Azpeitia, Urola-kostako hitza http://www.urola-kostakohitza.info Hitzako albiste zerrenda azpeitia eu Sat, 17 May 2008 00:02:44 +0200 60 Azpeitia, Urola-kostako hitza http://www.urola-kostakohitza.info/rss/logo.gif urola-kostakohitza.info Gaur hasiko dira Nuarben Trinitate jaiak http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-17/p00006002/Gaur_hasiko_dira_Nuarben_Trinitate_jaiak.htm Nuarben gaur arratsaldean hasiko dira trinidadeak. Aurten, gainera, jaiei hasiera modu berezian emango diete: Bizikleta Free Style Manga Ramp taldeak bizikletekin egindako ikuskizunarekin. Ondoren, urteroko legez nuarbetarren afaria egingo dute, eta jai giroa goizaldera arte luzatuko dute, baratxuri zopa eta guzti. Bihar arratsaldean herri kirolaren txanda izango da, aizkolari eta harri-jasotzaileen erakustaldiarekin. Astelehenean, berriz, haurrentzako jaia antolatu dute. ############ egitaraua Maiatzak 17, gaur 19:00etan. Bizikleta Free Style Manga Ramp taldearekin, kale akrobaziak. 20:30ean. Herri afaria, Zimitarioan. Ondoren, Kupela taldearekin dantzaldia. Eta goizaldean, baratxuri zopa. Maiatzak 18, bihar 12:00. Meza. 13:00. Azpeitiko Musika Banda Gaztearen kontzertua, plazan. Herritarrentzako luntxa. ... Sat, 17 May 2008 01:00:00 +0200 AZPEITIA Lapatx handitzea aztertzen ari direla prentsaren bidez jakin duela salatu du Udalak http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-17/p00006003/Lapatx_handitzea_aztertzen_ari_direla_prentsaren_bidez_jakin_duela_salatu_du_Udalak.htm Azpeitiko alkate Ińaki Errazkinek salatu duenez, Lapatx zabortegia handitzea aztertzen ari direla prentsa bidez jakin dute Azpeitiko Udalean: «Kontu horren inguruan Azpeitiko Udalak ez du ofizialki ezer jaso. Dakiguna prentsa bidez jakin dugu». Gipuzkoako ahaldun nagusi Markel Olanok maiatzaren 8an jakinarazi zuen, Urteta eta Lapatx zabortegiak handitzeko aukera aztertzen hastekotan direla. Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko lehendakari Carlos Ormazabalek, berriz, maiatzaren 9an El Diario Vasco egunkariari emandako elkarrizketa batean hori baieztatzen zuen: «Zabortegiek zenbat metro kubiko gehiago hartu ditzaketen aztertzen ari gara». Berez, Europako legearen arabera, Azpeitiko Lapatx eta Zarauzko Urteta zabortegien bizitza datorren urtean bukatuko litzateke eta itxi egin beharko lituzkete. Baina, Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoaren bidez, Urola Kosta eta Urola Erdiko udal elkarteek sortzeko asmoa duten errauste planta datorren urterako eraiki gabe egongo litzateke, eta sortzen den zaborra nonbait pilatu beharko dute. Errauste planta 2003an irekiko dutela aurreikusten dute, eta ordura arte Gipuzkoako zaborrak jasotzen jarraitu beharko lukete Urtetak eta Lapatxek. ... Sat, 17 May 2008 01:00:00 +0200 AZPEITIA Bigarren eskuko materialen trukea http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-17/p00006004/Bigarren_eskuko_materialen_trukea.htm Sat, 17 May 2008 01:00:00 +0200 AZPEITIA Palestinari elkartasuna adieraziz http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-17/p00006005/Palestinari_elkartasuna_adieraziz.htm Sat, 17 May 2008 01:00:00 +0200 AZPEITIA Alberto Ińurrategik emango dio hasiera Mendi Asteari http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-16/p00006008/Alberto_Ińurrategik_emango_dio_hasiera_Mendi_Asteari.htm Urtero bezala, aurtengoa ere Xoxoteko Egunaren bezperetan Mendi Astea antolatu du Lagun Onak Mendi Bazkunak. Gaur hasi eta hilaren 22a arte hainbat espedizioren eta bidaiaren testigantza emango dute sona handiko mendizaleek. Alberto Ińurrategik izango da Mendi Asteari hasiera emango diona. Emanaldi guztiak Enparan dorretxean izango dira. Egitarauarekin jarraituz, maiatzaren 20an 2007ko Joxe Takolo Beka jaso zuen Kepa Eskribanok Mendi Bira aurkeztuko du. Asteazkenean, hainbat mendizalek Lehoinabarren ondarea diapositiba emanaldia izango da ikusgai.Maiatzaren 22an, Mendi Asteari bukaera emateko, Jose Ramon Agirrek Airean airean diapositiba emanaldia aurkeztuko du. Goi mailako mendizaleak Gaur, 22.00etan, Alberto Ińurrategik Begiz begi DVD emanaldia aurkeztuz emango dio hasiera Mendi Asteari. Azkena argitaratu duen film honetan, mendizaleak egin dituen bidaiak azalduko ditu ordubetez: urrutiko gailurretako eta lurraldeetako panoramikak, herrialde eta kultura arrotzen irudiak... ikusteko aukera izango dute bertara hurbiltzen direnek. Horretaz gain, bukaeran ikusleek Ińurrategiri galderak egiteko aukera izango dute. Lagun Onak Mendi Bazkuneko Haritz Odriozolak aurtengo ekitaldiekin «oso gustura» daudela azaldu du: «Maila handiko egitaraua prestatu dugu. Antolatu ditugun lau emanaldietara goi mailako mendizaleak etorriko dira. Gainera, lorpen handia izan da Alberto Ińurrategi bere azken lana aurkeztera etortzea. Leku gutxitan aurkeztu du aurretik lana eta arrakasta handia izango duela iruditzen zaigu». ... Fri, 16 May 2008 01:00:00 +0200 AZPEITIA «Palestinari elkartasuna» adierazteko bilkura da gaur http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-15/p00006004/Palestinari_elkartasuna_adierazteko_bilkura_da_gaur.htm Thu, 15 May 2008 01:00:00 +0200 AZPEITIA Helduentzako futbol 7ko txapelketa antolatu dute ekainerako http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-15/p00006009/Helduentzako_futbol_7ko_txapelketa_antolatu_dute_ekainerako.htm Azpeitiko II. Futbol 7ko Txapelketa antolatu dute. Hamabost urtetik gorako edonork parte hartu dezake, eta ekainaren 14an eta 21ean jokatuko dituzte partidak. «Iaz antolatu genuen aurreneko aldiz futbol 7ko txapelketa. Baina orduan 24 ordutan jokatu ziren partida guztiak eta nekagarria gertatu zen. Aurten bi larunbatetan banatuta jokatzea erabaki dugu», dio Meliton Rodriguezek, txapelketaren antolatzaileak. Futbol txapelketako norgehiagoka guztiak Garmendipeko belar artifizialeko futbol zelaian jokatuko dituzte, ekainaren 14an eta 21ean. Parte hartu nahi dutenek izena Etxe Zurin, Korralen eta Iraurgiko Saskibaloiko tabernan eman dezakete izena. Izena emateko garaian talde bakoitzak 60 euro ordaindu behar ditu. Thu, 15 May 2008 01:00:00 +0200 AZPEITIA Helduentzako futbol 7ko txapelketa antolatu dute ekainerako http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-15/p00006010/Helduentzako_futbol_7ko_txapelketa_antolatu_dute_ekainerako.htm Miserikordiako Karidadeko lekaimeek Azpeitia utziko dute irailaren hasieran. Gaur egun bederatzi lekaime daude San Martin egoitzan bizitzen; haietako batzuk egoitzan egiten dute lan eta beste batzuk, berriz, Iraurgi ikastetxean. Karidadeko lekaime Lucia Garmendiak UROLA KOSTAKO HITZAri baieztatu dionez, irailean joango dira Azpeititik eta beraiek hartutako erabaki baten ondorioa da. Hala ere, ez du gehiago zehaztu nahi izan, eta erabakia zergatik hartu duten azaltzerik ere ez du esan nahi izan: «Azpeitian fase bat egin dugu eta orain beste berri bati ekingo diogu». Karidadeko lekaimeek 139 urte daramatzate Azpeitian. 1869ko irailaren 13an, Madrildik bost lekaime etorri ziren San Martingo ospitaleko erruki-etxera lanera. Erruki-etxea zena, egoitza Imanol Elias historialari eta idazle azpeitiarrak Azpeitia historian zehar liburuan dioenez, «Azpeitiko Udalak 1754ko ekainaren 21ean, San Martingo ospitalea erruki-etxe bezala erabiltzea onartu zuen». Aurreneko erruki-etxea parrokia atzean zegoen, baina eraikina zaharra gelditu zelako berria egitea erabaki zuten, 1830eko abuztuan. Gaur egun San Martin egoitza dagoen tokian egin zuten berria, Harzubia hiribidean. 1858ko abenduaren 27an bukatu zuten. Behin erruki-etxe berria eginda zegoenean etorri ziren Karidadeko lekaimeak Azpeitira . ... Thu, 15 May 2008 01:00:00 +0200 AZPEITIA Imsersoren oporretan izena emateko epea da http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-15/p00006901/Imsersoren_oporretan_izena_emateko_epea_da.htm Thu, 15 May 2008 01:00:00 +0200 AZPEITIA Trenean aspaldiko garaietara http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-15/p00008208/Trenean_aspaldiko_garaietara.htm Trenbidearen Euskal Museoak igandean Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko du. Hori dela eta, lurrun trenen programazio berezia antolatu dute, eta Europako bide estuko trenen «bildumarik onena» osatzen duten hainbat tren historiko martxan jarriko ditu. Igandean, hiru lurrun tren historikok Museoaren eta Lasao arteko ibilbidea egingo dute. Aurrenengoa 11:00etan irtengo da Azpeititik. «Trena antzinako Ferrocarril Vasco-Asturianoko 1004 diesel lokomotorak atoian eramango du, diesel motorearen sortzaile izan zen Rudolf Diesel ingeniari alemaniarraren jaiotzaren 150. urteurrena betetzen dela ospatuz», azaldu dute museoko ordezkariek. Bigarren trena 12:00etan irtengo da Museotik eta honek E-205 Portugal lurrun lokomotora izango du: «Lokomotora hori 1913an eraiki zuten Alemaniako Henschel enpresan Ferrocarriles Portugueses konpainiarentzako. Gaur egun, Europan abian jartzeko moduan dagoen bide estuko lurrun lokomotorarik indartsuena da». Hirugarren lurrun trena 13:00etan irtengo da eta, kasu honetan, Euzkadi lokomotorak eramango du: «Lokomotora hau 1920an eraiki zuten Krauss enpresan, Ferrocarriles Vascongados enpresarentzat». ... Thu, 15 May 2008 01:00:00 +0200 AZPEITIA Gazteria Sailak boluntarioei zuzendutako ikastaroa antolatu du http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-14/p00006001/Gazteria_Sailak_boluntarioei_zuzendutako_ikastaroa_antolatu_du.htm Udaleko Gazteria Sailak Gizarte trebetasunak doako ikastaroa antolatu du, herritarrei eta, batik bat, boluntarioei zuzenduta. Saioak hilaren 20, 21 eta 22an izango dira, 17:00etatik 20:00etara, Antxieta etxeko liburutegian. Gazteria Sailekoen esanetan, ikastaroarekin antolatzeko arrazoia «elkarteetan parte hartzen duten boluntarioei lana errazago egiteko teknikak eskaintzea da». Ikastaroa Hezkide Eskolako Beńat Solabarrietak emango du, bi helbururekin: «Bakoitzak bere gizarte trebetasunen inguruko hausnarketa sustatzea, eta pertsonen arteko harremanak errazten dituzten trebetasunak lantzea». Ikastaroan parte hartu nahi dutenek ostirala bitartean izena eman behar dute Gazte Informazio Bulegoan (Zapo Txokon). Begirale lan poltsa zabalik Bestetik, Azpeitiko Udalaren Udaleku irekietarako begiraleak behar direla azaldu dute Jauzika Heziketa Elkartekoek. Udaleku irekiak, ekainaren 30etik uztailaren 24ra bitartean izango dira. Begirale bezala jardun nahi dutenek curriculuma Gazte Informazio Bulegora eraman behar dute hilaren 23a baino lehen. Udalekuen antolatzaileek jakinarazi dutenez, «begirale bezala aritzeko lehentasuna Begirale Titulua daukatenek izango dute». ... Wed, 14 May 2008 01:00:00 +0200 AZPEITIA Urrestillan garai bateko jolasen tailerra egingo dute http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-14/p00006002/Urrestillan_garai_bateko_jolasen_tailerra_egingo_dute.htm Wed, 14 May 2008 01:00:00 +0200 AZPEITIA Realeko azpeitiarrak Iraurgin http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-14/p00006003/Realeko_azpeitiarrak_Iraurgin.htm Wed, 14 May 2008 01:00:00 +0200 AZPEITIA Emakumeen Mahaiak jaialdia antolatu du 30ean http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-14/p00006902/Emakumeen_Mahaiak_jaialdia_antolatu_du_30ean.htm Wed, 14 May 2008 01:00:00 +0200 AZPEITIA Aurrenak, Etxegarai eta Amilibia http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-13/p00005008/Aurrenak_Etxegarai_eta_Amilibia.htm Gizonezkoetan, Fernando Etxegarai beratarrak (01:54:44) eta emakumezkoetan, Nerea Amilibia aiarrak (02:26:23) irabazi zuten herenegun Izarraizko Mendi Lasterketa. Gizonezkoetan, eskualdetik aurrena Enekoitz Aizpuru azpeitiarra (02:01:38) izan zen, sailkapen orokorrean laugarren bukatuta. 293 lasterkarik parte hartu zuten eta 255k bukatu zuten 21,2 kilometroko eta 3.320 metroko desnibeleko ibilbidea. Ibilbidea berez gogorra zen eta gainera bezperan egindako eguraldiak «gogorragoa» egin zuen, «bidean lokatza egin zelako eta irristakorra zegoelako». Hala ere, uste baino azkarrago ibili ziren aurrenekoak: proba antolatu duten Lagun Onak Mendi Bazkunekoek lehen lasterkariak bi orduren bueltan espero zituzten, baina lehen hirurek bi ordu azpitik egin zuten. Lehen postuetarako borroka ... Tue, 13 May 2008 01:00:00 +0200 AZPEITIA Lagun Onak-ek 2-3 irabazi dio Zamudiori http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-13/p00006005/Lagun_Onak-ek_2-3_irabazi_dio_Zamudiori.htm Tue, 13 May 2008 01:00:00 +0200 AZPEITIA Azpeitiko gazteak, munduari lotuta http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-11/p00007012/Azpeitiko_gazteak_munduari_lotuta.htm Sun, 11 May 2008 01:00:00 +0200 AZPEITIA Eskola Agenda 21ek uraz eta hondakinez hausnartuko du http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-11/p00007006/Eskola_Agenda_21ek_uraz_eta_hondakinez_hausnartuko_du.htm Eskola Agenda 21 egitasmoaren baitan, ingurumenarekin lotutako astea antolatu du Azpeitiko Udalak herriko ikastetxeekin elkarlanean. Bihar hasi eta ostirala bitartean, uraren kontsumoaren eta hondakinen kukeaketaren gaineko hausnarketa egingo dute Lehen Hezkuntzako ikasleek. Jolasen eta lan saioen bitartez landuko dituzte gaiak LHko ikasleek. Bakoitzak bere ikastetxean eta gelaka banatuta egingo dituzte heziketarako jokoak. Ostiral arratsaldean, berriz, kalera ateratzeko garaia izango da. Izan ere, bigarren eskuko gauzekin eta bidezko merkataritzako produktuekin azoka egingo dute. Herriko enparantzan jarriko dute azoka, 17:00etatik 20:00etara. Dagoeneko 18 salmenta gunek eman dute izena azokan parte hartzeko. Lau ikastetxe, Misio Taldea eta saltoki pribatuez gain, Oldberri eta Emaus erakundeen bigarren eskuko arropen saltokia ere izango dira bertan. Bestalde, informazio gunea ere jarriko dute plazan. ... Sun, 11 May 2008 01:00:00 +0200 AZPEITIA Maiatzaren 12an Euskal Astea hasiko da Iraurgin http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-11/p00006901/Maiatzaren_12an_Euskal_Astea_hasiko_da_Iraurgin.htm Sun, 11 May 2008 01:00:00 +0200 AZPEITIA EAJren mozio «etikoa» beharrean, Udal Gobernuarena onartu dute http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-10/p00004004/EAJren_mozio_etikoa_beharrean_Udal_Gobernuarena_onartu_dute.htm Zinegotziak baino kazetari gehiago zegoen herenegun gauean Azpeitiko Udaleko udalbatzar aretoan. Herritarrak, berriz, aretoa bakarrik ez, udaletxeko eskilarak eta udaletxe azpiko arkupeak ere bete zituzten; megafonia ere jarri zuten, kalean gelditu ziren herritarrek udalbatzarra jarrai zezaten. Izan ere, ikusmina ez zen makala, EAJk delako «mozio etikoa» aurkeztu baitzuen, eta «indarkeria» salatzen ez duten udal ordezkarien dimisioa eskatu. Azkenean, mozio horrek ez zuen aurrera egin, EAJren aldeko zortzi botoak bakarrik jaso baitzituen. Horren lekuan, Udal Gobernuak aurkeztutako testua onartu zuten, konponbiderako giltza gisa «desberdinen arteko akordioa» sustatzen zuena. Bi mozio mahai gainean Udalbatzarra hasterako giroa bero zegon, eta PNV espainol edo ANV aurrera bezalako oihuak entzuten ziren. Azpeitiko alkate Ińaki Errazkinek ohiko udalbatzarra zela gogorarazi eta ixiltasuna eskatu zuen. Hamar minutu baino lehen Udalbatzak bozkatuak zituen gai zerrendako puntu guztiak, eta mozioen txanda iritsi zen. Orduan duela hamar egun Espainiako Audientzi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonen aginduz espetxeratutako Arrasateko alkate Ino Galparsororen aldeko oihuek eta kartelek hartu zuen aretoa, eta Xanet Esnaola alkateordeak Galparsororen argazkia jarri zuen mahai gainean. ... Sat, 10 May 2008 01:00:00 +0200 AZPEITIA Azpeitiar tankera duen irudia http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-10/p00008235/Azpeitiar_tankera_duen_irudia.htm Maiatzaren lehen igandearekin batera aurten ere Iparraldeko ikastolen aldeko Herri Urrats festa ospatuko da Senperen. Aurtengoa gainera berezia da, 25 urte beteko baititu jaiak maiatzaren 11n. Azpeitiar kutsua Iparraldeko jaia bada ere, aurtengoan Herri Urratsek badu azpeitiar kutsua, Ińaki Martinez diseinatzaile grafiko azpeitiarra izan baita aurtengoan logoa eta anagrama diseinatu dituena. Izan ere, Martinezek logotipo lehiaketa irabazi du. 1997an Azpeitiko Antzerki Topaketetako kartel lehiaketa irabazi baitzuen. «Lanetik kanpo horrelako lehiaketetara aurkeztea gustatzen zait, sormena garatzen laguntzen baitidate» aipatu du Martinezek. Lortutakoarekin «oso gustura» dagoela baieztatu du. Zein da mezua? Herri Urratseko antolakuntzak aurkeztu zuen leloa Mende laurdena, bide erdia izan zen eta Martinezena izan zen ideia hori ondoen islatu zuen irudia. ... Sat, 10 May 2008 01:00:00 +0200 AZPEITIA Gaur, Herriarteko partida jokatuko du Azpeitiak http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-09/p00006001/Gaur_Herriarteko_partida_jokatuko_du_Azpeitiak.htm Fri, 09 May 2008 01:00:00 +0200 AZPEITIA Bizkaiko kostatik herrira http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-09/p00006005/Bizkaiko_kostatik_herrira.htm Gorliztik Azpeitirainoko ibilbidea oinez egin dute Lagun Onak Mendi Bazkunekoek. Hilaren 1ean irten zuten Gorliztik eta Bizkaiko kostaldean barrena ibili ondoren, hilaren 4an iritsi ziren Azpeitira. Mendi ibilaldian hogei mendizalek parte hartu dute. «Jendea oso gustura gelditu da egindako zeharkaldiarekin, baita antolaketarekin ere», dio Lagun Onak Mendi Bazkuneko lehendakari Haritz Odriozolak. Mendizaleek aurrez ondo prestatu zuten irteera: oinezkoak laguntzeko furgoneta bat zuten eta horrek gauzak «asko» erraztu zizkien: «Pisua eramateaz gainera, uneoro edozein laguntza emateko inguruan izan genuen furgoneta». Lehen egunean hamabi ordu oinez egin zituzten: Gorliztik irten eta Ermuko gainetik (290 metro) Armintzara joan ziren; gero, Urizarmenditik (300 metro), Jatatik (600 metro) Bakiora jaitsi, eta Burgoatik (460 metro) Sollube gainera joan ziren, eta handik Katillutxo igo eta Mundakara. Bigarren egunean, bederatzi orduko ibilaldia egin zuten Mundakatik Ispasterrera: Gernikara trenez pasatu eta Kanala, San Pedro Atxarre mendia igo eta Elantxobe, Ibarrangelu, Arboliz, Natxitua nahiz Bedaronatik pasatu ondoren, Ispasterrera iritsi ziren bueltan. ... Fri, 09 May 2008 01:00:00 +0200 AZPEITIA Bizkaiko kostatik herrira http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-09/p00006006/Bizkaiko_kostatik_herrira.htm XXXI. Urola Bailarako Argazki Rallyko irabazlea Xabier Segurola hendaiarra dela jakinarazi du Azpeitiko Argazki Elkarteak. Azpeitiko lehen sailkatua, berriz, Juan Carlos del Pozo izan da. Bihar, Rallyan parte hartu duten guztien argazkiak ikusteko aukera izango da, Euskal Trenaren Museoko ikus-entzunezko gelan, 19:00etan. Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatutako Argazki Rallya apirilaren 6an izan zen, Azpeitia eta Mantxinbenta artean. 39 argazkizalek parte hartu zuten, denak adinez nagusiak. Gaztetxoen mailan ez du inork parte hartu eta ez da ohikoa hori gertatzea, Argazki Elkartekoek esan dutenez: «Hamasei urtetik beherako parte-hartzailerik ez da izan Rally honetan; ez da inor azaldu. Bitxia da, gaztetxoetan inork parte hartzen ez duen aurreneko aldia baita. Gainera, aurten maila horretan parte hartzeko ordaindu beharrik ez zegoen, eta hamaiketakoa egiteko aukerarekin». ... Fri, 09 May 2008 01:00:00 +0200 AZPEITIA Ikasberri Ikastolako bi ikasle Urruzuno lehiaketan sarituak http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-09/p00006011/Ikasberri_Ikastolako_bi_ikasle_Urruzuno_lehiaketan_sarituak.htm Eusko Jaularitzako Hezkuntza Sailak urtero antolatzen duen Urruzuno Literatur lehiaketako irabazle izan dira bi azpeitiar: Maite Jauregi eta Izaro Zinkunegi. Ikasberri Azpeitiko Ikastolako ikasleak dira biak. Jauregik Audrey ipuinarekin irabazi du eta Zinkunegik Urrun izan arren poesiarekin. Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan ikasten ari diren gazteen artean, literatur sorkuntza tresnatzat harturik, euskara sustatzeko asmoarekin antolatzen dute lehiaketa hori. Fri, 09 May 2008 01:00:00 +0200 AZPEITIA Emakume Taldearen erakusketa igandera arte http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-09/p00006901/Emakume_Taldearen_erakusketa_igandera_arte.htm Fri, 09 May 2008 01:00:00 +0200 AZPEITIA Gaztetxoen Futbol Txapelketako finalak dira larunbatean http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-08/p00006003/Gaztetxoen_Futbol_Txapelketako_finalak_dira_larunbatean.htm Urolaldeko Gaztetxoen 30. Futbol Txapelketako finalak jokatuko dituzte, larunbatean, Garmendipe futbol zelaian. Infantil, benjamin eta alebin mailetako neska-mutilak jardungo dira nor baino nor, 15:30etatik aurrera. Eskolarteko txapelketaren antolatzaileak Lagun Onak Futbol Kluba eta Azpeitiko Udala dira; laguntzaileak, berriz, Eskola Udal Kontseilua eta Azpeitiko Futbol Aretoko taldea. ############ finalak 15:30. Infantilak, neskak: Ikasberri-Xabier Munibe. 15:30. Benjaminak, neskak: Karmelo Etxegarai C-Karmelo Etxegarai B. 16:30. Benjaminak, mutilak: Ikasberri- Karmelo Etxegarai B. 16:30. Infantilak, mutilak: Floreaga-Urola. 17:30. Alebinak, neskak: Iraurgi A- Ikasberri A. 17:30. Alebinak, mutilak: Karmelo Etxegarai A- Xabier Munibe A. ############ Thu, 08 May 2008 01:00:00 +0200 AZPEITIA Najerara egunpasa antolatu du Bagerak http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-08/p00006007/Najerara_egunpasa_antolatu_du_Bagerak.htm Thu, 08 May 2008 01:00:00 +0200 AZPEITIA Herri Urrats-era joateko autobusa antolatu dute http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-08/p00006901/Herri_Urrats-era_joateko_autobusa_antolatu_dute.htm Thu, 08 May 2008 01:00:00 +0200 AZPEITIA Bidezko merkataritzako azoka antolatu dute http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-08/p00006902/Bidezko_merkataritzako_azoka_antolatu_dute.htm Thu, 08 May 2008 01:00:00 +0200 AZPEITIA Elvis gogoan, Elvisavuelo http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-07/p00006005/Elvis_gogoan_Elvisavuelo.htm 2006ko udazkenean, Elvis Presley zenaren zale amorratua den Angel Azkue azpeitiarrak Azpeitiko eta Azkoitiko musikari batzuk bildu zituen «Jon Alberdiren laguntzarekin», bere «ilusiorik handienetako bat» aurrera eramateko: «Elvisen abestien bertsioak abestea jendaurrean». Abesti batzuk prestatu, entseatu, eta lehen kontzertua Loiolako Xanadu kafetegian eman zuten orain dela bi urte. Hala, etxean bere kasa Elvisen abestiak abesten jardutetik oholtza gainera igo zen Azkue, Elvisavuelo taldeko abeslari bezala. «Xanaduko kontzertuak lehena eta azkena izan behar zuen berez: entseatu, jo, eta oroigarri bezala maketa bat grabatzea zen gure asmo bakarra». Baina lehen kontzertuak arrakasta izan zuen, eta beste kontzertu batzuk jotzeko aukera sortu zitzaion Elvisavuelori. Orain arte kontzertuetan «kritika onak» jaso dituzte, gainera: «Kontzertuetara etorri den jendeari gustatu zaio egiten duguna; orain, hemendik aurrera, ikusi egin behar zer esaten dute,n ordea». Orain, taldea ezagutarazteko grabazio berri bat egin dute eta, ondorioz. taldea handitu egin da. «Grabazioa egiteko kide berriak sartu dira taldean, eta orain zazpi lagunek osatzen dugu Elvisavuelo». ... Wed, 07 May 2008 01:00:00 +0200 AZPEITIA Txalintxoko Eguna hilaren 18an ospatuko dute http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-07/p00006008/Txalintxoko_Eguna_hilaren_18an_ospatuko_dute.htm Wed, 07 May 2008 01:00:00 +0200 AZPEITIA Ekainean tenis ikastaroak antolatu dituzte http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-07/p00006901/Ekainean_tenis_ikastaroak_antolatu_dituzte.htm Wed, 07 May 2008 01:00:00 +0200 AZPEITIA Urola Ikastola BHIn aurrematrikula zabalik http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-07/p00006902/Urola_Ikastola_BHIn_aurrematrikula_zabalik.htm Wed, 07 May 2008 01:00:00 +0200 AZPEITIA Diseinu berria, kalitatea helburu http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-07/p00008722/Diseinu_berria_kalitatea_helburu.htm Uztarria Azpeitiko herri aldizkariak diseinu berria dauka maiatzetik: koloretan dena eta «modernoagoa», Uztarria Komunikazio Taldeak dioenez. Pauso berri horrekin ere «kalitatea du helburu», eta herritarrei «zerbitzu ona» eman nahi die. Hain zuzen, aldizkaria astelehenetik ari dira banatzen herrian, Uztarriaren bazkideei eta harpidedunei. Aldizkari berrituak hiru sail dauzka: Iritzia (lehen baino sail zabalagoa da. Atal berriak ditu; esaterako, Miel A. Elustondoren eta Ińaki Elortzaren zutabeak), Mamia (elkarrizketak eta erreportajeak) eta Jakiteko (historia, zerbitzu orrialdea, jende ezagunarekin solasaldia, denbora-pasa, lehiaketa, kanpoan dauden herritarrekin elkarrizketa...). 1999ko azaroan sortu zuen Uztarria Kultur Koordinakundea zenak aldizkaria eta, harrezkero, «beti hobetzeko helburuarekin», lau diseinu eduki ditu aipatutako hedabideak. ... Wed, 07 May 2008 01:00:00 +0200 AZPEITIA Cristian Castrok irabazi du Urrakiko Igoera http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-06/p00006002/Cristian_Castrok_irabazi_du_Urrakiko_Igoera.htm Elite eta 23 urtez azpikoen mailetako txirrindulariek herenegun korritu zuten XXXVII. Urrakiko Igoera. Azpiru-Ugarte taldeko Cristian Castro izan zen irabazlea (01:59:41); bigarren, Telco-Aldabeako Hendri Kneppers-ek egin zuen (02:00:12); eta, hirugarren, Lizarteko Andrei Amadorrek (02:00:14). Tarteko helmugan aurrena, Belcako Unai Iparragirre azpeitiarra izan zen. 153 txirrindulari 79,5 kilometroko lasterketan 153 txirrindularik parte hartu zuten, eta 132 heldu ziren helmugara. Batez besteko abiadura orduko 38, 10 kilometrokoa izan zen. Tue, 06 May 2008 01:00:00 +0200 AZPEITIA 300 lasterkari inguru irtengo dira Izarraizko I. Mendi Lasterketan http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-06/p00006008/300_lasterkari_inguru_irtengo_dira_Izarraizko_I._Mendi_Lasterketan.htm Azken kontu batzuk lotzea besterik ez zaie falta Izarraizko I. Mendi Lasterketaren antolatzaileei, Lagun Onak Mendi Bazkunekoei. Igandean da lasterketa, 10:00etan, herriko plazatik irtenda. Dagoeneko internet bidez izena emateko epea bukatuta dago eta «bakar batzuk» telefonoz ari dira izena ematen. Onartutakoen zerrendan 285 kirolari daude, «guztira 301ek dute izena emanda, baina batzuk ordaindu gabe daude eta horien parte-hartzea ziurtatu beharra daukagu», dio Ińigo Orbegozok, antolatzaileetako batek. Eskualdeko hainbat lasterkari ezagunek (Nerea Amilibia eta Enekoitz Aizpuru, esaterako) parte hartuko dute, baita kanpotik etorritako «goi mailako» kirolariek ere. Parte hartuko dutenetako batzuk ibilbidea ikusten eta entrenatzen ibili dira dagoeneko eta «oso gogorra» dela diote. Antolatzaileak ere iritzi berekoak dira: «Oso-oso gogorra da ibilbidea. Aizkorriko lasterketarekin alderatuz gero, han 42 kilometrotan 5.400 metro inguruko desnibela dute. Izarraizkoan, berriz, 21 kilometroan 3.320 metroko desnibela dago. Ibilbidean ibili direnek esan digute gogorra dela». Kakutan, esaterako, kilometro bakar batean 300 metroko desnibela du ibilbideak. ... Tue, 06 May 2008 01:00:00 +0200 AZPEITIA Zaragozako Expora irteera antolatu du Bagerak http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-04/p00006010/Zaragozako_Expora_irteera_antolatu_du_Bagerak.htm Sun, 04 May 2008 01:00:00 +0200 AZPEITIA Kakuta Eguna ospatuko dute gaur mendizaleek http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-04/p00006901/Kakuta_Eguna_ospatuko_dute_gaur_mendizaleek.htm Sun, 04 May 2008 01:00:00 +0200 AZPEITIA Ura gai hartuta 'udalbatzarra' http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-04/p00008195/Ura_gai_hartuta_udalbatzarra.htm Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko, Ikasberri Azpeitiko Ikastolako eta Iraurgi Ikastetxeko ikasleek «udalbatzar berezia» egin zuten asteartea, udaletxean. Ohiko udalbatzarretan ez bezala, batzar aretoa jendez gainezka egon zen: ikaskideak, gurasoak eta irakasleak bildu zire bertan. Aurren-aurrena, ikastetxeetan egin dituzten lanen nondik norakoaz eta izandako parte-hartzeaz jardun zuten: «2003-2004 ikasturtetik, Azpeitian Eskolako Agenda 21 egitasmoa lantzen ari gara. Orain, bide horri jarraituz, 1.446 ikaslek parte hartu dugu bertan». Urarekin lotuta herrian ikusten dituzten gabezien berri eman zuten ikasleek, eta proposamenak egitera ere ausartu ziren; besteak beste, honako gomendioak egin zizkioten Udalari: «Azpeitiko baliabideetan uraren indarra ahal den neurrian erabiltzea; herritarrak erabiltzen dugun tokietan ura aurrezteko sistema egokia jartzea; herrian iturri gehiago jarri eta haurrentzako altura egokian; uraren erabilera egokia kartel eta ohar bidez azaltzea eta herriko uraren instalazio guztietan mantenu egokia izatea». ... Sun, 04 May 2008 01:00:00 +0200 AZPEITIA Ziklomotorren IAT egiteko bigarren eguna jarri dute hilaren 14an http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-03/p00006001/Ziklomotorren_IAT_egiteko_bigarren_eguna_jarri_dute_hilaren_14an.htm Ziklomotorren IAT (Ibilgailuen Azterketa teknikoa edo ITV, gazteleraz) egiteko hitzordu berri bat jarri du Azpeitiko Udalak maiatzaren 14an. «Ziklomotorren IAT egiteko jarri genuen lehen hitzordura jende piloa azaldu zen, eta batzuek pasatzeko aukerarik ere ez zuten izan. Hori dela eta, beste hitzordu bat jarri beharra zegoela ikusi zuten IAT-ko arduradunek», azaldu du Xanet Esnaola alkateordeak. Maiatzaren 14an, 09:00etatik 14:00etara egingo dute azterketa. Orduan, aurrekoan azterketa pasatu ezin izan zutenek, edota berriro pasatu beharra daukatenek, egiteko aukera izango dute. «Aurreko deialdian eskari handia izan zen eta orduan batzuk egin gabe gelditu ziren», esan dute Udaleko arduradunek. Aurrez txanda hartu behar Hilaren 14an ziklomotorren IAT pasatu nahi dutenek, aurrez hitzordua hartu behar dute. Txanda hartzeko 943 760490 telefono zenbakira deitu beharko da. «Oraingo honetan txanda hartzeko aukera jarri dugu, bestela ilara handiak sortzen dira eta motorzaleek denbora asko zain egon behar izaten dute. Era honetan, pilaketa hori ekidin nahi da». ... Sat, 03 May 2008 01:00:00 +0200 AZPEITIA Telefonicako eraikinean hainbat talderentzako lokalak jarriko ditu Udalak http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-03/p00006003/Telefonicako_eraikinean_hainbat_talderentzako_lokalak_jarriko_ditu_Udalak.htm Telefonicako eraikin zaharreko bigarren eta azken solairuetan herriko hainbat talderentzako lokalak egokituko ditu Udalak. «Soreasu egiten ari diren bitartean eta herriko hainbat taldek duen lokal gabeziari erantzuna emateko, gela txikiak eta bilkurak egiteko handiago bat egokituko ditu Udalak», azaldu du Xanet Esnaola alkateordeak. Izan ere, Udalaren ustez «libre dagoen toki horri erabilera bat eman behar zaio». Gaur egun, beheko solairuan Uztarriak eta UROLA KOSTAKO HITZA-k lokal bat partekatzen dute eta beste batean, berriz, Antxieta Arkeologi Taldea dago. Lehen solairuan, berriz, Erniarraitz Bertsozale Elkartea, Azpeitiko Euskal Herrian Euskaraz eta Azpeitiko Argazki Elkartea daude; Azpeitiko Zine Klub Taldeak biltokia ere badu han. Orain, lokal txiki batzuk egokitu ditu Erlo Telebista, Zezenbeltz, Kultur Mahaiko Talde Eragilea eta Etxerat-entzako. «Gela txikiak izango dira, baina dorrea dagoen tokian gela handiago bat egokitu dugu, talde horiek bilkurak-eta egiteko tokia izan dezaten. Beraz, gela handi hori hainbat taldek partekatuko dute», dio. ... Sat, 03 May 2008 01:00:00 +0200 AZPEITIA XXXVII. Urraki Igoera txirrindularitza lasterketa bihar izango da http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-03/p00006006/XXXVII._Urraki_Igoera_txirrindularitza_lasterketa_bihar_izango_da.htm Bihar XXXVII. Urrakiko Igoera txirrindulari lasterketa korrituko da, 10:30ean, Azpeitiko plazatik irtenda. Lehian ariko diren txirrindulariak Eliteko eta 23 urtez azpikoen mailetakoak izango dira. Lagun Onak Txirrindulari Elkarteak antolatutako lasterketak 79,5 kilometroko luzera du eta bi mendate igo beharko dituzte: bigarren mailakoa den Meaga eta lehen mailakoa den Urraki. Ibilbidean zehar eskualdeko hainbat herritatik pasatuko dira parte-hartzaileak: Azkoitia, Zestoa, Azpeitia, Aizarnazabal, Zarautz, Getaria eta Zumaiatik. Txirrindularitzako proba hau bi aldiz irabazi zuen Jokin Ormaetxea zenak. Txirrindulari azkoitiarra 2002an eta 2003an izan zen Urrakiko Igoerako txapelduna. ############ IBILBIDEA 10:30. Irteera. Azpeitiko plazatik. 10:37. Azkoitia, 5. kilometroa. 11:00. Zestoa, 19. kilometroa. ... Sat, 03 May 2008 01:00:00 +0200 AZPEITIA Haserrearen beldurrik gabe esanak bildu ditu Ińaki Segurolak http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-03/p00007008/Haserrearen_beldurrik_gabe_esanak_bildu_ditu_Ińaki_Segurolak.htm «Euskarak ez nau egiten, besterik gabe, ez familia bateko, ez koadrila bateko ezta kongregazio bateko kide ere, eta iruditzen zait hizkuntza batean familia, koadrila edo kongregazioa bilatzen duenak nahastu egiten duela hizkuntza liturgia batekin». Hori aintzat harturik idazten du beti Ińaki Segurolak (Azpeitia, 1962), irakurleen artean haserreak pizteko beldurrari trabak jartzen utzi gabe. «Haserretu behar baldin bada, haserretu egin behar da, ez dago beste erremediorik». Halaxe landu ditu 2006ko udazkenetik duela gutxi arte Euskadi Irratiko Arratsaldekoa saioan irakurri dituen testu labur edo «piezak» ere. Pieza horiek liburu batean bilduta eman ditu argitara orain, Alberdania argitaletxearen Saiakera sailean, azalean Nere gorringotik izenburua dutela. ... Sat, 03 May 2008 01:00:00 +0200 AZPEITIA Mendizaleak Tologorrin izan dira http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-02/p00006001/Mendizaleak_Tologorrin_izan_dira.htm Fri, 02 May 2008 01:00:00 +0200 AZPEITIA Ikasberrin ireki dute aurrematrikulazio epea http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-02/p00006006/Ikasberrin_ireki_dute_aurrematrikulazio_epea.htm Fri, 02 May 2008 01:00:00 +0200 AZPEITIA Udalak eta herri osoko merkatariek elkarlanerako batzordea osatuko dute http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-02/p00006007/Udalak_eta_herri_osoko_merkatariek_elkarlanerako_batzordea_osatuko_dute.htm Apirilaren 24an, joan den astean, Udalak herriko merkatariak bilerara deitu zituen, hizketarako gaitzat Komertzio txikia indarberritzeko zer egin? esaldia hartuta. herri osoko 65 merkatari agertu ziren batzarrera, eta Udalaren eta merkatarien artean Merkatarien Batzordea osatzea erabaki zuten. Herriko merkatariek 12 ordezkari izango dituzte batzordean. Joan den astean herriko merkatariekin egindako bileran, aurren-aurrena Udalak errealitatearen azterketa bat egin zuen, merkatari txikien egoeraren gainbehera ulertzeko. Arrazoiak zein izan daitezkeen ere azaldu zuten: «Merkatalgune handiak; kontsumo ohituretan aldaketa; kaleko biziaren galera...». Gero, gainbehera horri nola aurre egin edo antolatu izan zuten mintzagai. Ildo horretatik, Udaleko arduradunen esanetan aurrera egiteko baldintzak badaude: «Azpeitian merkatari txikien antolaketa mailan jauzi berria emateko aukera dago, baita baldintzak ere». Hori dela eta, «indarrak batu beharra» dagoela ikusi dute, «beti arrain handiak txikiak jaten dituelako». ... Fri, 02 May 2008 01:00:00 +0200 AZPEITIA 3.000 amuarrain bota dituzte Urola ibaira http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-02/p00006901/3.000_amuarrain_bota_dituzte_Urola_ibaira.htm Fri, 02 May 2008 01:00:00 +0200 AZPEITIA Karta jokoetako txapeldunak http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-01/p00006002/Karta_jokoetako_txapeldunak.htm Thu, 01 May 2008 01:00:00 +0200 AZPEITIA Izarraizko kideak Kutxa Sariko finalean izan dira http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-30/p00005002/Izarraizko_kideak_Kutxa_Sariko_finalean_izan_dira.htm Apirilaren 27an Tolosan jokatu zen Kutxako Gaztetxoen Elkarteko VIII. Igeriketa Sariko Finala. Bertan, alebin eta infantil mailetan, estilo bakoitzeko Gipuzkoako hamasei igerilari onenek parte hartu zuten. Izarraitz Igeri Elkartekoei dagokienez, infantil mailan Alaitz Unanuek zortzigarren postua lortu zuen 50 metro tximeleta proban; Ana Alberdik, berriz, hamaikagarren postua estilo librean. Alebin mailari dagokionez, bizkar estiloan Pablo Etxeberriak zazpigarren postuan bukatu zuen. Bular estiloan, Jon Odriozola bederatzigarren, Ainhoa Goenaga zazpigarren eta Maddi Berasategi hamahirugarren geratu ziren. Estilo librean, Jon Lapeirak hamabigarren postua lortu zuen, Ainitze Odriozolak seigarrena eta Luke Cortak hamaseigarrena. Taldeka, berriz, zazpigarren geratu zen Izarraitz Igeri Elkartea. ... Wed, 30 Apr 2008 01:00:00 +0200 AZPEITIA