Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2008ko abuztuak 20, Asteazkena

Harpidetu zaitez!

Parte-hartzeak «gainezka» egin du

Politika

Amnistiaren Aldeko Mugimendukoak «oso gustura» daude Elkartasun Egunean herritarrek emandako erantzunarekin

nerea uranga

Atzo, Azpeitiko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak antolatuta, aldarrikapen eta festa eguna izan zen herrian: 2008ko Elkartasun Eguna, Elkartasunez presoak herrira! Euskal Herriak Askatasuna behar du! lelopean. Zazpigarren urtez egin da preso eta iheslarien aldeko eguna eta inoiz baino jende gehiagok hartu du parte. Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kide Aritz Arzallusen arabera, «antolatutako ekimenetan parte-hartzeak gainezka egin du. Bazkaritarako 600 txartel aterata genituen eta denak saldu dira. Azoka plaza bete-bete eginda egonda, 650 lagunekin, eta barruan lekurik ez zegoelako batzuk kanpoan bazkaldu behar izan dute». Manifestazioan ere ehunka lagunek hartu zuten parte.

Krosean ehun lagun gehiago

Bazkalaurretik egindako ekimenetan ere herritar ugarik parte hartu zuen. «Herri krosean iaz baino ehun lagun gehiagok irten dute. Iaz 230 lasterkari izan ziren eta aurten, berriz, 325ek irten dute», zioen Arzallusek.

Parte hartzeaz gainera, preso eta iheslarien aldeko ekimenak antolatzen lan egiteko deia egin dute antolatzaileek: «Antolatu diren ekimenetan parte hartzeko gogoarekin azaldu da jendea. Elkartasun Eguna gero eta indartsuago egiten ari dela antzematen da, eta hori positiboa da. Baina ekimenetan parte hartzen duen bezalaxe lan egiteko deia ere egiten diegu herritarrei. Hau da, presoen eta iheslarien aldeko ekimenak antolatzeko lan egitera animatu nahi ditugu».

Elkartasuna «urte osoan»

Egun bateko aldarrikapenetik haratago, «eguneroko aldarria» egin behar dela diote Amnistiaren Aldeko Mugimendukoek: «Elkartasuna ez da adierazi behar Elkartasun Egunean bakar-bakarrik, egunerokotasunean ere gure herriko presoekiko eta iheslarienganako elkartasuna adierazi behar dugu: gutunak idatziz, bisitak... Bakoitzak egunerokoan zerbait eginda, eman dezakegun elkartasuna ikaragarria izango baita».

 

herri krosa





Sailkapena

1. Xabat Manzisidor 19:23

2. Gotzon Aranburu 19:24

3. Josu Arregi 19:31

4. Iñigo Segurola 20:20

5. Harkaitz Ruiz Loizaga 20:20

6. Agustin Jimenez 21:17

7. Egoitz Arruti 21:28

8. Gorka Malo 21:44

9. Asier Oiarzabal 21:45

10. Joakin Egiguren 21:45

29. Olatz Gabilondo 23:24

35. Arantxa Aldalur 23:57

59. Pilar Arriola 25:27

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa