
Artisauak «pozik» geratu dira azokan saldutakoarekin
Orio
XVI. Artisautza Azokaren «balorazio ona» egin du Udalak; beste urteetan baino salmenta hobeak izan direla esan du
onintza lete
Igandean ez zuen aparteko eguraldirik egin, euria gertu sumatu zen batzuetan eta haizeak ez zuen deskantsatzeko astirik hartu. Ipar Euskal Herriko Ikastolen aldeko Herri Urrats festa ere egun horretan ospatu zen Senperen. Baina hala ere, igandeko XVI. Artisautza Azokan jende ugari ibili zen kaleetan; oriotarrez eta inguruko herrietako bizilagunez gain, kanpoko jendea ere ikus zitekeen kalean gora eta behera.
Udalaren esanetan, artisauak «pozik» agertu dira igandeko salmentekin, batzuk «dena» saldu zutelako eta beste askok «iaz baino gehiago» saldu zutelako.
Balorazio ona
Aurtengo azoka arrakastatsua izan dela adierazi du Udalak; azokaren «balorazio ona» egin du eta batik bat eguerdi partean eta arratsaldean Goiko Kalen, herriko plazan eta eliza atarian jende asko ibili zela azpimarratu du. Hiru leku horietan jarri zituzten artisauen postuak, baina azkenean, Goiko Kalen uste baino postu gutxiago egon zen, euria hasten bazuen aterperik ez baitzegoen, eta batzuk eliza atarian jarri zituzten.
Festa Batzordea
Goiko Kaleko Festa Batzordeak ez du azokan parte hartu, eta beste urteetan bezala, hurrengoetan ere batzordeak «bere aportazioa egitea» nahi duela adierazi du Udalak, bere ekimenek Goiko Kaleri «bizipoza» ematen diotelako.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Erakusketa
Jose Luis Zumetaren margolanak
ZARAUTZ, Ispilu Arte - 2008-08-08
Ekitaldia
Ardo eta gazta dastaketa
ZARAUTZ, Lege zaharren enparantza - 2008-09-06
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.