
Eliz kalean Korputz jaiak ospatuko dituzte gaur hasi eta larunbata bitartean
Jaiak
Eliz kaleko Jai Batzordea urtero antzeko ekitaldiak antolatzen saiatzen da Korputz festetan
nerea uranga
Gaur arratsaldean Eliz kaleko Korputz jaiak hasiko dituzte, kale horretako Festa Batzordekoek antolatuta. Festei hasiera Juan Antxieta Musika Eskolako ikasleek emango diote, urtero bezalaxe, eta txikienen gozamenerako, buruhandiak ere ez dira faltako. Gero, kaleko hildakoen aldeko meza antolatu dute parrokian.
Urtero antzeko ekitaldiak antolatzen saiatzen dira Festa Batzordekoak. «Hiru lagunek osatzen dugu jai batzordea. Urtero jaiak antolatzeko deialdia egiten dugu kalean, baina inork ez du izenik ematen. Egia esanda, gazte gutxi bizi da kalean... Urtero antzeko ekitaldiak antolatu ohi ditugu, horiei eusten saiatzen gara. Lana da jaiak antolatzea, kontu txiki asko lotu behar delako», dio Amaia Garmendiak, Eliz kaleko Festa Batzordekoak. Emakumezkoentzako Pala Txapelketa ere antolatu dute aurten. «Neskak han parte hartzera gonbidatu nahi ditugu», dio.
Erratz txapelketan 30 lagun
Erratz txapelketa ere ohikoa izaten da Eliz kaleko korputzetan. Joan den larunbatean jokatu zuten XXI. Karta Joko Txapelketa, Mendizaleen tabernan. Hamabost bikotek parte hartu zuten, eta Moreno-Omarrek osatutako bikotea izan zen irabazlea; bigarren, Juanita eta Gloria izan ziren. Halaxe azaldu du Garmendiak, «urtero 15-20 bikotek parte hartu ohi dute karta jokoan».
egitaraua
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Irteera
Ibilbide gidatuak: Zarautz eta inguruak
ZARAUTZ, Torre Luzeatik (Kale Nagusia 28) - 2009-01-10
Musika
Zarautz Kantuan, kantujira
ZARAUTZ, Alde Zaharreko kaleetan - 2009-01-10
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.