Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2008ko urriak 8, Asteazkena

Harpidetu zaitez!

Bigarrenez Ramon Apalantzak irabazi du Azkoitiko V. Rallysprinta

Azkoitia

Gorka Apalantza ari zen irabazten baina hirugarren txandan arazoak izan ditu eta Ramonek hartu dio aurrea

onintza lete

Atzo egin zen Azkoitiko V. Rallysprinta Azkarateko bide zaharrean. Eguraldi txarra egin bazuen ere, jende asko hurbildu zen proba ikustera, eta azkenean Mitsubishi WRC autoarekin lehiatu ziren Ramon Apalantza eta Nekane Urkolarentzat izan zen garaipena. Iaz ere Ramon Apalantzak lortu zuen garaipena Azkoitian, eta bera da proba hau bigarrenez irabazi duen gidari bakarra. Bigarren Santi Artetxe izan zen eta hirugarren, berriz, Aitor Barrueta.

Gipuzkoako Txapelketarako azken proba puntuagarria zela kontuan hartuta, ikusmin handia zegoen, atzo erabaki behar baitzen norentzat zen Gipuzkoako txapela. Azkenean Joseba Zapirain eta Borja Aguado izan dira garaileak, Peugeot 206 WRC autoarekin.

Ezustea azkenean

Gipuzkoako Federazioko lehendakari Iñigo Cuestak esana zuen «lehia handiena Joseba Zapirainen eta Gorka Apalantzaren artean» egongo zela eta ez zen oso oker ibili, biak aurre aldean ibili zirelako. Gorka Apalantza, esaterako, lehen postuan ibili zen hirugarren txanda arte; bigarrenari dezenteko aldea aterata, gainera. Hirugarrenean arazoren bat izan zuen autoarekin eta ezin izan zuen proba amaitu. Azkenean, Ramon Apalantza, nagusitu zen.

Joseba Zapirainek, berriz, ez zuen lortu aurreneko hiruretan sailkatzea atzoko norgehiagokan, baina hala ere berak lortu du Gipuzkoako Txapelketako sailkapenean aurreneko postua.

Goizetik hasita

Goizean hasi ziren rallysprinteko prestaketa lanak. 10:00etan azterketa teknikoak eta administratiboak egin zituzten herriko enparantzan eta udaletxean, eta ikusmin handia sortu zuen herritarren eta autozaleen artean.

Ordu batzuk geroago, 14:45ean, hain zuzen, Ugalde industrialdetik abiatu zen aurreneko parte-hartzailea. Kronometratutako lehen zatia, berriz, 15:30ean hasi zen. Aurten, gainera, Ertzaintzak zozketaz aukeratutako gidari batzuei alkohol analisia egin zien.

Guztira hiru txanda egon ziren, eta esan bezala, aurreneko bietan Gorka Apalantza eta Aitzol Apalantza errezildarrak izan ziren nagusi; Subaru Impreza WRC autoarekin ibili zen Vilariño Motorsport taldeko bikotea. Bigarren txandaren amaieran, Gorka Apalantza zegoen aurrena, Ramon Apalantza bigarren 12 segundora eta Santi Artetxe, berriz, hirugarren, 38 segundora, ibilbidean tronpo bat egin eta denbora galdu ondoren.

Lagun-artea taldekoak

Eskualdeko Lagun-arte taldeko lehiakide asko izan zen atzoko proban. Talde honekin hamabi lehiakide aritu ziren Azkoitiako V. Rallysprintean: Ruben Garcia, Joxe Labaka, Aitor Barrueta, Luciano Arrabal, Toni Evangelista, Txema Uzkudun, Xabier Alustiza, Iñaki Alberdi, Aitor Lazkano, Iñigo Olabegogeaskoetxea eta Aritz Elgarresta.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa