Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Printzipioz, lehen erregional mailara igotzeko aukerak ihes egin dio Getariako Keta futbol taldeari. Edonola ere, jokalariak pozik daude euren estreinako denboraldiarekin; izan ere, duela urtebete sortu zuten elkartea.

Ilusioa baino gehiago

aritz mutiozabal

Duela urtebete «paper zati» bat baino ez zirela gogoratu du Getariako Keta futbol taldeko jokalari eta kapitain Iosu Mujikak: «Orain, ordea, talde sendo bat gara, eta herritarrek gertutik jarraitzen gaituzte. Hasieran ilusio bat zena mamitzen joan da, errealitate bihurtu arte. Poztasun hori ez digu inork kentzen». Estreinako denboraldia jokatu dute aurten bigarren erregional mailan, eta gutxigatik bada ere, ez dute maila igotzeko txartela lortu.

Duela bi asteburu 2-1 galdu zuten getariarrek Aretxabaletan, igoera faseko promozioko lehen partidan. Joan den larunbatean, itzuliko partidan, emaitza berarekin bukatu zen partida, baina oraingoan getariarrak nagusitu ziren. Bi neurketetako emaitzak kontuan izanda, berdinketa batera iritsi zirenez, luzapena jokatu behar izan zuten eta, azkenean, penaltietan erabaki zen igoera. «Penaltietan aurkariek guk baino gol bat gehiago sartu zuten eta kanporatu egin gintuzten! Honaino iritsi ondoren, desiratzen genuena ez lortzea pena izan da», aitortu du taldeko kapitainak.

Aukera bat, oraindik

Edonola ere, itxaropen txiki bat badago oraindik. Hain justu ere, hirugarren mailara igotzeko promozioko partida jokatzen ari dira Gipuzkoako, Bizkaiako eta Arabako gorengoen mailako talde onenak. Bertan parte hartzen duen Donostiako Berio taldeak kanporaketa irabaziko balu, mailaz igoko litzateke eta, ondorioz, Ketak lehen erregional mailan jokatzeko txartela lortuko luke.

Aukera hori egia bilakatuko den, ordea, hurrengo asteburuan jakingo dute getariarrek: kanporaketa bukatzen denean, alegia. Hori guztia jakin arren, taldea lasai dagoela adierazi du Iosu Mujikak. Izan ere, «azken aukera hori hor dago, bai, baina ez dago gure gain. Guk, behintzat, gure esku zegoen guztia egin dugu eta gustura gaude».

Maila handiko multzoa

Bigarren erregional mailaren izaera asko aldatu dela nabarmendu nahi izan du Ketako jokalariak: «Garai batean, lagunez osatutako taldeak aritzen ziren lehian, baina pixkanaka-pixkanaka perfekzionatzen joan da guztia. Adibidez, gorengoen mailan dabiltzan hainbat talde beheko taldeak sortzen ari dira, lehen taldean lekua ez duten jokalariei irteera emate aldera. Bi talde horien arteko ezberdintasuna ahalik eta txikiena izaten saiatzen dira, gainera».

Getariarrak gisa horretako taldeen aurka neurtu dira estreinako denboraldi honetan, baita iaz lehen erregional mailatik jaitsi eta igoeraren bila zihoazenen aurka ere. «Gure multzoan, Kostkas eta Ostadar ziren faboritoak eta, azkenean, beraiek baino hobeto bukatu dugu. Ondorioz, taldea sortu genuenean ezarri genituen helburuak sobera bete ditugu».

Datorren denboraldia

Partidak jokatzeari utzi badiote ere, datorren denboraldiko plangintza zehazten hasi dira jada. Aurtengo jende beretsuak jarraituko du futbol taldean: «Aurten ilusio handiz aritu gara eta ikusi noraino iritsi garen, inolako denboraldi aurreko saiorik egin gabe. Aurtengo giroari eutsi eta hobeto prestatzen bagara, datorren urtean igoera lortu dezakegula uste dut», azaldu du Iosu Mujikak.

 

etorkizunean futbol zelaia Herrian ?



Getarian futbol zelairik ez dagoenez, Orioko Mendibeltz futbol zelaia «etxea» bailitzan izan dute Keta futbol taldeko jokalariek: bertan egin dituzte orain arteko entrenamendu guztiak eta bertan jokatu dituzte etxeko norgehiagokak. Hala ere, Getariako Udalak belar artifizialezko futbol zelai bat egiteko asmoa duela erakutsi du, eta Keta jakinaren gainean dago: «Udalak bere borondatea agertu du eta proiektuaren inguruan hitz egiten ari gara beraiekin. Kontua da eraikuntza enpresak egiteko asmoa duen zelaiak ez dituela norgehiagoka ofizialetarako ezinbestekoak diren neurriak betetzen. Gu ahal dugun guztia egiten ari gara Udalari erraztasunak emateko; eta, nolabait, behar bezalako zelai bat egin dezaten. Baina, azken finean, gure esku ez dagoen erabakia da hori», eman du aditzera Mujikak. Era berean, datorren denboraldian aurten bezala Orion jarraituko dutela zehaztu du, «zelai berria hemendik bizpahiru urtera egingo lukete-eta».

 

Jasotako erantzunak:

1

2008-06-14

AUPA KETA! DATORREN URTIAN BAI!!

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketa

Iņigo Manterolaren olio-pinturak
ZARAUTZ, Kaia galeria - 2009-01-06

Hitzaldia

VIII. Bidaia Tertuliak
AZKOITIA, Kultur Etxean - 2009-01-09

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa