Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2008ko maiatzak 18, Igandea

Harpidetu zaitez!

31. Urola Bailarako Argazki Rallya Xabier Segurola hendaiarrak irabazi du

Kultura

Bihar, Rallyan parte hartu dutenen argazkiak erakutsi eta sariak banatuko dituzte, 19:00etan, Tren Museoan

nerea uranga

XXXI. Urola Bailarako Argazki Rallyko irabazlea Xabier Segurola hendaiarra dela jakinarazi du Azpeitiko Argazki Elkarteak. Azpeitiko lehen sailkatua, berriz, Juan Carlos del Pozo izan da. Bihar, Rallyan parte hartu duten guztien argazkiak ikusteko aukera izango da, Euskal Trenaren Museoko ikus-entzunezko gelan, 19:00etan.

Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatutako Argazki Rallya apirilaren 6an izan zen, Azpeitia eta Mantxinbenta artean. 39 argazkizalek parte hartu zuten, denak adinez nagusiak. Gaztetxoen mailan ez du inork parte hartu eta ez da ohikoa hori gertatzea, Argazki Elkartekoek esan dutenez: «Hamasei urtetik beherako parte-hartzailerik ez da izan Rally honetan; ez da inor azaldu. Bitxia da, gaztetxoetan inork parte hartzen ez duen aurreneko aldia baita. Gainera, aurten maila horretan parte hartzeko ordaindu beharrik ez zegoen, eta hamaiketakoa egiteko aukerarekin».

Rallyan, argazkiak ateratzeko sei gai jarri zizkieten eta bat ezustekoa zen: Dantza Sueltoko Eskolakoen dantzaldia, hain zuzen ere. Argazki Elkartekoek dantzariei eskerrak eman dizkiete, «jator dantzatu eta alaitu zutelako argazkizaleen lana».

Behin parte-hartzaile guztien argazki bildumak jasota, hilaren 5ean bildu zen epaimahaia irabazleak aukeratzeko. Legazpiko Ikatza, Bergarako Pol-Pol eta Donostiako nahiz Azpeitiko argazki elkarteetako kideek osatu dute epaimahaia.

Bihar, Rallyan parte hartu duten guztiek ateratako argazkiak erakutsiko eta sariak banatuko dituzte, 19:00etan, Tren Museoko ikus-entzunezko gelan.

 

saridunak



Lehen saria. Xabier Segurola (Hendaia), 1 zenbakidun bildumari. 120 euro eta Azpeitiko eskudela.

Bigarren saria. Iñigo Korta (Azpeitia). 90 euro eta garaikurra. 26. bilduma.

Hirugarren saria. Txema Fernandez (Zarautz). 60 euro eta garaikurra. 11. bilduma.

Herriko lehenengo sailkatua. Juan Carlos del Pozo (Azpeitia). Garaikurra.

Argazki onena. Txema Fernandez. Garaikurra. Gai librean ateratako argazkia.

Fototeka saria. Iñaki Etxenagusia (Azpeitia). Matxinbenta gaiko argazkia.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa