Errezil, Urola-kostako hitza http://www.urola-kostakohitza.info Hitzako albiste zerrenda errezil eu Sat, 17 May 2008 00:03:16 +0200 60 Errezil, Urola-kostako hitza http://www.urola-kostakohitza.info/rss/logo.gif urola-kostakohitza.info 'Gari lanak Errezilen' DVDa eta liburuxka aurkeztu dituzte http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-11/p00006003/Gari_lanak_Errezilen_DVDa_eta_liburuxka_aurkeztu_dituzte.htm «Gaur ospakizun eguna da» esanez hasi zuen Josune Zabalak Gari lanak Errezilen DVDaren eta liburuxkaren aurkezpena. Orain dela hiru urte lagun talde bati bururatutako herri proiektu baten emaitza izan da hau. Bi urtetan zehar bide luzea egin behar izan dute errezildarrek proiektua aurrera eramateko. Hiru urtetako bidea 2005ko udan sortu zen Atala Kultur Taldea, garai bateko ohiturak berreskuratzeko helburuarekin. Euren lehenengo proiektua garia garai batean bezala lantzea izan zen. «Kulturarekin zuzenean lotuta zegon proiektu bat egiteko asmoz hasi ginen. Garai bateko ohitura zaharrak berreskuratu nahi genituen eta bide batez gazteek eta haurrek ikastea nahi genuen» aipatu zuen Zabalak. 2005eko azaro inguruan hasi ziren gari prozesuarekin . Laiarekin lan egiteko ikastarotxo bat egin zuten herriko adineko baserritarrekin. Abenduan erakustaldi bat eman zuten eta bertan lurra laiatu eta garia erein zuten. ... Sun, 11 May 2008 01:00:00 +0200 ERREZIL 'Gari lanak Errezilen' proiektua aurkeztuko dute http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-09/p00005005/Gari_lanak_Errezilen_proiektua_aurkeztuko_dute.htm Fri, 09 May 2008 01:00:00 +0200 ERREZIL Apalantza hirugarren sailkatu da Mungian http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-06/p00005002/Apalantza_hirugarren_sailkatu_da_Mungian.htm Gorka Apalantzak hirugarren postua lortu zuten Mungiako I Rallyan. Maiatzaren 3an jokatu zen proba hau 2008ko Euskadiko Rally Txapelketako lehenena izan zen. Hasieran ongi hasi zen errezildarra Alazne arreba kopilotu zuela, nagusi izan baitziren zortzi kontroletatik zazpitan. Hala ere, bi aldiz zigortu zituzten bi ordutegi kontroletan aurreratzeagatik. Denera minutu eta hamar segundoko zigorra jaso zuten; hala, irabazlarengandik 42 segundotara bukatu zuten sailkapenean. Aurretik Luju eta Artetxe Xabier Lujua izan zen Mungiako I Rallyko irabazlea. Lasterketa osoan zehar abiadura azkarrean eta iraunkor aritzea lortu baitzuen. Bigarren postua Santi Artetxek lortu zuen, goizeko saioan denbora asko galdu ondoren, irabazlearengandik 26 segundotara bukatu baitzuen. Tue, 06 May 2008 01:00:00 +0200 ERREZIL Gorka Apalantza I. Ñañarri Rallysprintean txapelduna izan da http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-29/p00006001/Gorka_Apalantza_I._Ñañarri_Rallysprintean_txapelduna_izan_da.htm Larunbatean Alegia eta Amezketa artean jokatu zen I. Ñañarri Rallysprinta Gorka Apalantza gidari errezildarrak irabazi du. 53 segundoko aldea atera zion Joseba Zapiraini, eta minutu bat Lujuari. Auto lasterketan laugarren Santi Artetxe bizkaitarrak egin zuen. Ñañarri Rallysprinta aurreneko aldiz egin dute aurten, eta Alegian izango den Kilometroak ikastolen jaiaren alde antolatu zuten. Tue, 29 Apr 2008 01:00:00 +0200 ERREZIL Aimar Irigoienek Adunako Gorostidi Harria Lehiaketa irabazi du http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-29/p00006010/Aimar_Irigoienek_Adunako_Gorostidi_Harria_Lehiaketa_irabazi_du.htm Aimar Irigoienek harri-jasotzaile errezildarrak erraz irabazi zuen atzo Adunan jokatu zen Gorostidi Harria Txapelketa; bost minutuko txanda bakarrean bederatzi aldiz altxatu zuen 208 kiloko zilindro zaharra. Aimar Irigoien eta Joseba Ostolaza harri-jasotzaileak aritu ziren nor baino nor; biak bakarrik, lehian aritzeko gehiago inork ez zuelako izenik eman. Plazara ateratzen aurrena zestoarra izan zen. Honek bost minutuko txandan bost aldiz jaso zuen harria. Beste behin ere jaso zuen, baina epaileek ez zuten ontzat eman. Tue, 29 Apr 2008 01:00:00 +0200 ERREZIL Gazumen parke eolikoa eraikitzeko lanak esleitu ditu Eusko Jaurlaritzak http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-25/p00006004/Gazumen_parke_eolikoa_eraikitzeko_lanak_esleitu_ditu_Eusko_Jaurlaritzak.htm Eusko Jaurlaritzako Industria Sailak Euskal Autonomi Erkidegoan 15 parke eoliko eraikitzeko lanak esleitu dizkie hainbat enpresari; parke horietako bat Errezilgo Gazume mendian dago. Eusko Jaurlaritzak dioenez, parke eoliko horiekin eta gaur egun martxan direnekin, EAEko herritarren laurdenaren energia kontsumoa ase ahal izango du. Gazumeko parke eolikoaren proiektua Orisol Corporacion Energetica SA enpresari eman diote, eta sei hilabeteko epea du instalazioaren oinarrizko proiektua idatzi eta ingurumen eraginaren azterketa egiteko. Ondoren, jendaurrean jarriko dituzte eta jendeak alegazioak egiteko aukera izango du. Gainera, udalei, Foru Aldundiari eta beste erakunde batzuei txostenak ere eskatuko dizkiete. Duela bost urte, Errezilgo Udalak, aho batez ezezkoa eman zion Gazumen parke eolikoa egiteko egitasmoari. ... Fri, 25 Apr 2008 01:00:00 +0200 ERREZIL Kulturak batuko gaitu http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-16/p00005007/Kulturak_batuko_gaitu.htm Duela bi urte sortu zuten Errezilen Atala Kultur Taldea, eta ordutik hamaika ekitaldi antolatu ditu herrian, herritarrentzat eta herriarentzat, Errezilen kultur proiekzio berria sortzeko asmotan. Izaera irekia izateko intentzioz jaio zen Atala Kultur Taldea, eta izaera ireki horren adierazgarri izan dira sortu zenetik hona herritarren zein elkarteen iritzia jasotzeko deitu dituzten bilera irekiak. Hurrengo bilera ostiral honetan bertan izango da, apirilaren 18an. Oraingoan ere Errezilgo herritarren, elkarteen eta alderdi politikoen iritziak, balorazioak eta proposamenak jaso nahi dituzte. Proiektu bat, bi helburu Atala Kultur Taldearen hastapenetan herritar taldeak argi ikusi zuen zen Errezilgo arazo nagusia: «Ez zegoela inolako kultur proiekziorik». Zenbait kultur ekitaldi egin egiten ziren, baina «inolako koordinaziorik gabe». Honi irtenbidea eman nahian, kultur taldekoek bi helburu nagusi finkatu zituzten: alde batetik, «garai bateko kultura berreskuratzea»; bestetik, ordu arte «herrian ez zegoen kultur mugimendu bat» sortzea. ... Wed, 16 Apr 2008 01:00:00 +0200 ERREZIL Ugaztun emea, baita ama ere http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-03-14/p00008393/Ugaztun_emea_baita_ama_ere.htm Ezohiko ikuskizun batez gozatzeko eta ikasteko aukera izango da gaur gauean eskualdean. Izan ere, Errezilgo Atala Kultur Elkarteak antolatuta, Teresa Lopez Munain aktore bilbotarrak Ugaztun eme baten irrikak bakarrizketan oinarritutako antzezlana taularatuko du gaur, Errezilgo Borondegiko areto nagusian. Lopez Munainen emanaldia 22:00etan hasiko dela jakinarazi dute Atalakoek. Martxoaren 8an, urtero legez, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu zela eta, emakumearekin zerikusia duen saio antolatu nahi izan du Atalak oraingoan. Asmo horrekin prestatu dute Lopez Munainen antzezpena. Lan honetan, emakumea eta haurra, haurdunaldia eta haurraren hazkuntza hartuko ditu ardatz Teresa Lopez Munainek. Gure artean ezaguna Aspalditik ari da Lopez Munain bai antzerkigintzan, bai telebistan lanean, baita zineman ere. Guztira 10 antzezlanetan, 4 telesailetan eta 6 filmetan (hauetako 3 laburrak) parte hartu du. Baina, zalantzarik gabe, Goenkale telesaileko Gina-ren paperak egin zuen ezagun . Telebistan egin dituen beste lanen artean ezagunak dira Nire familia eta beste piztia batzuk edo Benta Berri telesailak. ... Fri, 14 Mar 2008 01:00:00 +0100 ERREZIL Harrobia martxan jarriz gero, egunero 200 kamioik zeharkatuko dute herria http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-03-13/p00005006/Harrobia_martxan_jarriz_gero_egunero_200_kamioik_zeharkatuko_dute_herria.htm Canteras Zestoa enpresako ingeniariak Errezilen berriz martxan jar liteken Estra Aintza harrobiari buruzko hainbat datu ezagutarazi zituen , martxoaren 6an Borondegin. Errezilgo Udalaren aginduz egin zuen ingeniariak harrobiari buruzko ikerketa, eta adituak jakinarazi zuenez, harrobia berriz martxan jarriz gero herrian eta ingurunean ondorio ugari izango du. Batetik, harrobia berriz irekiz gero, egunean 200 kamioi inguruk zeharkatuko du herriko errepidea. Bestetik, errepidea ordu erdiz moztuko lukete sarritan, harrobian leherketak egin behar dituzten garaian. Leherketa hauek 15 egunetik behin egin beharko lirateke. Herrian guardia zibilen presentzia ere beharrezkoa izango litzatekela argitu zuen Udalak kontrataturiko ingeniariak, zainketa lanak egiteko. Azkenik, azpimarratu zuen oraingo proiektuak 16 hektarea ustiatzeko eskubidea ematen duela, baina Minaren Legeari jarraiki, gerora 117 hektareatara zabaldu dezakete ustiatu daitekeen eremua. ... Thu, 13 Mar 2008 01:00:00 +0100 ERREZIL Guraso Eskoletan izena emateko epea oraindik ere zabalik da http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-03-07/p00005004/Guraso_Eskoletan_izena_emateko_epea_oraindik_ere_zabalik_da.htm Otsailaren hasieran ireki zuten Guraso Eskoletan izena emateko epea, eta oraindik ere zabalik dago. Izan ere, Izar Arregik psikologoak zuzentzen duen ikastaroan oraindik bada gehiagorentzat lekua. Borondegi balioanitzeko zentroan ematen dira eskolak, eta horien helburua guraso arduratsuak izaten laguntzeko estrategiak lantzea da. Asmo hau betetzeko, gurasoek seme-alaben jokaera egokien eta desegokien ulermena jorratuko dute, estimulazioa landuko dute eta seme-alabekiko komunikazioan sakonduko dute. Ordutegia eta egutegia Ikastaroa bi taldetan banatuta dago: bata goizekoa eta bestea arratsaldekoa. Goizeko taldearen saioak 09:30etik 11:00etara izango dira; arratsaldeko taldearenak, berriz, 15:00etatik 16:30era. Saioen egunei dagokienez, goizeko taldekoenak astelehenetan izango dira; arratsaldeko taldearenak, berriz, ostiraletan. Hasieran bi taldeen saioak ostiraletan izan behar ziren, baina ordutegi arazoak direla-eta egunak aldatu behar izan zituzten. Goizeko taldeak ikastaroa izango du martxoaren 10ean, 17an eta 31an, eta apirilaren 7an eta 14an. Arratsaldekoak, aldiz, martxoaren 14an, 28an eta apirilaren 4an eta 11an. ... Fri, 07 Mar 2008 01:00:00 +0100 ERREZIL Errezilen, herriko jaiak antolatzeko bilera da bihar http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-03-05/p00006903/Errezilen_herriko_jaiak_antolatzeko_bilera_da_bihar.htm Wed, 05 Mar 2008 01:00:00 +0100 ERREZIL Apalantza-Urkiola, bigarrenak Gabirian http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-03-04/p00004001/Apalantza-Urkiola_bigarrenak_Gabirian.htm Tue, 04 Mar 2008 01:00:00 +0100 ERREZIL Bidegoian eta Errezil arteko errepidea berritzea erabaki dute http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-02-21/p00005001/Bidegoian_eta_Errezil_arteko_errepidea_berritzea_erabaki_dute.htm Gipuzkoako Foru Aldundiak Tolosa-Elgoibar (GI-2634) errepidearen bide zorua berritzea erabaki du, Bidegoian eta Errezil lotzen dituen bidean 11 kilometroko tarte batean. Hala, GI-2634 errepidean, 8.405 (Bidegoian) eta 19.935 (Errezil) kilometro puntuen arteko zatian bide zoruaren egitura birgaitzeko lanak lehiaketara aterako dituzte. 3 hilabete eta 368.961,18 euro Lehiaketan aukeratutako enpresak 3 hilabeteko epean amaitu beharko ditu lanak eta 368.961,18 euroko aurrekontua izango du horretarako. Lan hauen helburua zoladuraren gainazaleko ezaugarriak berritzea eta hobetzea da. Horretaz gain, prebentzio neurri batzuk hartzea erabaki du Udalak. Besteak beste, zoruari lodiera handituko diote geruza berriak zabalduz, zorua hausten hasi baino lehen. Thu, 21 Feb 2008 01:00:00 +0100 ERREZIL Guraso Eskolan «iaz ikasitako teoria praktikara» eramango dute aurten http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-02-21/p00005006/Guraso_Eskolan_iaz_ikasitako_teoria_praktikara_eramango_dute_aurten.htm Otsailaren hasieratik, Guraso Eskolak ematen ditu Izar Arregi psikologoak Errezilgo Borondegi balioanitzeko zentroan. Apirilaren erdira arte iraungo du ikastaroak. Gurasoei zuzendutako ikastaroak dira horiek. Guraso arduratsuak izateko estrategiak azaldu eta ondokoaren kezkak entzunez, haurrei heziketa egokia nola eman ikastea da helburua. Ikastaroak hasita dauden arren, oraindik ere guraso gehiagok eman dezakete izena, horretarako epea zabalik baitago. «Oraindik aurkezpenak bakarrik egin ditugu. Beste gurasoren batek izena eman nahiko balu, oraindik ez da berandu», adierazi du Arregik. Bi taldetan banatuta daude gurasoak eta astean egun batean joaten dira Guraso Eskolara. Egun bakoitzean ordu eta erdiko saioa egiten dute. Teoriatik praktikara Arregi iaz ere aritu zen Guraso Eskolak ematen Errezilen. «Iaz, gehienbat teoria landu genuen. Aurten, berriz, iaz ikasitakoa praktikan jartzen saiatuko gara», adierazi du psikologo azpeitiarrak. ... Thu, 21 Feb 2008 01:00:00 +0100 ERREZIL Erniarraitzeko hirugarren kanporaketa egingo dute http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-02-20/p00005901/Erniarraitzeko_hirugarren_kanporaketa_egingo_dute.htm Wed, 20 Feb 2008 01:00:00 +0100 ERREZIL Komunikazio ez bortitzaren inguruko ikastaroa izango da http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-02-09/p00007002/Komunikazio_ez_bortitzaren_inguruko_ikastaroa_izango_da.htm Indarkeriarik gabeko komunikazioan oinarritutako ikastaroa antolatu dute otsailaren 23rako eta 24rako. Pilar Torre psikopedagogoa ariko da ikastaroa ematen. Indarkeria aipatzean, ez da indarkeri fisikoaz bakarrik arituko, hitzezko indarkeriaz ere bai. Ikastaroan izena emateko azken eguna otsailaren 15a da, eta interesa duenak 628859282 telefonora deitu eta Nereagatik galdetu dezake. Azpeitian hilero elkartzen dira Indarkeriarik gabeko komunikazioaren inguruan hitz egiteko, Azpeitian hilero elkartzen da taldetxo bat. Interesa duenak, goian aipatutako telefonora deitu eta Nerearekin hitz egin dezake. Sat, 09 Feb 2008 01:00:00 +0100 ERREZIL XXV. Mus Txapelketa izango da bihar gauean Erniope Elkartean http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-01-24/p00005006/XXV._Mus_Txapelketa_izango_da_bihar_gauean_Erniope_Elkartean.htm Mus Txapeketa izango da bihar 22:00etan Erniope Elkartean. Aurtengoa, 25. aldia du Mus Txapelketa honek. Lau erregeetara jokatuko dute eta saio bakoitza lau ustel eta bost hamarrekotara izango dela adierazi dute. Izen ematea lehenago Mus Txapelketa honetan izen ematea ordu erdi lehenago egingo da, 21:30ean, Erniope Elkartean bertan. Bikote bakoitzeko 20 euro ordaindu beharko da. Sari erakargarriak jarri dituzte antolatzaileek: lehenengo bikoteak txapelak eta 15o euro jasoko ditu. Bigarrengoak, 100 euroko saria eta hirugarrengoak 50 eurokoa. Thu, 24 Jan 2008 01:00:00 +0100 ERREZIL Parke eolikoaren aurka azaldu dira ekologistak http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-01-24/p00005903/Parke_eolikoaren_aurka_azaldu_dira_ekologistak.htm Thu, 24 Jan 2008 01:00:00 +0100 ERREZIL Atalak herriko kultur egoera aztertzeko bilera deitu du http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-01-18/p00007007/Atalak_herriko_kultur_egoera_aztertzeko_bilera_deitu_du.htm Atala kultur taldeak bilera orokor baterako dei egin die herritarrei. Bilera gaur 21:30ean izango da, Borondegiko Areto Nagusian. Atala kultur taldekoek gogoeta une eta gune bat eraiki nahi dute, urtean zehar eta hemendik aurrerako herriko kultur mugimenduaren inguruan hausnartzeko. Hainbat gai jorratuko dute Bileran hainbat gai jorratuko dute: herriko kulturgintzaren errealitatea, urte osoari begirako egitasmo orokorren proposamenak, Atala kultur taldearen egitasmoak, besteak beste. Fri, 18 Jan 2008 01:00:00 +0100 ERREZIL Ezker abertzaleak bilera egingo du gaur Borondegin http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-01-18/p00007901/Ezker_abertzaleak_bilera_egingo_du_gaur_Borondegin.htm Fri, 18 Jan 2008 01:00:00 +0100 ERREZIL Silo-bolen plastikoa biltzeko egunak zehaztu dituzte http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-01-17/p00003011/Silo-bolen_plastikoa_biltzeko_egunak_zehaztu_dituzte.htm Errezilgo Udalak jakitera eman duenez, autengo silo-bolen plastikoa biltzeko egunak zehaztu dituzte; hilabete bakoitzeko bigarren asteartean bilduko dute. Biltzeaz Urkome Landa Garapen Elkartea arduratuko da. Baserritarrek ohiko bidegurutzeetara bezperan atera beharko dute plastikoa, hurrengo goizean garraiolariak bertatik jaso ahal izateko. Hamaika herritan du zerbitzua Urkome Landa Garapen Elkarteak hamaika herritan ematen ditu bere zerbitzuak; Errezilez gain, Urola Kosta eskualdeko gainontzeko herrietan ere egitn du lan. Herri horietako landa ingurunea garatzea du helburu. Mingain urdinaren gaitza Era berean, Udalak jakinarazi duenez, herriko baserrietan albaitari bat eta laguntzaile bat dabiltza aste honetan eta hurrengoan, mingain urdinaren gaitzaren aurkako txertoa jartzen. ... Thu, 17 Jan 2008 01:00:00 +0100 ERREZIL Aimar Irigoienek egin egin du http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2007-12-18/p00008575/Aimar_Irigoienek_egin_egin_du.htm Esan eta egin, horixe egin du errezildarrak oraingo honetan ere. Juan Joxe Unanue Goenatxo II.a-ren marka hautsi du Aimar Irigoien harri-jasotzaileak: hiru minututan 152 kiloko kuboa 17 aldiz altxatu zuen, herenegun, Zizurkilen. 17 aldiz altxatu zuen, eta 18.a epaileak baliogabetu egin zuen, gainera. Izan ere, 18. aldiz igo egin zuen harria, baina sorbalda gainean ez zuen behar bezala jarri. Epaileak eta bertan zeuden denek ikusi zuten eta altxaldia baliogabetuta gelditu zen. Horren inguruko eztabaidarik ez zen egon eta harri-jasotzaileak berak ere onartu zuen altxaldia ez zela zuzena. Beraz, marka 17 altxalditan jarri du Irigoienek. Gustura dago egindako lanarekin: «Oso ondo atera zen dena eta gustura nago. Hotz handia egiten zuen eta giharrak hoztuko beldur nintzen, baina dena ondo atera zen». ... Tue, 18 Dec 2007 01:00:00 +0100 ERREZIL Irigoienen beste erronka bat http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2007-12-15/p00008297/Irigoienen_beste_erronka_bat.htm Sat, 15 Dec 2007 01:00:00 +0100 ERREZIL Kinto bazkaria egingo dute 50 urte dituztenek http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2007-11-24/p00007902/Kinto_bazkaria_egingo_dute_50_urte_dituztenek.htm Sat, 24 Nov 2007 01:00:00 +0100 ERREZIL Bertako produktuen azoka http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2007-11-20/p00008344/Bertako_produktuen_azoka.htm Joan den igandean, bertako produktuen azoka izan zen Errezilgo pilotalekuan. Bertako baserritarrek hainbat postu jarri zuten, bertako barazkiekin eta bestelako produktuekin. Errezilgo Azoka elkarteko emakumeek ere postua jarri zuten eta, barazkiez gain, beraiek egindako likoreak eta mermeladak jarri zituzten salgai, besteak beste. Igandeko azokan, Errezil sagarrak ez ziren izan protagonista nagusia, aurtengoan ez baitute asko bildu. Gazta eta postre lehiaketa Bestalde, igandean, postre eta gazta lehiaketa ere izan ziren Errezilgo frontoian bertan. Bertan bildu zirenek, lehiatu ziren gazta eta postre guztiak dastatzeko aukera ere izan zuten, lehiaketa amaitu ostean dastaketa edo hamaiketakoa izan baitzen, urtero bezala. Gazta lehiaketan, hiru sari banatu zituzten; diru sariak izan ziren eta lehenengo saria lortu zuenak oroigarria ere jaso zuen. Bestalde, postre lehiaketan bi sari banatu ziren soilik, eta hauek ere diru sariak izan ziren. ... Tue, 20 Nov 2007 01:00:00 +0100 ERREZIL Gazumeko haize parkea gelditzeko eskatu du Eguzkik http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2007-11-18/p00005002/Gazumeko_haize_parkea_gelditzeko_eskatu_du_Eguzkik.htm Gazumeko, Arkamuko, Perriaingo, Iturrietako mendietako eta Kolometako haize parkeak gelditzeko eskatu dio Eguzkik Eusko Jaurlaritzako Industria Sailari. EAEko Haize Energiaren Lurralde Sektore Planak aurreikusi zituen haize zentral berri horien lanak esleitzeko epea abenduan hasiko dela jakinarazi du talde ekologistak, eta hori atzeratzeko eskatu du. Berrikusi arte, gelditu Eusko Jaurlaritzaren plana «zaharkituta» dagoela esan du Eguzkik. Horren aurrean, egitasmo horiek gelditzeko beharra azaldu dute ekologistek, plana berrikusten den bitartean. Industria Sailak esleitu nahi dituen bost haize zentralen kokapenaren aurkako arrazoiak hiru modutan arrazoitu zituen Eguzkiko bozeramaile Alberto Friasek, betiere EAEko haize energiaren ereduaren kontra dagoela agerian utziz, ez haize energiaren kontra. Arkamun, Perriainen, Kolometan eta Iturrietako mendietan egin nahi dituzten haize parkeak Natura 2000 Europako sare ekologikoaren barrenean daude, eta gune horiek babestuta daude. «Badirudi saiatzen ari direla esku batek egindakoaren berri ez izatea beste eskuak». EAEko azaleraren %20 Natura 2000 sarearen barrenean dagoela gogoratu zuen Friasek, eta haize parkeak gainerako %80an egiteko eskatu zuen. ... Sun, 18 Nov 2007 01:00:00 +0100 ERREZIL Bihar bertako produktuen azoka izango da frontoian http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2007-11-17/p00003903/Bihar_bertako_produktuen_azoka_izango_da_frontoian.htm Sat, 17 Nov 2007 01:00:00 +0100 ERREZIL Bertako produktuen azoka egingo dute igande goizean http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2007-11-15/p00005007/Bertako_produktuen_azoka_egingo_dute_igande_goizean.htm San Martin jaiak joan den asteburuan izan baziren ere, igandean oraindik ere festa giroa izango da Errezilen. Erretiratuen Eguna ospatuko dute eta, horrela, herriko erretiratuentzat bazkaria izango da Borondegin. Horretaz gain, 10:00etatik aurrera bertako produktuen azoka ere egingo dute. Hala, urtero bezala, bertako produktuen postuak jarriko dituzte Errezilgo baserritarrek herriko pilotalekuan. Gainera, gazta eta postre lehiaketak ere izango dira pilotalekuan bertan, eta sari ugari banatuko dute parte hartzen duten herritarren artean. Gazta lehiaketan hiru sari banatuko dituzte eta postre lehiaketan, berriz, bi sari. Horren harira, gazta lehiaketan bost baserritarrek hartu ohi dutela parte azaldu du Koldo Arzallus zinegotziak; postre lehiaketan ere antzeko parte-hartzaile kopurua izaten dela zehaztu du. ... Thu, 15 Nov 2007 01:00:00 +0100 ERREZIL Bertako produktuen azoka egingo dute igande goizean http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2007-11-06/p00005014/Bertako_produktuen_azoka_egingo_dute_igande_goizean.htm naiara exposito Herenegun Udazkeneko Jaizkibelgo igoera jokatu zuten eta, bertan, Gorka Apalantza pilotu errezildarrak lortu zuen garaipena. Proba honekin, Euskal Herriko Mendiko Txapelketei amaiera eman zioten.Garaipen estua izan zen, dena dela, errezildarrak, 64 ehuneneko aldea besterik ez batzion atera bigarren postuan sailkatu zen Luis Martinezi. Bestalde, Apalantzak azkeneko lasterketan istripua izan zuen eta, autoa konpontzeko astirik ez dutenez izan, Andres Vilariñoren Norma M20 barketarekin hartu zuen parte. Errezildarra gustura zegoen auto horrekin parte hartzeko aukera izan duelako; «nirea baino hobea da eta gustura ibili naiz». ... Tue, 06 Nov 2007 01:00:00 +0100 ERREZIL Bertako produktuen azoka egingo dute igande goizean http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2007-10-19/p00006005/Bertako_produktuen_azoka_egingo_dute_igande_goizean.htm Fri, 19 Oct 2007 01:00:00 +0200 ERREZIL Bertako produktuen azoka egingo dute igande goizean http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2007-10-16/p00005920/Bertako_produktuen_azoka_egingo_dute_igande_goizean.htm Tue, 16 Oct 2007 01:00:00 +0200 ERREZIL Bertako produktuen azoka egingo dute igande goizean http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2007-10-10/p00005867/Bertako_produktuen_azoka_egingo_dute_igande_goizean.htm Wed, 10 Oct 2007 01:00:00 +0200 ERREZIL Bertako produktuen azoka egingo dute igande goizean http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2007-10-09/p00005010/Bertako_produktuen_azoka_egingo_dute_igande_goizean.htm Tue, 09 Oct 2007 01:00:00 +0200 ERREZIL Bertako produktuen azoka egingo dute igande goizean http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2007-10-04/p00005005/Bertako_produktuen_azoka_egingo_dute_igande_goizean.htm n. exposito Hilaren 20an herriko erretiratuentzat eta pentsiodunentzat bidaia antolatu dute kostaldera. Irteeran parte hartzen dutenek, egun osoa pasako dute kanpoan, eta aurrez izena eman beharko dute.08:30ean herriko plazan elkartuko dira eta Zarautz inguruan geldialdi bat egingo dute gosaltzeko. 12:00ak inguruan, berriz, Donostiako Aquariuma bisitatuko dute. Bazkariari dagokionez, Igeldoko Buenavista jatetxean bazkalduko dutela adierazi dute. Bestalde, irteeraren prezioa 40 eurokoa izango dela jakinarazi dute. Irteera honetan herriko erretiratu eta jubilatu guztiek har dezakete parte. Horretarako, ordea, izena aurrez eman beharko dute udaletxean bertan. Izena emateko azken eguna hilaren 16a izango dela adierazi dute Errezilgo udaletxetik. ... Thu, 04 Oct 2007 01:00:00 +0200 ERREZIL Bertako produktuen azoka egingo dute igande goizean http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2007-10-04/p00005814/Bertako_produktuen_azoka_egingo_dute_igande_goizean.htm Thu, 04 Oct 2007 01:00:00 +0200 ERREZIL Bertako produktuen azoka egingo dute igande goizean http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2007-10-04/p00005815/Bertako_produktuen_azoka_egingo_dute_igande_goizean.htm Thu, 04 Oct 2007 01:00:00 +0200 ERREZIL Bertako produktuen azoka egingo dute igande goizean http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2007-10-04/p00005005/Bertako_produktuen_azoka_egingo_dute_igande_goizean.htm n. exposito Hilaren 20an herriko erretiratuentzat eta pentsiodunentzat bidaia antolatu dute kostaldera. Irteeran parte hartzen dutenek, egun osoa pasako dute kanpoan, eta aurrez izena eman beharko dute.08:30ean herriko plazan elkartuko dira eta Zarautz inguruan geldialdi bat egingo dute gosaltzeko. 12:00ak inguruan, berriz, Donostiako Aquariuma bisitatuko dute. Bazkariari dagokionez, Igeldoko Buenavista jatetxean bazkalduko dutela adierazi dute. Bestalde, irteeraren prezioa 40 eurokoa izango dela jakinarazi dute. Irteera honetan herriko erretiratu eta jubilatu guztiek har dezakete parte. Horretarako, ordea, izena aurrez eman beharko dute udaletxean bertan. Izena emateko azken eguna hilaren 16a izango dela adierazi dute Errezilgo udaletxetik. ... Thu, 04 Oct 2007 01:00:00 +0200 ERREZIL Bertako produktuen azoka egingo dute igande goizean http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2007-10-04/p00005814/Bertako_produktuen_azoka_egingo_dute_igande_goizean.htm Thu, 04 Oct 2007 01:00:00 +0200 ERREZIL Bertako produktuen azoka egingo dute igande goizean http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2007-10-04/p00005815/Bertako_produktuen_azoka_egingo_dute_igande_goizean.htm Thu, 04 Oct 2007 01:00:00 +0200 ERREZIL Bertako produktuen azoka egingo dute igande goizean http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2007-10-03/p00005004/Bertako_produktuen_azoka_egingo_dute_igande_goizean.htm Wed, 03 Oct 2007 01:00:00 +0200 ERREZIL Bertako produktuen azoka egingo dute igande goizean http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2007-10-03/p00006005/Bertako_produktuen_azoka_egingo_dute_igande_goizean.htm Wed, 03 Oct 2007 01:00:00 +0200 ERREZIL Bertako produktuen azoka egingo dute igande goizean http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2007-09-20/p00005010/Bertako_produktuen_azoka_egingo_dute_igande_goizean.htm Thu, 20 Sep 2007 01:00:00 +0200 ERREZIL Bertako produktuen azoka egingo dute igande goizean http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2007-09-19/p00005904/Bertako_produktuen_azoka_egingo_dute_igande_goizean.htm Wed, 19 Sep 2007 01:00:00 +0200 ERREZIL Bertako produktuen azoka egingo dute igande goizean http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2007-09-19/p00005904/Bertako_produktuen_azoka_egingo_dute_igande_goizean.htm Wed, 19 Sep 2007 01:00:00 +0200 ERREZIL Bertako produktuen azoka egingo dute igande goizean http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2007-09-15/p00005002/Bertako_produktuen_azoka_egingo_dute_igande_goizean.htm Sat, 15 Sep 2007 01:00:00 +0200 ERREZIL Bertako produktuen azoka egingo dute igande goizean http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2007-09-13/p00005876/Bertako_produktuen_azoka_egingo_dute_igande_goizean.htm Thu, 13 Sep 2007 01:00:00 +0200 ERREZIL Bertako produktuen azoka egingo dute igande goizean http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2007-08-09/p00007012/Bertako_produktuen_azoka_egingo_dute_igande_goizean.htm irene elorza Eusko Jaurlaritzako Industria Sailak onartutako Haize Energiaren Sektoreko Lurralde Planaren 2. faseak (SLP) ateak irekitzen dizkio Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban beste bost parke eoliko eraikitzeko asmoari. Horien artean, Errezilgo Gazume mendian parke eolikoa eraikitzeko baimen administratiboa jasotzen da uztailaren 9an argitaratutako Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean. Gazumekin batera, Arkamon, Aldama-Arlaba Gurutze mendietan, Iturrietan eta Kolometan instalazioak jartzeko prozedurari ere hasiera ematen diote orain. Eusko Jaurlaritzak aurrerantzean eraiki nahi dituen parke eoliko hauek, Natura 2000 Sarean eta Babestutako Gune Naturalen baitan kokatzen dira: ... Thu, 09 Aug 2007 01:00:00 +0200 ERREZIL Bertako produktuen azoka egingo dute igande goizean http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2007-07-12/p00007861/Bertako_produktuen_azoka_egingo_dute_igande_goizean.htm Thu, 12 Jul 2007 01:00:00 +0200 ERREZIL Bertako produktuen azoka egingo dute igande goizean http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2007-07-03/p00005022/Bertako_produktuen_azoka_egingo_dute_igande_goizean.htm naiara exposito Joan den igandean Leaburun jokatu zen Gipuzkoako Harrijasotze Harri Txikien Txapelketan errekor berria ezarri zuen Aimar Irigoien harri-jasotzaile errezildarrak.Errezildarrak erraz gainditu zuen aurretik Izeta II.ak ezarrita zuen errekorra, 300 kiloko aldea atera baitzion Izeta II.aren errekorrari. Irigoienek guztira, 9.837,56 kilo altxatzea lortu zuen. Emaitzarekin «gustura» 125 kiloko zilindro berriarekin 34 altxaldi egin zituen. 112,5 kiloko kubikoarekin, berriz, 23 altxaldi egin zituen; eta 100 kiloko bolarekin, 34 altxaldi egin zituen errezildarrak.Irigoien «gustura» dago igandean egindako lanarekin, eta txapelketan maila «oso ona» izan zela adierazi du. «Gazteen artean ere lehia polita izan zen eta harri-jasotzaile denak eskualdekoak izatea ez da kasualitate hutsa, garbi ikusten da non dagoen harri-jasotzerako zaletasuna», azaldu du Irigoienek. Txapelketa honetan parte hartu zuten zazpi parte-hartzaileetatik sei eskualdekoak ziren: Jokin Eizmendi (Zarautz), Aimar Irigoien (Errezil), Hodei Iruretagoiena Izeta IV (Zarautz), Jesus Mari Iruretagoiena Izeta III (Aia), Unai Lertxundi (Orio) eta Joseba Ostolaza (Zestoa). ... Tue, 03 Jul 2007 01:00:00 +0200 ERREZIL