Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Kargurik gabe aske gelditu dira OKKko sei auzipetuak

Gizartea

«Erasorik izan ote zen frogatzerik ez» dagoela adierazi du Donostiako Lurralde Auzitegiko epaileak

onintza lete

«Erasorik izan ote zen frogatzerik ez» dagoela eta, kargurik gabe aske utzi ditu Donostiako Lurralde Epaitegiko epaileak OKK gazte batzordeko zazpi auzipetuetako sei. Zazpigarrena adingabea da, eta dagokion auzitegian epaitu dute.

Gazte hauei «desordena publikoak eta autoritatearen aurkako erasoak» egitea leporatu zien Ertzaintzak, martxoaren 4ko udalbatzarraren ondoren bi udaltzainekin ustez izandako istiluen harira. Ustezko istiluen ondoren, Ertzaintzak, udaltzainen laguntzarekin, hainbat gazte identifikatu zituen taberna batean. Horren ondoren, gazte horien kontra salaketa jarri zuen Ertzaintzak.

«Hasieratik lasai» egon dira

Apirilaren 23an egin zieten epaiketa; han ertzain batek eta bi udaltzainek deklaratu zuten. Gazteek, berriz, uko egin zioten ezer esateari. OKK-ko kide batek adierazi duenez, «hasieratik lasai» egon dira: «Epaiketara ez joatearen truke bakoitzak 30 euroko isuna ordaintzea eskaini zigun fiskalak, baina ez genuen tratua onartu, errugabeak garelako».

Epaiketan bertan ere epaileak aske utziko zituztela «argi» zutela diote. Izan ere, «guk erasoan parte hartu genuen ala ez ziur esateko gai ez zirela onartu zioten udaltzainek epaileari, eta orduan fiskalak horren aurrean ezin zezakeela ezer egin adierazi zuen».

Ordurako, epaileak isuna jarri ziezaieketela-eta, mus txapelketa eta mariskada baten zozketa eginak zituzten gazteek. Han bildutako dirua erabili beharrik izan ez dutelako, duela bi asteburu txistorra eta sagardoa «herritarrei doan banatu» zietela adierazi du OKKko gazteak, «horrela herritarrek emandako laguntza eskertzeko».

Martxoaren 4ko gertaerak

Martxoaren 4an, Muntoko plana eztabaidatu behar zuten udalbatzarraren ondoren, OKKko kide batzuk udaletxera pankarta batekin sartzen saiatu ziren, eta udaltzainek debekatu egin zieten. Gazteak sartu egin ziren eta udaltzainek erasoak salatu zituzten.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Zinema

'La hamaca paraguaya'
AZKOITIA, Baztartxo - 2009-01-09

Zinema

'Appaloosa'
AZKOITIA, Baztartxo - 2009-01-10

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa