Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2008ko abuztuak 20, Asteazkena

Harpidetu zaitez!

Aizpurua eta Busto 3. aldiz garaile Miñoko Jaitsieran

Zumaia

Piragua lasterketako marka hautsi zuen bikote txapeldunak joan den larunbatean, 01:01: 15 denbora eginez

aritz mutiozabal

Hirugarren urtez jarraian, Galiziako Miño Ibaiaren Nazioarteko Piragua Jaitsierako bizkorrenak izan dira Manuel Busto asturiarra eta Oier Aizpurua zumaiarra. Garaipena lortzeko itxaropenarekin uretaratu zen bikotea, eta aldez aurretik ezarritako helburua betetzeaz gain, lasterketako marka hautsi zuten joan den larunbatean, 01:01:15 denbora eginez. Bigarren postuan, munduko txapeldunorde eta Sellako garaile diren Jorge Alonso eta Santiago Guerrero palentziarrak sailkatu ziren.

Lasterketaren buruan

Estropada osoan zehar aurretik joan zen bikote irabazlea, proba uneoro kontrolatuz. Lasterketak 18 kilometroko luzeera zuen, 5 urjauzirekin, eta nahiz eta hasieran arazo txiki bat izan zuten, ez zien askorik eragin: lehen urjauzian piragua zulatu zitzaien, baina ontzian zeramaten atxikatzeko tresnei esker ez zuten arazo handiegirik izan ura ontzitik atera eta lasterketan jarraitzeko.

Hala, K-2 modalitateko denboraldi hasiera bikaina egin dute Bustok eta Aizpuruak; izan ere, 52. Miño Jaitsiera elkarrekin egin duten lehen proba zen.

Ibaia ur askorekin

Azken egunetako euriaren eraginez, Miño ibaian ur asko ari zen jaisten lasterketa egunean. Ondorioz, antolatzaileek nesken, kanoa modalitatekoen eta kadeteen mailako lasterketak bertan behera uztea erabaki zuten, oso arriskutsua zela argudiatuz.

Senior mailakoek bakarrik parte hartu zuten aurten. Hala eta guztiz ere, seniorrek zirkuitu alternatibo bat egin behar izan zuten. Ibaian ur asko zegoenez, estropada oso bizkorra izan zen eta, ondorioz, Bustok eta Aizpuruak piragua lasterketako marka berria egiteko aukera izan zuten.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketa

Beirate artistikoak
ZARAUTZ, Legarra beirategian - 2008-03-31

Erakusketa

'Zuloagaren inguruan'
ZUMAIA, Laia aretoan - 2008-07-25

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa