
Borja Iradier Olinpiar Jokoetarako sailkatu da
Zarautz
Monakon jokatutako proban lortu du Pekinerako txartela, eskatzen zitzaion gutxieneko marka hobetuta
x.a.u.
Aurtengo Olinpiar Jokoetan bi zarauztarrek hartuko dute parte. Batetik, Ainhoa Murua triatletari hitzez baieztatu zioten Pekinera joango zela eta orain baiezko ofiziala soilik falta zaio. Bestetik, berriz, Borja Iradier igerilariak asteburu honetan eskuratu du Pekingo hitzordu nagusian lehiatzeko aukera.
Borja Iradier igerilari zarauztarra Zamorako ADZ Alcaser taldearekin aritzen da lehian eta asteburu honetan Monakon izan da Mare Nostrum zirkuituko proba batean. Olinpiar Jokoetan parte hartu ahal izateko zuzeneko txartela lortu nahi bazuen, hautatzaileek jarritako gutxieneko marka egin behar zuen: minutu bat, segundo bat eta berrogeita bost ehuneko. Bular-igeriketan 100 metro eginez, Iradierrek gutxieneko marka hori hamahiru ehunekotan hobetu zuen Monakon jokatutako proban, 1:01:32 denbora eginez. Ondorioz, abuztuko Olinpiar Jokoetan Espainia ordezkatuz joango da Iradier Txinara.
Mane Nostrun zirkuituak beste bi proba izango ditu datozen hilabeteetan, bat Bartzelonan eta bestea Parisen.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Hitzaldia
VIII. Bidaia Tertuliak
AZKOITIA, Kultur Etxean - 2009-01-09
Dantza
ARISTERRAZU ko ERROMERIA
AIA, ARISTERRAZU AIAko ANDATZA Auzoan - 2009-01-11
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.