Aia, Urola-kostako hitza http://www.urola-kostakohitza.info Hitzako albiste zerrenda aia eu Sat, 17 May 2008 00:02:13 +0200 60 Aia, Urola-kostako hitza http://www.urola-kostakohitza.info/rss/logo.gif urola-kostakohitza.info «Oraindik ere gizon batzuei ez zaie gustatzen emakume batek eurei irabaztea» http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-17/p00003004/Oraindik_ere_gizon_batzuei_ez_zaie_gustatzen_emakume_batek_eurei_irabaztea.htm Denboraldi bikaina ari da egiten mendi lasterketetan espezialista den Nerea Amilibia (Aia, 1971) atleta. Atzo, HITZAko erredakzioan izan zen eta internet bidez herritarren galderei erantzun zien; azkenaldiko emaitzez, entrenamenduez, atletismoaren egoeraz eta abarretaz aritu zen ordubete pasatxoan. Astebeteko epean Pagoetako Mendi Lasterketa eta Izarraizkoa irabazi dituzu; horiek irabaztera atera al zinen, ala zure helburua Aizkorriko Mendi Lasterketa prestatzea izan al da? Itziar. Nire helburua ez zen Aizkorrirako prestatzea. Urtero mendian ibiltzen gara eta bi lasterketa horietara joan naiz. Beharbada kasualitatea izan da biak irabaztea. Zegama-Aizkorriko maratoian parte ez hartzeko arrazoi bereziren bat ba al daukazu? Xaxi. Bai. Duela lau urte ez nengoen federatuta eta ez zidaten podiumera igotzen utzi. Hurrengo urtean federatuta joan nintzen eta esan zidaten aurreneko euskaldunarentzat ez zegoela ezer. Halako proba bat egin eta gero lehenengo euskaldunarentzat ezer ez egotea tristea dela uste dut. ... Sat, 17 May 2008 01:00:00 +0200 AIA Landare Berezien Azoka «urtez urte indartzen» ari da http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-15/p00003009/Landare_Berezien_Azoka_urtez_urte_indartzen_ari_da.htm Joan den hil bukaeran, apirilaren 26an eta 27an, egin zen Aiako Iturraran Parketxean Landare Berezien VI. Azoka. Hasieratik arrakasta nabarmena izan du azoka honek eta «urtez urte indartzen ari da». Hala adierazi du azokako arduradun Josune Azpirozek. Aurten ere, balorazio positiboa Beste urteetan bezala, aurten ere azokaren balorazio «positiboa» egin dute antolatzaileek. Bisitarien kopuruari dagokionez, oso gustura agertu da Azpiroz: «9.500 lagun etorri zirela kalkulatzen dugu eta oso pozik gaude alde horretatik». Gainera, mintegiak ere «gustura» gelditu direla adierazi du, «bai salmentekin, bai erosleen interes mailarekin». Izan ere, urtetik urtera jendea interes gehiagorekin hurbiltzen dela uste dute mintegiek, eta gero eta argiago dutela zeren bila datozen; «erosle gero eta kualifikatuagoa etortzen da», adierazi du Azpirozek. ... Thu, 15 May 2008 01:00:00 +0200 AIA Azken txanpan dira frontoiko lanak http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-14/p00003002/Azken_txanpan_dira_frontoiko_lanak.htm Wed, 14 May 2008 01:00:00 +0200 AIA Aurten ere giro ederrean ospatu dute Asentzio Feria http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-07/p00003002/Aurten_ere_giro_ederrean_ospatu_dute_Asentzio_Feria.htm Igandea egun handia izan zen aiarrentzat. Asentzio Feria ospatu zuten eta aurtengoan ere jendez bete zen herria feria bertatik bertara ikusteko. Dena dela, aurten besteetan baino jende gutxiago ibili dela adierazi du Aiako alkate Igor Iturainek. Zentzu horretan, jaitsiera horren arrazoia aurtengoan feria zubian tokatu izana dela uste du Udaleko Kultura teknikari Eli Lasak. Hala ere, igandeko feria giro apartean ospatu zutela azpimarratu nahi izan du Iturainek. Ganadua protagonista Eguerdi partean nahiz arratsaldean, ganadua eta bestelako animaliak izan ziren protagonista feria honetan. Izan ere, behiak, idiak, kapoiak, ardiak, zaldiak... eraman zituzten herrigunera, bertakoek zein kanpokoek ikusi ez ezik, erosi ere egin ahal izateko. Arratsaldean ere animaliak izan ziren protagonista, idi, zaldi eta behi proba jendetsua izan baitzen. ... Wed, 07 May 2008 01:00:00 +0200 AIA «Helburua, hemendik urtebetera ere zerbitzu ona eskaintzea da» http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-05-03/p00003007/Helburua_hemendik_urtebetera_ere_zerbitzu_ona_eskaintzea_da.htm Herri txikietako garraio publikoko zerbitzua hobetu nahi dute erakunde publikoek; Aiako Udalak ere urteak daramatza asmo horrekin. Orain, Igor Iturain (Aia, 1973) buru duen Udalak urtebetez autobus zerbitzu berezia eskainiko duen Landabus proiektu aitzindaria martxan jartzea lortu du. Udala hasieratik egon da proiektu honetan. Noizko kontua da hau? Aurreko agintaldian hasi ginen garraio publikoa hobetu nahian. Guk argi genuen ezinezkoa zela egun dagoen garraio publiko mota hau mantentzea. Herri txikietan beti egoten da zalantza: garraio publikoa ez da erabiltzen jendeak ez duelako beharrik, norberak bere kotxea duelako, ala jendeak ez du erabiltzen zerbitzu egokirik ez dagoelako? Argi genuen, era berean, EuskoTrenek egun ematen digun zerbitzua ez zela nahikoa izango herritarren beharrei erantzuteko; autobus handia ez da egokia errepide hauetan ibiltzeko eta igandeetan ez dago inolako zerbitzurik. Gainera, guretzat garrantzitsua da Zarautzekin lotura zuzena izatea. ... Sat, 03 May 2008 01:00:00 +0200 AIA Iturraran loratu egin da http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-27/p00006011/Iturraran_loratu_egin_da.htm Atzo, Iturraran parketxearen inguruko zelaiak loratu egin ziren, bai lorez, baita jendez ere. Goizeko lehen orduan hasi zen landarezaleen erromesaldia eta arratsaldean ateak itxi arte ez zuen etenik izan. Aurtengoa, Landare Berezien VI. Azoka da eta gaur ere zabalik egongo da nahi duenarentzat, 10:00etatik 18:00etara, hain zuzen ere. Zerua garbi zegoen eta eguzkiak ederki epeldu zituen Aia inguruko bazterrak. Galtza motzak, eguzkitako betaurrekoak... azoka inguruan udaberri giroa bete-betean sumatu ziteken atzo. Aurreko urteetako ildoari jarraituz, autobusekin garraio publikoa bultzatu nahi izan dute arduradunek. Bide bazterretako zaindariek zorrotz gelditzen zituzten autoak, Aian eta Txurruka inguruan jarritako aparkalekuetara bidaliz. Guztira, 14 autobus jarri dituzte bisitariak batetik bestera garraiatzeko, eta Zarauzko tren geltokiko jendea ere jasotzen dute. Antolatzaile batek adierazitakoaren arabera, atzo 12:00etarako 3.000 lagunek egina zuten azokarako bidea. ... Sun, 27 Apr 2008 01:00:00 +0200 AIA Ekainaren 2tik aurrera aiarrek autobus zerbitzu zabalagoa izango dute http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-25/p00003612/Ekainaren_2tik_aurrera_aiarrek_autobus_zerbitzu_zabalagoa_izango_dute.htm Aiak autobus zerbitzu berria izango du ekainaren 2tik aurrera. Ekimen honen bitartez, Aiako Udalak proiektu aitzindaria jarriko du martxan Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, Eudelekin eta Urkome Urola Kostako Landa Garapeneko Elkartearekin elkarlanean. Landabus deituriko proiektuari esker, Aiak autobus zerbitzu zabalagoa izango du eta Zarautzekin eta Oriokin lotura handituko da, baita Aia barruko auzoen artekoa ere. Ekimen honen aurkezpenean «gustura» agertu ziren atzo Aiako alkate Igor Iturain, Gipuzkoako Foru Aldundiko ahaldun nagusi Markel Olano, Mugikortasun eta Lurralde Antolamenduko foru diputatu Arantza Tapia eta Eudeleko lehendakari Jokin Bildarratz. Aia eta inguruko herriak Ekainean abian jarriko den zerbitzu berri honen bitartez, Aiak lau ibilbide izango ditu; Aia-Orio-Zarautz, Aia-Zarautz, Zarautz-Urdaneta eta Zarautz-Elkano. ... Fri, 25 Apr 2008 01:00:00 +0200 AIA Dena prest Landare Berezien VI. Azokarako http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-23/p00003009/Dena_prest_Landare_Berezien_VI._Azokarako.htm Asteburu honetan egingo da Aian Landare Berezien VI. Azoka. Ekimena aurkezten Aiako alkate Igor Iturain, Landa eta Ingurunearen Garapeneko foru diputatu Rafael Uribarren, azokako arduradun Ińaki Aizpuru eta Iturraran Parketxeko langile Josune Azpiroz izam ziren, atzo Donostian. Aniztasuna erakustea helburu Aurtengoan 50 mintegik hartuko dute parte azokan; Uribarrenen esanetan, ekimen honen bitartez «egun dagoen landare aniztasuna jarri nahi da agerian». Aizpuruk ere aniztasun horren garrantzia azpimarratu zuen atzoko agerraldian: «Azoka honek herritarrei mota guztietako landareak ikusteko eta erosteko aukera eskaintzen die; eguneroko bizitzan ez dugu horrelako aukerarik izaten». Izan ere, asteburuan azokara etorriko diren mintegi asko oso espezializatuak daude eta bakoitzak landare mota gutxi batzuetako hainbat aldaera eskaintzen du. ... Wed, 23 Apr 2008 01:00:00 +0200 AIA Estreinaldia dotorea izan da http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-23/p00008542/Estreinaldia_dotorea_izan_da.htm Sortzen Ikasbatuaz ikastetxe publikoen elkarteak Iruńean egiten du urteoro bere Jai Nazionala. Aurten, lehendabiziko aldiz, Gipuzkoara zabaldu nahi izan dute euren festa eta euren aldarria, eta Aian egun osoko jaia antolatu zuten joan den iganderako; Jai Nazionalerako dei egiteko helburuarekin etorri ziren Aiara. «Kalitatezko euskal eskola publikoaren aldeko jaia» 10:00etan hasi zen, Aia inguruan egin zuten ibilaldi batekin; herriko bazterrak ikusi ahal izan zituzten ordubetez. Bezperan euri asko bota zuen eta lokatza zegoenez, uste baino ibilaldi motzagoa egin behar izan zuten. Ikasleak protagonista 12:00etan ekitaldi nagusia hasi zen jendez goraino betetako probalekuan; Porrotx eta Josu Txapartegi Txapas zarauztarra aritu ziren aurkezle lanetan, eta Jon Maia eta Sustrai Colinak bertso ederrak bota zituzten. Baina protagonista nagusiak zazpi ikastetxetako ikasleak izan ziren: ekitaldiari hasiera Lardizabal eskolako ikasle eta irakasleek eman zioten, abestuz; Lasarteko Landaberri ikastetxekoek trikitia, panderoa eta kriskitinak jo zituzten; Urnietako Hegapekoek dantza garaikidea egin zuten; Martutene-Astigarragako Arantzazuko Amakoek trikitia jo zuten; Ańorgako Amassorrainekoek karaokea egin zuten; Hernaniko Langilekoak koplak kantatzen aritu ziren; eta Donostiako Aitor ikastetxekoek, berriz, txistua jo eta abestu egin zuten. Ekitaldiaren amaieran, gainera, elkartearen materiala soinean jantzi eta desfilea egin zuten ikastetxe horretako ikasleek. Ondoren Porrotx-ek suzko zezena atera zuen eta euren entzierro partikularra egin zuten. ... Wed, 23 Apr 2008 01:00:00 +0200 AIA Gozogintzako ikastaroa gaur hasiko da http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-22/p00003901/Gozogintzako_ikastaroa_gaur_hasiko_da.htm Tue, 22 Apr 2008 01:00:00 +0200 AIA Kalitatezko euskal eskola publikoaren aldeko jaia http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-20/p00007002/Kalitatezko_euskal_eskola_publikoaren_aldeko_jaia.htm Sun, 20 Apr 2008 01:00:00 +0200 AIA Haurren arratsalde magikoa http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-19/p00008312/Haurren_arratsalde_magikoa.htm Zirkoa beti izan da haurren amets fabrika. Argiek, magiak, animaliek, ikuskizunak... etxeko txikienak txunditu izan ditu zirkoaren sorreratik bertatik. Zirko handiak eta txikiak daude, ezagunak eta ezezagunak. Fischer zirko txikia da, eta Aian izan da egun batez. Aia ere txikia da, baina haurrak haur dira toki guztietan, eta asteazken arratsaldea magikoa bihurtu zen Aian. Zirkoko aulkiak eta harmailak bete egin ziren. Haurrak ez ezik, gurasoak ere han ziren; asko haurrei laguntzeko aitzakiarekin haurtzarora itzuli ziren gutxienez ordubetez, eta karpa barruko musikaren, argien eta magiaren aurrean men egin zuten, gustura. Era guztietako ikuskizunak Zirkoko arduradunek mota guztietako ikuskizunak zituzten prest han bildutako ikusle gogotsuentzat. Zirkokoek beste hizkuntza bat hitz egiten zuten, baina ez zen nabaritu ere egin, gauza batzuk unibertsalak baitira, hitz bidezko esplikaziorik behar ez dutenak. Haurrek aho zabalik entzun, ikusi, eta egin zuten amets globo batetik ateratzen zen usoarekin, malabareak egiten zituen gaztearekin edota jabeak esandakoa zintzo betetzen zuen poni txikiarekin. ... Sat, 19 Apr 2008 01:00:00 +0200 AIA Eskolarteko pilota finalak daude larunbatean Aian http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-17/p00003902/Eskolarteko_pilota_finalak_daude_larunbatean_Aian.htm Thu, 17 Apr 2008 01:00:00 +0200 AIA Euskal hezkuntzaren aldeko jaia izango da igandean http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-16/p00003009/Euskal_hezkuntzaren_aldeko_jaia_izango_da_igandean.htm Sortzen Ikasbatuaz ikastetxe publikoen elkarteak aurreneko aldiz festa antolatu du Gipuzkoan. Igande honetan izango da, Aian. Bultza euskal hezkuntza lelopean, egun osoko egitaraua prestatu du Lardizabal Herri Eskolaren laguntzarekin. Elkarte honen Nazio Festa Iruńean izango da maiatzaren 18an, eta igande honetakoa bestearen «aurrekari gisa» aurkeztu dute arduradunek. Iruńeakoa XIII. edizioa izango da eta aurtengoa ere «kalitatezko euskal eskola publikoaren alde gaudenon bilgune saihestezina» izango dela adierazi dute. Lardizabal eskolaren laguntza Aian egingo den festa Lardizabal eskolaren laguntzarekin antolatu dute Sortzen Ikasbatuaz elkarteko arduradunek. Lardizabalgo irakasle eta zuzendari Belen Zabalak adierazi duenez, eurek «bitartekaritza lanak» egin dituzte, eta gustura agertu da festa Aian egingo delako: «Hasieran proposatu zigutenean beldurra sentitu genuen, baina orain gustura gaude». ... Wed, 16 Apr 2008 01:00:00 +0200 AIA Dantza ikasteko aukera datorren asteburuan http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-09/p00003901/Dantza_ikasteko_aukera_datorren_asteburuan.htm Wed, 09 Apr 2008 01:00:00 +0200 AIA Landare Berezien VI. Azokarako laguntzaileak behar dira http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-08/p00003006/Landare_Berezien_VI._Azokarako_laguntzaileak_behar_dira.htm Apirileko azken asteburuan egingo da aurten landare berezien azoka, apirilaren 26an eta 27an, alegia. Seigarren aldia izango da aurtengoa eta antolatzaileek adierazi dutenez, «inoiz baino mintegi gehiagok hartuko du parte». Boluntarioak behar dira Egun horietan boluntario lanak egiteko prest dagoenak Kultur Etxean eman behar du izena. Iturraran parketxeko telefonora ere deitu daiteke, 943835889 zenbakira. Ostirala baino lehen eman behar da izena. 49 mintegi izango dira azokan Aurten 49 mintegi izango dira azokan, «inoiz baino gehiago», eta horietako batzuk aurrenekoz etorriko dira. Tue, 08 Apr 2008 01:00:00 +0200 AIA Nerea Amilibia: «Ibilbide zoragarria izan da eta gustura egin dut» http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-08/p00003007/Nerea_Amilibia_Ibilbide_zoragarria_izan_da_eta_gustura_egin_dut.htm Nerea Amilibiak irabazi zuen mendi maratoiko Euskadiko Txapelketa igande goizean. Eguraldi ederra lagun zutela, Gasteizko mendietan 42 kilometro eta 185 metroko ibilbidea egin zuten parte-hartzaileek. Berrehundik gora mutilek parte hartu bazuten ere, nesken kasuan bederatzi baino ez ziren animatu lehiara; horietatik lauk amaitu zuten maratoia. Amilibiak 03:56,37an amaitu zuen lasterketa eta lortutako emaitzarekin «gustura» agertu zen, «ibilbidea ezagutu gabe» egin zuelako proba. Antolakuntzarekin ere gustura zen Amilibia, baina ibilbideko 25. kilometrora arte jatekorik gabe aritu izana kritikatu zuen: «Hori gogorra egin zitzaidan niri behintzat». Maratoia egin ondoren asteburu honetan deskantsatu egingo duela adierazi zuen aiarrak, eta hurrengoan, Alońako lasterketan izango dela gaineratu zuen. ... Tue, 08 Apr 2008 01:00:00 +0200 AIA Aiarrak Udaberri Pilota Txapelketatik kanpora http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-08/p00003901/Aiarrak_Udaberri_Pilota_Txapelketatik_kanpora.htm Tue, 08 Apr 2008 01:00:00 +0200 AIA Haurrentzako antzerki musikala, igandean http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-08/p00003902/Haurrentzako_antzerki_musikala_igandean.htm Tue, 08 Apr 2008 01:00:00 +0200 AIA Idi apustua izango da larunbat gauean http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-08/p00003903/Idi_apustua_izango_da_larunbat_gauean.htm Tue, 08 Apr 2008 01:00:00 +0200 AIA Udaberriko Txapelketako finala jokatuko dute gaur http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-04/p00003901/Udaberriko_Txapelketako_finala_jokatuko_dute_gaur.htm Fri, 04 Apr 2008 01:00:00 +0200 AIA Sendabelar eta gozogintza ikastaroak hastear dira http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-04/p00003902/Sendabelar_eta_gozogintza_ikastaroak_hastear_dira.htm Fri, 04 Apr 2008 01:00:00 +0200 AIA «Asko mimatutako diskoa da hau; geneukan guztia jarri dugu bilduman» http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-03/p00004010/Asko_mimatutako_diskoa_da_hau;_geneukan_guztia_jarri_dugu_bilduman.htm Mikel Markezek (Errenteria, 1971) bere zortzigarren lana kaleratuko du gaur. Kontzertuak ematen hasi zenetik 20 urte beteko dira aurten, eta urte hauetako guztietako lanak disko bakar batean bildu ditu; Zure begiek bilduma 1988-2008 bilduman, hain zuzen ere. Etzi, larunbata, aurkezpen kontzertua emango du duela 15 urtetik bizitoki duen Aian; plazan joko du, 22:30etik aurrera. Zergatik atera duzu orain bilduma disko hau? Lehendabiziko kantaldia Oiartzunen egin nuen 1988an eta data polita iruditu zitzaidan horrelako zerbait egiteko. Ni oraindik gaztea naiz, baina atzera begira hasi eta 20 urte pasa dira. Asko da hori! Zazpi diskoren ondoren hau egiteko mementoa zela iruditu zitzaidan, eta lekukotasun bat eman nahi izan dut disko honen bitartez. Izan ere, zenbait kantu entzuten nituen tabernetan edo irratian eta batzuekin sufritzen egoten nintzen; oso gazterik grabatuta daude eta denborarekin kriterio musikalak edo kanta bat ikusteko modua ere aldatu egiten da. Zenbait kantari orain nireago den ikuspuntu bateman nahi nien; funtsean, horregatik izan da. Alde batetik, nire lana biltzeko; bestetik, bizitza berri bat eman nahi nien kanta batzuei eta berriro jendeari aurkeztu. Berriz landu, txikitu, egin eta jendeari eman. ... Thu, 03 Apr 2008 01:00:00 +0200 AIA Bi orduko txahal eta txakolin jaia http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-04-02/p00008374/Bi_orduko_txahal_eta_txakolin_jaia.htm Tripa ederki beteta eta zintzurra hobeto bustita esan diote martxoari agur aiarrek. Izan ere, joan den igandean ospatu zuten VI. Txakolin Eguna. Eguraldi txarra suertatu bazitzaien ere, jendetzak hartu zuen parte duela sei urtetik egiten den ospakizunean. Dena dela, plazan elkartu ordez, probalekuan egin zuten festa euria zela eta. Aurreko urteetan bezala, oraingoan ere Aiako Udalak eta Getariako Txakolina jatorrizko izendapena elkarteak antolatu zuten txakolin egun hau, eta herriko jai batzordeko kideen laguntza izan zuten herritarrei pintxoak eta txakolina banatu ahal izateko. 120 eta 150 kiloko txahalak Bi txahal jan zituzten aiarrek igande eguerdian. Elorrioko Karlos Ibarrondok ekarri zituen txahalak, eta berak erre zituen, gero pintxotan jendeari banatzeko. Horretarako, 01:00ean hasi zen txahalak erretzen, eta igande eguerdirako prestatuta utzi zituen, ehunka lagunek dastatu ahal izateko. Arduradunek emandako datuen arabera, igandean jan zituzten labeldun txahalak 120 eta 150 kilokoak ziren. ... Wed, 02 Apr 2008 01:00:00 +0200 AIA Garabiak frontoian ari dira lanean http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-03-15/p00003005/Garabiak_frontoian_ari_dira_lanean.htm Sat, 15 Mar 2008 01:00:00 +0100 AIA Batzokiko bazkide izan ahalko du edonork http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-03-15/p00003902/Batzokiko_bazkide_izan_ahalko_du_edonork.htm Sat, 15 Mar 2008 01:00:00 +0100 AIA Apirilean hasiko dira merkataritza guneko eraikina egiteko lanak http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-03-14/p00003003/Apirilean_hasiko_dira_merkataritza_guneko_eraikina_egiteko_lanak.htm Armendigain eremuan merkataritza eraikina egitekotan da Udala eta lanen aurreneko fasea Saiatu enpresari esleitu dio. Apirilean hasiko da enpresa hau lanean, eta hemendik urtebetera eraikina amaituta egotea espero du Udalak. Eraikin honek hiru solairu edukiko ditu eta bitan zortzi merkataraitze lokal egongo dira aiarrei «zerbitzu gehiago eskaintzeko helburuarekin». Beheko solairuan hiru lokal egingo dira eta lehenengo solairuan, berriz, bost. Lokalez gain trastelekuak ere izango ditu eraikin berriak. Dagoeneko salduta daude lokal eta trasteleku horietako batzuk. Aiako Udalak emandako datuen arabera, eraikin berri hori egitea 912.259,38 kostatuko da guztira. «Komertzio txikia bultzatzea» Udalak argi adierazi nahi izan du eraikin hau egitearen helburua ez dela inolaz ere merkataritza gune handi bat egitea, eta proiektu honekin «komertzio txikia bultzatu» nahi dela nabarmendu dute udal ordezkariek. ... Fri, 14 Mar 2008 01:00:00 +0100 AIA Garmendiak irabazi du idi dema, 46 plaza eginda http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-03-13/p00003010/Garmendiak_irabazi_du_idi_dema_46_plaza_eginda.htm Garmendia izan da garaile Aiako idi deman, 46 plaza eginda. Bigarren Zerain izan da 44 plazarekin eta hirugarren, berriz, Laski, 43 plazarekin. Eskualdeko lau idi pare ere aritu ziren lehian, baina ez zuten emaitza onik lortu. Eskualdetik ondoen Letea jatetxea ibili zen, 40 plaza egin baitzituen, bosgarren postua eskuratuz. Eusebio Arzadun seigarren izan zen 38 plazarekin; Izeta Anaiak idi parea hamabigarren izan zen 28 plazarekin; eta Izeta, berriz, azken postuan gelditu zen 24 plazarekin. Amaieran omenaldia egin zioten, nahiz eta idiekin ez zuen zorte handirik izan oraingoan. Lau egun iraun du demak. Oro har probak ikustera jende asko etorri ez bada ere, antolatzaileak gustura gelditu dira, azken egunean jende asko hurbildu delako. 'Izeta'-ri omenaldia egin zioten Sariak banatu ostean, Aiako Probazale Elkarteak Manuel Iruretagoiena Izeta omendu zuen. Oroigarri bat eskaini zioten probalekuan bildutako jendearen eta bere familiaren aurrean. ... Thu, 13 Mar 2008 01:00:00 +0100 AIA Gaurtik asteartera bitartean idi probak egingo dira ia gauero http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-03-07/p00003003/Gaurtik_asteartera_bitartean_idi_probak_egingo_dira_ia_gauero.htm Bihar hasi eta asteartera bitartean, igandean izan ezik, idi probak izango dira 22:00etatik aurrera Aiako probalekuan. Azken egunean, sariak banatu ondoren Manuel Iruretagoiena Izeta omenduko du Aiako Probazale Elkarteak. ############ parte-hartzaileak Martxoak 7, gaur -Izeta Anaiak (Aia). -Laski (Billela). -Telleria (Lasarte-Oria). Martxoak 8, bihar -Ipinarrieta (Urretxu). -Lopategi (Billela). -Julian Subinas (Itziar) -Matxain (Errenteria). Martxoak 10, astelehena -Eusebio Arzadun (Aia). -Artola (Lasarte-Oria). -Zerain (Lasarte-Oria). Martxoak 11, asteartea -Garmendia (Belauntza). -Letea Jatetxea (Errezil). -Izeta (Aia). *Amaieran sari banatuko dira eta Izeta omenduko dute. ############ Fri, 07 Mar 2008 01:00:00 +0100 AIA 'Izeta II': «Harri kubikoarekin hobeto aritu nintzen zilindrikoarekin baino» http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-03-04/p00003006/Izeta_II_Harri_kubikoarekin_hobeto_aritu_nintzen_zilindrikoarekin_baino.htm Igande eguerdian Loiun jokatu zen harri-jasotze txapelketa parekatua izan zen oso. Izan ere, Izeta II.-ak eta Aimar Irigoienek berdinduta amaitu zuten lehiaketa eta epaileek, beti bezala, pisu txikiena zuenari eman zioten txapela; Joxe Ramon Iruretagoiena Izeta II.-ari, alegia. 62na jasoaldi egin zituzten Irigoienek eta biak. Hirugarren Joseba Ostolaza zestoarra izan zen, 59 jasoaldirekin, eta laugarren berriz, Jexux Mari Izeta III.-ak izan zen, 52 jasoaldirekin. Lau harri-jasotzaileak harri zilindrikoarekin aritu ziren aurrena eta harri kubikoarekin ondoren, eta bakoitzarekin bost minutuko jasoaldiak egin zituzten. Aimar eta 'Izeta II' berdinduta Igandeko lehiaketa benetan parekatua izan zen. Irigoienek eta Izetak berdindu egin zuten, eta epaileek berdinketa dagoenean beti egiten duten bezala, gutxien pisatzen zuena jo zuten irabazletzat. ... Tue, 04 Mar 2008 01:00:00 +0100 AIA «Minutu batean 22 altxaldi egitea marka ikaragarria da» http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-02-20/p00003007/Minutu_batean_22_altxaldi_egitea_marka_ikaragarria_da.htm Larunbatean Joxe Ramon Iruretagoiena Izeta II.-ak Madrilen (Espainia) Italiako telebista kate batentzat saioa egin zuen, beste zenbait pertsonekin batera. Guinness errekorra egitea proposatu zioten, eta egin egin zuen: minutu batean 22 aldiz altxatu zuen harri zilindrikoa, laguntzailerik gabe. Gustura al zaude egindakoarekin? Bai, oso gustura nago. Laguntzailerik gabe 22 jasoaldi egitea marka ikaragarria da. Zuk espero bezala atera zen, beraz, proba... Beno, egia esan hasiera batean hiru minutuko saioa egitekotan nintzen. Hortaz 35-40 altxaldi egitea zen nire hasierako asmoa. Madrilera joandakoan, ordea, hiru minutu askotxo iruditu zitzaien arduradunei eta minutukoa egitea erabaki genuen. Telebistan gauzak aldatzea normala izaten da, hobetzeko aukerak ikusi ahala. Aldaketa horrekin, ondo entrenatzeko aukerarik izan al zenuen? ... Wed, 20 Feb 2008 01:00:00 +0100 AIA Gomezi babesa erakutsi diote http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-02-17/p00003002/Gomezi_babesa_erakutsi_diote.htm Sun, 17 Feb 2008 01:00:00 +0100 AIA Astelehenean ekingo diete berriro frontoiko lanei http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-02-16/p00003001/Astelehenean_ekingo_diete_berriro_frontoiko_lanei.htm Asteazkeneko udalbatzarrean frontoiari buruzko erabakiak hartu zituen Udalbatzak. Ondorioz, geldirik dauden lanak astelehenean hastekoak dira eta lau hilabete baino lehen frontoia behin betiko amaituta egotea espero du Igor Iturain alkateak. Izan ere, asteazkenean udalbatzak frontoia beiraz ixteko lehenengo faseko lanak Albisu Kristaldegia S.L. enpresari esleitzea erabaki zuen. Ondorioz, erabaki horrek orain arteko geldiunea etengo duela irizten dio Iturainek eta sei hilabeteko atzerapena daramaten lanak «bukatze bidean» jartzen dituela gaineratu du. Enpresa horren ardura izango da beirazko itxitura neurtzea eta lan hori egiteko makinen alokairuaz arduratzea. Horretarako, 14.412 euroko aurrekontua izango du. Beira berezia jartzea ere erabaki zuten udalbatzarrean, «segurtasuna handitzeko helburuarekin». ... Sat, 16 Feb 2008 01:00:00 +0100 AIA Lardizabaleko eskola kontseiluak Gomezi babesa adierazi dio http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-02-13/p00003001/Lardizabaleko_eskola_kontseiluak_Gomezi_babesa_adierazi_dio.htm Antton Gomez EAE alderdiko idazkari nagusia izan zen udazkenena arte, eta egun zinegotzia da Aiako Udalean. Pasa den astean Espainiako Audientzia Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek inputatu egin zuen alderdiko beste bi kiderekin batera, ustez ETAri laguntza emateagatik. Horren aurrean, Lardizabaleko eskola kontseiluak prentsa oharra kaleratu du, Gomezi eta haren familiari bere «elkartasuna eta babesa» adierazteko; Gomez eskola komunitateko partaidea dela gogorarazi du eskola kontseiluak. «Lan politikoa egiteagatik» Prentsa oharrak dioenez, Gomez, «beste hainbat pertsona bezala, lan politikoa egiteagatik zigortu nahi dute» eta hori da euren babesa eta elkartasuna adierazteko arrazoia. Wed, 13 Feb 2008 01:00:00 +0100 AIA «Nire saioa hemen ikusi ezin izanak pena ematen dit» http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-02-13/p00003003/Nire_saioa_hemen_ikusi_ezin_izanak_pena_ematen_dit.htm Joxe Ramon Iruretagoiena Izeta II Madrilera (Espainia) bidean da gaur. Izan ere, asteburuan Guinness errekor berri bat egiten saiatuko da harri zilindrikoarekin. Hiru minutuz 100 kiloko harria jasoko du, baina ez edonola ere. Hiru minutuan 100 kiloko harri zilindrikoa jasoko duzu, baina jasoaldiak badu berezitasunen bat, ezta? Bai, hala da. Laguntzailerik gabe egin beharko dut lan guztia, eta telebistako plato batean, kameren aurrean. Laguntzailerik gabe zaildu egingo da zure lana... Bai, harria neuk bakarrik bota behar dut koltxonetara, eta neuk bakarrik jaso gero handik. Horregatik, niretzat oso garrantzitsua da koltxoneta egokia izatea. Zeure koltxoneta eramango al duzu Madrilera? Bai, derrigorrean. Izan ere, harria koltxonetara botatzean, nigana etorri behar du harriak, bestela denbora asko galtzen da zeregin horretan bakarrik. Esan bezala, laguntzailerik gabe, koltxoneta egokia aukeratzea berebizikoa da. ... Wed, 13 Feb 2008 01:00:00 +0100 AIA «Nire saioa hemen ikusi ezin izanak pena ematen dit» http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-02-12/p00003002/Nire_saioa_hemen_ikusi_ezin_izanak_pena_ematen_dit.htm Igande arratsaldean taloak nagusi izan ziren herriko plazan. Txokolatearekin nahiz txorizoarekin, herritarren sabelak betetzeko aitzakia ederra izan zen Talo Eguna. Lardizabal herri eskolako guraso elkartearen ekimena izan zen baina jende ugari izan zuten inguruan. 20 lagun baino gehiago lanean Joxemari Aiertza guraso elkarteko kideak azaldu duenez, jende askok hartu zuen parte Talo Eguna prestatzen; talo egiten hamar-hamaika guraso , banatzen bost lagun, txorizoak frijitzen beste hiru eta taloen masa egiten eta beste guztien arduradun lanetan herriko «hiru amona» aritu zirela dio Aiertzak. Herriari «eskerrak emateko» Aiertzaren esanetan, igandeko Talo Eguna herriari eskerrak emateko antolatu zuten: «Herriak musutruk emandakoa eskertu nahi genuen», dio, Gabon eskeari eta Santa eskeari erreferentzia eginez. Horregatik, taloak bi euroan saldu zituzten eta haurrei eta lagundu dutenei, berriz, doan eman zieten. ... Tue, 12 Feb 2008 01:00:00 +0100 AIA Ikusle ugari Euskadiko Sokatira Txapelketan, Aian http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-02-12/p00003008/Ikusle_ugari_Euskadiko_Sokatira_Txapelketan_Aian.htm Igandean 11:00etan hasi zen Euskadiko Sokatira Txapelketako finala Aiako frontoian. Giro ederrean eta zaletu askoren aurrean jokatu zuten bost taldek, eta Abadińo A, talde faboritoa, «erraz» nagusitu zitzaion gainerakoei. Bizkaitar horietaz gain, Ńapurrak eta Uztaritze lapurtarrak, Amaiur nafarrak eta Abadińo B bizkaitarrak lehiatu ziren Euskadiko txapelaren bila. Euskal Herriko hainbat bazterretako sokatira taldeak aritu ziren, beraz, txapelketako finalean. Puntuazioan alde handia Talde guztiak elkarren aurka aritu ziren eta txapela puntu bidez erabaki zuten epaileek. Jose Luis Sarasola izan zen mahaian aritu zen epaileetariko bat, eta berak adierazi duenez, Abadińo A «erraz» nagusitu zitzaion gainerako taldeei: «Puntuetan argi ikusten da, txapeldunak 12 lortu baitzituen, bigarrenak 9, hirugarrenak 5, laugarrenak 4 eta azkenak bakarra». ... Tue, 12 Feb 2008 01:00:00 +0100 AIA Igandean talo-jana egingo da 17:30etik aurrera http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-02-08/p00003903/Igandean_talo-jana_egingo_da_1730etik_aurrera.htm Fri, 08 Feb 2008 01:00:00 +0100 AIA «Teknologia berrien indarra erabiltzen ikasi behar dugu» http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-02-07/p00003856/Teknologia_berrien_indarra_erabiltzen_ikasi_behar_dugu.htm Cannesko (Frantzia) Midem azokan izan da duela pare bat aste Juan Rekarte aiarra (Caracas, 1941), Aus-Art Records diskoetxeko ordezkari gisa. Euskal musika klasikoa biltzen du bere diskoetxeak, eta Eusko Jaurlaritzaren eskutik, beste zazpi euskal disketxerekin batera izan da arlo honetako nazioarteko azoka entzutetsuenean. Euskal ordezkaritzak han izan duen stand-ean aritu da bere azken produktuaren berri ematen. Capricho deitzen da eta martxoan egongo da prest. Midem azokan behin baino gehiagotan egona zara, nolako esperientzia izan da aurtengoa? Ni nire lana saltzera joaten naiz beti. Nik ez dut besteenik erosten, baina azken urteetan diskografia asko aldatu da eta zentzu horretan beti dago zer ikasia. Helbururen batekin joan al zara? Goi mailako lan bat prestatu dut, CD arrunt bat baino zerbait gehiago izango dena, eta hori Cannesen aurkeztea zen helburua. Hemen martxotik aurrera egongo da baina hura nazioarteko azoka denez, Caprichos deituriko lan hau aurkezteko aprobetxatu dut. ... Thu, 07 Feb 2008 01:00:00 +0100 AIA Antxon Gomez auzipetu du Garzonek, EAE-ANVko beste bi kiderekin batera http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-02-06/p00002002/Antxon_Gomez_auzipetu_du_Garzonek_EAE-ANVko_beste_bi_kiderekin_batera.htm EAE-ANVko idazkari nagusi izandakoa eta gaur egun Aiako zinegotzi den Antxon Gomez aiarra auzipetu zuen atzo Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak, alderdiko lehendakari Kepa Bereziartuarekin eta alderdiko ahaldun Alazne Arozenarekin batera. EAE-ANV legez kanporatzearen inguruko auzi saioa egin zuten atzo Madrilen, eta aipatutako ordezkariei deklarazioa hartu ondoren, beraien kontrako auzia abiaraztea erabaki zuen Garzonek. Honek «diru funtsak Batasunera eta alderdi horretako buruzagiengana bideratzea» eta, era berean, «ETAri laguntzea» leporatzen die EAE-ANVko hiru kideei. Auzipetu, baliogabetu aurretik EAEren defentsa abokatu Ińigo Iruinek alderdi politiko baten jarduera baliogabetu aurretik horren ordezkariak auzipetu behar zirela alegatu zuen auzi saioan. Hala, Auzitegi Nazionaleko epaileak Bereziartua, Arozena eta Gomez auzipetzea erabaki zuen. ... Wed, 06 Feb 2008 01:00:00 +0100 AIA Pagoetan energia iturri garbiak jartzen ari dira http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-01-26/p00003002/Pagoetan_energia_iturri_garbiak_jartzen_ari_dira.htm Pagoeta parkeko Iturraran parketxe inguruan hainbat energia iturri berriztagarri jartzeko egitaraua martxan da. Joan den ostegunean haize errota bat jarri zuten Iturraran baserriaren atzean dagoen zelaian, eta hiru iturri erabilita energia lortzeko asmoa dute ekimeneko arduradunek. Hiru energia iturri garbi Hiru energia iturri berriztagarri edo garbi jarri nahi dituzte Iturraran parketxearen inguruan. Izan ere, energia haizearen, lurraren eta eguzkiaren bitarteaz eskuratu nahi dute. Haizearen indarra erabiliko du ostegunean eraikitako haize errotak; eguzkiarena, eguzki plakek, eta lurraren beroa, berriz, orain gutxi aurkeztutako sistema geotermikoak. Emaitzak neurtzea da helburua Iturraran parketxeko zuzendari Ińaki Aizpuruk adierazi duenez, energia lortzeko bide ekologiko horiek ezarrita lortzen diren «emaitzak neurtzea da helburua». Bere esanetan, herritarrek «askotan entzun izan dute energia mota horiek hainbeste kilowatio emango dutela, baina gauza da non, zer baldintzetan, eta noiz». Ekimen honen bitartez galdera horiei erantzun nahi zaie. ... Sat, 26 Jan 2008 01:00:00 +0100 AIA Frontoiko lanak amaitzeko Albisu enpresarekin bilera egingo du bihar Udalak http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-01-23/p00003009/Frontoiko_lanak_amaitzeko_Albisu_enpresarekin_bilera_egingo_du_bihar_Udalak.htm Udalak bilera egingo du bihar Albisu enpresarekin. Frontoiko lanak amaitzeko akordio batera iritsi nahi du Udalak Adunako enpresarekin. Igor Iturain alkateak adierazi duenez, Albisuk egindako proposamena udal batzordera eramango dute eta han erabakiko da zer egin. Albisu enpresak frontoiko lanak egiteko lehiaketa publikoan parte hartu zuen eta orain arteko lanak egin dituen Etxebeste enpresaren atzetik geratu zen. Frontoiko lanak 2007ko otsailean hasi ziren; frontoiko zati bat beiraz itxi nahi zen, baina oraindik ez da beirarik jarri. Lana egin behar zuen Etxebeste enpresak dimititu egin zuen finantza arazoak zirela medio, eta orain, Udalarekin akordio batera iristen bada, Albisu enpresak hartuko du bere gain ardura hori. Datuak «publiko» egingo dira Datorren astean, hartu beharreko erabakia hartzean, datuak publiko egingo direla esan du Iturainek. Herritarrei informazioa ematearen alde agertu da alkatea. Dena dela, Albisu enpresarekin bildu eta gaia udal batzordean eztabaidatu eta erabakiren bat hartu arte, ezer ez duela aurreratu nahi gaineratu du. Hala ere, enpresa horrek aurrekontu bat eta lanak amaitzeko daten inguruko proposamenak egin dituela jakinarazi du Iturainek. ... Wed, 23 Jan 2008 01:00:00 +0100 AIA Sahararrentzat janaria bilduko du Saharautzek herriko hainbat gunetan http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-01-19/p00003002/Sahararrentzat_janaria_bilduko_du_Saharautzek_herriko_hainbat_gunetan.htm Saharautzek antolatuta, astelehenean hasi eta ostirala bitartean saharar errefuxiatuentzat janaria emateko aukera izango dute aiarrek. Saharar errefuxiatuei bidaliko zaizkien elikagaien eta beharrizanen zerrenda hau da: arroza, atuna oliotan, azukrea, dilistak eta konpresak. Ekimen honetan parte hartu nahi duenak hiru leku ezberdinetan utz ditzake elikagai hauek: Lardizabal herri eskolan, Andatzako eskolan edo Goizargi aretoan. Janari eta beharrizan hauek ostiralean bilduko dituzte. Helburua, janari falta asetzea Sahararrak bizi diren Tindufeko (Aljeria) errefuxiatu kanpamenduan elikagai falta dagoela adierazi dute Sahararekiko elkartasun elkarteek eta Fronte Polisarioak. Horregatik, kanpaina honen helburua saharar errefuxiatuei ahalik eta elikagai gehien bidaltzea da. Sat, 19 Jan 2008 01:00:00 +0100 AIA Herri eskolaren XXV. urteurren jaia prestatzen hasi dira http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-01-16/p00003003/Herri_eskolaren_XXV._urteurren_jaia_prestatzen_hasi_dira.htm Hasi dira eskolaren hogeita bostgarren urteurrena prestatzeko bilerak egiten Lardizabal herri eskolako zenbait guraso eta irakasle; Udaleko zinegotzi bat ere bertan izaten da. Guztien artean astebeteko egitaraua antolatuko dute. Izan ere, irailaren 12an bete zituen hogeita bost urte Lardizabal eskolako eraikin berriak, eta ikasturte honetan nahi dute ospatu. Prestaketetan parte hartzen ari den Xabier Gaiton irakasleak esan duenez, astelehenean egin zuten bileran ospakizunen data aldatzea erabaki zuen komisioak; beraz, ez da apirilean egingo, hasieran pentsatu bezala, ekaineko bigarren astean baizik. Gaitonen ustez, honela «egitaraua behar bezala prestatzeko» denbora gehiago izango dute arduradunek. Astebeteko egitaraua Oraindik egitaraua behin-behinekoa den arren, astebeteko tartean egingo dira ekimenak, Gaitonek adierazi duenez. ... Wed, 16 Jan 2008 01:00:00 +0100 AIA Santio auzoan egondako ustezko isurketa ikertzen ari da Aldundia http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-01-12/p00003005/Santio_auzoan_egondako_ustezko_isurketa_ikertzen_ari_da_Aldundia.htm Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Ingurunearen Garapeneko Departamentuak adierazi duenez, Santio auzoko errekan ustez izandako isurketa kutsagarria ikertzen ari da departamentua. Isurketa joan den ostiralekoa litzateke. Salaketa, pasa den ostiralean Pasa den ostiralean Udalean salatu zuen herritar batek Santio errekan ustez egondako isurketa. Dirudienez, Aldundiko langileei ere abisua pasa zien norbaitek, eta ikerketa Aldundiko Landa Ingurunearen Garapeneko Departamentuaren esku dago orain. Udalak ez du ezer egiaztatu Komunikabideren batean hildako arrainak agertu direla argitaratu dute; Udalak, bere aldetik, halakorik ezin duela ziurtatu aitortu du. Ez du kaleratutako informazioa egiaztatu, baina ezta gezurtatu ere. «Protokoloa martxan da» Kasu hauetarako dagoen «protokoloa martxan da», adierazi du Izaskun Antzak, Landa Ingurunearen Garapeneko Departamentuko kideak. Bere esanetan, errekako laginak hartu zituzten eta orain analisien emaitzen zain egon beharko dela adierazi du. Hamar bat egun beharko dira horretarako. ... Sat, 12 Jan 2008 01:00:00 +0100 AIA Landare Berezien VI. Azoka apirilean izango da http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-01-11/p00003902/Landare_Berezien_VI._Azoka_apirilean_izango_da.htm Fri, 11 Jan 2008 01:00:00 +0100 AIA Bi lagun atxilotu dituzte, «lapurtzeagatik» http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-01-09/p00003003/Bi_lagun_atxilotu_dituzte_lapurtzeagatik.htm Ertzaintzaren prentsa bulegotik jakinarazi dutenez, bi pertsona atxilotu zituen Ertzaintzak astelehen eguerdian Aian. Ertzaintzaren arabera, atxilotuek aingura bat lapurtu zuten Aiako enpresa batetik. 1.500 euro balio du aingurak eta iturri beraren arabera, enpresako jabea izan zen Ertzaintzari abisatu ziona, ustezko lapurretaren berri emanez. Bi atxilotuak epailearen esku utzi zituzten astelehen arratsaldean. Iturri ofizialek emandako datuen arabera, ustezko lapurreta gertatu zen enpresa Txurruka hondartzaren inguruan dago. Jabearen abisua Enpresaren jabeak deitu zion Ertzaintzari astelehen eguerdian, bi lagunek bere enpresa barrura sartu eta aingura bat harrapatu zutela abisatzeko. Enpresaren eremuan furgoneta batekin sartu ziren, jabeak esan zuenez. Ertzaintzaren arabera, jabeak eurei abisatzeaz gain, autoarekin jarraitu zien ustezko lapurrei. Haiengana iritsi eta «lapurtutakoa itzultzeko» eskatu zien Aiako enpresako jabeak ustezko lapurrei. Memento horretan iritsi zen Ertzaintza ustezko lapurrak eta salatzailea zeuden lekura, eta bi gazteak atxilotu egin zituen. ... Wed, 09 Jan 2008 01:00:00 +0100 AIA Iturraranen, lurraren beroarekin http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-01-08/p00003001/Iturraranen_lurraren_beroarekin.htm Gipuzkoako Foru Aldundiak prentsa ohar baten bidez adierazi duenez, Iturraran Parketxeko berotegiak lurreko beroa erabiliko du energia gisa. Aurrekontua 155.000 eurokoa izango du. Sistema «berria» da Foru Aldundiaren hitzetan, sistema «berria» da Iturraran Parketxean martxan jarriko dena. Izan ere, sistema horren bitartez, lurrak bere barnean gordetzen duen beroa aprobetxatu egingo dute energia «garbia eta doakoa» sortzeko. Energiaren %75a lortuko da Sistema honen bitartez, berotegiak beharrezkoa duen energiaren %75 lortuko dute. Energia hori erabiliko da aurrerantzean berotegiko berogailu sistema moduan. 155.000 euroko aurrekontua Garapen Iraunkorreko ahaldun Carlos Ormazabalen esanetan, 155.000 euroko aurrekontua izango du ekimen honek, eta lehiaketa publiko bidez emango dute sistema hau jartzeko eta hornitzeko kontratua. Kontratua sinatzen denetik lau hilabeteko epea izango du arduradunak bere lana amaitzeko. ... Tue, 08 Jan 2008 01:00:00 +0100 AIA Asteazkenetik aurrera, Kultur Etxea egun osoan http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-01-05/p00003001/Asteazkenetik_aurrera_Kultur_Etxea_egun_osoan.htm Sat, 05 Jan 2008 01:00:00 +0100 AIA 4.091.208 euroko aurrekontua izango du Aiako Udalak 2008 urterako http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2008-01-04/p00003008/4.091.208_euroko_aurrekontua_izango_du_Aiako_Udalak_2008_urterako.htm 4.091.208 euroko aurrekontua izango du aurten Aiako Udalak. Abenduaren 12an egin zen udalbatzarra eta EAJk aurkeztutako proposamena onartu zen, EAJren aldeko 6 botoekin eta EAEko hiru zinegotzien abstentzioarekin. Horrenbestez, Udalaren aurrekontu propioa 2.554.240 eurokoa izango da aurten eta Aia Lantzenek, bere aldetik, 1.536.968 euro izango ditu kudeatzeko 80.564 euroko defizita Aiako Udalak aurreikusitakoaren arabera, 80.564 euro faltako zaizkio aurrekontuan zehaztutakoa gauzatu ahal izateko. Horregatik, diru kopuru hori maileguan eskatuko du. Aiako alkate Igor Iturainek adierazi duenez, orain artean «Udalak ez du izan defizitik» eta aurten galera hori izango dela pentsatu arren, «urtea amaitu arte ezin da ezer jakin, gu defizitik ez izaten saiatuko gara», esan du Iturainek. ... Fri, 04 Jan 2008 01:00:00 +0100 AIA