
Txapelketa herrikoia irabazi eta WQS probarako txartela lortu du Collazok
Kirola
Gipuzkoako txapelketa ere jokatu da asteburuan eta Axier Muniain eta Myirian Imaz izan dira garaile
xabi aizpurua ugarte
Joan den asteburuan Zarauzko surflariek Surf Txapelketa Herrikoiko finalak jokatu zituzten. Berez aurreko asteburuan ziren jokatzekoak, baina eguraldi txarra zela eta eguna aldatu behar izan zuten antolatzaileek. Hodei Collazok maila oneko surflaria dela erakutsi zuen beste behin ere, Txapelketa Herrikoiko txapela jantziz. Garaipen horri esker, irailean Zarautzen jokatuko den Munduko Surf Txapelketako probarako gonbidapena lortu du Collazok, eta ondorioz, jadanik ziurtatuta dauka bere tokia Zarautzen jokatuko den WQS zirkuituko proban.
Gipuzkoa mailakoa ere bai
Bestalde, Gipuzkoako Surf Txapelketa ere asteburu honetan jokatu da eta Zarauzko harrobiak argi erakutsi du zer-nolako gaitasuna duen olatuen gainean aritzeko.
Open kategorian Axier Muniain eta Myrian Imaz surflariak nagusitu ziren. Dena den, hurrengo postuetan ere beraien herrikideak geldituz ziren, Oier Illarramendi, Lore Eizagirre eta Mario Azurza, esate baterako.
surf txapelketa herrikoiko ailkapenak
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Hitzaldia
VIII. Bidaia Tertuliak
AZKOITIA, Kultur Etxean - 2009-01-09
Zinema
'Looking for Fidel' filma
AZPEITIA, Betharrametan - 2009-01-09
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.