Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2008ko abuztuak 20, Asteazkena

Harpidetu zaitez!

Sanjuandegin, Onintza Zeberiok irabazi egin du

Kirola

60 lasterkari inguruk parte hartu dute Sanjuandegiko II. Mendi Lasterketan; asko kanpotik etorritakoak izan dira

nerea uranga

Herenegun izan zen Sanjuandegiko II. Mendi Lasterketa. Hamalau kilometroko ibilbidea egiten aurrena Juanjo Igarzabal zumarragarra (00:54:02) izan da aurten. Iaz,irabazlea izan zen Enekoitz Aizpuru azpeitiarrak bigarren egin zuen, 26 segundora. Emakumezkoetan, lehenena Onintza Zeberio azpeitiarra (01:10:41) izan zen eta bigarren Olatz Gabilondo azkoitiarrak egin zuen; honek Zeberiok baino ia lau minutu gehiago behar izan zituen ibilbidea bukatzeko.

Lehen lasterketako ibilbide bera prestatu dute aurtengo lasterketarako ere, 14 kilometro luzekoa: Sanjuandegitik irten eta Oñaztik, Sistiaga Errekatik barrena, berriro Sanjuandegira. Parte hartu duten kirolariak ibilbidearekin gustura gelditu direla diote antolatzaileek: «Kanpotik etorri direnei gustatu zaie lasterketaren ibilbidea. Aurretik euri asko egin zuen eta lokatza bazegoen. Dena den, gustukoa izan dute zeharkaldia».

Iaz baino lasterkari gehiagok parte hartu dute lasterketan, 60 inguruk. Inguruetako kirolariez gainera, eskualdetik kanpokoak ere etorri dira: Beratik, Arrasatetik, Zumarragatik, Urretxutik, Elgoibartik, Debatik, Anoetatik eta Donostiatik, esaterako. «Iazko lasterketan gehienak, denak ez esatearren, herrikoak izan ziren. Aurten ordea, kanpotik jende asko etorri da eta maila ona egon da. Hori positiboa da herritik kanpo ere lasterketa ezagutzen joateko».

 

sanjuandegiko II. Mendi lasterketa



Gizonezkoak.

1. Juanjo Igarzabal 00:54:02

2. Enekoitz Aizpuru 00:54:28

3. Xabat Manzisidor 00:56:02

4. Unai Bengoa 00:56:31

Emakumezkoak.

1. Onintza Zeberio 01:10:41

2. Olatz Gabilondo 01:14:02

3. Josune Unanue 01:34:46

4. Idoia Arakistain 01:34:55

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketa

Beirate artistikoak
ZARAUTZ, Legarra beirategian - 2008-03-31

Erakusketa

'Zuloagaren inguruan'
ZUMAIA, Laia aretoan - 2008-07-25

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa