Getaria, Urola-kostako hitza http://www.urola-kostakohitza.info Hitzako albiste zerrenda getaria eu Sat, 17 May 2008 00:03:32 +0200 60 Getaria, Urola-kostako hitza http://www.urola-kostakohitza.info/rss/logo.gif urola-kostakohitza.info Keta Futbol Taldeak doako autobusa jarri du biharko http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-16/p00003902/Keta_Futbol_Taldeak_doako_autobusa_jarri_du_biharko.htm Fri, 16 May 2008 01:00:00 +0200 GETARIA Aldundia kostaldeko zenbait horma konpontzen hasiko da http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-15/p00003008/Aldundia_kostaldeko_zenbait_horma_konpontzen_hasiko_da.htm Martxoan, ekaitzak eragindako itsasoaldiak Getaria pareko kostaldeko horma zati bat txikitu zuen, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak adierazi duenez, hura berehala konpontzen hasiko da «presazko prozedura administratiboaren bidez». Konponketa lan horiek egiteko 225.000 euroko aurrekontua ezarri du, eta lanak hasten direnetik hilabete baten buruan amaituta egotea aurreikusi du. Ekaitzak eragindako kalteak ebaluatzeko eta konponbidea diseinatzeko azterketa teknikoa eginda dagoela gaineratu du Aldundiak. Kalte handiak eragin zituen Ekaitzak eragindako itsasoaldiaren ondorioz, tuneletako zutabe batzuk hondatu egin ziren, sbaita kostaldeko horma zati bat ere. Horma hori itsaslabarretik ateratako arrokaz egina zegoen eta zenbait tokitan kaltetuta dagoenez, berreraiki egin beharko da. ... Thu, 15 May 2008 01:00:00 +0200 GETARIA 1974ko kinto bazkarian izena emateko aukera http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-15/p00004901/1974ko_kinto_bazkarian_izena_emateko_aukera.htm Thu, 15 May 2008 01:00:00 +0200 GETARIA Sanisidroak, betiko giro jatorrean http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-13/p00008369/Sanisidroak_betiko_giro_jatorrean.htm Jende ugari gerturatu zen asteburuan Meaga auzora, sanisidroez gozatzera. Igande eguerdian, esaterako, ikusmin handia sortu zuen Gure Txeru Elkarteko dantzari txikien erakustaldiak. Gazte Alaiak txistularien laguntzarekin, ohiko euskal dantzak egin zituzten auzoko frontoian. Bien bitartean, mokadutxoak jateko eta sagardoa dastatzeko aukera izan zuen jendeak, Jai Batzordeak jarritako postutxoan. Izer eta Alabier trikitilariek eta Julen Zulaika eta Aritz Aranburu bertsolariek giroa berotu ondoren, Kajuategi meagarrak Josu Iribar eta Uraitz Etxeberria getariarren aurka lehiatu ziren pilotan; getariarrek irabazi zuten 22-21. Partidak gonbidatu berezia izan zuen, gainera: Jokin Argote pilotaria. Epaile lanetan aritzeaz gain, oroigarria jaso zuen auzotarren eskutik. Bestalde, paella lehiaketa, toka txapelketa eta ardi-zakur lehiaketa ere jokatu ziren sanisidroen baitan. ... Tue, 13 May 2008 01:00:00 +0200 GETARIA Meagan Sagardo Eguna eta paella lehiaketa, gaur http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-11/p00006902/Meagan_Sagardo_Eguna_eta_paella_lehiaketa_gaur.htm Sun, 11 May 2008 01:00:00 +0200 GETARIA Kantu bazkaria, aterpean baina giro onean http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-11/p00003003/Kantu_bazkaria_aterpean_baina_giro_onean.htm Sun, 11 May 2008 01:00:00 +0200 GETARIA 'Larrain-dantza' ikastaroa, Gure Txeruk antolatuta http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-10/p00006001/Larrain-dantza_ikastaroa_Gure_Txeruk_antolatuta.htm Sat, 10 May 2008 01:00:00 +0200 GETARIA Balentziagako proiektua eteteko mozioa aurkeztu dute hautetsiek http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-10/p00006002/Balentziagako_proiektua_eteteko_mozioa_aurkeztu_dute_hautetsiek.htm Getariako hautetsi independentistek Balentziagako proiektua eteteko eskatzen duen mozioa aurkeztu dute aste honetan Udalean. Izan ere, euren ustez museoaren egitasmoa «norabide gabeko egoeran» dago. Hori arrazoitzeko ondorengo adibideak eman zituzten herenegun arratsaldeko agerraldian: besteak beste, diru laguntzak izoztuta daude, Fundazioaren funtzionamendua geldotuta eta eraikitze lanak geldituta. Gainera, museoak proiektu museologikorik nahiz museografikorik eta bideragarritasun planik ez duela diote. «Egitasmo honek ez dio inolako mesederik egiten herriari eta interes politiko jakinei begira eginda» dagoela adierazten dute hautetsiek mozioan. Era berean, «kalteak konpontzeko garaia» dela diote, eta egin nahi diren inbertsio guztiak horretara bideratu behar direla: «Proiektua bertan behera utzi eta egina dagoen eraikuntza hori getariarren beharretara nola egokitu daiteken pentsatzeko unea da, eragindako kaltea areagotu aurretik». ... Sat, 10 May 2008 01:00:00 +0200 GETARIA Kantu bazkaria eta haurrentzako jolasak http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-10/p00006902/Kantu_bazkaria_eta_haurrentzako_jolasak.htm Sat, 10 May 2008 01:00:00 +0200 GETARIA Meagarrak astebukaera honetan hasiko dira sanisidroak ospatzen http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-09/p00004008/Meagarrak_astebukaera_honetan_hasiko_dira_sanisidroak_ospatzen.htm San Isidro Eguna datorren osteagunean bada ere, maiatzaren 15ean, Meaga auzoko bizilagunek asteburu honetan ospatuko dituzte jaiak. Gaur gauean, suziriak bota eta ikurrińa altxa ondoren, mus txapelketa jokatuz hasiko dituzte sanisidroak. Gainerako egunetan, besteak beste, oilasko biltzea, bertso afaria, pilota partida, paella lehiaketa eta trikitilariak izango dira. Aurten, gainera, igande arratsaldean jokatuko den Ardi Zakurren Lehiaketa antolatu dute estreinakoz. Bestalde, datorren ostegunean, auzoko jai batzordeak Josefina Azkue omenduko du. ############ egitaraua Gaurtik hasi eta datorren osteguna bitartean ospatuko dituzte jaiak. Maiatzak 9, gaur 21:30ean. Suziria bota eta ikurrińa altxatuko dute. 22:00etan. Auzokideen Mus Txapelketa. Maiatzak 10, bihar Goizean zehar. Oilasko biltzea. ... Fri, 09 May 2008 01:00:00 +0200 GETARIA Aralar: «Sahatsagako BOEk egiteko urratsik ez du egin Udalak» http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-09/p00004009/Aralar_Sahatsagako_BOEk_egiteko_urratsik_ez_du_egin_Udalak.htm Agintaldi berriko lehen urtea pasatu ondoren, Udal Gobernuak Sahatsaga goian etxebizitza babestuak egiteko «beharrezko lehen urratsak» oraindik ez dituela egin salatu du Aralarrek. Era berean, Arau Ordezkatzaileak behar bezala kudeatzeko «gaitasun eza» erakutsi duela leporatu dio. Horrekin batera, babestutako azken etxebizitzak egin zituztenean, eskaria eskaintza baino handiagoa izan zela ekarri du gogora Aralarrek: «98 pertsona aurkeztu ziren 12 etxebizitzen zozketara». Egoera «luzatzen» ari dela diote, eta «epe laburrean irtenbiderik ez ikusteak, hainbat gazte beste herri batzuetara joatea eragin du». Ondorioz, «beharrezkotzat jotzen dugu babes ofizialeko 71 etxebizitza berehala eraikitzen hastea, Arau Ordezkatzaileetan adierazten zen bezala». Horrek, herriko etxebizitza eskariari neurri batean irtenbidea emango diola iritzi dio. Era berean, «ez dugu onartuko babestutako 71 etxebizitza baino gutxiago egitea. Etxebizitza libreen eta babestuen tartekoak diren etxebizitza tasatuak egiteko aukera ez dugu baztertzen. Baina hauek egitekotan, libre gutxiago egin beharko lirateke». ... Fri, 09 May 2008 01:00:00 +0200 GETARIA Balentziaga museo barruko lanak AV62 Arquitectos enpresak egingo ditu http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-08/p00003002/Balentziaga_museo_barruko_lanak_AV62_Arquitectos_enpresak_egingo_ditu.htm Berroeta Aldamar elkarteko Administrazio Kontseiluak AV62 Arquitectos enpresari esleitu dio Balentziaga Museoaren barrualdea egokitzeko lanen ardura. Dena dela, lehiaketara aurkeztu dituzten lanen «kalitate altua» azpimarratu nahi izan du Kontseiluak, eta era berean, «taldeek egindako lana eskertu» nahi izan du. AV62 Arquitectos enpresak aurkeztutako proposameneko elementu guztiek «logika orokor bati» jarraitzen diotela irizten dio elkarteko administrazio kontseiluak, eta proposamena «dotoreziaz eginikoa» dela gaineratu du. Gainera, kontseiluaren ustetan aukeratutako proposamenak «Cristobal Balentziagaren lan lerroarekin bat egiten du». Azalpen zehatzak Kontseiluak, proposamenaren balorazio orokorra ez ezik, azalpen zehatzagoak ere eman ditu. Behe oinari dagokionez, adibidez, «zintzilikatutako kutxen azpian denda, kafetegia eta erabilera anitzetarako gunea» egongo liratekeela esan du. Proposamen honek «atariko espazioaren erabilera egokia» bermatzen duela gaineratu du. ... Thu, 08 May 2008 01:00:00 +0200 GETARIA Nekazal bideak asfaltatzeko lanak, lehiaketara http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-08/p00004001/Nekazal_bideak_asfaltatzeko_lanak_lehiaketara.htm Thu, 08 May 2008 01:00:00 +0200 GETARIA Konpartsan izena eman daiteke, hilaren 17a arte http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-08/p00004904/Konpartsan_izena_eman_daiteke_hilaren_17a_arte.htm Thu, 08 May 2008 01:00:00 +0200 GETARIA Etorkizuneko trikitilarien plaza http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-08/p00008278/Etorkizuneko_trikitilarien_plaza.htm Euskal Jai Eguna hilabete bukaeran ospatuko dute getariarrek, maiatzaren 31n. Urtero bezala, sardina janaz, sagardo dastaketaz, txistularien alardeaz eta hainbat jardueraz gozatzeko aukera izango da herriko plazan eta bere inguruetan. Aipatutakoez gainera, usadio bihurtu den Trikitilari Gazteen Getariako Txapelketa jokatuko da. Aurtengoa, gainera, lehiaketa antolatzen duten bederatzigarren aldia da. 18 urte bitartekoentzat Deialdia irekia da eta 18 urte bitarteko bikoteek izena emateko aukera izango dute bertan. Txapelketaren oinarriak Getariako udal bulegoetan eskura daitezke, 943 896024 telefono zenbakira deituta. Izena eman nahi duten trikitilariek maiatzaren 19 bitartean egin ahal izango dute. Txapelketaren finalerako sei bikote sailkatuko dira eta hauek herriko plazan joko dute Euskal Jai Egunean, 17:30etik aurrera. Bikote askok izena emango balu, txapelketaren aurretik kanporaketa bat egingo lukete. ... Thu, 08 May 2008 01:00:00 +0200 GETARIA Kanta-bazkariko txartelak erosteko azken eguna http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-07/p00004006/Kanta-bazkariko_txartelak_erosteko_azken_eguna.htm Wed, 07 May 2008 01:00:00 +0200 GETARIA Garaipenak ihes egin dio Keta futbol taldeari http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-07/p00004901/Garaipenak_ihes_egin_dio_Keta_futbol_taldeari.htm Wed, 07 May 2008 01:00:00 +0200 GETARIA Paella lehiaketa datorren igandean Meaga auzoan http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-07/p00004904/Paella_lehiaketa_datorren_igandean_Meaga_auzoan.htm Wed, 07 May 2008 01:00:00 +0200 GETARIA 'Agur y Tal' ontziak irabazi du IX. La Gaviota estropada http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-06/p00004004/Agur_y_Tal_ontziak_irabazi_du_IX._La_Gaviota_estropada.htm IX. La Gaviota bela estropada irabazteko faborito nagusia azken bi urteetan garaile izan den Ausart ontzia bazen ere, Agur y Tal izan da azkenean aurtengo txapelduna. Lasterketa «lehiakorra» izan zen hasieratik bukaera arte. Izan ere, 10 ordu eta erdiz korrenteak nahiz haize boladak kontrolatuz nabigatzen aritu ondoren, 20 segundoko alde eskasarekin irabazi zion Pablo Borderen ontziak Rikardo Peńa zumaiarraren Ausart-i. Getariako Kostabela elkarteko kidea da Pablo Borde patroia, nahiz eta jaiotzez bilbotarra izan eta egun Donostian bizi den. Iaz bigarren postuan sailkatu zen estropada honetan, baina aurtengoan ez du amore eman nahi izan: «Rikardo Peńak proba irabazten bazuen, Elkanoren oroigarria bereganatuko zuen (hiru urtez jarraian edo bost aldiz txandaka irabazi behar da oroigarriaren jabe egiteko). Beraz, gainerako parte-hartzaile guztiak bere bila joan gara, eta helburua bete dugu». ... Tue, 06 May 2008 01:00:00 +0200 GETARIA Zumaiako eta Getariako 20 ontzi La Gaviota estropadan lehian http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-04/p00003003/Zumaiako_eta_Getariako_20_ontzi_La_Gaviota_estropadan_lehian.htm 30 ontzi atera ziren atzo eguerdian Getariako portutik IX. La Gaviota Estropadan, eta Bermeora joan ondoren, gaur eguerdian berriz bueltan izango dira. 13:00etan banatuko dituzte sariak; antolatzaileek adierazi dutenez, parte-hartzaile gehienen ontziak Zumaiakoak eta Getariakoak dira; 30etik 20, hain zuzen ere . Atzokoan eguraldi ederrarekin itsasoratu baziren ere, ibilbidea egiten «ordu asko» igaroko zituztela gogorarazi zuen atzo eguerdian Kostabela elkarteko lehendakari eta probako partaide Salba Manterolak. Izan ere, ibilbidearen hasierako partean behintzat «haize aldakorra» izan zuten estropadako partaideek, eta horrek zaildu egiten du nabigazioa. Gauera arte haize zakarrik ez Estropadako partaideek antolatzaileen azken azalpenak entzun zituzten atzo goizean; Kostabelako estropadak antolatzeaz arduratzen den Miguel Gorriaranek arauak gogorarazi eta zenbait ohar helarazi zizkien, eta Euskalmet euskal metereologia agentziako zuzendari Adolfo Moraisek, berriz, hurrengo orduetan haizeak nondik joko zuen jakinarazi zien partaideei. Aurreikuspenen arabera, atzo gauera arte indar gutxiko haizea ibiliko zen, eta aurreneko bi miletan itsaso nahasia izango zuten partaideek. ... Sun, 04 May 2008 01:00:00 +0200 GETARIA Zumaiako eta Getariako 20 ontzi La Gaviota estropadan lehian http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-03/p00004006/Zumaiako_eta_Getariako_20_ontzi_La_Gaviota_estropadan_lehian.htm Sat, 03 May 2008 01:00:00 +0200 GETARIA La Gaviota estropada gaur abiatuko da portutik http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-03/p00004007/La_Gaviota_estropada_gaur_abiatuko_da_portutik.htm Sat, 03 May 2008 01:00:00 +0200 GETARIA Ketak etxean jokatuko du gaur partida «erabakiorra» http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-03/p00004901/Ketak_etxean_jokatuko_du_gaur_partida_erabakiorra.htm Sat, 03 May 2008 01:00:00 +0200 GETARIA Hainbat musika talde egunotan Gaztetxean http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-01/p00003007/Hainbat_musika_talde_egunotan_Gaztetxean.htm Zubia kontzertu emanaldiekin gozatzeko proposamena egin dute Getariako Gaztetxeko kideek. Hiru egunetan jarraian, kolore ezberdinetako hainbat musika talde igoko da aretoko oholtza gainera. Gaur gauean, 22:30ean hasita, Erresuma Batutik datorren Action Beat ariko da. Hauek new wave zaratatsua lantzen dute, inprobisazioari bide eginez. Zuzenean, gainera, gutxienez 4 gitarra-jotzaile eta bateria-jotzaile bat baino gehiago izan ditzakete; taldeen ohiko egituratik haratago doaz hauek. Bihar, berriz, sludge-doom, down-tempo edota metal atmosferikoa bezalako doinu astunak nagusituko dira Mary Bell herbeherearren, Monarch! baionarren eta Mentat valentziarren eskutik. Emanaldia 22:00etan hasiko dela iragarri dute. Proiektu bat, bi talde Larunbatean, ezohiko proiektu bat ikusteko eta entzuteko parada izango da Gaztetxean, 22:00etan: Orquesta del Caballo Ganador, alegia. Inprobisazio hutsean oinarritzen den proiektua honen atzean Zä eta Negro taldeak daude. ... Thu, 01 May 2008 01:00:00 +0200 GETARIA Herria ezagutzeko bisita gidatua egingo dute bihar http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-01/p00003903/Herria_ezagutzeko_bisita_gidatua_egingo_dute_bihar.htm Thu, 01 May 2008 01:00:00 +0200 GETARIA Ikasleen ahotsa, udalbatzarrean http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-30/p00004008/Ikasleen_ahotsa_udalbatzarrean.htm Wed, 30 Apr 2008 01:00:00 +0200 GETARIA IX. La Gaviota bela lasterketa jokatuko dute 30 bat ontzik datorren larunbatean http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-30/p00004009/IX._La_Gaviota_bela_lasterketa_jokatuko_dute_30_bat_ontzik_datorren_larunbatean.htm Iaz bezala, 30 bat ontzik hartuko dute parte Getariako Kostabela elkarteak datorren larunbaterako antolatu duen IX. La Gaviota bela estropadan. Halaxe azaldu zuen aipatutako elkarteko Kruzero Saileko arduradun Jexux Iturriozek, atzo goizean Getariako Balearri jatetxean egindako aurkezpenean. Agerraldian, era berean, Kostabelako lehendakari Salba Manterolak eta Getariako alkate Andoni Aristik parte hartu zuten. Euskadiko Kirol Portuaren eta Getariako Udalaren laguntzarekin antolatzen den estropadari larunbat eguerdian emango diote hasiera, 12.00etan, nabigatzaileei probako arauak eta eguraldiaren aurreikuspena banatu ondoren. Gauez nabigatzen Nabigatzaileek Getariako portutik Bermeoko La Gaviota plataformara joan eta bueltan etorri beharko dute; guztira, 50 milako ibilbidea osatu beharko dute. Gainera, euskal kostaldean gauez bukatzen den denboraldiko lehenengo proba da honakoa; izan ere, helmugaratzen diren lehen ontziek 10-12 ordu inguru behar izaten dituzte ibilbidea osatzeko. Aurreikuspenen arabera, eguraldi ona eta hego haizea egingo du. ... Wed, 30 Apr 2008 01:00:00 +0200 GETARIA Eskolako Agenda 21eko udalbatzarra, etzi http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-27/p00005901/Eskolako_Agenda_21eko_udalbatzarra_etzi.htm Sun, 27 Apr 2008 01:00:00 +0200 GETARIA San Prudentzioko jaiak, gaur goizetik hasita http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-26/p00004006/San_Prudentzioko_jaiak_gaur_goizetik_hasita.htm San Prudentzio eguna datorren astelehenean bada ere, gaur goizean emango diete hasiera auzoko jaiei San Prudentzioko biztanleek. Suziria 11:00etan botako duten arren, arratsaldetik aurrera ekingo diete ekitaldiei. 17:00etan haurrei zuzendutako jaialdia izango da eta iluntzean, berriz, erromeria Jon Ostolaza eta Rakel Pujana bikotearekin. Bihar, meza izango da 11:30ean eta arratsaldean, 17:00etan, herri kirolak egingo dituzte: Ugatz Mugerza eta Biurri aizkoran eta Jokin Aizmendi harri-jasotzen. Astelehenean, meza izango da 11:00etan eta ondoren, jaietako otarra zozkatuko dute. Sat, 26 Apr 2008 01:00:00 +0200 GETARIA Literatur Lehiaketako ipuin eta olerki onenak saritu dituzte http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-26/p00004007/Literatur_Lehiaketako_ipuin_eta_olerki_onenak_saritu_dituzte.htm VII. Literatur Lehiaketako sariak banatu zituzten herenegun arratsaldean Getariako udaletxean. Aurten, guztira, 148 lan aurkeztu dituzte; zenbait mailetan, ordea, ipuinen eta olerkien kategoria umezurtz geratu da, lanik ez dutelako aurkeztu. Epaimahaia Iturzaetako zuzendari Ixio Unanuek, Artzape aldizkariko kide Amaia Iribarrek eta literatur lantegiko kide Joxi Erauskinek osatu dute. Lan irabazleekin aldizkari berezia argitaratuko du Artzape-k maiatzaren bukaeran. ############ irabazleak LH 1. maila. Ipuina: Espazioko abenturak, Zuhaitz Ibarbia. Olerkia: ez da lanik aurkeztu. LH 2. maila. Ipuina: Basoko iratxoak, Aratz Perez. Olerkia: ez da lanik aurkeztu. LH 3. maila Ipuina: Hiru lo egitera etxetik kanpo, Aitziber Ibarguren. Olerkia: Ama begira zazu, Nerea Martinez Lahidalga. ... Sat, 26 Apr 2008 01:00:00 +0200 GETARIA Bi ekitaldi herri eskolaren urteurrena ospatzeko http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-26/p00007903/Bi_ekitaldi_herri_eskolaren_urteurrena_ospatzeko.htm Sat, 26 Apr 2008 01:00:00 +0200 GETARIA Nesken pala txapelketari ekingo diote gaur arratsean http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-25/p00004901/Nesken_pala_txapelketari_ekingo_diote_gaur_arratsean.htm Fri, 25 Apr 2008 01:00:00 +0200 GETARIA «Hil ala biziko» partida jokatuko du bihar Ketak http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-25/p00004903/Hil_ala_biziko_partida_jokatuko_du_bihar_Ketak.htm Fri, 25 Apr 2008 01:00:00 +0200 GETARIA Indaux lantegian iruzurra izan al den ikertzen ari dira Azpeitiko epaitegian http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-25/p00007009/Indaux_lantegian_iruzurra_izan_al_den_ikertzen_ari_dira_Azpeitiko_epaitegian.htm Ustez enpresako diruaz jabetu da Getariako Indaux lantegiko langile bat eta gertatua Azpeitiko epaitegitik ikertzen ari dira. Antza denez, enpresa duela urtebete konturatu zen irregulartasunak izan zirela eta horien atzean orduko finantza zuzendari R.J.A.E. egon zitekeela. 1,8 eta 6 milioi euro arteko iruzurra egon daitekela aipatzen du hainbat iturrik. Enpresak justiziaren esku utzi zuen kontua eta ikerketaren lehen fasea bukatu zutenean finantza zuzendaria eta hainbat kolaboratzaile atxilotu zituzten. Ustezko erruduna Donostiako Martutene espetxean dago egun, behin-behineko preso gisa; auziko gainerako inplikatuak kalean daude, horien kasuan ere behin-behineko neurri gisa. Indaux lantegiko arduradunek ez dute adierazpenik egin nahi izan, baina euren webgunean (www.indaux.com) komunikatu bat jarri dute gaur, Grupo Indauxeko zuzendari nagusi Enrique Rioja Iribarrenek sinatuta. Bertan, «lasaitasunerako» deia egiteaz aparte, «agintaritza judizialari eta bere erabakiei errespetu osoa zor» dietela adierazten du. ... Fri, 25 Apr 2008 01:00:00 +0200 GETARIA Gure Txeruko dantzariak Lesakan izango dira http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-24/p00003001/Gure_Txeruko_dantzariak_Lesakan_izango_dira.htm Thu, 24 Apr 2008 01:00:00 +0200 GETARIA V. Literatur lehiaketako sariak banatuko dituzte http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-24/p00003903/V._Literatur_lehiaketako_sariak_banatuko_dituzte.htm Thu, 24 Apr 2008 01:00:00 +0200 GETARIA Herrerieta kalea berritzeko lanen bigarren fasea hasi du Udalak http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-24/p00006007/Herrerieta_kalea_berritzeko_lanen_bigarren_fasea_hasi_du_Udalak.htm Herrerieta kalea berritzeko lanen bigarren faseari ekin dio Udalak. Fase honetan, kalearen eskuinaldea eta begiratokia eta Menditxo plazan egingo dituzte lanak. Herrerieta kaleko ezkerraldean hainbat azpiegituren kanalizazioa eginda dago, eta orain kalearen eskuinaldeko hodiak antolatzeko lanekin hasi dira, «euri-urak eta ur beltzak bereiziko dira eta gaur egungo eta etorkizuneko hainbat zerbitzurentzako kanalak jarriko dira: telefonia, zuntz optikoa, gasa eta argindarra». Aireko lineak ere lurrazpiratu egingo dituztela gaineratu du Udalak. Bestetik, Gaztetape hondartzaren aldera dagoen begiralekua eta Menditxo plaza ere eraberrituko dituzte. Lanek eragingo dituzten eragozpenen aurrean «ulermena» eskatu du Udalak, «badakigu eragina izango dutela eguneroko bizitzan eta getariarrei barkamena eta lasaitasuna eskatzen diegu». ... Thu, 24 Apr 2008 01:00:00 +0200 GETARIA Marinel Herriak elkartearen sarean sartuko da Getaria http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-22/p00002004/Marinel_Herriak_elkartearen_sarean_sartuko_da_Getaria.htm Marinel Herriak (jatorrizko izena Villas Marineras) elkartean sartuko da gaur Getaria, Bartzelonako (Herrialde Katalanak) Juan Carlos I hotelean izango den ekitaldian. Aipatutako elkartea 90 hamarkan sortu zuten Galiziako, Asturiaseko eta Kantabriako kostaldeko hainbat udalerrik, modu bateratuan euren turismo eskaintza koordinatze eta sustatze aldera. Orain arte Galiziako, Asturiasko eta Kantabriako 13 herrik osatzen zuten Marinel Herriak, baina gaur ospatuko den ekitaldiaren ondoren, Euskal Herriko ordezkariak ere izango ditu: Getariarekin batera Hondarribia, Lekeitio eta Bermeo ere sartuko dira elkartean. Getariako Udalak jakitera eman duenez, sare horretan barneratzeak «abantailak» ekarriko dizkio herriari; besteak beste, Europan presente egoteko eta hainbat sustapen ekitalditan parte hartzeko aukera izango du. ... Tue, 22 Apr 2008 01:00:00 +0200 GETARIA Errenta aitorpena euskaraz egiteko deia egin du Udalak http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-22/p00002901/Errenta_aitorpena_euskaraz_egiteko_deia_egin_du_Udalak.htm Tue, 22 Apr 2008 01:00:00 +0200 GETARIA Bihar eta etzi ez da gasik izango herri osoan http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-20/p00006004/Bihar_eta_etzi_ez_da_gasik_izango_herri_osoan.htm Sun, 20 Apr 2008 01:00:00 +0200 GETARIA Balentziaga auzia ikertzeko batzordea osatu dute Legebiltzarrean http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-19/p00004005/Balentziaga_auzia_ikertzeko_batzordea_osatu_dute_Legebiltzarrean.htm Balentziaga Museoaren inguruan izan diren ustezko irregurlartasunak ikertzeko batzorde bat sortzea onartu zuten atzo goizean Eusko Legebiltzarrean aho batez. Proposamena PP alderdiak aurkeztu zuen eta gainerako alderdi guztiek babestu egin zuten. Salbuespen bakarra Aralar izan zen; alderdi horretako legebiltzarkideak ezin izan zuen saioan parte hartu, arrazoi pertsonalak tarteko. Atzo onartutako proposamenak museoaren proiektuaren inguruan izan diren «irregulartasunak» edo zalantzazko kudeaketak argitzea du helburu. Era berean, batzorde horrek «desagertutako Eusko Jaurlaritzaren ondare publikoa» ikertuko du. Borja Semper PPko legebiltzarkideak azpimarratu duenez, «beharrezkoa zen halako organo bat sortzea; batik bat, herritarrek ikusteko erakunde publikoak ez daudela bestaldera begira geratzeko prest egoera honen aurrean». Proposamenarekin ados egonagatik, batzorde berriak agian fiskala egiten ari den ikerketa «oztopatu» dezakeela iradoki zuen kezkatuta EAJko legebiltzarkide Luke Uribe-Etxeberriak. ... Sat, 19 Apr 2008 01:00:00 +0200 GETARIA Herritarrak kantari, Iturzaeta Herri Eskolaren 25. udaberrian http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-19/p00004006/Herritarrak_kantari_Iturzaeta_Herri_Eskolaren_25._udaberrian.htm Iturzaeta Herri Eskolaren 25. urteurrena ospatzeko ekitaldiei ekin zieten atzo arratsaldean herrian. Jai giroan murgilduta eta ilusioz beteta, Ane Lazkano ikasleak egindako urteurreneko logotipoa aurkeztu eta eskolaren ereserkia estreinakoz jo zuten herriko frontoian. Era berean, urte hauetan guztietan eskolari laguntza eman dieten erakundeei omenalditxo bat egin zieten eskolako arduradunek, lore sorta eta oroigarri bana oparituz. Hainbat ikaslek, irakaslek, gurasok, udal odezkarik eta herritarrek parte hartu zuten atzoko ekitaldian. Guztiek, gainera, arreta handiz abestu zuten Getariako Bertso Eskolak idatzi eta 39 ikaslek nahiz Gazte Alaiak taldeko kideek txistuarekin lagundutako ereserkia. Arratsaldea biribiltze aldera, sardina jateko eta sagardoa dastatzeko aukera izan zuten frontoira gerturatu ziren guztiek. Eta, bide batez, atzoko eta gaurko argazkien emanaldia ikusteko aukera ere izan zuten. ... Sat, 19 Apr 2008 01:00:00 +0200 GETARIA Herri Batzarra egingo du bihar ezker abertzaleak http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-18/p00004001/Herri_Batzarra_egingo_du_bihar_ezker_abertzaleak.htm Fri, 18 Apr 2008 01:00:00 +0200 GETARIA Areto futboleko partidak, bihar arratsaldean http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-18/p00004902/Areto_futboleko_partidak_bihar_arratsaldean.htm Fri, 18 Apr 2008 01:00:00 +0200 GETARIA Sarako haitzuloetara irteera antolatu dute http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-17/p00004901/Sarako_haitzuloetara_irteera_antolatu_dute.htm Thu, 17 Apr 2008 01:00:00 +0200 GETARIA Bizkar hezurra hizpide, Juan Alonsoren hitzaldian http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-17/p00004902/Bizkar_hezurra_hizpide_Juan_Alonsoren_hitzaldian.htm Thu, 17 Apr 2008 01:00:00 +0200 GETARIA Iturzaeta Herri Eskolaren 25. urteurreneko ekitaldia egingo dute etzi http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-16/p00004006/Iturzaeta_Herri_Eskolaren_25._urteurreneko_ekitaldia_egingo_dute_etzi.htm Iturzaeta Herri Eskolak 25 urte betetzen dituela-eta, urteurreneko ekitaldiei hasiera emango diete ostiral arratsaldean, herriko frontoian. Aurkezle lanetan Kepa Iribar kazetaria ariko da. Bertan, urteurreneko logotipoa aurkezteaz gain, AneLazkano egileari oroigarri bat emango diote. Jarraian, eskolako ereserkiaren estreinaldia egingo dute: 39 ikaslek eta Gazte Alaiakeko hainbat kidek txistuz joko dute eta gainerakoek abestu egingo dute. Ekitaldiaren amaieran, garaiko argazkiak erakusten dituzten bitartean, sardinak jateko eta sagardoa dastatzeko aukera izango da. ############ egitaraua 17:45ean. Parketik frontoira kalejira, txistularien laguntzarekin. 18:15ean. Urteurrenekoko logotipoa aurkeztuko dute. 18:25ean. Eskolaren ereserkia estreinakoz joko dute, eskolako 39 txistu larik eta Gazte Alaiak taldeko hainbat kidek. Eskolako haurrek eta gurasoek abestu egingo dute. ... Wed, 16 Apr 2008 01:00:00 +0200 GETARIA Hainbat kontzertu izango da egunotan Gaztetxean http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-16/p00004007/Hainbat_kontzertu_izango_da_egunotan_Gaztetxean.htm Wed, 16 Apr 2008 01:00:00 +0200 GETARIA Ura moztuko dute bihar Igarategi industrialdean http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-16/p00004901/Ura_moztuko_dute_bihar_Igarategi_industrialdean.htm Wed, 16 Apr 2008 01:00:00 +0200 GETARIA Bruesa ikustera joateko autobusa antolatu dute http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-16/p00004904/Bruesa_ikustera_joateko_autobusa_antolatu_dute.htm Wed, 16 Apr 2008 01:00:00 +0200 GETARIA