Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Zestoarrak nagusitu dira Akuakoen kontrako proban

Zestoa

Ostiral gaueko Giza Proba norgehiagokak jendetza erakarri zuen; zestoarrek 50 plaza eginda irabazi zuten erronka

onintza lete

Izugarrizko ikusmina eta lehia sortu zen ostiral iluntzean Zestoako plazan. Bi taldek indarrak neurtu behar zituzten Giza Oroban, eta mila lagunetik gora bertaratu zen.

Lehen aldiz lehiatu zirenean ez bezala, oraingoan zestoarrak eta Zestoako Akua auzokoak lehiatu ziren eta azkenean zestoarrek irabazi zuten. 50 plaza egin zituzten, Akuako mutilek baino ia bi gehiago; azken horiek 48 plaza, 2 zinta, metro 1 eta 38 zm egin zituzten.

Herritarren txalo zaparrada artean eta xanpain botilak irekiz ospatu zuten garaipena zestoarrek, eta Akuakoek kiroltasun handiz zoriondu zituzten txapeldunak; datozen asteetan bi taldeek elkarrekin afaria egitekotan gelditu ziren. Gero txarangaren laguntzarekin jarraitu zuen festak.

20 eta 44 urte artekoak

Zozketa bidez erabaki zen zein taldek egingo zuen proba lehenbizi, eta horri esker Akuako taldearen ondoren egin ahal izan zuten proba zestoarrek.

Haiek 48 plaza pasatxo egin zituztela ikusita, marka hori gainditzen saiatu ziren zestoarrak, eta kostata, baina lortu egin zuten. Izan ere, bi taldeek oso nekatuta amaitu zuten proba, ikaragarrizko esfortzu fisikoa eginda. Bi taldeetako kideak sasoikoak izaki, ordea, inolako arazorik gabe errekuperatu ziren guztiak. Lehiakide gazteena nahiz nagusiena Akuako taldekoak ziren: batak 20 urte ditu eta besteak 44 urte.

Ikaragarrizko ikusmina

Mila sarrera baino gehiago saldu ziren ostiral gauean, bakoitza bost eurotan, eta bi taldeen artean banatuko da dirua. Zestoarrentzat izango dira bost eurotatik hiru, eurek irabazi zutelako proba. Ikusleak ez ezik, komunikabideetatik argazkilariak ere bertaratu ziren, eta mota honetako probetan ohikoa denez, baita artekariak ere; lau ibili ziren apustuak jasotzen.

 

giza proban parte hartu zuten mutilak



Zestoarrak:

-Jon Artano

-Roman Artano

-Iban Diaz

-Beñat Etxeberria

-Iñaki Irure

-Ramon Martija

-Roberto Martija

-Jose Manuel Regil

-Igor Rezabal(entrenatzailea)

Akuatarrak:

-Iñaki Albizu

-Jose Mari Albizu

-Luis Arregi

-Jokin Artola

-Garikoitz Lopetegi

-Xabier Lopetegi

-Iñaki Odriozola

-Juan Jose Odriozola

-J. R. Lopetegi (entrenatzailea)

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketa

Beirate artistikoak
UROLA-KOSTA, Legarra beirategia - 2009-01-06

Hitzaldia

VIII. Bidaia Tertuliak
AZKOITIA, Kultur Etxean - 2009-01-09

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa