Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Ordu gehiagoz irekita ere, antzeko jende kopurua dabil udal kirol azpiegituretan

Azpiegiturak

Duela sei hilabetetik, urtarriletik, igerilekua eta Kiroldegia 22:00ak arte egoten dira zabalik astegunetan

nerea uranga

Urtarriletik udal kirol azpiegiturak (igerilekua eta Kiroldegia) astelehenetik ostiralera 22:00ak arte daude zabalik. Sei hilabete pasatu dira Udaleko kirol arduradunek ordutegia zabaltzeko erabakia hartu zutenetik. Ordutegia zabaltzearen inguruan Udal Kirol Patronatuko arduradunek egindako balorazioaren arabera, «jendeari lanetik irten eta kirola lasaiago egiteko aukera eman dio ordutegia zabalagoak, baina erabiltzaile aldetik ez da alde nabarmenik izan kirol azpiegituretan. Pixka bat gehiago dabil, baina ez dago alde nabarmenik».

Udal Kirol Patronatuko Ina Sagarzazuren esanetan, askoz erabiltzaile gehiago ez dabil, «baina orain lasaiago ibiltzeko aukera dute erabiltzaileek. Lehen igerilekua 21:00etan ixten genuen eta 20:30erako jendeak uretatik irten beharra zeukan. Orain, aldiz, ordubete gehiago ibiltzeko aukera dute, alegia, 21:30ak arte. Beraz, lanetik irtendakoan kirola egiteko denbora gehiago dute». Bestalde, kirola egiteko aukera jende gehiagori eman zaiola uste du Sagarzazuk.

Jende gehien arratsaldetan

Kiroldegian baino jende gehiago ibiltzen da igerilekuan, hala dio Sagarzazuk. Igerilekura erabiltzaile gehienak arratsaldean, «lanetik irtendakoan», joaten da; «18:30etik 21:30ak bitartean ibiltzen da jende gehien». Goizean goiz ere ibili ohi dira kirolzaleak, «07:00etatik aurrera, 20-22 lagun ia egunero etortzen dira igerilekura; horiek, gainera, bai neguan bai udan erabiltzaile fidelak dira».

Igerilekuko erabiltzaileen artean «hutsune» bat dagoela adierazi du Patronatukoak,:«16-25 urte arteko gutxik dute ohitura igerilekua erabiltzeko».

Kiroldegirako joera gutxiago

Herriko kirolzaleek Kiroldegira baino igerilekura joateko ohitura gehiago dute, hala kontatu du Sagarzazuk. «Kiroldegia goizez irekitzen hasi ginenean, lehen igerilekuan ematen ziren goizeko ikastaro batzuk hona ekarri genituen. Baina Kiroldegiko goizeko ikastaroak nahiko hutsik gelditzen dira. Jende gutxi ibiltzen da. Herritarrek igerilekura joateko joera handiagoa dute».

 

udal kirol azpiegituren ordutegia



Igerilekua.

- Astelehen goizetan itxita egoten da. «Igerilekua garbitzeko-eta hartzen da asteko goiz hori», dio Udal Kirol Patronatuko Ina Sagarzazuk.

- Asteartetik ostiralera, 07:00etatik 22:00etara egoten da zabalik.

- Larunbatetan, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

- Igandetan, 09:00etatik 13:00etara.

Kiroldegia.

- Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 22:00etara izaten dute zabalik.

- Larunbatetan, goizetan, 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldetan, 16:00etatik 20:00etara.

- Igandetan edota jaiegunetan, kiroldegia bera itxita egoten da. Baina kirol gune berrian (tenis edota padeleko pistak) ibili nahi dutenek giltza kiroldegiko tabernan eskatu dezakete 10:00etatik 19:00etara bitartean.

Kanpoko igerilekua. Ekainaren 14an zabalduko dute kanpoko igerilekua eta irailaren 14ra bitartean irekita izango da.

- Egunero egongo da zabalik, 11:00etatik 20:00etara bitartean.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketa

Beirate artistikoak
UROLA-KOSTA, Legarra beirategia - 2009-01-06

Hitzaldia

VIII. Bidaia Tertuliak
AZKOITIA, Kultur Etxean - 2009-01-09

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa