Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2008ko abuztuak 20, Asteazkena

Harpidetu zaitez!

Jon Sudupek irabazi du Unamuno saria, bigarrenez

Kultura

Euskarazko saiakeraren sailean gailendu da azkoitiarra, 'Hizkuntza ados jartzeko da' lanarekin

erredakzioA

Jon Sudupek irabazi du aurtengo Miguel Unamuno Saiakera sariaren euskarazko atala, Hizkuntza ados jartzeko da lanarekin. Bilboko Udalak antolatzen duen lehiaketan bigarrenez gailendu da azkoitiarra, 2004an ere berak irabazi baitzuen, Kant eta uso arina liburuarekin.

Hizkuntza ados jartzeko da saiakeran Sudupek azaltzen duenez, hizkuntzak pertsonen arteko harremanak ulertzeko eta munduaren ikuspuntu bat sortzeko beharrezko tresna dira.

Gaztelaniazko atalean, Pere Ballart eta Jordi Juliak irabazi dute, Sobre islas y penínsulas. Ensayo de teoría sobre la literatura comparada lanarekin. Epaimahaikideen arabera, saiakerak «estilo atsegina erabiltzen du, eta horrek liburua benetako literatur saiakera bihurtzen du; gainera, zientzia lorpen eta definizio, teoria eta modelo ugari aurkezten ditu».

Miguel Unamuno Saiakera saria lehenengoz 1999. urtean antolatu zuen Bilboko Udalak. Euskarazko eta gaztelaniazko lanak saritzen ditzute, eta irabazleei zazpina mila euro ematen dizkiete.

Filosofian aditua

Jon Sudupe (Azkoitia, 1947) Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan lizentziatua da. Sortzez azkoitiarra bada ere, urte asko daramatza Zumaian bizitzen, eta irakaslea da ogibidez. Kaleratu dituen obren artean honako hauek daude, besteak beste: Marx (1818-1883) Teoria eta politika (BAK, 1984), Modernitatearen alde (Kutxa, 1991) eta Euskaldunak, liberalak eta komunitatezaleak (BBK-Euskaltzaindia, 1999).

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa