Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2008ko irailak 6, Larunbata

Harpidetu zaitez!

Ekainean hasiko dira estali gabeko igerilekuak egiten

Hirigintza

Altuna y Uria enpresak 10 hilabete izango ditu igerilekuak, berdegunea eta zerbitzuen eraikina egiteko

i. elorzA

Altuna y Uria enpresak ekaineko lehen hamabostaldian ekingo dio Ugarte-Igarako estali gabeko igerilekuak eraikitzeko lanei. Martxoaren 14an esleitu zen egitasmoaren exekuzioa.

2.414.233,36 euroko aurrekontua izango du proiektuak, eta horietatik 500.000 euro Gipuzkoako Foru Aldundiak jarriko ditu. Gainontzeko 1.914.233,06 euroak Azkoitiko Udalaren kontura izango dira.

Hamar hilabete iraungo dute lanek, beraz, 2009ko udan zabalik izango dira igerileku berriak. «Apirilerako amaituta egongo dira estali gabeko igerilekuak eta azkoitiarrek datorren udan ekipamendu berri hau erabili ahal izango dute», adierazi du Azkoitiko Udaleko Hirigintza Sailak. Obra honen parte dira ibai ertzeko berdegunea, igerilekuak eta zerbitzuen eraikina; eta, honen barne, harrera gela, bulegoak eta aldagelak egongo dira.

Igerilekuak eta ingurukoak

Udalak lehiaketa publikora aurkeztutako sei proposamenak aztertu ondoren, lanak Altuna y Uria S.A. enpresari esleitzea erabaki du. Halaber, Obra Zuzendaritzaz gain, Kontratu Zuzendari bat izendatzea erabaki du, «kudeaketa eraginkor» bat izateko.

Ibai ertzeko berdeguneak 9.000 metro koadroko azalera izango du eta bertan mahaiak eta zuhaitzak jarriko dituzte. Bestetik, igerilekuen azalera 600 metro koadrokoa izango da; beraz, 900 bat lagunentzat lekua izango du. «Halere, araudiaren arabera, kasu zehatzetan, metro koadroko pertsona kopurura 1,5era igo daiteke; hau da, 1.200 pertsona hartuko lituzke eremuak», azaldu dute udal ordezkariek. Era berean, igerilekuek 25 metroko luzera izango dute eta bi kaletan banatu ahal izango dira baliza bidez.

Eraikinari dagokionez, 800 metro koadroko inguruko azalera izango du. Beheko solairua hormigoizkoa izango da, pisutsua delako, eta goikoa erretxinazkoa, garbitzeko erraza eta sendoa delako. Eraikinean harrera gela bat, bulegoak eta aldagelak egongo dira.

«Ugarte-Igarako igerilekuak nahiz eta aisialdiko igerileku bezala sortuak izan, ez dira udan erabiliak izatera mugatuko eta eremuaren zati bat behintzat (ibaiaren ertza, bereziki) urte osoan zabalik egongo den parke bat izatea da Udalaren nahia», adierazi dute.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa