Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Miserikordiko Karidadeko lekaimeek Azpeitia utziko dute irailaren hasieran

Gizartea

Lekaimeek ez dute argitu nahi izan zergatik utziko duten herria; «guk hartutako erabaki bat da», diote

nerea uranga

Miserikordiako Karidadeko lekaimeek Azpeitia utziko dute irailaren hasieran. Gaur egun bederatzi lekaime daude San Martin egoitzan bizitzen; haietako batzuk egoitzan egiten dute lan eta beste batzuk, berriz, Iraurgi ikastetxean.

Karidadeko lekaime Lucia Garmendiak UROLA KOSTAKO HITZAri baieztatu dionez, irailean joango dira Azpeititik eta beraiek hartutako erabaki baten ondorioa da. Hala ere, ez du gehiago zehaztu nahi izan, eta erabakia zergatik hartu duten azaltzerik ere ez du esan nahi izan: «Azpeitian fase bat egin dugu eta orain beste berri bati ekingo diogu».

Karidadeko lekaimeek 139 urte daramatzate Azpeitian. 1869ko irailaren 13an, Madrildik bost lekaime etorri ziren San Martingo ospitaleko erruki-etxera lanera.

Erruki-etxea zena, egoitza

Imanol Elias historialari eta idazle azpeitiarrak Azpeitia historian zehar liburuan dioenez, «Azpeitiko Udalak 1754ko ekainaren 21ean, San Martingo ospitalea erruki-etxe bezala erabiltzea onartu zuen». Aurreneko erruki-etxea parrokia atzean zegoen, baina eraikina zaharra gelditu zelako berria egitea erabaki zuten, 1830eko abuztuan. Gaur egun San Martin egoitza dagoen tokian egin zuten berria, Harzubia hiribidean. 1858ko abenduaren 27an bukatu zuten. Behin erruki-etxe berria eginda zegoenean etorri ziren Karidadeko lekaimeak Azpeitira .

Lekaimeek 1898ko urrian Milagrosako ikastetxea ireki zuten. Gaur egun Iraurgi ikastetxearen baitan dago hori, eta haur txikienen ikasgelak dituzte bertan.

Urte batzuetan erruki-etxean eta ikastetxean lanean jardun zuten lekaimeek. 1979an erruki-etxeko zati handi bat bota egin zuten eta eraikin berria 1978an hasi ziren egiten, eta San Martin Egoitza bezala izendatu zuten.

Gaur egun, San Martin egoitza handitzen eta eraberritzen ari dira. Dagoeneko eraikin berriko ia lan guztiak bukatuta dituzte eta lehengo eraikina eraberritzen hasita daude. 58 egoiliar daude egoitzan bizitzen, baina behin lan guztiak bukatutakoan gehiago hartuko dituzte. Bertan Karidadeko lekaime batzuk ere egiten dute lan.

Karidadeko lekaimeek, egoitzan ez ezik haurren heziketan ere egin dute lan Azpeitian, aurrena Milagrosa ikastetxean eta gero Iraurgin. 1979ko apirilean, herriko beste lau erakunderekin batera, Urola bailaran Batxilergoko ikastetxe erlijioso bat eraikitzeko abiapuntua izango zen akordioa sinatu zuten. Iraurgi izena hartuko zuen sortzean ikastetxe horrek.

1993an, berriz, DBHko ikasleak Iraurgi ikastetxera atxiki zituzten. 2002-2003ko ikasturtearen hasieran Milagrosa bezala jarduteari utzi zioten, eta herriko beste ikastetxe erlijiosoekin batera, Iraurgi Ikastetxea sortu zuten.

 

datua



139

urte Azpeitian. Karidadeko lekaimeak 1869ko irailean etorri ziren Madrildik Azpeitira.



 

1999ko maiatzean esklabak joan ziren



1918ko urriaren 12an, Jesusen Bihotzaren Esklaben komentuko lehen harria jarri zuten. Bertako lekaimeek ikastetxea sortu zuten, eta 1987an ixtea erabaki zuten. Lekaimeek bertan jarraitu zuten, ordea, baina 1999ko maiatzaren 31n komentua saldu eta Azpeititik joan ziren.

1979an, Jesusen Bihotzaren Esklabek Iraurgi izena hartuko zuen Elizaren Batxilergoko Ikastetxe bat eraikitzeko abiapuntu izan zen lankidetzako lehen akordioan parte hartu zuten, beste lau erakunde hauekin batera: Jesusen Lagundia, Jesusen alabak, Karidadeko alabak eta Betharramdar apaizak.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Bideo emanaldia

Bideo emanaldia eta kontzertuak
ZUMAIA, Zumaiako gaztetxean - 2009-01-09

Musika

Bertso Txotxa eta Kontzertuak
AZPEITIA, Azpeitiko gaztetxean - 2009-01-10

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa