
Udaltzainen lan-poltsa eratu nahi du Udalak
Zumaia
Denboraldiko beharrei aurre egitea da deialdia honen asmoa; eskariak hilaren 21a arte aurkeztu daitezke
a. mutiozabal
Udaltzaingoak uda partean, gaueko zerbitzuan, oporraldietan, bajetan edo antzeko egoeretan izaten dituen hutsuneei aurre egite aldera, Zumaiako Udalak udaltzainen lan-poltsa eratuko du. Hautaketa prozesuko oinarriak www.zumaia.net webgunean eta Udaleko idazkaritzan daude ikusgai. Interesa dutenek maiatzaren 21a bitartean aurkeztu ahal izango dituzte eskariak.
Hiru udaltzain postu
Zumaiako Udalak, era berean, 2008ko lan-eskaintza publikoaren baitan, hiru udaltzain postu aterako dituela azaldu du. Merezimenduen balorazioan, udaltzain moduan eginiko zerbitzuak kontuan hartuko dituzte, baita lan-poltsen ondorioz udaltzain moduan eginiko lanak ere.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Erakusketa
ARTELANgo ikasleen erakusketa
AZKOITIA, Torre Zurin - 2009-06-26
Ekitaldia
VI. Graffiti erakustaldia
AZPEITIA, Betharrametan - 2009-07-04
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.