
Mattin Saldiasek bederatzi urte zituenetik gidatzen ditu kart autoak eta urte gutxian abilezia handia lortu du. Gaur egun, M2 Racing taldeko kidea da eta karting lasterketetan hartzen du parte. Asteburuan, hitzordua du Katalunian.
'MicroMattin'?
xabi aizpurua ugarte
Txikia eta ziztu bizian ibiltzen dena, micromachine baten antzekoa. Halakoxea da Mattin Saldias auto gidaria (Zarautz, 1994). 9 urte zituenetik autoko bolanteari kateatuta dabil, eta gaur egun, batetik bestera ibiltzen da karting lasterketetan lehiatzen. Orain 13 urte ditu, M2 Racing Karts taldeko gidaria da, eta datorren asteburuan hitzordu garrantzitsua izango du Kataluniako karting txapelketan.
Gaztetxoa izanda, oraindik oinarrizko ikasketak egiten ari da eta lasterketaren batera joan beharra duenean Lizardi Institutuan baimena eskatu behar izaten du. «Beti uzten didate», zehaztu du bere ahots apalarekin. Kataluniara bihar abiatuko da, eta egin beharreko lanak eginda, igandean itzuliko da berriz etxera, astelehenean eskolara joateko.
Iaz, urte emankorra
Mattin Saldias 9 urterekin hasi zen kart autoak gidatzen. Alokairuan hartutako autoekin ez zuen askorik iraun, «gutxi korritzen zutelako», eta erosi egin zuten bat. Olabarriako zirkuituan ekin zion entrenamenduei eta lehenbiziko neurketa iaz izan zuen Alcañizen (Teruel, Espainia). Hirugarren gelditu zen eta Bilboko Aga Racing taldean sartu zen handik gutxira. 12 eta 15 urte arteko gaztetxoen KF3 kategorian hartzen du parte eta iazko denboraldian sari ugari irabazi zuen: txapeldunorde gelditu zen Kantabrian (Espainia), Nafarroan, Challenge Norte lasterketan eta Mast Karting lehiaketan.
Bilboko taldea utzi egin zuen eta aurten Kataluniako M2 Racing taldean «hobeto» dabilela dio. Eta ezer gehiago esateko astirik gabe azkar batean joan egin behar izan du, eskolako txirrinak jo du eta.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Zinema
'Spirit' filma
ZUMAIA, Aita Mari zinema aretoan - 2009-01-09
Musika
Bota bertsue! ekimenaren jaialdia
AZPEITIA, Gaztetxean - 2009-01-10
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.