
Espainiako Judo Liga irabazi du Oiana Blancoren taldeak
Orio
JC Usurbil taldeak aurrenekoz hartu du parte Espainiako Ligan eta garaipenak «ezustean» harrapatu ditu denak
onintza lete
Oiana Blanco judoka oriotarrak garaipenak lortzen jarraitzen du. Izan ere, Espainiako Judo Liga irabazi du joan den asteburuan JC Usurbil taldearekin. Garaipenak «guztiak ezustean» harrapatu dituela aitortu du, eta egindako lanarekin «oso gustura» agertu da.
Maila altuko taldeak
JC Usurbil taldeak aurrenekoz hartu du parte Espainiako Ligan, eta Blancok adierazi duenez, inork ez zuen espero eurek irabazterik: «Hasierako helburua aurreneko lau onenen artean gelditzea zen, eta garaipenak ezustean harrapatu gaitu, bai gu bai beste taldeak».
Oriotarraren taldeak 10 puntu eskuratu ditu Ligan, bigarren egin duen JC. Alicante taldeak baino bat gehiago. Blancoren ustez «talde indartsuak» lehiatu dira Ligan; gainera, batzuek Olinpiar Jokoetan parte hartzen duten jokalariak dituzte. Hala ere, talde indartsuenek «beste taldeak gutxietsi» dituztela iruditzen zaio Blancori: «Talde horietako batzuk behintzat Liga hasieran ez zuten taldekide indartsuenekin jokatu, eta gu, beraien harridurarako, garaipenak lortzen aritu gara hasieratik». Ezustean izan bada ere, «oso gustura» agertu da garaipen honekin.
Orain burua Brasilen du Blancok, ekainaren hasieran hara joango baita Espainiako federazioarekin. Ekainaren 21ean, berriz, Cubako eta Euskadiko selekzioak lehiatuko dira Usurbilen.
Mutilek seigarren egin dute
Beste bi oriotarrek ere hartu dute parte Espainiako Ligan; Ibai Peñak eta Xabier Urkizuk ere JC Usurbil taldearekin jokatu dute eta seigarren postua lortu dute. Peñak adierazi duenez, euren hasierako helburua «dominaren bat lortzea» zen, baina «lesio garrantzitsuak» ere izan dituzte eta azkenean «emaitza txukuna» lortu dutela adierazi du.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Erakusketa
ARTELANgo ikasleen erakusketa
AZKOITIA, Torre Zurin - 2009-06-26
Irteera
Lizartza - Urkieta - Ulizar - Gaztelu ibilaldia
ZARAUTZ, Lizartza - Urkieta - Ulizar - Gaztelu - 2009-07-05
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.