Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Elkartasun Egunean parte hartzeko deia egin dute

Azpeitia

Datorren larunbatean izango da, maiatzaren 31n, Azpeitiko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak antolatuta

irene elorzA

Elkartasunez presoak herrira, Euskal Herria Askatasuna behar du! lelopean egingo da, datorren maiatzaren 31n, VIII. Elkartasun Eguna. Urtero moduan, Azpeitiko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak egun osorako egitaraua antolatu du, presoei eta iheslariei elkartasuna adierazteko.

Jendetza bildu zen, atzo, Frontoi Txikin, ekimena jendaurrean aurkezteko. «Azpeitiko preso eta iheslariak herrian sentitu daitezen, gure elkartasun eta berotasun handiena eskainiko diegu larunbatean», adierazi zuten mugimenduko kideek. Gainera, AAMren kontrako epaiketan auzipetuta dauden 27 lagunei ere babesa emango diete.

Urtetik urtera, hainbat herritarren elkartasun konpromisoa gero eta zabalagoa izatera heldu dela adierazi zuten, «mugimendu indartsu bat» sortuz. «Konpromisoz beteriko mugimendu hori da isildu nahi dutena Madrilen burutzen ari diren epaiketaren bidez», azaldu zuten. Alferrik ari direla ere esan zuten, «Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren olatua geldiezina» delako.

Krosa eta bazkaria

Elkartasun Krosak eta herri bazkariak bilduko du jende gehien datorren larunbatean. Hori dela-eta, ekimenetan parte hartzeko aurretik izena emateko aukera eman dute.

Sei kilometroko lasterketan ateratzeko dorsalak salgai daude Aradi kirol dendan, igerilekuan eta Orkatzen. Aurretik eskuratuz gero, 6 euro ordaindu beharko dira, eta egunean bertan, 8 euro.

Bazkarirako txartelak Orkatzen, Txarrantxan eta Jim Clarcken salduko dituzte aurretik, 15 eurotan (langabetu eta ikasleentzat, 12). Egunean bertan ere salduko dira, 18 (langileentzat) eta 12 eurotan (ikasle eta langabetuentzat).

 

egitaraua



11:00etan. Elkartasun Krosa. Ondoren, korrikalari guztientzat, hamaiketakoa egongo da, plazan, eta sariak banatuko dituzte.

12:30ean. Herriko Enparantzan, herri kirolak.

14:00etan. Berdura Plazan, herri bazkaria.

16:00etan. Olazko Amaren Plazan, umeentzat Zirko Ttipia.

16:30ean. Herriko enparantzan, sokamuturra.

18:30ean. Plazatik abiatuta, manifestazioa.

Jarraian, batukada.

22:00etan. Plazan, Doubling boys, Camarada Kalashnikov, Skarnio eta Jo ta hanka! taldeen kontzertua.

Egun osoan zehar, txosna eta material salmenta.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Zinema

'La hamaca paraguaya'
AZKOITIA, Baztartxo - 2009-01-09

Zinema

'Looking for Fidel' filma
AZPEITIA, Betharrametan - 2009-01-09

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa