Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2008ko irailak 6, Larunbata

Harpidetu zaitez!

Bihar jokatuko da Urola Ibaiaren Igoera-Jaitsiera

Zumaia

Aurreko urtetan baino piraguista gutxiago espero dute, federazioak egun bererako beste proba bat antolatu duelako

aritz mutiozabal

Hitzordu garrantzitsua izango dute piraguistek bihar arratsaldean herrian. Urola Ibaiaren XXXII. Igoera-Jaitsiera jokatuko da 17:30etik aurrera eta, urtero bezala, makina bat arraunlari elkartuko da Itxas-Gain Kirol Elkarteak antolatzen duen proban. Aurten, ordea, aurreko urteetan baino parte-hartzaile gutxiago izango duela aurreikusi dute antolatzaileek.

Dirudienez, Espainiako Piragua Federazioak azken orduko aldaketak egin ditu denboraldiko egutegian, eta duela aste batzuk Zaragozan bertan behera utzi zituzten probetako bat biharko antolatu dute, Urola Ibaiaren Igoera-Jaitsierarekin batera. Eta Zaragozakoa Espainiako Koparako puntuagarria denez, elkarte askok ezin izango dute Zumaian aritu.

Ohiko ibilbidea

Azken uneko aldaketek parte-hartzaileen kopurua gutxitu dezaketen arren, piragua lasterketa ohiko moduan jokatuko da. Probak ez du aldaketarik izango eta aurreko urteetan bezalaxe, 12 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute piraguistek. Santiagoko hondartzatik abaituko dira 17:30ean, eta segidan, ibaian gora abiatuko dira guztiak, Joxe Mari Korta industrialdera iritsi arte. Beduako zubia pasa eta berehala topatuko duten buia inguratu ondoren, ibaian behera abiatu beharko dute Zumaia alderantz. Helmuga Arbustaingo arranparen parean jarriko dute.

Lasterketa lau kategoriatan eta modalitatetan banatuta dago, bai gizonezkoetan bai emakumezkoetan. Kategoriei dagokienez, kadeteek, jubenilek, seniorrek eta beteranoek hartu ahal izango dute parte. Modalitateak, berriz, honako hauek izango dira: K1 (piraguista bakarreko kayak-a), K2 (bi piraguistetako kayak-a), C1 (piraguista bakarreko kanoa) eta C2 (bi piraguistetako kanoa).

Zumaiako Udalaren laguntzarekin, Itxas-Gainek antolatzen duen proba Euskadiko Ibaietako X. Koparako puntuagarria da. Honakoa, gainera, azken aurreko proba izango da: aurretik, Plentziako Igoera-Jaitsiera eta Urumeakoa jokatuko dira. Txapelketako azken saioa etzi jokatuko da Irunen; Bidasoako Jaitsiera, alegia.

Nazioarteko gonbidatuak

Biharko proban parte hartuko duten piraguista gehienak Euskal Herrikoak izango diren arren, nazioarteko ordezkaririk ere izango da. Hain zuzen ere, Guildford herriko (Erresuma Batua) Wey Kayak Club elkarteko zortzi piraguista Zumaian izango dira. Duela aste batzuk Itxas-Gain elkarteko kideak Guildford-era gonbidatu zituzten eta orain, trukean, haiek gerturatuko dira herrira.

Itxas-Gain taldeko 26 lagunek parte hartuko dute aurtengo Urola Ibaiaren Igoera-Jaitsieran; besteak beste, Oier Aizpurua, Vicente Royo, Josu Ansola, Xabier Osa, Maialen Velarde, Ane Eizagirre eta Maite Amilibia ariko dira.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa