elkartearen teknifikazio zentroa egiteko lanen proiektu teknikoa, Muntoko gunean futbol zelai azpian egin dituzten garajeen esleipena, Orioko hondartza inguruan egin dituzten babes ofizialeko eta etxe tasatuen salerosketa, eta Orioko Udal kanpineko tabernaren eta saltokiaren esleipena. Tue, 23 Jun 2009 01:00:00 +0200 ORIO Kulturen arteko topaleku jendetsua bihurtu da plaza http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2009-06-21/p00006010/Kulturen_arteko_topaleku_jendetsua_bihurtu_da_plaza.htm Osteguneko mahai-inguruan Orion bizi diren etorkinen bizipenak eta iritzia ezagutu ondoren, atzo euren kultura gertutik ezagutzeko aukera izan zuten oriotarrek eta bisitan etorri zen beste jende ugarik. Izan ere, Kultur Aniztasunaren Jaian munduko hainbat herrialdetara bidaiatu ahal izan zuten bertan bildu zirenek herriko plazatik mugitu ere egin gabe. Senegalgo perkusioen erritmoarekin eta bertako jakiekin Afrika beltza hobeto ezagutzeko aukera izan zuten. Marokoko teak eta pasta gozoek, berriz, aspalditik Orion bizi diren marokoarrekin euren kulturaz hitz egiteko eta ikasteko beta eman zien herritarrei. Brasildarrek euren bizitasuna eta alaitasunarekin caipirinha batzuk edatera gonbidatu zituzten bisitariak. Eta, Nikaragua, Ekuador, Kuba eta Portugalgo postuetan, berriz, bertako janaria dastatzeko aukera izan zen. Sukalde lanetan ari zirenak ere harrituta zeuden izan zuten arrakastarekin: «Jendeari asko gustatu zaio dena eta ikusi dute bateko eta besteko ohiturak eta gastronomia ez direla hain besberdinak. Hemengo azari, Hego Ameriketan repolloa deitzen diogu, eta lehen baserrietan jaten zuten taloa, berriz guretzat tortilla da. Mamia ere dadugu, baina postrea izan beharrean guk haragiarekin eta beste hainbat janarirekin jaten dugu». ... Sun, 21 Jun 2009 01:00:00 +0200 ORIO Karkaratik plaza erdira http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2009-06-21/p00004001/Karkaratik_plaza_erdira.htm Orain dela 20 urte hasi zen lagun talde bat herrian euskara sustatzeko eta normalizatzeko helburuarekin herriko berriak euskaraz jorratzen zituen aldizkaria argitaratzen. Izan ere, Orio herri euskalduna izan arren, duela 20 urte euskaraz ikasten zuten lagunek soilik zuten euskaraz irakurtzeko ohitura. Hasieran noizean behin kaleratzen zuten Karkara, sanpedrotan eta sanikolasetan. Ondoren, hiru hilabetekaria izatera pasatu zen. Gainera, hasiera hartan zenbaki bakoitza gai nagusi baten inguruan antolatzen zuten: pilota, herriko artistak eta antzeko gaiez jarduten zuten, elkarrizketak eta erreportajeak eginez. Aldizkaria sortzeko modua ere guztiz aldatu da hasiera horietatik. Izan ere, lan talde guztiak musutruk egiten zuen lan orduan eta biltzeko tokirik ez zutenez, Karkarako zuzendari Ana Gonzalez Txabarriren etxean elkartzen ziren. Testuak idazmakinaz idatzi eta inprentara eramaten zituzten. Dena den, askotan zenbait akatsekin irteten zuen aldizkariak, lantaldeak euskaraz primeran idazten zuen arren, inprentan testuak berridazten zituztenek ez baitzuten euskaraz ondo eta zuzen idazteko gaitasun nahikorik. ... Sun, 21 Jun 2009 01:00:00 +0200 ORIO DBHko eraikin berriaren inaugurazio ekimenak http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2009-06-21/p00003007/DBHko_eraikin_berriaren_inaugurazio_ekimenak.htm Orioko Herri Ikastolako DBHko eraikin berria laster inauguratuko dutela-eta ikastolako arduradunek bertan parte hartzeko gonbidapena luzatu diete ikastolako gurasoei, ikasleei, langileei eta ikasle ohiei. Izan ere, ikastolako arduradunek azaldu dutenez une garrantzitsua izango da eraikin berriaren inaugurazioa. «Urrats hau ematea ezinezkoa izango litzateke 38 urteko ibilbide honetan Ikastolaren alde lana egin eta euren ilusioa eta konpromisoa erakutsi dutenen laguntzarik gabe». Inaugurazioaren harira hainbat ekimen prestatzen ari da Ikastola eta horien berri izan nahi dutenek, informazioa eskuratzeko aukera izango dute astelehenean, 19:30ean, Kultur Etxean. Sun, 21 Jun 2009 01:00:00 +0200 ORIO Baserritarrekin bilduko da Udala astelehenean http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2009-06-20/p00003902/Baserritarrekin_bilduko_da_Udala_astelehenean.htm Sat, 20 Jun 2009 01:00:00 +0200 ORIO Donostiarako bidea itsasoz egiteko aukera http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2009-06-20/p00003901/Donostiarako_bidea_itsasoz_egiteko_aukera.htm Sat, 20 Jun 2009 01:00:00 +0200 ORIO Gaur entrenamendu testa jokatuko dute Oria ibaian http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2009-06-20/p00003008/Gaur_entrenamendu_testa_jokatuko_dute_Oria_ibaian.htm Gaur 13:30ean Orioko Arraun Elkarteak antolatuta, traineruen entrenamendu testa egiteko estropada jokatuko dute hainbat arraun elkartek Oria ibaian. Erlojupeko estropada izango da eta taldeak binaka irtengo dira minututik minutura. Denera lau luze eta hiru ziaboga egingo dituzte. Orioko zubian hasiko dira eta Ortzaika parean hartuko dute ziaboga. Parte-hartzaileak Hondarribia B, Ondarroa, Orio B, Arkote, Santurtzi, Zarautz, Zumaia, Orio A eta Castro traineruek hartuko dute parte gaurko entrenamendu testean. Dena den, talde bakoitzari tokatuko zaion kalea gaur bertan erabaki eta jakinaraziko dute, zozketa 12:30ean egingo baitute arduradunen bileran. Arraun Elkarteko arduradunek azaldu dutenez, parte hartzaileek ez dute fitxarik aurkeztu beharko estropadan parte hartzeko. ############ ... Sat, 20 Jun 2009 01:00:00 +0200 ORIO Kultur Aniztasunaren jaiaz gozatzeko aukera izango da gaur eta bihar http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2009-06-20/p00003007/Kultur_Aniztasunaren_jaiaz_gozatzeko_aukera_izango_da_gaur_eta_bihar.htm Gaur eta bihar lehen aldiz Kultur Aniztasunaren jaiaz gozatzeko aukera izango dute oriotarrek eta Oriora hurbiltzen direnek. Egun osoko jaia izango da gaurkoa eta hainbat herrialdetako gastronomia, musika eta dantzak emango dituzte ezagutzera. Bihar berriz, kirol jarduerak izango dira nagusi goizean, eta eguerdian, kantu bazkariarekin amaituko da jaia. Jaia Orioko Euskara batzordeak antolatu du eta horren bidez Orioko etorkinen eta herritarren arteko harremanak landu nahi dituzte. Alde batetik, elkarren berri gehiago izan dezaten eta bestetik, etorkinei integratzeko erraztasunak emateko. Gainera, Euskara batzordetik jakinarazi dutenez, arreta berezia jarriko dute hizkuntza integrazioan. Jana, dantza eta musika Gaur egun osoan zehar Orion bizi diren etorkinek jarritako bost gune izango dira plazan: Senegalgoa, Marokokoa, Ekuadorkoa, Brasilgoa eta Kuba,Nikaragua eta Portugalkoa. Jaiaren osagarri nagusiak gastronomia, musika eta dantzak izango dira eta horien bidez oriotarrek beste herrialdeetatik etorritako bizilagunen kulturei buruz gehiago ikasteko aukera izango dute. ... Sat, 20 Jun 2009 01:00:00 +0200 ORIO 'Hamar mezu eta dei bat' hizaldi musikatua, gaur http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2009-06-19/p00003901/Hamar_mezu_eta_dei_bat_hizaldi_musikatua_gaur.htm Fri, 19 Jun 2009 01:00:00 +0200 ORIO 70 urte bete dituztenentzat bazkaria antolatu du Udalak http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2009-06-18/p00003006/70_urte_bete_dituztenentzat_bazkaria_antolatu_du_Udalak.htm Azken urteetako ohiturari jarraituz San Pedro jaietan 70 urte bete dituzten oriotarrentzat bazkaria antolatu du Udalak. Bazkaria ekainaren 30erako antolatu dute, eta 14:00etatik aurrera, Orioko hondartzako Balea Hotelean elkartuko dira guztiak. Bertan parte hartu nahi dutenek Zaharren Babeslekuan eman beharko dute izena ekainaren 22an eta 23an, 16:00etatik 18:00etara bitartean. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, izena ematerakoan NAN txartela aurkeztu beharko dute herritarrek. Lagun arteko bazkaria Orioko Udaleko arduradunek azaldu dutenez, 70 urte bete dituzten eta bazkarian parte hartzeko aukera duten herritarrak bertan izatea nahi dute. «Denek batera, lagun artean egun atsegina pasatu dezaten nahi dugu». Thu, 18 Jun 2009 01:00:00 +0200 ORIO Gaur iluntzean hasiko da Kultur Aniztasunaren Jaialdia http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2009-06-18/p00003002/Gaur_iluntzean_hasiko_da_Kultur_Aniztasunaren_Jaialdia.htm Bihartik igandera bitartean Kultur Aniztasunaren Jaialdiaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek. Jaialdia Orioko Udaleko Euskara batzordeak antolatu du eta Orioko etorkinen eta herritarren artekoharremanak lantzea du helburu. Jaialdiaren bidez elkarren berri gehiago izango dutenez, etorkinen giza eta hikuntz integrazioa ahalbidetu nahi dute. Mahai-ingurua gaur Kultur Aniztasunaren Jaiaz gozartzeko lehen aukera gaur iluntzeko mahai-inguruan izango dute herritarrek. 19:00etatik aurrera, udaletxeko aretoan herritarrek hainbat kulturari buruz gehiago jakiteko aukera izango dute. Mahai-inguruaren izenburua Kanpotik etorritakoek nola ikusten gaituzte eta nolako arazoak topatu dituzte geure artean izango da, eta Lituaniatik, Argentinatik, Senegaldik, Nikaraguatik eta Portugaldik etorritako oriotarrek parte hartuko dute bertan. Orion bizi diren etorkinen ordezkariak izango dira. ... Thu, 18 Jun 2009 01:00:00 +0200 ORIO Jai giroa sortu dute haurrek ikasturte amaierako festan http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2009-06-17/p00003003/Jai_giroa_sortu_dute_haurrek_ikasturte_amaierako_festan.htm Pasa den ostiralean Orioko Herri Ikastolako haurrek ikasturte amaierako festa egin zuten Karela Kiroldegian eta umeen gurasoak eta bertan bildu ziren herritarrak oso gustura gelditu ziren ikusitakoarekin. Haur Hekuntzako haurrek planetak eta zeruko astroak izan zituzten gai nagusi eta Lehen Hezkuntzakoek, berriz, Oporretara goaz ikuskizuna egin zuten. Bukatu zenean Ikastola aurreko plazan afari-merienda ederra egin zuten ikasleek, gurasoek eta irakasleek denek batera. Wed, 17 Jun 2009 01:00:00 +0200 ORIO Pilotari profesionalak ikusteko aukera gaur http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2009-06-17/p00003002/Pilotari_profesionalak_ikusteko_aukera_gaur.htm Astelehenetik Asegarce pilota enpresako pilotariak Orioko Balea hotelean bilduta daude eta pilotazaleek euren entrenamendua ikusteko aukera izango dute gaur arratsaldean Orioko pilotalekuan. 17:30etik aurrera Pilotariek 17:30etan hasiko dute entrenamendua Orioko frontoian eta 19:00ak ingurura arte bertan izango dira. Udaletik jakinarazi dutenez, herritarrek pilotari profesionalek nola entrenatzen duten ikusteko aukera izango dute Wed, 17 Jun 2009 01:00:00 +0200 ORIO Oriok 19 domina lortu ditu Aulki Mugikorreko Gipuzkoako Txapelketan http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2009-06-16/p00003007/Oriok_19_domina_lortu_ditu_Aulki_Mugikorreko_Gipuzkoako_Txapelketan.htm Aulki Mugikorreko Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen herenegun goizean Orion, eta etxeko elkarteak 19 domina lortu zituen hainbatmodalitatetan nahiz mailetan; urrezko 4, zilarrezko 11 eta brontzezko 4, hain zuzen ere. Guztira, beraz, Orioko lau talde izan ziren Gipuzkoako txapeldun: jubenil mutiletan (8+), kadete mutiletan (8+), infantil mutiletan (1x) eta arraunketa egokituan. Arraunketa egokitua Aurten, estreinakoz arraunketa egokituko proba barneratu dute Gipuzkoako Txapelketaren baitan. Bertan, Orio Aurraun Elkarteko lau ordezkarik jardun zuten lehian eta hurrenkera honetan bukatu zuten proba: Josean Iglesias, Edorta Anta, Patxi Sagarna eta Mikel Goikoetxea. Tue, 16 Jun 2009 01:00:00 +0200 ORIO Mahai jokoetan kolore horia nagusi http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2009-06-16/p00003006/Mahai_jokoetan_kolore_horia_nagusi.htm Tue, 16 Jun 2009 01:00:00 +0200 ORIO Toki Alai Batzokian World Kafe ekimena egingo dute http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2009-06-13/p00003901/Toki_Alai_Batzokian_World_Kafe_ekimena_egingo_dute.htm Sat, 13 Jun 2009 01:00:00 +0200 ORIO Erraustegiaren Aurkako Plataforma aurkeztu dute http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2009-06-13/p00003009/Erraustegiaren_Aurkako_Plataforma_aurkeztu_dute.htm Erraustegiaren Aurkako Orioko Plataforma sortu dute herrian eta asteazkenean aurkeztu zuten Ametsa Gaztelekuan. Taldeak herriko hainbat herritarren, elkarteren eta erakunderen babesa jaso du. Besteak beste, honakoek babestu dute:Talai Mendi Elkarteak, Zaragueta Eskola Publikoak, OKK Gazte Asanbladak, Orioko futbol Taldeak, Harribil Dantza Taldeak, Txurrumuski Aisialdi Elkarteak eta Herrio Natur Taldeak. Kudeaketa desegokia Erraustegiaren Aurkako Plataformako kideek oso argi dute hondakinen kudeaketa gero eta arazo larriagoa bihurtzen ari dela, baina kezkatuta agertu ziren hondakinak kudeatzeko erabiltzen dituzten moduekin. «Gaur egungo hondakinen kudeaketa ez da jasangarria eta berebiziko garrantzia du hondakinak birziklatzeak eta berrerabiltzeak», azaldu zuten. Izan ere, Orion sortzen diren hondakinen %80 Zarauzko Urteta auzoko zabortegi kontrolatuan lurperatzen dute. Dena den, aurrikuspenak betetzen badira, 2012rako zabor hori guztia Zubietan egin nahi duten errauste plantara eramango dute, bertan erre dezaten. ... Sat, 13 Jun 2009 01:00:00 +0200 ORIO Dantzari gazteen emanaldia izango da gaur arratsaldean http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2009-06-13/p00003003/Dantzari_gazteen_emanaldia_izango_da_gaur_arratsaldean.htm Gaur 18:00etan Danbolin Musika Eskolako dantza ikasleen emanaldia izango da Karela Kiroldegian. Guztira 3-14 urte bitarteko 185 haur eta gaztek hartuko dute parte ekitaldian, eta ikasturtean zehar ikasi dituzten dantzak eta koreografiak egingo dituzte jendaurrean. Horretaz gain, Musika Eskolako musika tresna ikasleek ere hartuko dute parte perkusioa, txistua, esku-soinua eta trikitixa joaz. Gainera, bandako ikasleen emanaldia entzuteko aukera ere izango dute gaur arratsaldean Karela Kiroldegian biltzen direnek. Sat, 13 Jun 2009 01:00:00 +0200 ORIO Bihar arraunketa egokituko Gipuzkoako Txapelketa jokatuko dute http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2009-06-13/p00003002/Bihar_arraunketa_egokituko_Gipuzkoako_Txapelketa_jokatuko_dute.htm Bihar goizean Gipuzkoako Arraun Egokituko Txapelketa jokatuko dute Oria ibaian. Guztira lau arraunlarik hartuko dute parte bertan: Joxean Iglesias eta Patxi Sagarna oriotarrek, Edorta Arana tolosarrak eta Mikel Goikoetxea amezketarrak. Bigarren estropada Apirilaren 25ean Orioko Nazioarteko Estropadan jokatu zuten lau arraunlariek euren lehen estropada, eta orduan egin zuten moduan, bihar ere ezindu fisikoek arraunean egin dezaketela erakutsiko dute ibaian. Lehen estropada hartan oriotarrek harrera ezin hobea egin zieten arraunlari berri horiei, eta bihar ere estropada ikusten jende ugari biltzea espero dute antolatzaileek. Sat, 13 Jun 2009 01:00:00 +0200 ORIO Sanpedroak antolatzeko azken bilera, astelehenean http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2009-06-13/p00003001/Sanpedroak_antolatzeko_azken_bilera_astelehenean.htm Sat, 13 Jun 2009 01:00:00 +0200 ORIO Peńa eta Urkizu judokak Ohorezko Ligan txapeldunorde gelditu dira http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2009-06-12/p00003007/Peńa_eta_Urkizu_judokak_Ohorezko_Ligan_txapeldunorde_gelditu_dira.htm Ibai Peńa eta Xabier Urkizu judoka oriotarrek Espainiako Ohorezko Ligako txapeldunordeak izatea lortu dute Usurbilgo Judo Taldearekin. Pasa den asteburuan jokatu zuten Madrilen (Espainia) ligako azken jardunaldia eta finaleko borroka bakarrik galdu zuten. Denera lau jardunaldi izan ditu ligak eta emaitza oso onak lortu dituzte guztietan. Bestalde, Oiana Blancok ez zuen lortu Portugalgo Nazioarteko Judo Txapelketan dominarik irabazterik. Izan ere, txapelketako lehen borroka irabazten ari zela ondoezik jarri zen oriotarra eta ezin izan zuen borroka bukatu. Hiru urtetan Ohorezko mailara Ibai Peńak eta Xabier Urkizuk judoka askoren ametsa lortu dute. «3 urtetan, 3.mailatik 2.mailara, 2.mailatik 1. mailara eta 1. mailatik Ohorezko Mailara igo gara. Aurreko denboraldian podiumean postu bat lortzeko borrokatu genuen, baina 6. postuarekin konformatu behar izan genuen. Aurten, ordea, oso gustura gaude Ohorezko mailan txapeldunordeak izatea lortu baitugu», azaldu du Peńak. ... Fri, 12 Jun 2009 01:00:00 +0200 ORIO Udalak kirol eskaintza zabala antolatu du udako http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2009-06-12/p00003006/Udalak_kirol_eskaintza_zabala_antolatu_du_udako.htm Ikasleak ikasturtea bukatzear dira eta udako opor luzeetan aspertu ez daitezen, Orioko Udalak gustu eta nahi guztietara moldatutako kirol eskaintza antolatu du. Besteak beste, tenisean jokatzeko, zaldian ibiltzeko, hip-hopa dantzatzeko, eta surfean edota arraunean egiteko aukera izango dute herriko haur eta gazteek. Ikastaro bakoitza dagokion tokian egingo da eta kirolaren ezaugarrietara moldatutako ordutegia izango du. Arraun edota piragua ikastaroak esaterako, itsasoko mareen arabera egin dituzte. Kirol jardueraren batean izena eman nahi dutenek horretarako aukera datorren astelehenetik aurrera izango du Karela Kiroldegian. Informazio gehiago nahi dutenek, berriz, eskuragarri dute www.oriora.com webgunean. ############ udako kirol eskaintza Piraguismoa eta arrauna Hamabostaldiak: Uztailaren 1etik 14ra eta 15etik 28ra. ... Fri, 12 Jun 2009 01:00:00 +0200 ORIO Orian barrena kayak irteera antolatu dute http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2009-06-12/p00003004/Orian_barrena_kayak_irteera_antolatu_dute.htm Fri, 12 Jun 2009 01:00:00 +0200 ORIO