
Iraurgi saskibaloi Elkarteko beheko taldeek «denboraldi bikaina» egin dute
Kirola
Junior eta kadete mailetan finalerdi guztiak jokatu dituen Gipuzkoako elkarte bakarra da Iraurgi Saskibaloi Elkartea
nerea uranga
Iraurgi Saskibaloi Elkarteko ia talde guztiek bukatu dute denboraldia, eta dagoeneko elkartekoak datorren denboraldiari begira lanean hastekotan dira. Lehen taldeak, EBA Ligako Lan Mobel Iraurgik, ez duela lan txarra egin diote, baina igoera fasea jokatzeko gogoarekin gelditu dira. «Seigarren gelditzea ez da txarra, baina igoera fasea jokatzeko moduko taldea geneukan», diote. Beheko taldeetan, berriz, Gipuzkoako onenetakoak izan dira saskibaloi elkartekoak: «Gipuzkoa mailan, junior eta kadete mailetako finalerdi guztiak jokatu dituen elkarte bakarra izan gara. Denboraldi bikaina egin dugu».
Mutiletan, Probintzial mailan jarritako helburua bete dute denboraldi honetan. Errotaundik mailaz igotzea lortu du, Probintzial mailatik Autonomikora. «Lehen talderako jokalariak prestatzeko eta hezteko maila ona da Autonomikoa, baina herriko jendearekin maila horretan jokatzea zaila izango dugu, oso jokalari gazteak ditugulako. Aspalditik maila hori lortu nahian ibili gara eta denboraldi honetan segidan 11 partida irabaztea eta iristea dugu. Probintzialeko taldean Ibargutxik eta Martinezek egin duten lana ere nabarmentzekoa izan da», dio Iraurgiko Jose Luis Zubizarreta Xubi-k.
Juniorretako eta kadeteetako Iraurgiko taldeek denboraldian egin duten lana ere «ona» izan dela diote Iraurgiko arduradunek, «bi maila horietan lau finalerdiak jokatu ditugun Gipuzkoako klub bakarra gara». Gainera, juniorretako mutilen taldea, Lasao Altzariak ISB, Gipuzkoako txapelduna izan da. Juniorretako nesken taldeak, Izarraitz Inmobiliaria ISBk, larunbatean jokatuko du finala Bera Bera Grosen kontra, baina «zaila izango dugu irabaztea, Bera Bera Gros Espainiako Txapelketan hirugarren egin duen taldea delako».
Infantiletan, mutilen taldea finalerdietara heldu da. Alebinetan, berriz, Iraurgiko mutilak Federazioaren ligaxkako txapeldunak izan dira, eta nesken taldea, eskolartekoan onena izan da.
Mutiletan bigarren taldea Autonomikan izatea lortu du Iraurgik, eta nesketan seniorretan taldea osatzea dute erronka. «Senior mailan jokatzeko adinik duen jokalaririk ez dugu oraindik. Izan ere, seniorretantaldea osatzeko, gutxienik maila horretako adina duten zortzi jokalari behar dira. Gaur egun juniorretan dabilen taldeak bi denboraldi barru seniorretako adina izango du», azaldu dute.
datua
«Lan Mobel Iraurgi taldea entrenatzeari uzteko erabakia pertsonala izan da»
aitor uriondo ð- Lan Mobel Iraurgiko entrenatzailea
Kirola
Lan Mobel Iraurgikoek bukatu berri dute denboraldia eta horren errepasoa egin du Uriondo entrenatzaileak
n. uranga
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Zinema
'La hamaca paraguaya'
AZKOITIA, Baztartxo - 2009-01-09
Zinema
'La hamaca paraguaya'
AZKOITIA, Baztartxo - 2009-01-09
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.