Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2008ko abuztuak 20, Asteazkena

Harpidetu zaitez!

Festa giroan, euria ere lagun

Getaria

Jendetsua izan da aurtengo Euskal Jai Eguna; asko baserritarrez jantzita, jaiaz majo gozatu zuten atzo getariarrek nahiz bisitariek

onintza lete

Jendea ez zen etxean gelditu atzokoan Getarian. Euskal Jai eguneko goiza triste hasi zen, eguraldi txarrarekin eta jende gutxirekin, baina orduak pasa ahala eguraldia argituz joan zen eta getariarrak eta bisitariak ere ezkutalekuak utzi eta kale erdira agertu ziren.

Goiza Getariako txistularien eta Goiz Soinuaren laguntzarekin esnatu zen atzo, eta eguerdia bitartean dultzaineroekin kalejira, txikientzako idi-busa eta azoka egon ziren. Dena dela, eguerdi partean hasi zen pilatzen jendea herriko erdigunean; batzuk baserritar jantziekin bete zituzten tabernak, eta beste asko Harritartera hurbildu ziren ardi txakurrek antzarrak eta ahateak nola menderatzen zituzten ikustera. Hiru txakur aritu ziren lanean, tartean Jexux Larrañaga zarauztarraren Zeru.

Ia 200 kilo sardina

Plaza inguruan, berriz, gose edo egarri zenarentzat 190 kilo sardina eta 750 litro sagardo zituen prest Udalak. Herriko 20 elkartetako eta eragiletako boluntarioak ibili ziren jo eta su sardinak prestatzen, banatzen eta txotxeko sagardoa ateratzen. Bi euroren truke zortzi sardina eta nahi adina sagardo eman zutenez, arrakasta ederra izan zuen ekimenak.

Dantzarako prest

Eguerdi partean ekimen bat bestearen atzetik etorri zen. 13:00etan, esaterako, herritarrek dultzaineroen laguntzarekin dantzatzeko aukera izan zuten udaletxe aurrean. Baserritarrez jantzita gehien-gehienak, Larrain dantza ehunka herritarren aurrean dantzatzera animatu ziren. Irrintzi lehiaketa egon zen ondoren; sei herritarrek hartu zuten parte eta Erika Larrañaga izan zen garaile.

Arratsaldetik aurrera, musika

Arratsaldean jarraitu zuen festak, eta musika izan zen protagonista nabarmenena. Aurrena Trikitilari Gazteen Getariako IX. Txapelketa egin zuten; hamaika parte-hartzaile aurkeztu zirenez, atzokoan kanporaketa egin behar izan zuten txapelketaren aurretik. Edizio honen amaieran txapelketa amaitu gabe zen oraindik. Ondoren bertso-triki-poteoa egon zen Hamaika Bertute taldekoekin, herriko bertso eskolako bertsolariekin eta Saioa eta Alabier trikitilariekin. Eguna amaitzeko Tapia eta Leturiarekin erromeria egon ziren.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketa

Pintura eta argazkiak
ZARAUTZ, Wozzeck arte galeria - 2008-03-31

Irteera

Parrokiara bisita
UROLA-KOSTA, Parrokia - 2008-08-22

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa