Aizarnazabal, Urola-kostako hitza http://www.urola-kostakohitza.info Hitzako albiste zerrenda aizarnazabal eu Sat, 17 May 2008 00:02:24 +0200 60 Aizarnazabal, Urola-kostako hitza http://www.urola-kostakohitza.info/rss/logo.gif urola-kostakohitza.info Uztarri motzeko lehen idi proba antolatu du elkarteak http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-15/p00005001/Uztarri_motzeko_lehen_idi_proba_antolatu_du_elkarteak.htm Idi proba zaleen bilgune izango da asteburu honetan Aizarnazabal, maiatzaren 16an hasi eta lau egunetan zehar I. Uztarri Motzeko Proba egingo baita herriko plazan. Herrian jokatzen diren proba guztien moduan, astebukaerakoa ereAizarnazabalgo Idi Proba Elkarteak (AIPE) antolatu du. Idi bakarrarekin jokatzeko antolatzen duten lehen proba izango da aurtengoa. Baldintzak eta Saria Erabiliko den harria berria izango da, 1.050 kilotako Amilubi harria. Idiek 600 kilo bitartekoak izan beharko dute; bestela, gainditzen duen kilo bakoitzeko kilo eta erdiko gain-zama jarriko zaio harriari. Idiak proba egunean bertan pisatuko dituzte, 10:00etan. Irabazleak 1.000 euro, manta eta trofeoa irabaziko ditu. Bigarren sailkatuak, 400 euroko saria jasoko du, eta postu horretatik atzera sailkatzen den bakoitzak 120 euro jasoko dituzte. ... Thu, 15 May 2008 01:00:00 +0200 AIZARNAZABAL Lehen aldiz antolatu dute uztarri motzeko idi dema http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-14/p00005903/Lehen_aldiz_antolatu_dute_uztarri_motzeko_idi_dema.htm Wed, 14 May 2008 01:00:00 +0200 AIZARNAZABAL 'Artia' bidean da http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-13/p00006008/Artia_bidean_da.htm Orain arte artia hitza entzundakoan gehienei izen berdineko zuhaitza etorriko litzaieke gogora. Baina ekainetik aurrera aizarnazabaldarrentzat hori aldatu egingo da, Artia izeneko herri aldizkaria argitaratuko baitute lehenengo aldiz. Zenbait herritako biztanleentzat herriko kontuak biltzen dituen aldizkaria hamabostero edo hilero etxeko postontzian jasotzea ohikoa da. Baina, eskualdean badaude zerbitzu hori ez duten herriak ere. Egoera zertxobait aldatu nahian, Aizarnazabalgo herritar talde batek, herri aldizkaria sortzea erabaki du. Aldizkariaren sortzaileetako bat, Mikel Aiertza, egitasmoaren sustraiei buruz hizketan jardun da. «Aspalditik nabaritzen genuen herritarrek herri aldizkari baten falta. Orain arte Udalak hilero etxe guztietara banatzen zuen Zer berri Aizarnazabalen orri informatiboa izaten zen Udalak herritarrekin komunikatzeko zuen bide bakarra. Baina herri informazioa zabaltzeko beste bide bat ezinbestekoa zela uste genuen. Herriko kontuak, herritarrei elkarrizketak, auzoetako berriak... jakiteko aukerarik ez baikenuen». ... Tue, 13 May 2008 01:00:00 +0200 AIZARNAZABAL Sanmieletarako jai batzordea sortu nahi dute http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-13/p00006901/Sanmieletarako_jai_batzordea_sortu_nahi_dute.htm Tue, 13 May 2008 01:00:00 +0200 AIZARNAZABAL Gaur egun osoko egitaraua Mikel Txiki jaia ospatzeko http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-08/p00005006/Gaur_egun_osoko_egitaraua_Mikel_Txiki_jaia_ospatzeko.htm Urtero bezala, aurten ere maiatzaren 8ak ekarri ditu Aizarnazabalera jaiak. Izan ere, gaur ospatuko dute aizarnazabaldarrak Mikel Txiki Eguna. Aurtengoan asteguna tokatu denez, egun bakarreko festa izango da. Hala ere, ekitaldi ugari antolatu dute. Goiz parterako, Aizarnazabalgo Eskolak Arroa, Oikia, Aizarna eta Aizarnazabalgo ikasleen arteko Eskolarteko Kirol Txapelketa prestatu du. Txikienek hurrengo kiroletan parte hartzeko aukera izango dute: esku pilota, pala, xakea, damak eta lasterketak. Eguardian bazkaria izango dute eta 14:30ean, bazkalostean, LHko 5. eta 6. mailetako finalak jokatuko dituzte. HHkoen lokots bilketa eta lasterketa probak ere orduan egingo dira. Horretaz gain, kirol txapelketari amaiera emateko, sariak banatuko egingo da. Ondoren, 16:00etan, antolatzaileek parte-hartzaile guztientzako askaria edo merienda prestatuko dute; jarraian, haurrek buruhandietatik iheska herrian zehar ibiltzeko aukera izango dute. ... Thu, 08 May 2008 01:00:00 +0200 AIZARNAZABAL Herri aldizkaria sortzeko asmoa dute herritarrek http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-06/p00005001/Herri_aldizkaria_sortzeko_asmoa_dute_herritarrek.htm Aizarnazabalgo Udaleko Kultura Sailak adierazi duenez, herri informazioa jasoko duen aldizkari bat argitaratu nahi du herritar talde batek uda aurretik. Argitalpenean herriari dagozkion hainbat gai jorratuko dira, hamaika ikuspuntutatik. Hori dela eta, nahi dutenek bertan parte har dezaten zenbait aukera planteatu dituzte sortzaileek. Horretarako idatziak, proposamenak, kritikak, eta beste hainbeste artiaaldizkaria @hotmail.com helbidera bidali beharko dira. Inkestaren atalean herritarrek Zer behar ikusten duzu herrian? galderari erantzutea ere gustatuko litzaieke, helbide berean. Erantzunak anonimoak izan daitezke, baina sexua eta adina zehaztea ezinbestekoa da, ondorioak atera ahal izateko. Tue, 06 May 2008 01:00:00 +0200 AIZARNAZABAL Traste zaharrak edonoiz ateratzea debekatu dute http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-06/p00005901/Traste_zaharrak_edonoiz_ateratzea_debekatu_dute.htm Tue, 06 May 2008 01:00:00 +0200 AIZARNAZABAL Udalekuetako begirale izateko aukera zabalik http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-03/p00005001/Udalekuetako_begirale_izateko_aukera_zabalik.htm Sat, 03 May 2008 01:00:00 +0200 AIZARNAZABAL Kirol Elkarteak txirrindulari irteera antolatu du bihar http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-19/p00006901/Kirol_Elkarteak_txirrindulari_irteera_antolatu_du_bihar.htm Sat, 19 Apr 2008 01:00:00 +0200 AIZARNAZABAL Aizkorrira irteera antolatu du kirol elkarteak http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-02-19/p00005001/Aizkorrira_irteera_antolatu_du_kirol_elkarteak.htm Tue, 19 Feb 2008 01:00:00 +0100 AIZARNAZABAL Lehen aldiz jokatuko dute Emakumeen Pala Txapelketa http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-02-16/p00005007/Lehen_aldiz_jokatuko_dute_Emakumeen_Pala_Txapelketa.htm Martxoko lehenengo larunbatean emango zaio hasiera Emakumezkoen Pala Txapelketari. Iazko urte bukaeran abian jarri zen Kirol Elkarteak antolatutako emakumezkoen lehenengo pala txapelketa da. Urte asko da Aizarnazabalen horrelako txapelketarik egiten ez dela. Izena emateko epea astelehenean amaitzen den arren, dagoeneko 9 bikotek eman dute izena. Horietatik 8 Aizarnazabalgoak dira eta bederatzigarrena, berriz, Zestoakoa. Dena dela, oraindik ere bikote gehiagok eman dezakete izena. Bikote kopuruaren arabera, sistema alda daitekeen arren, ziur asko bi talde egingo dituzte. Talde bakoitzeko lehenengo biak finalerdietara pasako dira. Ondoren, horietako irabazleak finala jokatuko dute. Partidak 22 tantotara izango dira eta teniseko pilotekin jokatuko dute. Partidak larunbatetan Partidak larunbat arratsaldetan jokatuko dira. Hala ere, larunbat batean bikoteren batek ezin izango balu jokatu, aurkariekin hitz egin eta aste horretako edozein egunetan joka dezakete. Baina beti ere aste horretan izan behar du, bestela partida hori galdutzat emango baitzaie. «Mutilen txapelketan horrela egin dugu eta egokia iruditzen zaigu», adierazi du Iñaki Gabarainek, antolatzaileetako batek. «Bestela, partidak jokatu gabe atzeratzen joaten dira, eta hori ez da komenigarria. Behin txapelketa bat antolatuz gero, arau batzuek jarri behar dira», adierazi du Gabarainek. ... Sat, 16 Feb 2008 01:00:00 +0100 AIZARNAZABAL Emakumezkoen pala txapelketa antolatu dute http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-02-12/p00005901/Emakumezkoen_pala_txapelketa_antolatu_dute.htm Tue, 12 Feb 2008 01:00:00 +0100 AIZARNAZABAL Kopistegi zerbitzuen tarifak zehaztu dituzte http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-02-12/p00005001/Kopistegi_zerbitzuen_tarifak_zehaztu_dituzte.htm Tue, 12 Feb 2008 01:00:00 +0100 AIZARNAZABAL Silo bola plastikoen bilketa hilero http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-02-10/p00002004/Silo_bola_plastikoen_bilketa_hilero.htm Sun, 10 Feb 2008 01:00:00 +0100 AIZARNAZABAL Zahar etxeak ordutegi berria du http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-02-09/p00007001/Zahar_etxeak_ordutegi_berria_du.htm Sat, 09 Feb 2008 01:00:00 +0100 AIZARNAZABAL Liburutegiko irakurle txartela laster jarriko dute martxan http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-02-06/p00006006/Liburutegiko_irakurle_txartela_laster_jarriko_dute_martxan.htm Hil honen erdi aldera liburutegiko txartela ateratzeko aukera izango dute herritarrek. Behin txartel hori ateratakoan, txartela erabili beharko da liburuak eskatzerakoann. Irakurle txartela eskuratzea doakoa da eta edozein adinekin eskatu daiteke. Txartel hau eskuratu ahal izateko eskaera orria bete behar da liburutegian eta dagoeneko eskuragarri dago liburutegian. ELSN sarearen barruan Aizarnazabalgo liburutegia ELSN (Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala ) sarean sarturik dago. Sare horretan daude eskualdeko herri gehienak. Sare honetan sartzearekin batera, informatizazio lanak egiten ari dira liburutegian. Lan horiek oraindik ez dituzte amaitu, baina martxoaren amaiera aldera bukatzea espero dute. Informatizazio lanak amaitzeko oraindik ñabardura batzuek falta dira. «Liburu guztien izenak ordenagailuan sartuta daude eta kode horien irakurleak bakarrik falta» direla adierazi du Idoia Gonzalez liburutegiko arduradunak. ... Wed, 06 Feb 2008 01:00:00 +0100 AIZARNAZABAL Haurtzaindegiak otsailaren 11n irekiko ditu ateak http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-01-30/p00005002/Haurtzaindegiak_otsailaren_11n_irekiko_ditu_ateak.htm Eskualdeko herri gehienek bezala, haurtzaindegia izango du Aizarnazabalek ere. Azkenengo urteetan gauzatu izan nahi den asmoa izan da, baina behar adina haurrek izena ematen ez zutelako, orain arte ezin izan da aurrera atera. Oraingoz, bost haurrek eman dute izena, eta seigarren bat martxoan hasiko da. Hala ere, gerora izena emateko aukera izango dute hala nahi dutenek. Jolaslekua bertako umeentzat Haurtzaindegia Basakaitz ikastetxearen barruan egongo da. Oraintxe amaitu dituzte lanak, nahiz eta bertan egongo den materiala oraindik jartzeko dagoen. Hori bai, haurtzaindegiak bere jolasleku propioa izango du. Jolasleku hau ikastetxearen ondoan dago, eta jada amaituta dago. Hezitzailea eskualdekoa Haurtzaindegiko hezitzailea eskualdekoa izango da, Maria Eizagirre zarauztarra; orain Zarauzko haurtzaindegi batean dago lanean. Aurretik, Baliarrainen (Gipuzkoa) aritu zen lanean. ... Wed, 30 Jan 2008 01:00:00 +0100 AIZARNAZABAL Inda-Mendi tabernaren kudeaketa, lehiaketara http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-01-23/p00007901/Inda-Mendi_tabernaren_kudeaketa_lehiaketara.htm Wed, 23 Jan 2008 01:00:00 +0100 AIZARNAZABAL Berrehun bertsotik gorako saioa http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-01-23/p00008150/Berrehun_bertsotik_gorako_saioa.htm 1, 2, 3, 4... azkenerako 200 bertsotik gora entzun zituzten Aizarnazabalgo bertso afarira joateko aukera izan zutenek. 70 lagun bildu ziren Andoni Egaña eta Xabi Paia entzuteko Adiskide Bertso Eskolak antolatu zuen bertso afarian. Urtero, bertsolari ezagunak ekartzen dituzte herrira Adiskide Bertso Eskolakoek. Aurtengorako, bi txapeldun ekartzea pentsatu zuten: Andoni Egaña Euskal Herriko txapelduna eta Xabi Paia Bizkaiko txapelduna. Horregatik, Txapeldunen Bertso Afaria izenburupean antolatu zuten aurtengoa. Antolatzaileen arabera, «txapela kentzeko moduko saioa egin zuten txapeldunek. Saio luzea eta umoretsua egin zuten, eta oso maila oneko bertsoak abestu zituzten». Bertsoak zenbatzen aritu ziren Afaltzen ari ziren bitartean, eztabaida sortu zen, aurreko bertso afari batean izan zen bertso kopuruari buruz. Orain dela urte batzuk Egaña eta Lizaso aritu ziren bertso afarian kantuan, eta ETBko Hitzetik Hortzera bertsolaritzaren inguruko saioko kamarak bertan izan ziren. Orduan, Hitzetik Hortzera-koek, grabatzeaz gain, Egañak eta Lizasok kantatutako bertsoak zenbatu ere egin zituzten. Beraien arabera, bakoitzak 67 bertso abestu zituen. Denera, 134. ... Wed, 23 Jan 2008 01:00:00 +0100 AIZARNAZABAL Segurolatarrek irabazi dute I. Txokoko Esku Pilota Txapelketa http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-01-22/p00007010/Segurolatarrek_irabazi_dute_I._Txokoko_Esku_Pilota_Txapelketa.htm Garikoitz eta Beñat Segurola lehengusuek irabazi dute kirol elkarteak antolatutako I. Txokoko Esku Pilota Txapelketa. Larunbatean Atari Soro pilotalekuan jokatu zuten partidan 22-17 irabazi zieten Andres eta Jokin Iriondo aita-semeei. Oso partida lehiatua izan zen, baina azkenean Segurolatarrak izan ziren garaile. Etxabe eta Otxua, hirugarren Finalaren aurretik, 3. eta 4. postuak zehazteko partida jokatu zuten. Josu Etxabe-Josu Otxua bikoteak 22-15 irabazi zion Ibon Salaberria-Iñaki Peña bikoteari. Partida hau ere nahiko estua izan zen. Txapeldunek 100 euro (bakoitzak 50) eta bientzako afaria irabazi zuten, eta txapeldunordeek bientzako afaria. Bestalde, txapelketa hau antolatu duen kirol elkartekoak oso gustura gelditu dira txapelketak izan duen erantzunarekin. Pilotalekuaren atzeko horman egin den txapelketa honek ikusmin handia sortu du eta finaleko egunean jende asko bildu zen partidak ikusteko. Izan ere, metro gutxiren barruan lau pelotarik jokatzeak bizitasuna ematen die partidei, antolatzaileen iritziz. ... Tue, 22 Jan 2008 01:00:00 +0100 AIZARNAZABAL Egaña eta Paiaren bertso afariak arrakasta izan zuen http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-01-22/p00007901/Egaña_eta_Paiaren_bertso_afariak_arrakasta_izan_zuen.htm Tue, 22 Jan 2008 01:00:00 +0100 AIZARNAZABAL Telefono haria lapurtzen saiatu dira berriro http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-01-19/p00005006/Telefono_haria_lapurtzen_saiatu_dira_berriro.htm Udalak jakitera eman duenez, asteazkenean telefono haria lapurtzen saiatu ziren. 150 metro moztu zituzten, baina ez zuten lapurtzerik lortu. Astearte gauean egin omen zuten lehenengo saiakera. Ondorioz, asteazkenean eta atzo zenbait orduz telefono zerbitzurik gabe egon dira herritarrak. Ertzaintzak jakitera eman duenez, astearte gauean ezezagunak hariak mozten hasi zirenean, Telefonica-ko alarmak jo zuen, eta Ertzaintza gertakarien lekura hurbildu zen; Aizarnazabal eta Zestoa artean, Forjas Iraeta lantegiaren parera, hain zuzen ere. Orduan, Ertzaintzak inguru horretan jarritako kontrol baten ondorioz, auto bat susmagarritzat jo zuten eta bertan zeuden lau lagun identifikatu zituzten. Autoaren barruan hainbat erreminta atzeman zizkiotela azaldu dute. Nahiz eta laurak susmagarritzat jo, Ertzaintzaren esanetan ez zuten froga zuzenik lagun horiek kable lapurreta saiakerarekin lotzeko. Horrenbestez, ez zituzten atxilotu lagun horiek. Hala eta guztiz ere, kasua ikertzen jarraitzen duela azaldu du Ertzaintzak. ... Sat, 19 Jan 2008 01:00:00 +0100 AIZARNAZABAL 18 lagunek eman dute izena eski irteerarako http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-01-16/p00005901/18_lagunek_eman_dute_izena_eski_irteerarako.htm Wed, 16 Jan 2008 01:00:00 +0100 AIZARNAZABAL Larunbat honetan izango dira txokoko pilota finalak http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-01-16/p00005902/Larunbat_honetan_izango_dira_txokoko_pilota_finalak.htm Wed, 16 Jan 2008 01:00:00 +0100 AIZARNAZABAL Bertso afarira joateko txartelak salgai daude http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-01-11/p00005002/Bertso_afarira_joateko_txartelak_salgai_daude.htm Datorren ostiralean, urtarrilak 18, bertso afaria egongo da Mikel Elkartean, 21:00etan. Adiskide Bertso Eskolak urtero antolatzen du bertso afaria, eta aurtengoan, Andoni Egaña eta Xabi Paia ariko dira kantari. Egaña Euskal Herriko txapelduna da eta Paia Bizkaiakoa. Horregatik, Txapeldunen Bertso Afaria izenburupean egin dute iragarpena Adiskide bertso eskolakoek. Bertso afarira joateko txartelak 25 euro balio du eta Uztarri jatetxean eros daiteke. Eskuratzeko azken eguna hilaren 16a da (egun hori barne). Mendiluze santa eskean Otsailaren 2an ospatuko da Santa Eskea. Bertan, herrikoekin batera, Aitor Mendiluze Gipuzkoako txapelduna ariko da koplari. Fri, 11 Jan 2008 01:00:00 +0100 AIZARNAZABAL 2008 urterako txirrindulari lizentzia egin daiteke http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-01-05/p00005004/2008_urterako_txirrindulari_lizentzia_egin_daiteke.htm Sat, 05 Jan 2008 01:00:00 +0100 AIZARNAZABAL Sendagile zerbitzuen ordutegia aldatu egin da http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-01-05/p00005005/Sendagile_zerbitzuen_ordutegia_aldatu_egin_da.htm 2008 urtea hastearekin batera aldaketak egin dituzte Aizarnazabalgo sendagileen zerbitzuen ordutegian. Zestoako anbulatoriotik bi sendagile etorriko dira astero; astearteetan Carceller etorriko da eta ostiraletan Larrañaga. Bi egun hauetan 08:15ean hasiko dira kontsultekin eta amaitu arte jardungo dute lanean. Sendagile bakoitzak bere gaixoak dituen arren, bi sendagileek gaixo guztiak hartuko dituzte. Sendagilearen kontsultak betiko lekuan jarraituko du, udaletxearen azpian dagoen gelan. Hitzorduak bezperan hartu Sendagilearen kontsultarako hitzordua bezperan hartu behar da 943 89 70 80 telefonora deituta. Sat, 05 Jan 2008 01:00:00 +0100 AIZARNAZABAL Egaña eta Xabi Paia izango dira bertso afarian http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-01-04/p00005003/Egaña_eta_Xabi_Paia_izango_dira_bertso_afarian.htm Fri, 04 Jan 2008 01:00:00 +0100 AIZARNAZABAL Santa Agedako eskea otsailaren 2an ospatuko da http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-01-04/p00005901/Santa_Agedako_eskea_otsailaren_2an_ospatuko_da.htm Fri, 04 Jan 2008 01:00:00 +0100 AIZARNAZABAL Babes ofizialeko etxebizitzen arazoa Udalera eraman dute http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2007-12-23/p00007007/Babes_ofizialeko_etxebizitzen_arazoa_Udalera_eraman_dute.htm Ostegunean ohiko udalbatzarra egin zen Aizarnazabalgo udaletxean. Aizpea Manterola alkate duen Udalbatzak, eraikitzen ari diren babes ofizialeko etxebizitzetan dauden «arazoak konpontzen saiatzeko borondatea» erakutsi zuen. 16 BOE dira guztira eta hilabete batzuk barru amaituko dituzte. Etxeetako 16 jabeek sinatutako agiri batean, sukaldeetan eta egongeletan pertsianarik jarri ez dietela eta, euren kexa azaldu dute. Konponbide bat eskatzen dute guztien adostasunarekin sinatutako agiri honetan. Udalbatzak, hala ere, garbi utzi nahi izan zuen, etxe hauen eskumena Eusko Jaurlaritzak duela eta azkenengo erabakia eurena dela. Arazoa konpontzeko «ahal den guztia» egingo zuela adierazi zuen Manterolak, herritarren arazoei «lehentasuna» ematen dietela adieraziz. ... Sun, 23 Dec 2007 01:00:00 +0100 AIZARNAZABAL Zamalkadarako parte-hartzaileak behar dira http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2007-12-19/p00005903/Zamalkadarako_parte-hartzaileak_behar_dira.htm Wed, 19 Dec 2007 01:00:00 +0100 AIZARNAZABAL Sahararen aldeko elkarteak eskerrak eman ditu http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2007-12-19/p00005902/Sahararen_aldeko_elkarteak_eskerrak_eman_ditu.htm Wed, 19 Dec 2007 01:00:00 +0100 AIZARNAZABAL Sahararen aldeko elkarteak eskerrak eman ditu http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2007-12-19/p00005902/Sahararen_aldeko_elkarteak_eskerrak_eman_ditu.htm Wed, 19 Dec 2007 01:00:00 +0100 AIZARNAZABAL Zamalkadarako parte-hartzaileak behar dira http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2007-12-19/p00005903/Zamalkadarako_parte-hartzaileak_behar_dira.htm Wed, 19 Dec 2007 01:00:00 +0100 AIZARNAZABAL Sahararekin elkartasunean materiala bilduko dute http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2007-12-14/p00006903/Sahararekin_elkartasunean_materiala_bilduko_dute.htm Fri, 14 Dec 2007 01:00:00 +0100 AIZARNAZABAL Haur-hezitzaileen lan zerrenda irekita dago http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2007-12-13/p00005902/Haur-hezitzaileen_lan_zerrenda_irekita_dago.htm Thu, 13 Dec 2007 01:00:00 +0100 AIZARNAZABAL «Euskadiko Liburutegi Sarean sartzeak abantailak dakartza» http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2007-12-12/p00005002/Euskadiko_Liburutegi_Sarean_sartzeak_abantailak_dakartza.htm Idoia Gonzalezek urteak daramatza Aizarnazabalgo liburutegiaren arduradun moduan. Orain, aldaketak egiten ari dira. Zer moduz doaz liburutegia informatizatzeko lanak? Oso ondo. Jada amaitzen ari gara. Euskadiko Liburutegi Sarean sartu gara eta horrek abantailak dakartza. Ze r eratako liburuak eskatzen dituzte gehien? Gehienbat eleberriak eskatzen dituzte, baina haurrek komikiak ere atsegin dituzte. Jendeak itzultzen al ditu liburuak bere garaian? Normalean ez, baina neu ere ez naiz oso zorrotza kontu horrekin. Isiltasuna errespetatzen al da? Isiltasuna ez da ehuneko ehunean errespetatzen, baina ez dago gehiegizko zaratarik ere. Wed, 12 Dec 2007 01:00:00 +0100 AIZARNAZABAL Janaria eta arropa, presoentzako eta sahararrentzako http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2007-12-11/p00005005/Janaria_eta_arropa_presoentzako_eta_sahararrentzako.htm Abenduaren 15ean eta 16an Solidaritate Eguna antolatu dute Caritas eta Sahararen aldeko elkarteek, herritarrekin elkarlanean, Aizarbazabalen. Herritarrak egongo dira beharra dutenentzat materiala biltzen. Hala, Donostiako Martutene kartzelako presoentzat eta sahararrentzat arropa, janari nahiz bestelako materiala bilduko dute. Martuteneko presoentzat materiala bertara eramateaz Caritas arduratuko da; honek espetxeko pastoralera eramango du bildutakoa. Saharara bidaltzeaz, aldiz, Zestoako Wadna elkartea arduratuko da. Otsailean irtengo den autobusean eramango dutelarik. Gabonak gainean egonik, gure elkartasuna erakusteko aukera ezin hobea dugu asteburuko hau. Laguntza jasoko dutenak lurralde eta egoera desberdinetan egonagatik, guztiek ere egoera gordina bizi baitute. Abenbuaren 15ean, larunbatean, udaletxe azpian eman ahal izango da laguntza, 12:00etatik 13:30ak arte. Abenduak 16, igandean, berriz, Eliz atarian egongo dira materiala jasotzen, meza ondorenean. ... Tue, 11 Dec 2007 01:00:00 +0100 AIZARNAZABAL Presoentzat eta sahararrentzat materiala bilduko dute datorren astean http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2007-12-09/p00006003/Presoentzat_eta_sahararrentzat_materiala_bilduko_dute_datorren_astean.htm Hilaren 15ean eta 16an, elkartasun eguna izango da herrian. Antolatzaileek adierazi dutenez, «Gabonak gertu daudenez, gure elkartasuna adierazi behar diegu gure behar gehiena dutenei, hain zuzen ere, presoei eta Mendebaldeko Saharako errefuxiatuei». Lurralde ezberdinetan egon arren, egoera berdintsuan bizi dira guztiak: «askatasunik ez dute eta bizi baldintza gogorretan bizi dira». Presoentzat katiluak, barruko arropak eta galtzerdiak bilduko dituzte; sahararrei bidaltzeko, berriz, dilistak, arroza eta atuna jasoko dituzte. Sun, 09 Dec 2007 01:00:00 +0100 AIZARNAZABAL Autobusa antolatu dute bertso txapelketako finalera joateko http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2007-12-08/p00005001/Autobusa_antolatu_dute_bertso_txapelketako_finalera_joateko.htm Adiskide bertso eskolak autobusa antolatu du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalera joateko. G Puntua lelopean antolatu den txapelketaren final handia abenduaren 16an izango da, Donostiako Ilunbe zezen-plazan. Bertso eskolak antolatutako autobusa 14:45ean abiatuko da herriko plazatik eta bertso saioa amaitu ondoren itzuliko da, afalordurako. Autobusa puntuan irtengo dela jakinarazi dute, bertara garaiz iristea komenigarria baita. Autobuseko gastuen kargu bertso eskola egingo da. Dagoeneko, bertsozale batzuek eman dute izena, baina oraindik beste askorentzat lekua dago. Izen-ematea, liburutegian Izena eman nahi dutenek, liburutegian egin dezakete edo bertso eskolako kideren bati adierazi diezaiokete. Bertso eskolako kideek azaldu dutenez, irteeraren helburua herritarrek bertsoekin gozatu eta lagunarteko arratsalde bat igarotzea da. ... Sat, 08 Dec 2007 01:00:00 +0100 AIZARNAZABAL Azkenean ez da mantenu soinketarik izango http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2007-12-08/p00005003/Azkenean_ez_da_mantenu_soinketarik_izango.htm Sat, 08 Dec 2007 01:00:00 +0100 AIZARNAZABAL Haurrek opariak jasoko dituzte zamalkadan http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2007-12-04/p00003901/Haurrek_opariak_jasoko_dituzte_zamalkadan.htm Tue, 04 Dec 2007 01:00:00 +0100 AIZARNAZABAL Erregeen zamalkada antolatzeko bilera etzi http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2007-11-21/p00005903/Erregeen_zamalkada_antolatzeko_bilera_etzi.htm Wed, 21 Nov 2007 01:00:00 +0100 AIZARNAZABAL Juan Karlos Irizarrek 'Itsasotik mendira' disko berria aurkeztu du http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2007-11-17/p00003010/Juan_Karlos_Irizarrek_Itsasotik_mendira_disko_berria_aurkeztu_du.htm Aizarnazabalen bizi den Juan Karlos Irizar konposatzaile eta musikariak disko berria aurkeztu zuen Donostian atzo goizean.Itsasotik mendira izeneko lan honekin duela lau urte inguru hasitako zikloa amaitu du Irizarrek. Azaldu duenez, urtebete inguru eman du lan hau prestatzen, eta guztira 20 abesti bildu ditu bertan. «Disko hau benetan oso ondo gelditu da, denbora asko pasa baitut berau prestatzen eta gauza ugari sartu dut bertan. Diskoa borobiltzea lortu dudala esango nuke», azaldu du musikariak. Kolaboratzaile ugari Bestalde, hainbat musikari eta abeslari ezagunen kolaborazioak ere izan ditu Irizarrek lan honetan. «Besteak beste, honako musikari hauen laguntza izan dut disko honetan: Fito y Fitipaldis taldeko saxo-jotzaile Jabi Alzola; Zubipeko Swing taldeko tronpeta-jotzaile Gaizka Elosegi; Karmelo Mendizabal soinu-jotzailea; Rakel Pujana abeslaria; Galdakaoko ganbara abesbatza eta Bilboko ganbara biolin taldea» ... Sat, 17 Nov 2007 01:00:00 +0100 AIZARNAZABAL KZguneko ikastaroetan aldaketak izango dira http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2007-11-14/p00005902/KZguneko_ikastaroetan_aldaketak_izango_dira.htm Wed, 14 Nov 2007 01:00:00 +0100 AIZARNAZABAL Mantenimenduko soinketa eskaini nahi dute herrian http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2007-11-11/p00006902/Mantenimenduko_soinketa_eskaini_nahi_dute_herrian.htm Sun, 11 Nov 2007 01:00:00 +0100 AIZARNAZABAL Mantenimenduko soinketa eskaini nahi dute herrian http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2007-10-28/p00007821/Mantenimenduko_soinketa_eskaini_nahi_dute_herrian.htm Sun, 28 Oct 2007 01:00:00 +0200 AIZARNAZABAL Mantenimenduko soinketa eskaini nahi dute herrian http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2007-10-28/p00007823/Mantenimenduko_soinketa_eskaini_nahi_dute_herrian.htm Sun, 28 Oct 2007 01:00:00 +0200 AIZARNAZABAL Mantenimenduko soinketa eskaini nahi dute herrian http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2007-10-28/p00007821/Mantenimenduko_soinketa_eskaini_nahi_dute_herrian.htm Sun, 28 Oct 2007 01:00:00 +0200 AIZARNAZABAL Mantenimenduko soinketa eskaini nahi dute herrian http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2007-10-28/p00007823/Mantenimenduko_soinketa_eskaini_nahi_dute_herrian.htm Sun, 28 Oct 2007 01:00:00 +0200 AIZARNAZABAL