Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Virginia Berasategik eta Eneko Llanosek eraman dute txapela etxera

Zarautz

Bi faboritoek irabazi dute Zarauzko Triatloia; gizonezkoetan Enekoren anaia Hector izan da bigarren helmugan

amaia mendizabal - onintza lete

Azken asteetako gordelekua utzi, eta eguzkiak ateratzea erabaki zuen atzo, Zarauzko triatloia egin behar zuten 500 parte-hartzaileen zorionerako. Izan ere, iaz ez bezala, ez zen euririk izan probak iraun bitartean. Eguraldia bestelakoa izanda ere, ordea, Zarauzko triatloiak irabazle bera izan du aurten ere gizonezkoetan: Eneko Llanos Zarauzko bizilaguna, hain zuzen ere. Helmugan bigarren anaia Hector Llanos izan zen, minutu bateko aldearekin.

Emakumeei dagokienez, Virginia Berasategik iaz sartutako arantza ateratzea lortu zuen, triatloiko garaile izan baitzen

Izan ere, gogoratu iaz Virginia Berasategik erraz menderatu zuela proba azken unea arte. Igerian, esaterako, ia 10 minutuko aldea atera zion bigarren Ana Casaresi. Korrika egiteko garaian, ordea, azken 100 metroetan aurrea hartu zion Ana Casaresek, eta bera izan zen garaile, 8 segundoko aldeagatik. Aurten, ordea, Berasategi hasieratik amaierara nabarmen izan da nagusi, eta alde handia atera zion bigarren sailkatuari, Ana Casares berari.

Herriko triatleta ezagun Ainhoa Muruak, berriz, aurten ere ez du parte hartu. Izan ere, aurtengo udan jokatuko dituzten Olinpiar Jokoetan izango da ziur asko Murua, eta horretarako prestatzen ari da buru-belarri. Iaz ere ez zuen parte hartu, osasun arazoak tarteko, baina bera izan zen irabazlea 2005eko eta 2006ko edizioetan.

Markei dagokienez, erreferentziak falta ziren. Izan ere, aurten bi kilometro gutxiago zituen bizikletan egin beharreko ibilbideak eta, ondorioz, denborak bikainak izanagatik, atzo ezin zuten ziurtatu inork markarik hautsi al duen.

Itsasotik gurpil gainera

475 gizonezko eta 22 emakume parte-hartzaileak Getariako Malkorbe hondartzatik abiatu ziren; emakumezkoak lehenengo, 14:45ean, eta gizonezkoak ondoren, 15:00etan.

Behin uretan sartuta, 2,5 kilometroko ibilbidea zuten aurretik Zarauzko hondartzaraino iristeko. Gizonezkoetan Clemente Alonso izan zen lehenengoa uretatik irteten, baina lau segundoko aldea bestetik ez zion atera bigarren Santi Pellejerori. Triatloiko irabazle Eneko Llanos, berriz, laugarren lekuan atera zen uretatik. Emakumezkoetan, berriz, iaz bezala Virginia Berasategi izan zen lehenena itsasoa atzean uzten. Sei segundotara gauza bera egin zuen Monica Pellejerok. Bai gizonak bai emakumeak aurreko urteetako marketatik urrun ibili ziren igeriketa proban. Izan ere, marea goian zegoen ordu horretan, eta horrek luzatu egin zuen ibilbidea, antolatzaileen esanetan.

Zaleen txalo eta oihu artean iritsi ziren parte-hartzaileak Munoa plazako box eremura. Bizkor-bizko arropak aldatu eta bizikleta gainean jartzeko unea zuten, triatloietako ohiko hurrenkerari jarraituaz. Eskualdeko zehar 80,5 kilometroko ibilbidea zuten aurretik.

Iaz ez bezala, aurtengoan korrika proba ez zen izan erabakiorra. Azkenean Eneko Llanos eta anaia Hector izan ziren Munoa inguruan jarritako helmugara iristen lehenenak. Virginia Berasategi izan zen agertzen lehen emakumea.

Munoan bertan egin zuten sari banaketa ekitaldia ere. Lehen sailkatuek 2.500 euroko saria jaso zuten, gizonezkoetan nahiz emakumezkoetan. Bigarren sailkatuek, berriz, 2.000 euroko saria jaso zuten; eta, azkenik, hirugarren sailkatuek 1.500 euroko saria eraman zuten etxera.

 

sailkapena



Gizonezkoak

1. Eneko Llanos 03:51;23

2. Hector Llanos 03:52;50

3. Francisco Pantano 03:54;27

Emakumezkoak

1. Virginia Berasategi 04:29;41

2. Ana Casares 04:40;31

3. Amaia Ostolaza 04:57;39

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketa

Pintura eta argazkiak
ZARAUTZ, Wozzeck Arte Galeria (Malekoian) - 2009-01-06

Musika

Zarautz Kantuan, kantujira
ZARAUTZ, Alde Zaharreko kaleetan - 2009-01-10

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa