Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2008ko irailak 5, Ostirala

Harpidetu zaitez!

'Flores' baserriaren erdia kiskali du suak

Gizartea

Antza denez, kutxa elektrikoan sortu zen sutea eta baserriaren bizitokira zabaldu zen, eraikinaren erdia kiskali da

irene elorzA

Igande arratsaldean, 19:00ak inguruan hasi zen sua Floreaga auzoko Flores baserrian. Ordu horretan argindarra eten zen etxean eta bertako bizilaguna elektrizitate kutxara joan zenerako, suak hartua zuela konturatu zen. Elektrizitatearen kableek etxe osora zabaldu zuten sua. Bizilaguna sua itzaltzen ahalegindu bazen ere, ordurako koltxoi batek su hartu zuen eta berehala zabaldu zen etxe osora. Herri osotik ikus zitekeen baserritik ateratzen zen ke zutabea.

Urolako eta Arrateko suhiltzaileak iritsi zirenerako sua goiko solairura zabalduta zegoen, teilatua ere erre zuelarik. Azpeitiko eta Eibarko 15 suhiltzaile inguru aritu ziren sua itzaltzen, goizeko 02:00ak arte.

Iaz ere ezustea

Iazko martxoan ere ezustea izan zuten Flores baserriko bizilagunek. Izan ere, mendi magal horren azpialdean dagoen Floreaga Salestar Ikastetxeko jolastokiko hormaren zati bat erori zene orduan, eta baserria hustu egin behar izan zuten, bizilagunen segurtasunagatik

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa