
Zarautzek Gipuzkoako Trainerillen Liga irabazi du Mutrikuko uretan
Kirola
Asteburuko bi estropadak irabazi dituzte ZAEko arrraunlariek, eta nahiz eta jardunaldi bat falta, nagusi dira Ligan
xabi aizpurua ugarte
Asteburu honetan Mutrikun jokatu diren estropadetan, Zarauzko trainerillak Gipuzkoako Trainerillen Liga irabazi du. ZAEko mutilek bi estropadak irabazi zituzten, larunbatekoa eta igandekoa; ondorioz, bederatzi puntuko aldea atera diote bigarren postuan dagoen taldeari. Gauzak horrela, eta nahiz eta oraindik Liga amaitzeko jardunaldi bat falta den, zarauztarrek Liga irabazi dutela ziur esan daiteke, jardunaldi batean gehienez zortzi puntu lortu baititzake trainerilla batek. Beraz, gainontzekoek ezinezkoa izango dute Zarauzko taldeari aurrea hartzea.
Oriorekin eta Hondarribirekin
Larunbatean laugarren jardunaldia jokatu zuten. Orio eta Zarautz parez-pare ibili ziren lehian eta hirugarren luzera iritsi zirenean hartu zuten abiada zarauztarrek. Dena den, oriotarrek ere estropada ona egin zuten.
Igandeko bosgarren jardunaldian, berriz, Zarautzek Hondarribiko trainerilla izan zuen aurrez aurre. Orduan ere, hirugarren luzea erabakiorra izan zen Zarautzek garaipena eskuratzeko. Orio, berriz, lehen ziabogan desbideratu egin zen eta ez zegokion balizan eman zuen buelta, atzera geldituz.
Azken jardunaldia datorren asteburuan jokatuko da Hondarribiko uretan.
Aulki mugikorrekoak, Orion
Trainerilletako arraunlariak Mutrikun aritu ziren bitartean, aulki mugikorreko gazteek Orion izan zuten estropada igandean. Etxekoek banakakoan, kadete eta jubenil mutiletanirabazi zuten, eta binakakoan kadete mutiletan.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Erakusketa
Santa Maria la Real arkeologia multzoa
ZARAUTZ, Arte eta Historia Museoa - 2008-03-31
Irteera
Parrokiara bisita gidatua
AZPEITIA, Parrokia - 2008-08-22
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.