
Arraunlariak igandekoa hobetzen saiatuko dira asteburuan Galizian
Kirola
Orio eta Zarautz bosgarren eta seigarren izan ziren; Zumaiak, berriz, azken aurreko lekuarekin konformatu behar izan zuen
onintza lete
Hasi da TKE liga, eta hemendik irailera arte Orioko, Zarauzko eta Zumaiako arraunlariek ez dute atsedenik izango, ez onenen artean egon eta banderak irabazi nahi badituzte behintzat.
Igandean Zaragozako (Espainia) Expo azokan hasi zen liga; eskualdeko taldeak gogotsu joan ziren, baina ez zuten irabazterik lortu, ezta aurreneko postuetan gelditzerik ere. Orio izan zen eskualdeko azkarrena, estropada 19:02,85ean amaitu baitzuen eta bosgarren lekua eskuratu; gertutik jarraitu zion Zarautzek eta seigarren helmugaratu zen, 19:03,15 denbora eginda. Zumaiarrak atzerago gelditu ziren, hamaikagarren postuan, 19:26,62 denbora egin ondoren.
Urdaibai nagusitu zen Zaragozako Ebro ibaiko lehian. 19 minutu azpitik amaitu zuen proba, eta bost segundoko aldea atera zion bigarren egin zuen San Pedrori. Haien atzetik, 19 minutu azpitik hau ere, Hondarribia sailkatu zen.
Proba berezia
TKE ligako proba hau aurrenekoz jokatu da Zaragozan, eta eskualdeko taldeek berezitasun hori nabarmendu zuten estropada aurreko egunetan. Zumaiako patroi Jokin Gijarrok estropada hau «berria» dela esan zuen eta, beraz, ez zekitela «zer gertatuko zen» han.
Dena dela, bertako taldeek herenegun lortutako emaitzak hobetzeko aukera izango dute asteburu honetan, hurrengo jardunaldia larunbatean izango baita Borion (Galizia). 18:30etik aurrera Rianxeira Bandera izango da jokoan. Igandean, 12:00etan, leku berean XVIII. Bandeira Concello de Boiro jokatuko da.
zaragozako (espainia) uraren banderako emaitzak
Orio B taldea bigarren izan da Orioko uretan
Orio
Ezin izan zuen Orio Estilora Bandera eskuratu igandean; Astillerok hartu zion aurrea, joan den asteburuan bezala
o. lete
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Ikastaroa
LOREZAINTZAKO PROIEKTUAK DISEINATU, EGIN ETA AURKEZTEA
Aukeratu Herria, ITSASMENDIKOI FRAISORO, ELBARRENA AUZOAz/g 202159 ZIZURKIL - 2008-10-01
Musika
Kontzertua Putzuzulo Gaztetxean
ZARAUTZ, Zarauzko Putzuzulo Gaztetxea - 2008-10-07
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.