
Udalak Murumendiko Axerikumen erromeria antolatu du biharko
Beizama
10:00etan herriko plazan elkartu eta denak batera abiatuko dira Murumendira; Udalak edariak eramango ditu
aiora larrañaga
Beizamako Udalak urtero egiten duen moduan, Murumendin erromeria antolatu du biharko. Ibilaldia 10:00etan hasiko da herriko plazan eta, bertan elkartzen direnak, denak batera abiatuko dira mendi horretako Axerikume zelaira. Udalak edaria jarriko du eta otordua bakoitzak eraman beharko du etxetik. Maialen eta Ainitze trikitaliri gazteak izango dira bertan giroa alaitzen.
Ohitura zaharra
Udaleko zinegotzi Igone Arrutiren hitzetan, «Udalak urte sasoi bakoitzean hainbat ekimen antolatzen du, herritarrak nahiz inguruko auzoetakoak eta herrietakoak elkartzeko». Udazkenean gaztain jana antolatzen dute; neguan, berriz, karta-joko txapelketa; eta udaberrian, mendi irteera.
Hala ere, Arrutik Murumendiko festak bere historia duela aipatu du. «Duela asko bertan festa egiteko ohitura zegoen, baina 1936an, Espainiako gerra hasi zenean, Murumendiko erromeria horren amaieraz bat baino gehigo gogoratzen da».Hori dela eta, beizamarrek aspaldiko ohitura hori berreskuratu dezaten antolatzen du Udalak jaialdi hau.
Istorioak dioenez
«Garai hartan, aisialdirako aukera gehigirik ez zegoenez, Beizamarekin mugan dauden beste herrietako auzotarrek ere parte hartzen omen zuten», dio Arrutik. Beasaingo Astigarreta eta Garin baserrietakoek, Itsasondoko Lizardi-koek, baita Urkiako eta Idoiagako jendeak ere, besteak beste.
«1935 urte inguruan, erromeria amaitu eta zazpi astoka ogi sobratu omen ziren. Orduz geroztik, askok esaten omen zuten handik ez zetorrela gauza onik», kontatu du Arrutik.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Erakusketa
Iņigo Manterolaren olio-pinturak
ZARAUTZ, Kaia galeria - 2009-01-06
Erakusketa
Pintura eta argazkiak
ZARAUTZ, Wozzeck Arte Galeria (Malekoian) - 2009-01-06
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.