Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2008ko irailak 5, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Lapatx handitzea aztertzen ari direla prentsaren bidez jakin duela salatu du Udalak

Azpiegiturak

Berez, Europako legearen arabera, Lapatx eta Urteta zabortegiak datorren urtean itxi beharko lirateke

nerea uranga

Azpeitiko alkate Iñaki Errazkinek salatu duenez, Lapatx zabortegia handitzea aztertzen ari direla prentsa bidez jakin dute Azpeitiko Udalean: «Kontu horren inguruan Azpeitiko Udalak ez du ofizialki ezer jaso. Dakiguna prentsa bidez jakin dugu».

Gipuzkoako ahaldun nagusi Markel Olanok maiatzaren 8an jakinarazi zuen, Urteta eta Lapatx zabortegiak handitzeko aukera aztertzen hastekotan direla. Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko lehendakari Carlos Ormazabalek, berriz, maiatzaren 9an El Diario Vasco egunkariari emandako elkarrizketa batean hori baieztatzen zuen: «Zabortegiek zenbat metro kubiko gehiago hartu ditzaketen aztertzen ari gara».

Berez, Europako legearen arabera, Azpeitiko Lapatx eta Zarauzko Urteta zabortegien bizitza datorren urtean bukatuko litzateke eta itxi egin beharko lituzkete. Baina, Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoaren bidez, Urola Kosta eta Urola Erdiko udal elkarteek sortzeko asmoa duten errauste planta datorren urterako eraiki gabe egongo litzateke, eta sortzen den zaborra nonbait pilatu beharko dute. Errauste planta 2003an irekiko dutela aurreikusten dute, eta ordura arte Gipuzkoako zaborrak jasotzen jarraitu beharko lukete Urtetak eta Lapatxek.

«Lapatx zabortegiaren bizitza luzatzeko asmo horretaz guk ez dakigu ezer; udaletxean gai horretaz ez da bilera bakar bat ere egin», salatu du Azpeitiko alkateak. «Arazo larria» dela uste dute Udaleko arduradunek: «Lapatx Azpeitian egonda, uste dugu horretaz Azpeitiko Udalean hitz egin beharko litzatekela. Eta kontuan izan behar da Lapatxen bizi iraupena 2009 artekoa dela esanaz akordio bat sinatuta dagoela».

San Markoskoa jasotzen

Lapatx eta Urteta zabortegiak, euren Mankomunitateetako zaborra jasotzeaz gain, San Markos zabortegiko (Errenteria) zaborrak jasotzen ari dira martxotik. Bi horiek eta Sasietak (Beasain), urtean 105.000 tona zabor jasotzen dute Donostialdeko zabortegitik, baina dirudienez, kopuru hori ez da nahikoa, hori baino zabor gehiago sortzen baitute. Horregatik, «dauden zabortegiak handitzea aztertuko dute». Hala ere, Gipuzkoako Foru Aldundiko arduradunaren arabera, erabaki guztiak hartzeko daude.

Konposta egiteko planta

Orain, Lapatx zabortegian konposta egiteko planta egiten ari dira. Aurreikuspenen arabera, ekainaren bukaeran jarriko dute martxan. Gipuzkoako Foru Aldundiak instalazioen azpiegiturak eraikitzeko 2.100.000 euroko inbertsioa aurreikusi zuen. Bertan 4.000 tona hondakin tratatzea espero dute.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa