Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Azpeitiak Herriarteko finala jokatuko du igandean Donostiaren kontra

Kirola

Finalerdietan lan ona egin dute Ilunpe Pilota Elkarteko pilotariek Ataunen kontra, eta 5-1 irabazi dute

nerea uranga

Azpeitiak eta Donostiak jokatuko dute Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketako finala, igandean, 10:30ean, Donostiako Atano III. a pilotalekuan. Azpeitiak finalerdietan Atauni aurrea hartu zion 5-1 irabazita eta finalerako txartela lortu du.

Indartsu daude Ilunpe Pilota Elkarteko pilotariak. Finalerdietan lan ona egin dute Ataunen kontra eta finalera pasatzea lortu dute, beste behin. Azpeitian Frontoi Txikin, finalerdietako joaneakoan, 2-1 irabazi zuten Ataunen kontra. Joan den larunbatean, berriz, Goierrin 0-3 gailendu ziren azpeitiarrak, uste baino emaitza hobea lortuta. Kadeteetan, Azpeitiko Etxaniz eta Aizpuruk 15-22 irabazi zuten Mikel eta Ibai Arratibelen kontra (Azpetian 9-22 egin zuten). Jubeniletan izan zen borroka handiena, partida ikusgarria jokatu zuten eta, azkenean, Ilunpeko Otamendik eta Murgiondok tanto bakar bateko aldearekin irabazi zuten (21-22) Jon Arratibel eta Albisuren aurka. Afizionatuetan, Jurgi Larrañagak eta Josu Uzkudunek azpeitiarren garaipena borobildu egin zuten, 5-22 irabazita Zubizarretari eta Goikoetxeari. «Aurreneko partida irabazita bakarrik finalerako pasea lortuta genuen. Kadeteetan zer egingo ote genuen, hor zegoen koska, afizionatuetan aurrez bagenekien irabaziko genuela-eta», zioen atzo Jesus Ruiz Argandoña Keuttin-ek, azpeitiarren entrenatzaileak.

Finalerdietan, herritarrek emandako babesa «izugarria» izan dela diote Ilunpekoek: «Autobusa beteta joan zen Ataunera eta kotxez ere jende piloa joan zen hara. Ataungo pilotalekua bete-bete eginda egon zen».

«%50eko aukera»

Gustura daude Ilunpekoak, «baina oraindik egin beharreko lana bukatzeko daukagu», zioen atzo Ruiz Argandoñak. Donostiaren aurkako finalerako ez ditu gauzak garbi ikusten: «Donostiaren kontra irabazteko %50eko aukera ikusten dugu; erdizka. Hortxe-hortxe egongo da finala, hiru mailetan irabazi dezakegu edota hiruretan galdu. Donostiakoek alde handirik ez digute ateratzen».

Baina Donostiaren aurka baino beste herriren baten kontrako finala nahiago luke Azpeitiko entrenatzaileak. Izan ere, «hiriburutik ez da jende asko joango finalera, eta beste herriren baten aurka jokatuta giro hobea egongo litzateke, jende gehiago mugituko litzatekeelako. Azpeititik zaletu asko joango dela uste dugu».

Finalerako sarrerak salgai

Igandean, Donostiako Atano III.a pilotalekuan, jokatu den Herriarteko finalerako sarrerak saltzen jarriko dituzte Frontoi Txikian, gaurtik larunbatera bitartean, 18:00etatik 20:00etara. Pilotalekuko beheko aldeko sarrerak 12 euro kostatzen dira eta goiko alderakoak, berriz, 6 euro. Donostiara joateko autobusa antolatuko dute Ilunpekoek igandean; autobusez joan nahi dutenek Frontoi Txikian eman dezakete izena.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Zinema

'La hamaca paraguaya'
AZKOITIA, Baztartxo - 2009-01-09

Zinema

'Looking for Fidel' filma
AZPEITIA, Betharrametan - 2009-01-09

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa