Edizio jarraia, Urola-kosta hitza http://www.urola-kostakohitza.info Urola-kosta hitzako azken ordua. eu Sat, 17 May 2008 17:06:46 +0200 5 Edizio jarraia, Urola-kosta hitza http://www.urola-kostakohitza.info/rss/logo.gif http://www.urola-kostakohitza.info Bikotekazko Goitibehera Txapelketan Asier Epelde eta Iraitz Olariaga izan dira irabazleak http://www.urola-kostakohitza.info/albisteak/6469/Bikotekazko_Goitibehera_Txapelketan_Asier_Epelde_eta_Iraitz_Olariaga_izan_dira_irabazleak.htm Udalak antolatutako Herri Jaien baitan Bikotezka Goitibehera Txapelketa jokatu da Aitzarako bidean. Irabazleak, Asier Epelde eta Iraitz Olariaga izan dira. Sei bikotek parte hartu dute txapelketan eta Euskal Herriko 2007ko goitibeherako txapelduna den Iņigo Garciak erakustaldia ere egin du. Horrez gainera, monopatinetan etzanda jaisten direnak ikusteko aukera ere izan da. 1,2 kilometroko ibilbidea zuten prestatuta antolatzaileek eta hiru jaitsiera egin dituzte: bat probakoa eta beste biak puntuagarriak.
Erakustaldia egitera joandako neska batek min hartu du eta anbulantzian eraman dute Donostiako ospitalera.
Gaur, larunbata, arratsalderako antolatuta zuten Futbito Txapelketa bertan behera utzi dute antolatzaileek: "Parte hartzeko izena emanda zutenak Eskola Kiroleko Txapelketara eta Anaitasunaren partidara joango direlako".
Sat, 17 May 2008 14:54:49 +0200 Gizartea
Gizarte parte-hartzeari buruzko prestakuntza ikastaroa emango dute Azpeitian http://www.urola-kostakohitza.info/albisteak/6470/Gizarte_parte-hartzeari_buruzko_prestakuntza_ikastaroa_emango_dute_Azpeitian.htm Gipuzkoako Foru Aldundiak politika publikoan gizarte parte-hartzea sustatzeko helburuaz ikastaro programa berri bat jarri du martxan. Trebakuntza ekimen honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza du eta Baketik arduratzen da antolaketaz. Datozen egunetan, maiatzak 20 asteartea, 21 astezkena eta 22 osteguna, 19:00etatik 21:00etara Azpeitiko Sindikatu Zaharrean Gipuzkoa osoan programatutako hamabi kurtsoetatik bat ospatuko da. Ikastaroa dohan da, eta han izena emateko nahikoa da Baketik-ekin kontaktuan jartzea 943 251005 telefonora deituta, partehartu@baketik.org helbidera idatziaz edota www.baketik.org helbidean sartuaz. Sat, 17 May 2008 15:25:17 +0200 Gizartea Zumaiako Txomin Agirre AEK-ko euskaltegiak egoitza berria du http://www.urola-kostakohitza.info/albisteak/6471/Zumaiako_Txomin_Agirre_AEK-ko_euskaltegiak_egoitza_berria_du.htm Bidasoa kaleko lehenengo zenbakian du egoitza berria Zumaiako Txomin Agirre AEK-ko euskaltegiak. Udalak utzi dio egoitza eta atzo arratsaldean inauguratu zuten festa giroan. Zumaiako AEK-ko arduradun Naiara Aizpuruak eta Gipuzkoako koordinatzaile Aurkene Urrosolok Zumaiako Udalari eskerrak eman zizkioten egoitza uzteagatik, eta "Udalarekin elkarlanean jarraitzeko nahia" agertu zuen Aizpuruak. Udaleko Euskara Batzordeko batzordeburu Nerea Epeldek, bestalde, AEK-k herrian euskararen alde urte askoan "lan asko" egin duela eta "bide horretan Udala lagun" izango duela adierazi zuen. Bertsoak, jana eta edana eta Bota pa batukada talde azkoitiarraren doinuak izan zituzten inaugurazioa alaitzeko. Sat, 17 May 2008 16:52:50 +0200 EUSKARA Txakolinak zaindari berriak ditu http://www.urola-kostakohitza.info/albisteak/6472/Txakolinak_zaindari_berriak_ditu.htm Ziri Getariako Txakolinaren Kofradiakoek XI. Kapitulua edo batzarra egin dute gaur eguerdian Foruen Enparantzan, eta aurtengoan txakolinzaleek Zarauzko Surf elkartea, Orioko Xixario jatetxeko parrillero Luis Mari Uranga eta Pello Garcia omendu dituzte, kofrade izendatuta. Zirikoek Euskal Herriko hainbat txokotako nahiz Frantziako 21 kofradia gonbidatu dituzte euren batzarrera, eta horiei harrera egin diete Arralde Txiki elkartean, 10:00etan. Ondoren, aurten Getariako Txakolina jatorri izendapena hartu duen Urki upategian hamaiketakoa egin dute. Txistulariek lagunduta, herriko kaleetan ibili dira Zirikoak nahiz gainontzeko kofradietakoak, eta 13:00ak aldera iritsi dira Foruen Enparantzara, ekitaldi nagusirako. Bertan, Zarauzko alkate Jon Urienek, Turismo Zinegotzi Imanol Lasak eta Getariako Txakolina jatorri izendapeneko ordezkari Angel Rezabalek hitz batzuk egin dituzte eta txakolinaren ereserkia abestu dute ekitaldiaren amaieran. Sat, 17 May 2008 17:06:46 +0200 GIZARTEA