
Azken parrandaren ordua
Jaiak
Joan den larunbatean hasita, ekitaldi ugari izan da Santa Marinako jaietan eta bihar amaituko dira festak
xabi aizpurua ugarte
Iritsi da Santa Marina Eguna. Joan den larunbatean hasi zituzten jaiak Santa Marinan eta asteburu guztian ez da isiltasunik izan kalean. Larunbatean, pilota partidak jokatu ondoren, mus txapelketaren txanda iritsi zen. Zozketak egin ondoren, bikoteek auzoko tabernetako mahaiak bete zituzten, «pareak bai», «jokoa ez», «enbido» eta «ordago» hitzetik hortzera entzun zitekeen bitartean.
Igandean, txikienen txanda izan zen. Marrazki lehiaketa, Iratzarri taldeko dantzari txikien emanaldia, moto lasterketa... denetik izan zuten haurrek, baita Potxin eta Patxin pailazoez gozatzeko aukera ere.
Atzo, berriz, helduek hartu zuten lekukoa danborradarekin, ohiko karrozarekin eta Egan musika taldearen erromeriarekin.
Santa Marina Egunean, amaitu
Gaur, goizean goizetik hasiko dira Santa Marina Eguna ospatzen. 07:00etan meza izango da ermitan eta ondoren txokolate-jana Kirkilla jatetxean. Erretiratuek hamaiketakoa egingo dute Arkaitz Mendin eta arratsaldean gaztetxoen lasterketak izango dira 11 eta 14 urte bitartekoentzat. Gauean, erromeria izango da Trikizio taldearekin. Bihar, berriz, 7 eta 10 urte arteko haurren lasterketa eta zezen txikien erakustaldiarekin bukatuko dituzte jaiak.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Erakusketa
Beirate artistikoak
UROLA-KOSTA, Legarra beirategia - 2009-01-06
Irteera
Ibilbide gidatuak: Zarautz eta inguruak
ZARAUTZ, Torre Luzeatik (Kale Nagusia 28) - 2009-01-10
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.