
Laukirol proban, kirolariek jada eman dezakete izena
Zumaia
Urola Kostako Udal Elkarteak martxan daukan Euskara Sasoian programako kirolariak izango dira bertan
xabi aizpurua ugarte
Arrauna, piragua, surfa eta igeriketa. Lau kirol hauek biltzen dituen probak, ezinbestean, Laukirol izena behar zuen. Iaz egin zuten lehenbiziko aldiz Zumaian, eta aurten ere toki berean izango da, ekainaren 7an hain zuzen ere.
Kirola eta euskara uztartu nahian, Urola Kostako Udal Elkarteak martxan jarritako Euskara Sasoian programaren baitan antolatutako proba da.
Guztira, kosta bailarako 30 kirol elkarte daude Euskara Sasoian programan sartuta eta elkarte hauetan dabiltzan kirolariek izango dute Laukirolen parte hartzeko aukera.
Izena emateko epea irekita dago jadanik eta ostiralera arte egongo da zabalik. Nahi duenak Zumaiako Turismo bulegoko 943 143396 telefonora, Getariako Kiroldegiko 943 140432 telefonora, Zarauzko kiroldegiko 943 005104 telefonora edo Orioko Kiroldegiko 943 894428 telefonora dei dezake. Bestela, leku horietara joan eta bertan ere eman daiteke izena.
Lana eskertu eta elkar ezagutu
Urola Kostako Udal Elkartearen arabera, Zumaian jokatuko den Laukirol probak bi helburu ditu. Batetik, «euskararen erabilpena sustatzeko eskualdeko kirol elkartak egiten ari diren ahalegina eskertzea eta elkarteok elkar ezagutzea», eta bestetik, «euskara kirolean eta jai giroan aldarrikatzea».
Proba goizez izango da, 10:30ean hasi eta 13:00ak arte iraungo du gutxi gorabehera.
Parte hartzeko arauak
Kirolariek 16 urte baino gehiago izan beharko dituzte. Gutxienez 4 eta gehienez 7 kirolariko taldeak osatu beharko dira eta kirol elkarte desberdinetako kideak nahastuz taldea osatu daitekeela adierazi dute antolatzaileek.
Lau kirolak uretakoak izanda, proba itsas kiroldegiaren inguruan jokatuko da eta lau saioak elkarren segidan izango dira.
Sariak ere jarri dituzte: lehen saria eskuratzen dutenek Zelai talasoterapia hotelean bazkaria eta zirkuitua egiteko aukera izango dute. Bigarren gelditzen direnek, berriz, zirkuituaz gozatzeko aukera eskuratuko dute.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Erakusketa
XXVII. Inazio Iriarte Margo Lehiaketako lanen bilduma
AZKOITIA, Torre Zuri - 2008-09-05
Dantza
Dantza saioa: Larrain dantza, mutxikoak..
ZARAUTZ, Musika Plazan - 2008-09-08
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.