Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Antso Jakituna Fundazioak Azkoitiko eta Bergarako Yrizar Artxiboa jaso du

Kultura

Milatik gora dokumentu biltzen dituen artxiboak Yrizar familiaren eta Euskal Herriaren historia jasotzen du

irene elorzA

Caja Vital Kutxaren Antso Jakituna Euskal Kulturaren Dokumentazio Zentroak Azkoitiko eta Bergarako Yrizar Artxiboa bereganatu berri du. Guztira, 1.332 dokumentu biltzen ditu artxiboak eta fundazioko arduradunek adierazi dutenez, Azkoitiaren eta Latinoamerikaren historia ikertzea ahalbidetuko du paper sortak.

Agiririk zaharrena lur eremu baten salmentari dagokio eta 1392. urtekoa da. Tartean, 1746. urtean Liman (Peru) izandako lurrikara deskribatzen duen eskutitz bat ere bada artxiboan.

Bai kopuruari, bai edukiari dagokionez, dokumetazio oso garrantzitsua da Bergarako eta Azkoitiko Yrizar Artxiboa, informazio asko biltzen baitu.

Yrizar Artxiboa familiak Azkoitian duen Iribe dorretxean gordeta egon da. «Fundazioaren esku utzi dugu, jendeak eskuragarri izateko aukera ematen zigulako, eta egoera hoberenean mantentzeko bermea ematen digulako», adierazi du Pedro Yrizarrek. «Irtenbiderik duinena izan da eta izan dugun eskaintzarik serioena», erantsi du Pedro Yirizar hizkuntzalariaren semeak. Gainera, Euskal Herriarenganako «erantzukizun gisa» ere hartu dute erabakia: «Fundazioak dituen bitartekoekin, digitalizatu eta ikerlarien esku egongo dira dokumentuak aurrerantzetan».

Azkoitiko Kronista Ofizialaren, Juan Bautista Mendizabalen esanetan, «pena da artxiboa herritik ateratzea, baina pozgarria da jendearen eskura egongo dela jakitea».

Era askotako agiriak

160 paper-sorta biltzen dira artxiboan. Dokumenturik zaharrena 1392an izandako lur eremu baten salmentaren ingurukoa da. Agirien tipologia oso aberatsa eta askotarikoa da eta %20 pergaminoan jasota dago. Errege-Zedulak eta Pribilegioak, Caracaseko Errege-Konpainiaren dokumentuak, odol garbitzeak, kaparetasun auziak, komentuen sorkuntzak eta eskutitzak biltzen ditu Yrizar Artxiboak. Horietaz gain, Joaquin Yrizar Barnoya arkitektoaren agiriak eta Pedro Yrizar Barnoya hizkuntzalariaren bildumaren zati bat ere jasotzen du.

Azkoitiko Yrizar Artxiboak sei maiorazkotako (Zulaika, Loidi, Elorza Etxebarria, Lezeta, Madinabeitia eta Villarreal) 125 paper-sorta biltzen ditu eta agiri zaharrena XVI. mendekoa da. Artxiboak familia-agiriak ere biltzen ditu: testamentuak, ezkontza paperak, erosketa eta salmenta agiriak, auziak, erroldak eta abar.

Azkoitiko ondareaz gain, Latinoamerikako herrialde batzuen historiaren inguruan ikertzeko aukera ere ematen du artxiboak, Yrizar familiako hainbat kidek Kolonbiako eta Peruko kolonia-administrazioetan parte hartu zuten eta.

Yrizartarrek XIX. mendean eskuratu ziztuten dokumentuak. Garai horretan ezkondu ziren Pedro Yrizar, Bergarako Etxearen jabea, eta Amalia Palacios, Azkoitiko Etxearen jabea. Euren seme bakarrak, Ignacio Yrizar Palaciosek, bi etxeen jabetza eskuratu zuenean elkartu ziren bi artxiboak.

Bergarako Yrizar Artxiboak, berriz, 11 maiorazkoren inguruko agiriak biltzen ditu (Ortiz Zandategi, Zabala, Etxebarria, Moya, Izagirre, Arostegi, Ortega, Oruesagasti, Zuazua, Ubillos eta Eguskitza).

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Musika

Zarautz Kantuan, kantujira
ZARAUTZ, Alde Zaharreko kaleetan - 2009-01-10

Musika

Poesia eta musika emanaldia
AZPEITIA, Oņatz taberna - 2009-01-11

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa