
40 urte beteko dira aurten Jose Manuel Ibar Urtain zestoarrak boxeo profesionalean debuta egin zuenetik; 1968ko udan izan zen, Ordizian; Ibilbide oparoa zain zuen aurretik.
Plazatik lau soketara
aiora larrañaga
Jose Manuel Ibar Urtain boxeolaria ezaguna izan zen Euskal Herri osoan, baita nazioartean ere. 1943ko maiatzaren 14an Ibañarrietako Urtain baserrian jaioa, joan den astean beteko zituen 65 urte. Gainera, aurten 40 urte beteko dira Ordizian debuta egin zuenetik.
Urtain betidanik bizi izan zen herri kirol eta apostu giroan. Familiatik zetorkio zaletsuna, gainera, Jose Ibar, aita ere harri-jasotzen, idi-deman... jarduten baitzen.
Fisikoari dagokionez, garai hartako edertasun ereduetara hurbiltzen zen Jose Manuel Ibar Urtain: gihartsua eta zaindua, edozeini edozein indar apustu irabazteko modukoa.
25 urte bete arte aizkoran, harri-jasotzen eta idi demetan lehiatu zen, baina 1968ko udan harria boxeoko eskularruengatik aldatu eta Ordizian debutatu zuen.
Bederatzi urteko ibilbidea
Boxeoan hasi zenetik, K.O.-z 27 garaipen jarraian lortu zituen lehen boxeolaria izan zen Urtain.
1970ean, Madrilgo Kirol Jauregian Peter Weiland alemaniarra K.O.-z garaitu zuen zazpigarren erasoaldian eta Europako Txapeldun izendatu zuten.
Ordutik aurrerako ibilbidea gorabeheratsua izan zen. Beste bi aldiz saiatu zen Europako titulua lortzen, baina hirugarren saikeraren ondoren, boxeotik erretiratu egin zen. 1992an hil zen.
«Guztiaren gainetik, txapeldun handia zen Urtain eta, batik bat, gizon zintzoa eta ona»
juan luis torralbA ð- Euskal Herriko Boxeo Federazioaren lehendakaria
Kirola
Boxeo gaietan aditua da Torralba, eta atzera begiratu eta Urtaini eta bere gaitasunei buruz hitz egin du
irene elorzA
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Erakusketa
Pintura eta argazkiak
ZARAUTZ, Wozzeck Arte Galeria (Malekoian) - 2009-01-06
Musika
Bota bertsue! ekimenaren jaialdia
AZPEITIA, Gaztetxean - 2009-01-10
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.