
Aste Berde «parte-hartzailea» antolatu du Udalak datorren asterako
Zumaia
Egitasmoa inauguratzeko ekitaldia antolatu dute astelehenerako, 19:00etan, Algorri Ezagutza Etxean
aritz mutiozabal
Datorren astelehenetik hilaren 15a bitartean ingurumena izango da herriko protagonista nagusia. Egun horietarako Aste Berdea antolatu du Zumaiako Udalak, makina bat ikastaro, film emanaldi eta hitzaldirekin. Horien berri eta, oro har, aste bereziaren inguruko xehetasunak emate aldera, Udaleko alkateorde eta Ingurumeneko zinegotzi Andoni Etxanizek eta Ingurumeneko teknikari Eli Larrañagak prentsaurrekoa eman zuten atzo eguerdian, Algorri Ezagutza Etxean.
«Ahalik eta egitarau zabalena eta parte-hartzaileena antolatzen saiatu gara. Azken finean, Aste Berdearen kolorea herritarrak dira eta kolore berde hori guztion artean marraztu behar dugu modu egoki batean. Beraz, herritarrak animatu nahiko nituzke antolatu ditugun ekitaldietan parte-hartzera», aditzera eman du Etxanizek.
Urtean zehar ere bai
Nahiz eta Aste Berdea aste batean egiten den, urtean zehar ingurumenarekin lotutako beste jarduera batzuk lantzeko asmoa du Udaleko Ingurumen Sailak. Datorren asterako antolatu duten bizikletan ibiltzeko ikastaroari jarraipena eman nahi diote, «eskaintza urtean zehar mantenduz».
Oro har, kontzientziazio kanpaina bat egin nahi dute eta, besteak beste, kontsumo gutxiko bonbillak eta permisadoreak banatu nahi dituzte, baita herriko naturguneei buruzko informazioa bildu eta zabaldu ere.
Bi ikastaro eta erakusketa bat
Egitaraua
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Zinema
'Spirit' filma
ZUMAIA, Aita Mari zinema aretoan - 2009-01-09
Irteera
Ibilbide gidatuak: Zarautz eta inguruak
ZARAUTZ, Torre Luzeatik (Kale Nagusia 28) - 2009-01-10
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.