
Mila ontzi banatuko dituzte herriko arraindegietan eta harategietan erabiltzeko
Zumaia
Ontziak gaurtik aurrera lortu ahal izango dituzte herritarrek eta familia bakoitzarentzat bat emango dute
aritz mutiozabal
Plastikozko poltsen erabilera murrizteko kanpainarekin jarraituz, Urola Kostako Udal Elkarteak bi ekimen berri jarriko ditu abian Zumaian, Zumaiako Udalarekin eta Merkatari Elkartearekin elkarlanean. Alde batetik, oihalezko poltsa berrerabilgarrien renove plana sustatuko dute; hau da, zaharkituta edo hondatuta dauden poltsak berriengatik ordezkatu ahal izango dira. Eta bestetik, arraindegietan eta harategietan erabiltzeko tupperware edo plastikozko ontzi berrebilgarriak banatuko dituzte.
Gaur arratsaldetik hasita, guztira mila ontzi banatuko dituzte herrian eta familia bakoitzari ontzi bana emango zaio. Merkatariek txartel trukagarriak banatuko dituzte bezeroen artean, eta txartel horiek Amaia plazako informazio bulegoan trukatu ahal izango dira aipatutako ontziengatik. Trukeak maiatzean zehar egingo dira ostiraletan, 17:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan, 11:00etatik 13:30era.
Zumaian 11 harategi eta arraindegi daude eta egunean plastikozko mila poltsa inguru banatzen dira. Bi saltoki mota horietan poltsa asko kontsumitzen denez eta 2006an banatu zituzten poltsa berrerabilgarriak aproposak ez direnez, ontzi berrerabilgarriak erabiltzeko ekimena abian jartzea erabaki du Udal Elkarteak.
Ekimen aitzindaria
Abian jarritakoa «ekimen aintzindaria» dela adierazi zuen Udal Elkarteko lehendakari Lide Amilibiak atzoko prentsaurrekoan: «Estreinakoz, Zumaian eramango dugu aurrera. Honek poltsa berrerabilgarriek izan duten arrakasta edukiko balu, Udal Elkarteko gainerako udalerrietan ere aurrera eraman genezakeela uste dut. Edonola ere, lehenik eta behin Zumaian zer-nolako erantzuna izaten duen ikusi nahi dugu».
Zumaiako alkate Iñaki Agirrezabalagak abian jarritako ekimenetan parte hartzeko deia egin zien herritarrei: «Alferkeria alde batera utzi eta ingurumena zaintzeko norberak bere hondar alea jarri behar du». Merkatarien Elkarteko lehendakari Ana Pinillosek, dendarien izenean, herritarrak kontzientziatzeko «ahalegin guztiak» egingo dituztela esan zuen: «Ahalik eta gehien inplikatuko gara ekimenetan».
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Erakusketa
Recullantoligic
ZARAUTZ, Sanz Enea - 2008-03-31
Zinema
'Los falsificadores'
AZKOITIA, Baztartxo - 2008-05-18
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.