Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Surf Txapelketa Herrikoiko finala asteburuan izango da

Kirola

Eguraldi txarragatik erabaki zuten finalak atzeratzea; gainerakoan, ospakizunak martxa onean joan ziren

xabi aizpurua ugarte

Joan den asteburuan Surf Elkartearen urteurrena ospatzeko egin zituzten ekitaldiak «ondo eta gaizki» joan zirela esan zuen atzo Iban San Martin elkarteko kudeatzaileak. Ondo, normaltasunaren barruan joan zirelako ekimen gehienak; baina, gaizki, igandeko eguraldi kaskarraren eraginez Surf Txapelketa Herrikoiko finalak jokatu gabe gelditu zirelako. Maila guztietako finalak larunbat honetara atzeratzea erabaki zuten.

Guztira, herriko 150 surflarik hartu zuten parte txapelketan, metro eta erdiko olatuekin. Master, senior, 18 azpiko eta open mailetan sailkatu zirenek larunbat goizean izango dute hitzordua finalak jokatzeko. Open mailan, esaterako, izen ezagun asko ikusi ahal izango dira: mutiletan Hodei Collazo, Ander Ederra, Oier Illarramendi eta Markos Sansegundo izango dira; nesketan, berriz, Lore Eizagirre, Myrian Imaz, Edith Sansegundo eta Ainara Aymat.

Ospakizunak, ondo

Txapelketako eragozpenez gain, herriko surfaren historiari buruzko mahai-ingurua ere bertan behera utzi behar izan zuten, «jendea ez zelako animatu».

Gainerakoan, urteurreneko ospakizunak eta ekimenak ondo joan ziren. Argazki lehiaketa Imanol Sorazuk irabazi zuen eta bideoen atalean Mikel Leyun nagusitu zen. Bestalde, larunbat gauean egin zuten afarira 152 lagun joan ziren, eta ondoren, Underneed talde donostiarraren musikaz gozatzeko aukera izan zuten.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketa

Pintura eta argazkiak
ZARAUTZ, Wozzeck Arte Galeria (Malekoian) - 2009-01-06

Musika

Bertso Txotxa eta Kontzertuak
AZPEITIA, Azpeitiko gaztetxean - 2009-01-10

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa