
Udal liburutegia Oxford eraikinera eramango dute
Zumaia
Proiektua uztaila hasieran jaso dezake Udalak, eta «zorte pixka batekin» irailean ekingo diete lanei
Aritz Mutiozabal
Orain arte Forondan zegoen udal liburutegia Oxford eraikinera «jaitsiko» dutela jakinarazi du Udal Gobernuak. «Bai haurrena bai helduena, biak, behera ekarriko ditugu. Horrekin batera, ikasketetarako gunea ere jarriko dugu bertan; izan ere, egun liburuen kontsultak egiten dituztenak eta ikasten ari direnak batera daude, eta bakoitzak bere tokia behar du», zehaztu du Udaleko alkateorde eta Hirigintza zinegotzi Andoni Etxanizek.
Era berean, «Forondaren kokalekuak zalantza asko sortzen zizkigun: nolabait esateko, herritarrentzat urruti geratzen zen. Nik uste dut kultur etxea eta liburutegia herrian bertan edukitzeak beste dinamismo bat emango diola. Irisgarritasunaren aldetik, gainera, Erribera kalea egokiagoa da», gaineratu du Hirigintza zinegotziak.
Foronda, bestalde, herriko eragileentzat izango litzatekeela azaldu du Udaleko alkate Iñaki Agirrezabalagak: «Natur Taldearentzat, Ostarrena zine klub elkartearentzat eta beste taldeentzat bilera gelak jarri nahi ditugu». Edonola ere, herrian dauden eraikin publikoen erabilera (Forondarena, Torreberrirena eta komentuarena, esaterako) herriko eragileen partaidetzarekin finkatzeko asmoa duela azpimarratu du Udalak, Oxford-ekin egin den moduan.
Aldaketak berriz idazten
Udaleko Kultura Batzordeak herriko eragileekin hainbat bilera egin ditu eta horietan adostu zen zer-nolako erabilera edo antolamendua izango duen Oxford eraberrituak. Bi erabaki hartu dituzte: batetik, liburutegia jartzearena; eta bestetik,musika taldeen entsegu lokalak ez egitearena, musikariek eurek hala eskatuta.
Hala, «hasiera bateko proiektua idatzi zuen taldeari irizpide berriak eman genizkion, eta hauek proiektua berriz idazten ari dira une honetan. Aurrerapen bat pasatu ziguten eta herriko taldeak gustura geratu ziren horrekin. Behin betiko proiektua uztaila hasierarako izan dezakegula esan digute», adierazi du Andoni Etxanizek.
Aipatutako hilabetean proiektua jaso eta Hirigintza Batzordetik pasatu ondoren, pleguak lehenbailehen egin eta abuzturako Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu nahiko lituzke Udalak. «Oporretatik bueltan, aurkeztu diren proposamenak jaso eta esleitu nahi ditugu. Zorte pixka batekin irailean hasi gaitezke lanean, baina aurretik proiektua jaso beharko genuke», azaldu du Udaleko arkitekto Luziano Pagaegik.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Zinema
'La hamaca paraguaya'
AZKOITIA, Baztartxo - 2009-01-09
Zinema
'Spirit' filma
ZUMAIA, Aita Mari zinema aretoan - 2009-01-09
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.