Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Frontoia konpontzeko, Udala eta eragileak harremanetan

Orio

Frontoiaren egoera «kaskarra» dela onartu dute Udaleko eta Pilota Elkarteko ordezkariek eta bilerak egiten hasi dira

onintza lete

Duela bi asteburu urez bete zen herriko frontoia. Igandean gertatu zen, eta bertan egitekoak ziren herri kirolak eta giza proba bertan behera gelditu ziren. Halako larritasunarekin ez bada ere, ez da frontoian ura sartzen den lehenengo aldia izan.

Hala ere, egun hartan gertatutakoa berezia izan zela irizten dio Orioko kirol teknikari Mikel Izquierdok, orduko hartan «frontoia ez ezik etxeak ere urez bete zirelako». Hala ere, frontoiaren egoera «kaskarra» dela onartzen du eta, hori dela eta, azken asteetan frontoiaren arazoaren inguruan bilerak egiten ari direla gaineratu du: «Bilera monografikoak ari gara egiten gaiak duen larritasuna eta garrantzia kontuan hartuta».

Bilerak egiten hasi dira

Atzo iluntzean bildu ziren Izquierdo, Pilota Elkarteko ordezkariak, Udaleko Kirol Batzordea eta Udaleko arkitektoa eta aparejadorea. Bigarren bilera izan da eta gehiago egongo direla ziurtatu du Izquierdok: «Joan den astean bildu ginen aurrenekoz eta datozen asteetan ere biltzen jarraituko dugu erabakiren bat hartu bitartean».

Aukera bat baino gehiago

Frontoiaren egoera hobetu behar dela esatean bat datoz guztiak. Moduari dagokionez, ordea, aukera bat baino gehiago dago eta hori adostu nahi dute. Izquierdoren esanetan, frontoia dagoen tokian gelditzen bada «konponketa oso sakona beharko du» eta, bestela, «dauden aukerak ondo aztertu beharko dira: hau da, non egin daitekeen, nola, zer aurrekonturekin eta noiz».

Kirol batzordeburu Eugenio Cotadok ere aukera bat baino gehiago daudela adierazi du. Frontoiak «lan handia» eskatzen duela uste du eta memento hauetan batzordean «hainbat ideia aztertzen» ari direla gaineratu du. Cotadok «pertsonalki» uste du inbertsio handia egin behar dela frontoian; hartara «urte batzuetarako» arazoak konpondu egingo direla dio. Dena dela, oraindik gauza asko erabaki behar dela uste du, bereziki zenbat diru gastatuko den eta konponbidea zenbat denborarako izatea nahi den.

Urteak «partxeak jartzen»

Izan ere, bai Izquierdok bai Cotadok uste dute azken urteetan Udala diru asko gastatzen ari dela «mementoko konponketak» egiten; dela teilatua zatika konpontzea, dela frontoia margotzea, eta abar.

Cotadoren esanetan, azken hamar urteetan 3.000 eta 5.000 euro artean gastatu du Udalak urtero «partxeak jartzen».

Frontoiak behar dituen hobekuntza lanetan zenbat diru gastatuko den ziurtatzerik ez badu ere, 60.000 eta 100.000 euro arteko inbertsioa egin behar litzatekeela iritzi dio Kirol batzordeburuak: «Oraindik goiz da ezer ziurtatzeko, eta aurrena bileretan eztabaidatu eta adostu behar da guztia, baina inbertsio bat egitea beharrezkoa dela uste dut nik».

Gauzak egiteko «borondatea» badagoela, eta mahai gainean dauden ideietatik «zer ateratzen den ikusi behar» dela dio.

«Erdigunean nahi dugu»

Pilota Elkarteko ordezkariak ere bileran izan ziren atzo. Dena dela, iritziren bat emateko «goizegi» iritzi dio elkarteko kide Aimar Galarragak.

Izan ere, batzuek eta besteek «buruan ideia asko» dituzten arren, oraindik Udalak zer egiteko asmoa duen ez dakitela adierazi du.

Frontoia berritzea litzateke aukeretako bat, eta horri ondo irizten dio Galarragak: «Erdigunean dago eta hori garrantzitsua dela iruditzen zaigu; lehen ere ez da jende asko aritzen pilotan, eta haurrekin ibiltzeko leku egokia da. Hain zuzen, bera eta bere anaia aritzen dira Ikastolako eta Zaraguetako haurrekin eskolarteko txapelketak jolasten frontoian.

Frontoi berria egitea ere «ez da ideia txarra» Pilota Elkarteko kidearen ustetan, baina «leku aproposa» ematekotan: «Aurreko bileran hainbat leku posible aipatu ziren, baina hondartza ingurua, esaterako, ez zait batere egokia iruditzen, erdigunetik urrun dagoelako». Bere ustez Kiroldegiaren inguruan kokatu behar lukete, frontoi berria egingo balitz. «Kiroldegiaren ingurua da kirol gunea eta toki aproposa litzateke frontoiarentzat ere», esan du.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Bideo emanaldia

Bideo emanaldia eta kontzertuak
ZUMAIA, Zumaiako gaztetxean - 2009-01-09

Hitzaldia

VIII. Bidaia Tertuliak
AZKOITIA, Kultur Etxean - 2009-01-09

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa